Sortzaile bereziak
Sortzaile berezi deritzogu, berebiziko hondakin organiko kopuru handiak sortzen dituzten erabiltzaileei. Kopuru honi kilo edo litrotan zifra bat ipiniko nioke baina zifrarik hoberena “etxe arrunt batek baino gehiago sortzen duena” esaldia izan leike. Egunen batean iritsiko da matematika eta konpostajea lotuko duten/dugun edo dudan garaia, bitartean “begimetroa” erabili behar, nahiz eta biologo batentzat zenbakirik gabeko neurketek zerebroan ultzerak sortu! Honezkero,...
Read MoreDoktore tesiak konpostajea babesten
Konpostaren ikerketa eta teknifikazioaren txoko honek, behaketan oinarrituriko konpostaje prozesu eraginkor eta azkar bat lortzea du helburu. Baina behaketa hutsetik ez da bizi gizakia eta askotan frogetan oinarritu beharra daukagu. Frogak nahi? To frogak!!! Palentzian burutu den doktore tesi batek zera baieztatu du: etxeko hondakin organiko konpostatuen erabilera segurua dela eta metal astunei buruzko hainbat mito ezabatu ditu. Jarri gerrikoak, kurbak datoz eta!!! Doktore tesi honetan hiru...
Read MoreIRITZIA: Konpostaje adituak
Oharra: hau iritzi aritukulu bat da. Konpostajearen teknifikazioaz diarduen artikulu bat nahi izatekotan, itxoin urrengo asterarte. Noizean behin topatu izaten naiz konpostatzen adituak diren pertsonekin. Bi motatako konpostaje adituak daude: lehen motatakoak, liburu bat irakurri dutelako dira adituak eta bigarren motakoak aldiz, jaiotzen (eta Jainkoaren graziaz) dira adituak. Lehen motatakoak oso interesgarriak dira, eta merit ua dute, konpostajeari buruzko 200 orriko liburu oso bat irenstea...
Read MorePixa, ximaurra eta konpostajea
Aspaldian lozorroan egon ostean berriro gatoz indar apur batzuk hartuta. Eta berriro trilogia bat ekarriko dugu gurera. Trilogia honetan, pixa, ximaurra eta konpostajeaz arituko gara. Nola, konpostajearen bidez, gure animalien gorotz hondakinak kudeatzea posible den eta berau gauzatu den lekuetan nola egin duten azalduz. Izan ere, benetako tripako mina egiten dit gure zelai berdeak nola marroitzen diren ikusteak. Ehunka aldiz ikusi dut, zelai berde baten alboan kamioi bat nola kokatzen den eta...
Read MoreKonpostajea nekazaritzaren erreskatean
Ehunka aldiz aipatu dut konpostajeak duen balio didaktiko eta soziala, gaurkoan ordea, konpostajeak edo organikoaren autokudeaketak sortzen dituen lan aukerez arituko naiz, benetako esperientzia bat ekarriz gurera, Buadella herriarena (Katalunia). Buadella, Gironako probintzian kokatzen da eta 200 biztanle inguru dituen herria da. Beste herri askotan bezala, edukiontzien bidezko bilketa sistemak (organikoaren bilketa gabe) %20eko bilketa-tasa zuen, oso baxua. Gainera, sortzen zen errefusa...
Read MoreZIZARE-LURRA
Konpostaje guztiak ez dira berdinak, biohondakinak modu ezberdinetan kudea daitezke, honek konposta mota ezberdinak ematen dituelarik. Zizare-lurra edo vermicomposta, zizareen bidezko konpostajea da, zizareen hazkuntza faboratzen duena batipat. Noski, zizareekin batera beste animalitxoak ere hazi eta biziko dira, baina gure helburua, zizareek gure materia organikoaren ehuneko handi bat kontsumi dezatela da. Zizare-lurrean, nolabaiteko faktoria bat prestatzen da, non, bertako langileak...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (AZKENA)
Trilogia izan behar zuena kuatrilogia bihurtu da, baina hau esan gabe ezin geratu. Laugarren eta azken atal hau, konpostatze teknikariei buruzkoa da. Lehenik eta behin esan, konpstaje teknikariak gutxi garela, eta garenok ezin dugu frogatu akademikoki garenik. Konpostaje teknikariak, direnaren eta ez direnaren gris horretan gabiltza… bueltaka. Ea nohizbait konpostajea serioago hartzen den eta konpostaren kudeatzaile titulu akademikoa sortzen duten. Konpostaje teknikariak baldintza bat...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)
Artikulu bat izan behar zuen honek, jada hirugarrena eman du. Lehenengoan egituratzaileaz hitzegin genuen, bigarrenean erabiltzaileetaz eta orain hirugarren honetan, konpostatzearen metodologiaz arituko gara. Konpostatze mota guztiak behar du mantentze-metodo bat: gehitu behar zaion egituratzaile kopurua, konpostagailuaren kokapena, arazoen aurreko erantzunak. Gaur egun ditugun gidak ordea ez daude konpostajean egun egiten ari den apustuari aurre egiteko mailan, orain arteko konpostatzea...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)
Aurreko astean, “konpostajearen etorkizuneko erronkak” deritzon atikulu sail bat hasi genuen. Aste hontan, sail honen bigarren atala dugu. Lehen artikulua egituratzaileari eskeini genion, bigarrengoa erabiltzaileei. Izan ere erabiltzaileak dira konpostajearen oinarrian dauden aktore-aktoresak. Etorkizunean konpostajearekin apustu egiten jarraitu nahi badugu, erabiltzaileei konpostaje prozesua guztiz erraztu behar zaie, honek, konpostagailuen erabilera handitu eta...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak. (BAT)
Orain urte gutxi da konpostajearen benetako apustua egin zena Tolosaldean. Konpostajea, eko-berde-alternatiboen noizbehinkako zaletasun bat izatetik, etxeko biohondakinen benetako kudeaketa modu bat bihurtu zen. Konpostagailu baten jabea jada ez da etxeko baratzan lau porru ekologiko dituen gizaseme/alaba, bere biohondakinen autokudeatzaile bat baizik.Ikusi da konpostajeak funtzionatzen duela biohondainen kudeaketa merke eta efiziente bezala, lehen edukiontzi berdera eta ostean zabortegira...
Read More
Iruzkin berriak