Irrizbizi
Hasiera » Gizakia » “Garaian garaikoa”
Abe29 0

“Garaian garaikoa”

Atalak: Gizakia, Gizartea, Hausnartzekoak

Geroz eta ohikoagoa da “garaian garaikoa” edo “tokian tokikoa” kontsumitzearen aldeko diskurtsoa. Praktika horren garrantzia, alegia. Are gehiago, gaur egun, super-merkatuetan edozein garaiko barazki edota fruituak eskura ditugunean, baita produktu exotikoenak ere. Kontzientziaz eta arduraz jokatu ezean, gurea dena galduko dugu, eta badakigu gero negar egitea alferrik dela. Gurea da bertakoa zaintzearen ardura. Nirea, zurea, hemen bizi garen guztiona. 

Euskal pizkunde berri baten garaia omen dator, horren harira euskaltzaleen topagunea izan zen larunbatean Bilbon. Ea ba, garaikoari ekiten diogun, hemengo hizkuntza euskara dela eta bizitzeko duen lurra Euskal Herri hau dela ahaztu gabe, azken datuen arabera ia ez baitugu erabiltzen. Zerbait egin beharrean gaude hemen eta orain. 

Berdina edo antzekoa gertatzen da gure sentimenduekin ere. Garaian garaikoa esan ezean, horretarako aukera galdu egiten dugula, eta alferrik dela gero ez esan izanaz damutzea. Momentuan ez hitz egiteak, gerora gehiegi eta gaizki hitz egitea ekartzen baitu sarritan, gehienetan ez bada.

Pertsonen arteko harremanetan maiz sortzen dira desadostasunak, haserreak, egoera mingarriak, gustuko ez ditugun jokabideak, pozoia darien hitzak… Garrantzitsua da egoera horietan sortzen zaizkigun sentimenduak elkarri errespetuz komunikatzea. Bestela, kafe hondarrak kikaran lez pilatzen zaizkigu gure erraietan, eta horrek (epe motz zein luzean) ez dakar ezer onik. Hitz egiten hasitakoan trapu zaharrak ateratzearekin batera gure izatearen alderik itsusiena azaleratzea, esaterako. Gero damutu egiten gara, kaltea eginda dagoenean. 

Galde egingo duzu, akaso, egoera horiek zer duten amankomunean, nik argi ikusten dut: gure nortasunaren galera. Garaian garaikoa edo tokian tokikoa kontsumitu, zaindu, komunikatu, sentitu, maitatu… ezean, gu geu izango baikara galtzaileak. Gu, gure lurra, gure nortasuna, arima, izatea. 

Beti gertatu ohi den lez; teoriak erraza dirudi, praxia zaila denean. Kontziente izan eta egoeraz jabetzea da aldaketarako lehen urratsa. Ez ahaztu, inoiz ez da berandu aldaketarako, garaian gaude oraindik. 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • “Garaian garaikoa”
  • Nonbait egongo da norbait.
  • Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.
  • Pribatura noa
  • Nahiago dut isilik geratzen bazara.

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA