Txabolotik
Hasiera » Jon Mintegiagaren bloga - Txabolotik

Eskupeko karta

2015-07-20  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

presoOhiPepe Mujicak, Uruguaiko presidente zela, Argentinarekin krisi diplomatikoa piztu zuen, Cristina Kirschnerri ustekabeko mikrofono irekian “atso zaharra” deitu eta haren zendutako gizon eta presidente ohi “begibakarra” baino okerragoa zela ihes egin zionean. (gehiago…)

Gure herria ezagutzen

2015-07-13  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Espetxeratu berria den euskal presoa, normalean kaletik ezagutzen ez dituen kideekin modulu edo galeria batean lekutzen dutenean, Euskal herriko beste herrialde bateko unibertsitatean matrikulatzen den ikaslearen sentipenek hartzen dute. (gehiago…)

Laranjondoa

2015-07-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bai txiki, bihar duk egun handia, bihar egokitzen duk hilabeteroko enkontru bakarra, ordu t´erdikoa. Polita, intentsoa, aldi berean gogorra egiten zaidak tartea, batez ere “aitatxo etxera etorri” esaten didakenean eta nik, zenbaitetan malkoak irristan, “ezin da txiki, nahi dut baina ezin da” eta hik, lehenagoko bideari beste bidetxior batetik ekiten diok “orduan bisita bihar” eta nik berriz ere kale! “Bihar ezin da txiki, tarteka bakarrik” eta baietz zirudik, kontentu, xalo, erantzuna onartzen dekela saiatu izan haizenaren gogobeteaz, hire kasa errepikatuz “aitatxo bisitan tarteko”. (gehiago…)

Tesia

2015-06-29  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Xabierrek 19 urte daramatza espetxean, beti lehen graduan, oso urrun. Kalean zuen neskalagun berarekin jarraitzen du eta 40 urteak pasata dituztelarik ez dirudi beren harremanetik kimu berririk sortuko denik. Azken urteetan vis a visak burutzeko izan dituzten zailtasunak ez die batere lagundu, epe motzean egoerak ez zuela irtenbiderik izango barneratu ostean, erlojuaren aurkako borrokan umeak ekartzeko hartu zuten erabakiari. Etsiturik, antsietateaz, harremana mantentzen dute. (gehiago…)

Pelikula

2015-06-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Aldian aldian nerabe masak jomuga dituzten pelikulak ekoizteko bista izan dute zinema ekoizleek, adin horretako bat bateko esnatze indartsua muturreraino esplotatzeko gaizki eramandako sexualitate adieren bitartez, aski aldrebesak, matxistak. Oinarri-oinarrian gizakia bezain zaharra den jauzi kualitatiboaren xerka dago, bakarkako sexua noizbait konpartitua izango denaren ametsa, festa. Basamortuko zeharraldi malkartsu, luze, pisutsuak, egoera xelebreak, patetikoak erakutsi dizkigu Jaimito, Porkeys edo American Pie bezalako filme zabarretan, dutxako zulo edo sagar tarta itxuran, gutxik pentsatuko zuten familia osatu asmoz zenbait euskal presoren ibilerek fikzioa gainditu dezaketenik, zinez. (gehiago…)

Scotteseko txakurra

2015-06-15  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Eguneko gosaria Nocilla pote huts batean hartzen dut, segurtasun arrazoiak aitzaki espetxe honetan, gehienetan ez bezala, ezin da kaletik paketean plastikozko katilu kirtendunik sartu eta. Bertan ere ezin da erosi, ez moduluko ekonomatoan ezta hilean behineko bidalketa berezian ere. Beste espetxeren batetik badaukazu, ez dago arazorik, gainontzean tarteka topatu dezakezun kideren batek soberan izanez gero edo sozialen bati erosiz gero edo, baimena medio, baten batek kaletik bueltan sartzea baino ez dago. Nocilla potea, hamar bat zentimetrora moztutako ur botila ipurdia baino katilu duinagoa da inondik, hartu orduko barrenak astintzen dituen ustezko kafesnea betetzeko. (gehiago…)

Txabolotik

2015-06-03  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ingurune libre batetik -hau erlatiboa izanagatik- supituki, indarrez erauzia izan denak, luzea, oso luzea bihurtu daiteken bizitoki antinaturala goitik behera, amorruz araututako itxitura bat izango dela asimilatzen duenean, zizela hartu eta lehenagotik bertan dauden edo igaro diren kideek harresian egindako pitzaduretan sakontzen saiatzen da, zulatutako txirrikituetatik askatasuna arnastu eta behatzen bat ateratzeko sikiera. (gehiago…)

Page 2 of 2«Aurrekoa12

Jon Mintegiaga Oiarbide

Iraultzaileak esan zuen bezala ez baita berdin pentsatzen jauregi batean edo etxola batean. Perspektiba, ikuspuntua, ezberdina baita Gaztelugatxeko ermitatik edo Lezeko haitzulotik, mendi puntatik edo erreka bazterretik, kaletik edo kartzelatik, norberaren etxeko gelatik edo 4 x 2ko ziegatik, txabolotik.

Azken bidalketak

  • Demagun
  • Li Bai txaboloan
  • Azterketa soziologikoa
  • Norabait
  • Tazmamorteko zerua

Iruzkin berriak

  • PelloZ(e)k Li Bai txaboloan bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina

Kategoriak

  • espetxekeriak
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA