Nire paradisua, gure elkartasuna.
Itsasoa eta zerua batzen diren muga horretara iritsi nahi izan dugu, baita ilargira heldu, ilargia zapaldu eta hura konkistatu ere. Maiz laino artean hegan egin, edo lainotik lainora saltoka ibiltzearen plazera ezagutzea desio izan dugu. Inoiz amestu izan dugu, hara eta hona, gure askatasunaren hegoak astinduz hegan genbiltzan batean ametsetako paradisu ezkutua ezagutzearekin ere. Halako batean, ordea, ezinezkoa lortzea helburu eta desio izan dugun honetan, nahi eta ezinak gure baitara lotu...
Read MoreBesarkada bat.
Zure begiek mintzen naute, nire gorputza goitik behera, haragi puska bat bailitzan, haragi gosez bazina moduan begiratzen nauzulako, zure botere nahia asetzeko premiaz. Zure ahoak beldurtzen nau, bertatik ni umildu asmoz jaurti ditzakezun labankada eta lizunkeriez lotsatu beharrean arro sentitzen zarelako, zure botere nahia asetzen saiatuz. Bizi izan duenak badaki zer den hau. Atzo eta gaur, egunero biktimak, egunero erasotzaileak. Banaka zein taldean, eraso bakoitzean emakume oro minduz, eraso...
Read MoreUsteak erdia ustel.
Norbanakotasunek ezberdintzen gaituzte; janzteko moduak, hitz egitekoak, arnastekoak, jolastekoak, abestekoak, ibiltzekoak, izatekoak. Izan; bagara, hori bada gure nahia. Ez da ala? Askotan begiratzen dut nire ingurura, nire inguruan dagoen orora, pertsonetara. Gizartean dauden pertsona ezberdinak elkartzen dituen gauza bat garraio publikoa da. Badaude goizean goizetik energia altu dutenak, astelehen goizean asteburuko musika euren aurikularrekin ozenki entzuten dutenak, autobusera aurpegia...
Read More“Somos vascos”
Zein ederra den “Euskaraz bizi nahi dut” edo euskara aldarrikatzeko beste esaldiren bat duen txapa (edo pin-a) soinean edo motxilan eramatea, kalean euskaraz idatzitako esaldi bat daraman kamisetadun norbaitekin gurutzatzea, baita alboko herriko “Euskal jaiak” iritsi eta koadrodun zapia lepoan jantzita euskararen aitzakian parranda itzela botatzea ere. Zein ederra den urtean behin euskararen eguna ospatzeko ehundaka ekintza ezberdin egitea. Polita da hizkuntza honek...
Read MorePentsatu al duzu inoiz honetan?
Batzutan, askotan ohartzen naiz min egin nizula, min egin dizudala, zu mintzen ari naizela. Hitzak pentsatu gabe jaurtitzean gertatzen zait askotan, esan nahi dudan egia hori zein hitzekin esan pentsatzen ez dudanean. Hitzak jaurtitzean hauen kontzientzia galtzen dudanean. Isilik geratzen naizenean. Nire baitan ez nagoenean, pentsatzen ez dudanean, kontziente ez naizenean, ondorioak ikusten ez ditudanean. Gehiago pentsatu beharko nuke. Pentsatu al duzu inoiz honetan? Argi daukat barruko...
Read MoreGure ignorantzia.
Nire egunaz, eguraldiaz, aurpegiko granoaz, bazkariaz… kexu nintzen une berean entzun nuen telebistan nola haur batek “amaaaaaa!” oihukatzen zuen. Telebistara begiratu eta begiak estalita zituen haur zauritua ikusi nuen gizon baten besoetan, gerrak azalean utzi zizkion zauriak agerian zituela “amaaaaaa!” oihukatuz. Behin eta berriz, behin eta berriz amatxoren erantzun eskean. Azalean ageri zitzaizkionak baino zauri sakonagoak izango zituen haur horrek bere barnean, bere bihotzean....
Read MoreBihotzez, zuretzat.
Bada menderatzen gaituen zerbait edo norbait, eta hori gu geu gara. Inork ez gaitu guk baino hobeto ezagutzen, eta hala ere gure pentsamendu eta jokabideak ez dira gu txunditzeaz aspertzen. Bizitzak uneoro jartzen dizkigun harriek, mugek edo egonezinek nekatzen gaituzte; aspertu, txikitu edota lehertu arte. Ez gara ohartzen ordea hauen aurrean har ditzazkegun jarrerak guk geuk aukeratzen ditugula, eta zail edo astun egiten zaizkigun gauzen aurrean pentsamendu edo jokabide negatiboak...
Read More“Benetan sentitzen dut”.
“Benetan sentitzen dut”. Hauxe da norbait hildakoan bere senide eta gertukoei mila bider esaten dieguna, hitz hauek doluan lagunduko balute moduan. Nik ere beti erabili izan dut esaldi hori, are gehiago, beti erabiltzen dut, baina zergaitik sentitzen dugu hainbeste heriotza bizitzaren atal bat bada? “Jaio. Bizi. Hil.” Edo Berri Txarrak taldearen diskak dioen moduan “Jaio. Musika. Hil.” Kontua “jaio” eta “hil” hitzaren tartean betetzen...
Read MoreZergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten?
Sarritan entzun ditugu “ez zaitez tontakeria horregatik haserretu” edo “ez zaitez horregatik triste egon” bezalakoak, baita “ez du pena merezi horregatik negar egiteak” ere. Horregatik, horregatik, horregatik… Baina joder, ni haserretu banaiz zer? nik triste egon nahi badut eta arrazoi horregatik negar egin nahi badut zer? Zer gertatzen da? Txikitatik behartu gaituzte haserreak konpontzera. Gogoan dut umetan ikaskideren batekin haserretzean, bakoitza...
Read MoreE, aizu! Gora borroka feminista!
E, aizu! Ez pentsa lizunkeria bat ohiukatzeagatik ausartagoa zarenik. Izan ere, edonork ohiuka lezake halako zerbait, baina badakizu, ERRESPETUA existitzen ei da. Jakin ez duzula mutil lagun hobea izatea lortuko bikotekidea kontrolpean izan nahi duzulako. Lasai egon txo! gai gara nahi duguna egiteko eta ASKE bizi nahi dugu. Ez pentsa gorputza gehiago estaliz gero pentsamendu puritanoak sortuko zaizkizunik, ezta gona motza eta eskotea janztean zu probokatzeko egiten dugunik ere. Beraz, mesedez,...
Read More

Iruzkin berriak