Josune Azurmendi Telleria
Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
- Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan
Artxiboak
- 2026(e)ko urtarrila
- 2025(e)ko abendua
- 2025(e)ko ekaina
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko abendua
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko apirila
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko abuztua
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko iraila
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria


Errege-opila
Atalak: Gizakia, Gizartea, Hausnartzekoak
Eta zuk, zein duzu nahiago, esne-gainez edo kremaz betetako errege-opila? Tira, akaso nahiago duzu hutsa, kafesnetan bustita jateko. Modernizatu egin zara, agian, eta betikoez aspertuta, zapore berriak probatzeari ekin diozu aurten. Egia esan, gaur egun hamaika aukera daude gozotegietan; txokolatez, trufaz, hain modan dauden pistatxoz, almendra kremaz edota mascarpone gaztaz betetakoak, esaterako.
Etxe askotan bi klasikoek betetzen dute mahaia, eta nahiz eta batzuk beti zapore bera aukeratu ohi duten, badira, agian, bietatik pixka bat dastatzeko ohitura dutenak ere, ezin erabakita, erdia eta erdia janez. Beste batzuk ere hori egiten dute, soilik, bazkalondoan sortzen den eztabaidan (aurten zein zapore dagoen goxoagoa erabakitzekoa) parte hartzeko.
Zaila egiten zaigu aukeratzea, ez gara ohitzen zerbaiti uko egitera. Egia esan, hainbeste aukeraren aurrean, nahi eta nahi ez sortzen da zalantza. Ez, noski, ez naiz errege-opilaz bakarrik ari. Baina, kontuak kontu, errege-opilena ere mundu bat bihurtu da gaur egun.
Munduari, tamalez, ez diot itxura onik hartzen. Ez du gozotik askorik batzuentzat, errege-opilaren erdiko hutsunearen parekoa sortu baitzaie bizitzan zenbaiti. Ez hain borobil, ez horren perfektu. Betetzeko zail den zuloa, batzuetan ezinezko. Bizitza apurtu, suntsitu diete, bihotza hustuz, maiz hori geratuz.
Baina mundua, errege-opilaren antzera, borobila denez, jiraka dabil, baita gu ere horren baitan. Bai, mundu hau errege-opilarekin alderatu dut; zapore asko dituelako, aukera ugari eskaintzen dituelako. Badu hutsunerik, ordea, eta hori betetzeko bihotz erraldoi bat beharko genukeela iruditzen zait askotan. Errespetu zaporeko bihotza.
Nik errege-opilari falta zaion zati hori osatu dadin eskatu diot urte berri honi. Ea elkartasunak betetzen duen, hobeto esanda, elkartasunez betetzen dugun, indibidualismoak hustu duen hori.
Tira, baina goazen harira; zuk orduan, zein duzu nahiago, esne-gainez edo kremaz betetakoa?