Hasiera »
Jon Ander Galarragaren bloga - Konpostazank!
Jon Ander Galarraga Zubeldia
Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
- Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
- Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
- Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
- Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
Bahetu ala birrindu?
2015-03-03 // auzokonposta, egituratzailea, iritzia // Iruzkinik ez
Konpostagailu arrunt bidezko auzokonpostean ohikoa izaten da bi konpostagailu erabiltzea, bat betetzen denean bestearekin hasiz. Honela, bigarren konpostagailua betetzen denerako, lehen konpostagailuko konposta jada heldua egoten da eta erabiltzeko prest dago, horrez gainera, ez da material heze konpostatu gaberik egongo bertan, honelako bolumenekin, ahaztu konposta azpitik ateratzearen kontua.
Konpostagailu hauetan ateratzen dena ordea, buruan dugun konposta izatetik apur bat urrun dago, izan ere, konposta honetan: adar zatitxoak, muskuilu oskolak, fruta eta haragi hezurrak, arrautz oskol birrindu gabeak eta abar daude. Zenbait kasutan konposta hau, dagoen bezala erabili daitekeen arren, erabiltzaileek nahiago dute aurre tratamentu bat egitea.
Aurre tratamanetu hau bi motatakoa izan daiteke, bahetu ala birrindu.
Bahetzean, ateratako lehen konposta hau bahe batetik igaro (10-20 mm) eta materialik “zakarrenak” kentzen ditugu, hala nola: adar zati handiak, barazki zati zurrunak, hezur zati handiak, muskuilu oskolak. Lortzen den konposta ordea, itxura oso onekoa da, bai baratza edo etxe barruko lamdareekin erabiltzekoa, oso xehea eta eskutarako atsegina. Bahetzean, bolumenaren erdia da konposta edo bahekina, beste guztia bahetzeko handiegia den materiala da, lehorra, zati organiko hezerik gabea eta guztiz inertea izango dena. Aparte geratu den zati honen gehiengoa egituratzailea izan zena da, beraz, hau berzirkulatu egin daiteke, gainera, konpostaje prozesua aurrera eramaten duten mikroorganismoen errebozatu bat izan ohi du, oso lagungarria konpostatzen porzesuan.
Birrintzean, konpostagailutik ateratako GUZTIA frakzio oso txikita apurtzen da eta dena konposta egiten da, birrinketarako gailuaren arabera xeheagoa edo handia geratuko delarik. Esperientziak esaten dit konposta hau bistarako itxusiagoa dela, tartean aurretik aipaturiko material gogorren zati ertainak ageri baitira eta agian etxe barruan ipiniko dugun landarearentzat ez dugu nahi muskuilu oskol erdi apurtu bat edo, melokotoi hezur handi bat. Birrintzean soilik bahekina lortuko dugu eta ez da egongo berzirkulatu beharreko bestelakorik, zer esanik ez lortzen dena konposta kopuru handiagoan izango dela.
Argazkia: J. Galarraga
Metodo bat ala bestea erabili, guztiz beharrezkoa da konposta oso lehorra egotea, birringailu eta bahegailu askoren amesgaiztoa da konposta hezea… zer esanik ez gailu hauek maneiatzen dituzten jendeena! Birringailu oso handiek konposta hezea haal nola igaro dezaketen arren, bahegailue ezegokia da konpst hezea, izan ere hauen muga bahea edo sarea da eta hezetasunagatik hau konposta plastroiez betetzen denean, baheketa abiadura asko jeisten da. Beraz konposta hezea badago hoberena birringailu handi bat eskura izatea da.
Konposta lehorra badago, bi metodoak dira baliogarriaketa eta baheturiko konpostaren izaera izango da erabakigarria.
Erabiltzaileei eskura gidaliburuko konpost polit eta ederra eman nahi bada, hoberena bahetzea da, bistara askoz ere txukunagoa geratzen da eta erabilpena eta onarpena handiagoa izan ohi da. Lur eremuak errekuperatzeko edo bestelako landa erabilpenerako, birrintzea hoberena, kopuru handiagoa lortzen da eta ostean lur bolumen handiekin nahasten bada edo lurperatzen bada, erabat desagertuko da.
Baina konposaren ikerketa zentro xume eta ñimiño honetan ez garenez adituak eta ez gaudenez egi borobilak esateko, hona dudatxo bat. Konpostaren kalitatean eraginik ba al du birrintze edo bahetzeak?
Nire iritzi xumean, birrindutako konpostak egituratzailean zati diren adar eta bestelakoak integratuak dituenez, karbono nitrogeno erlazioa handiagoa izango du. Honek, praktikan eraginik ba ote du? Eta erabileran? Honen erantzuna bestelako ikertzaileak eman beharko dute, geuk behaketekin jarraitzen dugun bitartean.
Oxigenorik gabeko konpostajea
2015-02-11 // aireztapena, Konpostatze berezia, xomorroak // Iruzkinik ez
Konpostajean teknikari garenok behin eta berriz esaten diegu erabiltzaileei konpostagailua aireztatu egin behar dela, batez ere usainak ekideteko. Baina bada konpostaje sistema bat, non ez duena oxigenorik behar eta bide batez ez dena aireztatu behar, Konpostatzeko modu honi metanizazio deritzo eta nahiz eta gure etxeetan ezinezkoa dugun burutu, merezi du kuriositate moduan tartetxo bat eskeintzea.
Guzti hau azaltzeko ordea, kimika apur bat jakin behar da eta hona hemen, “etxean barrena ibiltzeko” oinarrizko kimika apur bat.
Gure konpostagailuan materia organikoa oxigenoarekin konbinatzen da (horregatik aireztatu behar da) eta produktu bezala, energía, CO2 eta ura sortzen da… eta ez inongo gas toxikorik. Energia hau, konpostagailuko xomorro txiki eta haundiek erabiltzen dute bizitzeko eta ugaltzeko, eta CO2 eta ura, atmosferara doaz lurrun eta gas moduan. Gutxi gora behera geuk egiten dugun modura, guk ere biriketatik oxigenoa arnastu eta CO2 eta ura botatzen dugu. Itxura batez, konpostatzeko oxigenoa ezinbestekoa dirudien arren, oxigenorik ezezan ere prozesu hau posible da, izan ere, gure ingurunean badaude bakteria batzuk, non oxigenorik gabe ere materia organiko hori “erretzeko” gai diren. Ondorioz ordea, CO2 eta ura sortu ordez, metanoa sortzen dute gas moduan eta metanoak ez du usain oso ederra.
Gauza da, gure atmosferaren %21 inguru, oxigenoz josia dagoela eta konpostagailuan nahi eta ez beti egoten dela oxigenoa eta gehienbat berarekin burutzen da konpostajea, nahiz eta tartean oxigenorik sartzen ez den zokoak egon (poltsa anaerobikoak) eta metanoa sortzen den, bere usain txarrarekin lagundurik. Aireztatzean, oxigenoa konpostagailuaren zoko guztietara sartzea bermatzen dugu eta usain txarrak ekidin.
Nola egin beraz oxigenorik gabeko konpostajea? Horretarako oxigeno gabeko ganabara bat behar dugu eta bertan sartu materia orgánikoa, hemen oxigenoa atsegin ez zaien bakteriak oso erraz ugaktzen dira eta metano ugari sortzen dute. Eta zertarako? Metano hau erregai moduan erabili daiteke, biogasa deritzo.
www.grancanariajoven.es
Agian etorkizun batean, etxe bakoitzean biogas gune bat edukiko dugu etxeko garajean eta bertara botako dugu sortzen dugun materia organikoa eta sortzen dugun metanoarekin berogailua piztu ahal dugu eta guztia aireztatu beharrik gabe!
Bitartean, jarraitu konpostagailua erabiltzen, inongo makroazpiegiturarik gabeko biohondakinen tratamentu merke eta egokia baita.
Esaldi konpostagarriak (bi)
2015-01-29 // auzokonposta, esaldi konpostagarriak // Iruzkinik ez
Blog honen helburuetako bat, konpostajearen inguruan biltzen den eguneroko jakintza beste konpstatzaileentzat baliagarri bihurtzea da, honela, elkar elikatuz, benetako konpostatzearen gida praktiko bat sortzeko.
Esaldi konpstagarrietan, konpostean benetako maisuak diren eguneroko erabiltzaileen esperientziaz ekartzen ditugu. Gaurkoan, Tolosaldeako herri bateko auzokonpostean gertatu zena dakart eta nik uste, oso baliagarri izango dela beste auzokonpostetan.
Herri honetako erdigunean, biohondakinak kudeatzeko txabola erako konpostagailu bat ipini zen, lau gunekoa. Adituen jarraipenei kasu eginez, lur eremu baten gainean ipini zen eta hasiera batetik, hezetasun handi eta usain txarrekin arazoak izan zituen. Esan behar da ere, bolumen handiko konpostagailua zela eta honek ere laguntzen zuela arazo hauen handitzean. Zenbat eta bolumen gehiago, arazo arrisku gehiago.
http://ekologistakmartxan-nafarroa.blogspot.com.es/
Txabola moduko konpostagailu hauek, aireztatzaile profesionalen beharra dute, bolumen handia baita, eta berau kudeatzen zuen udal langilearentzat arazo handia bihurtu zen. Oso heze zegoen eta manipulatzeko benetan zaila zen, zer esanik ez, bertatik ateratzen zen konposta, gero lehortzen utzi behar izaten zuela. Udal langile hau konturatua zen konpostagailuaren azpitik kolore marroiko ur ugari irteten zela (lixibiatuak) eta berebiziko usain txarra ematen ziotela guneari. Eta honek eman zion arazoa konpostzeko pista.
Egun batez, konpostagailu azpiko lur buztintsua kendu eta tamaina ezberdineko harri txintxarrekin bete zuen eta hementxe amaitu ziren usain eta hezetasun arazoak. Konpostagailu handi hark, azpian lur buztintsua zuenez, hezetasunez beterik geratu zen eta ez zuen ongi drainatzen, hezetasun guztia konpostagailu barruan geratuz eta zati bat lixibiatu moduan isuriz.
Aditu asko daude konpostaje munduan, baina oso gutxi dira egunero konpostean barrena muturra sartuta dabiltzanak eta are eta gutxiago, horren bolumen handiko konpostagailuak ematen zituen arazoak handiei konponbidea ematen dietenak.
Aupa zuek eta zorionak maisu!!!
Metal astunak konpostean
2015-01-15 // kimika, konpostagailuak, orokorra // Iruzkinik ez
Konpostaren aurkako aktibista askoren argumetu izan ohi dira metal astunak. izan ere, konpostaren analisiak egitean hauen presentzia agertzen baita eta honek, osasun arazoen gaia pizten du. Gai interesgarri eta polemikoa izanik, eguberrietako deskantsu handiaren ostean, metal astunetaz hitzegiten hasiko dugu 2015a.
Orokorrean metal astuna deritze, ingurumen edo osasunaren aldetik kalteren bat sor dezakeen metalei. Ikusten denez, definizio hau nahiko lausoa da eta gaur egun ez dagoen akordio borobilik metal astunaren definizio zehatzean. Hala ete guztiz ere, metal astunak presente daude inguru eta arlo ezberdinetan, eta inguru zein arlo hauen arabera, metal astun mota ezberdinekin topatzen gara.
Konpostaren munduan aztertzen diren metal astuna ohikoenak ondokoak dira: Kadmioa, Kobrea, Nikela, Beruna, Zinka, Merkurioa eta Kromoa.
Metal astun hauek bi jatorri izan ditzazkete, konpostagailua dagoen lurzoan bertan egon daitezke edo konpostagailura botatzen ditugun hondakin organikoetan eduki dezakete jatorria. Izan ere, egunero kontsumitzen ditugun elikagaietan metal astunen presentzia egon ohi da, haragi, arrain eta landareen organismoen zati baitira metal astunak, eta ez soilik haragi-arrain eta sukaldaturiko hondakinetan! Gizakiok ere baditugu metal astunak gure barrenean, porportzio jakin baten barruan ezinbestekoak gure eguneroko aktibitatea burutzeko, baina badira metal astun batzuk ez dutenak gure organismoak funtzio jakinik eta beraien kontzentrazio altuak toxikoak izan daitezke, talde hauen barruan dago adibidez orain arte etxeko termometroetan edo piletan erabiltzen dugun Merkurioa.
Konpostaren metal astunen analisi bat egiterakoan, arestian aipaturiko metal astun bakoitzaren kontzentrazioak neurtzen dira
Adibide moduan, hona hemen FRAISORO-k egiten duen analisien eta analisi bakoitzaren azalpena. http://www.fraisoro.net/FraisoroAtariaDoku/konpostinterpretazioa_v1.pdf
Metal astunen presentziaren arabera, eta beste zenbait parámetro kontutan hartuta: germinazio tasa, bakterio patogenoen presentzia… konpostak balio batzuk lortuko ditu analisietan, balio hauen arabera, konposta A, B edo C kategorian sailkatuko da. A kategorian adibidez, produkzio ekologikoan erabili ahal den konposta da, teorian kalitaterik hoberena.
Hala ere, konposta analizatuko den estatuaren arabera, A, B edo C kategoria lortzeko balioak ezberdinak dira, adibidez, Espainiar estatuan A kategoria lortzeko, konpost lehor kilo batek ezin du 0,4 mg Merkurio baino gehiago eduki, Grezian aldiz 5 mg Merkuriotara iritsi daiteke. Guzti honekin aipatu nahi dena da, konpostaren kalitate analisien legedia oso lausoa dela, Europa mailan gauza bat esaten da eta Europa barreneko estatuetan bestea, baina agian lege guztiekin ere honela gertatzen da, ezta?
Bitartean jarraitu konpostatzen, eta metal astunetaz kezkatu baino, kezkatu ongi aireztatzeaz.
Hildako abereak konpostatzen
2014-12-22 // egituratzailea, Konpostatze berezia, orokorra // Iruzkinik ez
Baserri giroan bizi den orok ongi dakien bezala, urteko sasoi konkretuetan hildako animalien hondakin organiko ugari sortzen da. Hondakin hauek, naturalki hildako animali txiki zein handiak izan daitezke edo etxeko kontsumorako akabatu diren animalien zatiak. Esperientziaz badakit, nahiko arrunta dela errefusaren edukiontzian hildako arkumetxo jaio berriak topatzea edo bestelako animali haundi zein txikien erraiekin aurkitzea. Zer esanik ez, guzti honek osasunaren aldetik egin lezakeen kaltea nahiko handia dela. Konpostagailuen osasun arriskuetaz gauza asko entzun behar izan ditut, baina inork ez dit aipamenik egin errefusaren edukiontzietan metatzen denagatik.
Gaur egun, hildako animali handien bilketa zerbitzu bat badago, animali hauek ostean erre egiten direlarik, baina erraustearen aurrean bada beste alternatiba bat, konpostatzea.
Gure konpostagailu txikia ikusita, ez genuke sinistuko hildako behi, ardi, txerri edo oilorenbat bat konpostatu ahal izango denik, baina egiten da eta nahiko metodo erraza eta merkea da, eta noski, inongo errauts edo kedarri bota gabe. Gainera osasunaren aldetik segurua da, patogenoen gehiengoa ezabatzen baitu. Idatziko dudan guzti hau ez da neuk asmatu edo neuk ikusia, 2011ean argitaratu zen artikulu batetik atera dut informazioa, amaieran ipiniko dut erreferentzia eta lotura (ingelesez).
http://nwdistrict.ifas.ufl.edu/phag/files/2012/09/Compost-Graphic.png
Animalien gorpuak konpostatzeko garaian dagoen arazo nagusia, gorpua osorik dagoela da. Gorpu hau txikitua egongo balitz prozesua azkarragoa izango zen, baina osasun eta higiene kontuak direla eta ezinezkoa da gorpua txikitzea, beraz osorik konpostatzen da.
Gorpuak konpostatuko diren eremuaren lurzoruak ondo isolatua egon behar du, sortzen diren lixibiatuek ihes egin ez dezaten. Makrokonpostatze eremu honetan 5-6 metro karratuko azalera eta 60 zentimetroko altuera duen material egituratzaile ohe bat egiten da, lixibiatuak xurgatuko dituena. Ohe honen gainean animalien gorpuak ipiniko dira eta komeni da tamainu berekoak elkarrekin konpostatzea.
Behin gorpuak ongi kokatuta direlarik, material egituratzaileaz tapatuko dira meta moduko bat osatuz. Egituratzaileak, 50 zentimetroko geruza bat osatu behar du gorpuen gainean, honek usain txarra ekidingo baititu. Ostean honelaxe uzten da.
Egituratzaile moduan ondokoak erabili daitezke: zerrautsa, zotz birrindiuak, arto zurtoina, lastoa edo oilo zirina.
Behi bat konpostatzeko prest (www.msu.edu)
Animali handienen kasuan 190 egun behar ditu konpostatzen, animali txikienek aldiz 10-50 egun behar dituzte. Denbora tarteak luzeak diren arren, ez du energetikoki kosturik ezta ingurumenaren aldetik, nahiko metodo erraza eta merkea da. Noski, hau ezingo genuke gure baserri atarian egin, baina bai konpostatze gune isolatu batean.
Osasun aldetik ez dago arazorik, baldin eta muntaiak 55ºC-tik gora, hiru egun jarraian egoten bada, hau, honelako konpostatzen multzo handietan nahiko erraza da lortzea. Arazo nagusiena hezurrak dira, hauei ordea irteera bat eman ahal zaie: berriro konpostatu ahal dira edo egituratzailearekin nahastu ahal dira izaera porotsuago bat emanez.
Gai honi buruz gehiago jakin edo konpostatze zientifikoago baten bila dabiltzanentzat, hementxe atari polita.
http://www.compostandociencia.com/2014/07/articulos-cientificos-revisados-en-compostando-ciencia/
Konpostaren ekosistema II
2014-12-03 // Ekosistema, xomorroak // Iruzkinik ez
Konpostagailu bateko ekosistema bat martxan jartzeko, biohondakinak behar dira. Hauek konpostagailuan bota eta lurzoru gainean ezartzean, lurzorutik eta airetik datozen organismoek kolonizatuko dute eta konpostagailuko ekosistemari hasiera eman.
Intsektu hegalariak izan ohi dira lehenak iristen, euli arrunta, fruta euli, haragi eulia eta bestelakoak. Normalean bizidun hauek ez dira biohondkainetaz elikatzera etortzen, arrautzak ipintzera baizik. Horregatik, ez da arritzekoa k
Akaro ugari konpostagailu ertzean
onpostajearen lehen faseetan, beldar txikiz josita egotea gure konpostagailua, tartean hegaka, bere arrautzak ipintzeko lekutxoren baten bila dabilen euliekin batera. Fase honetan gainera, konpostagailuan haragia bada, haragi-eulia ikusi ahal da, hau da euli urdin polit hau ikusteko modu bakarra.
Beldarrak ez dira geldirik egoten, etengabe bilatzen dute eremu optimo bat jan eta hazteko, beti ere tenperatura eta hezetasun egokienaren bila. Orokorrean, gainazaleko geruzetan pilatzen dira edo zuzenean biohondakinen gainean. Momentu honetan, barne-nahastea ongi aireztatu eta homogeneoa egoteak garrantzia dauka, ez bada honela egiten, gune konkretuetan “beldarren paradisuak” sortzen baitira (biohondakin mota konkretu baten pilaketa puntualak) eta zenbait beldar mota masiboki hazteko arriskua dago, beste espezieko beldarrei lekua kenduz eta heldu bihurtzean, euli hodeiak sortuz. Fase honetan zortea badugu, gure konpostagailua soldadu-euliak koloniza dezake.
Konpostagailuko gunerik lehorrenetan, hots, paretetatik gertu eta batez ere uda sasoian, kukurutxak asko ugaritzen dira. “Bitxobola” edo “Kokobola” hauen presentzia hasieratik nahiko konstantea den arren, prozesuaren amaieran (biohondakin gogorrenak geratzen direnean), hauen ugalkortasun tasa asko handitzen da. Gainera kartoiaren presentziak asko lagun dezake izaki hauen ugalkortasunean, atsegin baitute kartoipeko giroa.
Gure konpostagailuan hezetasun handia bada, Hauts baten forma duten xomorro txiki ugariren pilaketak agertzen dira geruza zabal bat osatuz azaletik zentimetro gutxira. Xomorro hauek akaroak dira, eta ez dira gure ohean alergia sortzen dutenak, konpostagailuko akaro hauek barazki hondakinetaz elikatzen dira. Nhizean behin, beste intsektuei barne likidoak xurgatzen dizkien akaroak ere ikusi izan ditut, normalean konpostagailuaren gainazalean oinez elkarri jarraian lerro luze bat osatuz. Koittadua lerro hau igarotzen saiatzen den intsektua.
Zizare kontzentrazio altuko konpostagailua
Konpostagailuaren azpiko geruzak lehor badaude hor ere kukurutxak agertzen dira, baina lokatz baten itxura badu, hezetasun handia dagoen seinale da eta hemen zizareak oso ugariak izan hoi dira, zer uste zenuten, Bermicompost-ean zeudela soilik zizareak?
Prozesuaren azken faseetan, kukurutxekin batera Kolemboloak agertzen dira, oso txikiak dira, zuri zuriak eta zirikatu ezkero salto handiak emateko gai dira.
Konpostagailuko ekosistema behatuz, konpostajearen fase ezberdinak, konpostatzen ari diren biohondakin motak, hezetasun maila eta abar identifikatu ahal dira. Hala ere, asko asko asko dago ikertzeko arlo horretan. Lehengo astean, konpostaren analisietan aditua (benetako aditua) den batek esan zidanez “urteetako tesi doktoralak egin ahal dira konpostaren inguruan”…egia borobila!!! Ez dakit EHUn asmorik ote duten…
Konpostaren ekosistema
2014-11-20 // Ekosistema, xomorroak // Iruzkinik ez
Ekosistema batek bi zati ditu: zati fisikio eta zati biziduna. Zati fisikoa ingurua da, geologiak, klimak eta abarrek definitua, bertan zati biziduna bizi da. Zati hau bizidun espezieek osatzen dute (fauna, flora, onddo, bakteria…) eta aldi bereran berauek, ere zati fisikoarekin elkarrekintzak dituzte, zati fisikoa edo ingurunea eraldatuz.
Bizidun eta bere ingurunearen arteko elkarrekintza hauek osatzen dute ekosistema eta eskalaren arabera, ekositema bat, lur planeta osoa izan daiteke, baso kantauriar bat edo gure betile bat. Eta nola ez, konpostagailua berau ere ekositema txiki bat da eta bere berezitasunak baditu.
Zizare kontzentrazio altuko konpostagailua
Nire laborategia ez denez oso handia eta ez dituenez ekipamentu askorik, ez naiz konpostagailuko ekosistema osatzen duten mikroorganismoez arituko, begi hutsez ikus daitezkeen xomorroetaz baizik.
Gezurra dirudien arren, xomorro hauek konpostagailutik konpostagailura asko aldatzen dira, bai presentziaz, zein kopuruz. Askotan ikusi ditut, alboan dauden eta erabiltzaile ezberdinen bi konpostagailu non, barneko fauna erabat ezberdina dutenak.
Izan ere, konpostagailu bateko ekosistema definitzen duen faktore bat, bere kokalekua den arren, ez da berdina Cataluinan dagoen konpostagailu bat edo gure Euskal Herriko kostan dagoen bat, faktore honen gainetik, konpostagailura botatzen diren biohondakin motak daude, hauek sortzen baitute konpostagailu barneko ingurumena eta honekin definitu bertan biziko diren bizidun motak. Ez da berdina bizidunen aldetik soilik fruta eta barazkiak dituen konpostagailu bat edo etxeko biohondakin guztiak dituenak.
Ekositema guztietan bezala, konpostagailu batean ere espezieen jarraikortasun bat dago. Espezie baten agerpenak beste baten etorrera faboratu dezake, nolabaiteko espezieen tren bat sortuz denboran zehar. Adibidez, zizareen agerpena gertatu aurretik, konpostagailuko biohondakinak aurrez xehetuko dituzten beldarrak agertu behar dira, zizareak ez baitira gai biohondakin zati handiak jateko.
Urrengo sarreretan, konpostagailua ekosistema bat bailitzan aztertuko dugu, konpostagailuko ekosistema mota ezberdinak azalduz, bertako faunak barne ingurunean duen eragina aipatuz eta denboran zehar fauna honek duen aldakortasuna ikusiz.
Noski, guztia inolako ikerketa oinarririk gabe, soilik begi hutsez ikusi dudananrekin.
Konpostuning 2.0
2014-11-11 // hobekuntzak, konpostagailuak // Iruzkinik ez
Haizea izan ohi da konpostagailu eta bere taparen etsairik txarrena. Tapa, plastikoa izanik, oso erraz altxatzen baita konpostagailutik eta ez dira gutxi, tapa eta bere heldulekuak apurtu zaizkien erabiltzaileak. Tartean badira ere, konpostagailua haizeak eraman eta sekula santa agertu ez zaienik ere!
Taparen gainean pisua ipintzea ideia ona den arren, esperientziak esaten dit denbora pasa ahala tapa okertzen joaten dela eta ez dela aldi luzerako erremedio ona. Horregatik aste honetan, haizeak gure konpostagailuko tapa ez irekitzeko, erabiltzaileek asmatu dituzten erremedioak dakarkizkit.
Bada hor nonbait konpostajean adituak direnak, ea honelako ideak otu zaizkien!
Soka eta kako sistema
Erremedio klasikoa, tapa eta konpostagailuarren gorputza lotzen dituen soka eta kako batez osatutako gailua da. Hobekuntza moduan, konpostagailuaen gorputza inguratzen dion soka bat ipini zaio.
Giltzarrapoa
Sinplea eta eraginkorra, tapari eta gorputzari zulo bat egin eta berauek giltzarrapo edo kandadu baten bidez elkartu dira. Funtzio bikoitza du, tapa altxatzea eragotzi eta konpostagailua giltza duten erabiltzaileetara mugatzen du, boikotak edo gaizki ulertuak ekiditeko. Komeni da, giltzarrapoa erdoigaitza izatea eta giltzaren ordez, gilyzarrapo kodeduna bada, erabiltzaileak eskertuko du.
Finkatze sistema
Haize oso gogorra dagoen lekuetan ezinbesteko sistema. Askotan konpostagailuak zuhaitz bati edo estaka bati lotzen dira, sistema honekin, belardiaren erdian finkatu ahal da konpostagailua.
Lurrezko kutxaren metodoa
Zure etzean ez duzula lur eremurik? Metodo honekin, zure etxeko balkoiean edo edozein lekutan ipin dezakezu konpostagailua. Soilik metro karatuko eta 20 zentimetro altuko kutxa bat behar da, hau lurrez bete eta kitto!
Hemen idei batzuk, zihur Gipuzkoa osoan otu zaizkizuela beste batzuk. Mesedez, bidali irudiak eta textu bat j.galarraga@gmail.com posta elektronikora eta ea konpostuning-aren gida bat egiten dugun.
Gidaliburuetatik haratago
2014-10-30 // iritzia, orokorra // Iruzkinik ez
Konpostajeari buruz mila eta bat informazio dagoela esaten badut, gezurretan ari naiz. Ikerketa gutxi egoteaz gainera, gure Euskal Herri jatun honetarako aplikagarri diren adibideak eskuko atzekin kontatu ahal dira.
Gidaliburuak kontsultatzen hasi eta ortzadarrean xaltoka dabiltzen izurde arroxen erreinuko gidaliburekin topatzen naiz. Gida hau idatzi duenak, ez du ez Tolosaldeak konpostajearen alde egin duen apustua bikaina ikusi, ezta jatetxeetako 700 litroko konpostagailuen aireztapenik egin ere!
Gidaliburuetan egiten den akatsik handiena argazkiak dira, batez ere konpostagailua eta bere azpiko atetik konposta ateratzen agertzen deneko argazkia. Oso polita, ikusgarria eta didaktikoa, goitik bota eta azpitik ateratzen den konposta beltz beltza, bertan jateko modukoa! Errealitatean ordea gauzak ez dira honela.
Lortzen dugun konpostak tartean, arrautza oskolak, marisko hondarrak, adartxoak, hezurrak eta material freskoa eduki ohi du. Ez du esan nahi konpost txarra denik, baina itxura ez da liburukoaren berdina. Liburukoa, bahetu, lehortu eta photoshopetik igarotako konposta da. Bestalde, eta hau konpostatzaileek baieztatuko didate, soilik azpiko atetxo bat irekita ezin da konpost guztia atera, atzeko aldean geratzen den konpostera ezin baikara iritsi, beraz, atetxo ugariko konpostagailuak gomendatzen ditut hau errazago egiteko.
Bestetik prozesuaren denbora tarteak daude. Askotan irakurri dut, 6 edo 8 hilabetetan konposta lortzen dela. Aspaldian konpostatzen duten zenbait erabiltzaileek urte bat igarotzen dela esaten didate, bate ere, zerotik hasten diren konpostagailuetan. Hala ere, udan prozesua azkarrago joaten da, baina orokorrean pentsa urte bat igaroko dela konpostagailua ipini eta lehen konposta ateratzeko.
Gidaliburetan agertzen diren xomorroen argazkiek grazia handia egiten didate: zizare irrifartsua, barraskilo pottoloa eta iñurri maitagarriak. Konpostagailua ekosistema txiki bat da, bertan materia organikoarekiko lehia bortitz batean daude, nork gehiago jan eta nor gehiago ugalduko. Askotan beldarrak masiboki ugaltzen dira eta burua konpostagailu barruan sartzen badugu “kras-kras” entzun ahal dugu, batez ere soldadu eulia dagoenean. Otsaila eta martxo aldera fruta euli lainoak sortzen dira batzutan eta iñurriek habia bat egiten badigute, milaka iñurrirekin topatuko gara. Eta zer esanik ez, horrenbeste euli artean etxetxoa eraikitzene duten armiarmekin.
Photokonpostshop
Guzti honekin ez dut esan nahi konpostajea prozesu gogor eta desatsegina denik, oso entretenigarria eta didaktikoa da. Argi ibili gidaliburekin, oso polit eta xaloa ipintzen dute guztia, baina konpostajeak ikasketa prozesu bat behar du eta honen adituak, konpostajea praktikatzen duten betiko konpostatzaileak dira, ez sekula konpostagailu bat ukitu ez duen gidaliburu idazle batek. Beraz, galdetu zuen herriko esperientzia duen konpostatzaile bati, zeuok ere esperimentatu eta ondorioak apuntatu, hau bezelako gidalibururik ez dago eta!!!
KARBONO-NITROGENO RATIOA
2014-10-24 // kimika, orokorra // Iruzkinik ez
Gaurkoan kimika apur bat ekarriko dugu erabat konpostajeaz ari den blog honetan. Aditu eta sasiaditu askok erabiltzen duten esamoldea da “karbono-nitrogeno” ratioa eta aste hontan, zer den eta zertarako balio duen aztertuko dugu. Modu errez batean, beti bezala.
Karbonoa eta nitrogenoa gure konpostagailuko elementu kimikorik garrantzitsuenetakoak dira, karbonoak energia ematen duten azukreen zati da eta nitrogenoa beharrezkoa da bizidunen ladreilu diren proteinak eraikitzeko. Ez da harritzekoa beraz, karbono eta nitrogenoarengatik burruka biziak egotea konpostagailuan.
Burruka hau mikroorganismoena izaten da maila handi batean, hauek baitira konpostagailu barruan erreakzio kimikoen bidez karbonoa zein nitrogenoa erabili eta zirkulatu erazten dutenak.
Behin karbonoa eta nitrogenoa zertarako diren jakinda, zer da ratioa?
Azken finean ratioa zatiketa bat da, proportzio bat. Konpostaje prozesu hasieran Karbono:Nitrogeno ratioa 30:1 izatea gomendatzen da, hau da, 30 pisu unitate karbonoko, nitrogeno 1 egotea. Proportzio honen arrazoia zeluletan dago, mikroorganismo batek edo ornogabe baten zelulen karbono:nitrogeno ratioa 6:1 izan ohi delako, baina beti behar da karbono proportzio gehiago, izan ere karbonoa baita energia ematen duten elementu zati handi bat eta gasolinarik ezean, motorrak ezin mugitu!
Deskonposizio prozeua aurrera joan ahala, ratio hau aldatu egiten da, prozesuaren bukaeran 15:1 ratiora iristen delarik. Izan ere, karbono asko CO2 moduan atomosferara askatzen da eta nitrogenoa berriz mikrorganismoen barruan geratzen da ladreilu funtzioak egiten.
Ratio hau, jakintsu kimikoen gaia dirudien arren, konpostagailuko usainekin zerikusia badauka. Karbono gehiegizko konpostagailu batean, ratio hau 30:1 izan ordez 40:1 denean adibidez. Ez dago mikroorganismo gehiago eraikitzeko nitrogenorik eta prozesua, karbono ugari egon arren geldoago doa. Nitrogeno proportzio gehiegi badago ordea, eta ratioa txikiagoa bada: adibidez 20:1. Ez dago gehiegizko nitrogeno hau bilduko duen oxigeno nahiko eta nitrogenoak beste elementuekin nahastuko da amoniakoa NH3 bezalako konposatuak emateko. Aireztapena garrantzitsua da puntu horetan, eman oxigenoa nitrogenoari!!!
Beraz, bizitzan bezala guztia oreka bat da. Guk ezin dugu karbono:nitrogenoa gure konpostagailuan neurtu, baina badugu jakiterik zein biohondkainek duten karbono kopuru handiak eta zeinek nitrogenoenak.
Karbonoaren biohondakinak, biohondakin “lehorrak” deritzenak dira, normalean hildako egur eta begetalak: zotzak, papera, kartoia, zerrautsa.
Nitrogenoaren biohondakinak berriz, material “freskoak” deritzogunak dira: fruta, barazkiak, belar berdea…
Ikusiko duzuenez, egituratzailea eta hondkain hezeen jokuan sartu garela nahi gabe. Karbono kopuru altuko elementyuek egituratzaile funtzioak betetzen dituzte, nitrogeno altukoak material hezeak dira.