Irrizbizi
Hasiera » Gizakia
Aza25 0

E, aizu! Gora borroka feminista!

Posted in Gizakia, Gizartea

E, aizu! Ez pentsa lizunkeria bat ohiukatzeagatik ausartagoa zarenik. Izan ere, edonork ohiuka lezake halako zerbait, baina badakizu, ERRESPETUA existitzen ei da. Jakin ez duzula mutil lagun hobea izatea lortuko bikotekidea kontrolpean izan nahi duzulako. Lasai egon txo! gai gara nahi duguna egiteko eta ASKE bizi nahi dugu. Ez pentsa gorputza gehiago estaliz gero pentsamendu puritanoak sortuko zaizkizunik, ezta gona motza eta eskotea janztean zu probokatzeko egiten dugunik ere. Beraz, mesedez,...

Read More
Ira21 0

Noizbait nitaz oroitzen ez bazara…

Posted in Gizakia

Zure sustraiak ditut nire barnean, haiei esker jaio nintzen, hauek eusten naute. Akaso hori da betidanik zu mirestera eraman nauen sekretua, edo agian bizitzan zehar nik eman beharrik gabe zugandik jaso dudanak bultzatu nau zu modu honetan maitatzera. Ez dakit. Ez dakit zer egingo nukeen zure etxean sartzean zure usaina antzemango ez banu, zure betiko usain berezi hori. Zugana hurbildu eta masailak estutu ostean muxu goxo bezain potolo bat jasoko ez banu, nigana zuzendutako zure hitzek sukaldea...

Read More
Ira01 0

Momentu oro sentitzen duena bizi delaz jabetzen da.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Egunonak jasotzea, ematea, irri bat egitea, sortzea, muxu goxoaren usaina, begirada beroen zaporea, lagunartean egotea, lagunak izatea, laguntzea, familiaren gertutasuna, besarkadetan dagoen maitasuna, maitatua sentitzea, ingurukoak eta geure burua maitatzea, elkar ukitzea, gozatzea, eskerrak ematea, jasotzea, aspaldiko argazkiak ikustea, ozen abestea, zoro modura dantzatzea, sekretuak kontatzea, gordetzea, haserretzeko arrazoiak izatea, barkatzea, lotsa sentitzea, gustuko zerbait dastatzea,...

Read More
Uzt07 0

Lasaitasunera heltzeko.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Norbere barreneko sustraiak ukitzen dituzten arnasek betetzen dute besteak- beste gure sentimenduen kutxa. Arnasteak dakarren lasaitasunaz jabetzeko betarik gabe hartzen dugu hau, honen erritmoaz jabetu gabe, honi jaramonik egin gabe. Irrien zein malkoen jariakortasuna erregulatzen dituela kontuan hartu gabe, sentimenduen arabera aldatzen zaigulaz ohartu gabe. Arnastean bizi garelaz oroitu gabe. Demagun gizakiok sentimenduen kutxa bat dugula gure sabelean, urduri gaudenean tximeletak ateratzen...

Read More
Mai03 0

Ama

Posted in Gizakia

Ohiu ozenak lo sakon bihurtu izana, bizitzako ikasle izan eta gurekin hartu zenuen irakasle lana, gaizki egonik ere gugatik atera zenuen indarra, ozen aitortu nahi dut eskaini didazun dana.   Noraezaren oinetan beti jo izan dut zugana, eta beti jaso dut zure aholku bikaina, ez dakit nola eskertu nigatik egindako ahalegina, zuretzat beraz gaurko nire irririk handiena.   Nire irriak aberastu dizkidazu zure nortasun adoretsuz, nire malkoak lehortu dira zu gertu izanak lasaituz, beti...

Read More
Api13 0

Ez dakit kontatu edo ez.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Ez dakit kontatu edo ez. Askotan gizakiok izan dugun eta izaten dugun zalantzan erori naiz gaurkoan. Izan ere ez gaude ohituak kirolaren, liburuen, pelikulen, politikaren… inguruko gogoeta bat ez den zerbait irakurtzera edo idaztera. Geure barnean gertatzen diren arazoez hitz egiten dutenez ari naiz zehazki. Aurretik aipatuta gogoetek gehiago laguntzen digutelako? hauek irakurrita gure errutinan hobeto sentitzen garelako?  hauek axola ez zaizkigulako? edo horrela ohitu garelako? egia...

Read More
Urt08 0

Bai, maite zaitut.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Ez dakit ongi maite zaitudan, ezta maite zaitudanik ere.      Askotan begiratzean akatsak ateratzen dizkizut, ez dituzun lekuan ere akatsak ikusten dizkizudalako. Gizarteko irudi perfektuaren errua izango ote da? edo nire errua da nik irudi perfektu hau ikusteko desioaren begietatik begiratzen zaitudalako? Batzutan besteen gainetik jartzen zaitut, baina gaizki sentitzen naiz jokabide hau muturrera iristen bada desegokitzat hartu daitekeelako, edo honela hartzen delako. Besteetan...

Read More
Aza26 0

Bakardadeari.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Bakardadearen sentimendua, gizakia beldurtzen duen pentsamendua, isiltasunaren soinua, larritasunaren doinua. Bakarrik sentizeko beldurra, gogoan dut sentimendu hura, negarra, emozioak askatzeko beharra, beldurraren dardara. Norbere pentsamenduetara bidaia, norbera ezagutzera daramana, gustoko dut hausnarketak eragiten duen egoera lasaia. Iritsi naiz ondorioetara, begiratuz nire begi bustietara, nola sentitu bakarrik talde baten partaide bagara? Sentimendu alrebesak, guk geuk ere ulertzen ez...

Read More
Aza13 0

Piztu argiak mesedez!

Posted in Gizakia, Gizartea

Sua. Argia. Piztu da noiz itzaliko den ez dakigun argia, kandela baten modukoa da, egun batean piztu zena baina denboraren poderioz urtzen dena, hala ere, argi hau ez da azken eguna iritsi arte itzaltzen, ez du indarrik galtzen. Bakoitzak argi bat omen du bere barnean, bere izatea argitzen duena eta hau egunerokotasunean ikusten ei da; begiraden, ekintzen, irrien, jokabideen… bidez antzematen delarik. Argi honek kandela baten efektua egiten omen du, norbera eta honen bidea argitzeaz gain,...

Read More
Aza06 0

Gizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.

Posted in Gizakia, Gizartea, Politika

Politika isilarazi nahiko nuke, politikoak gezurretan ez ibiltzea, horrenbeste hitz esan gabe egin beharrekoa egitea, ekintzen bidez hitz ustelak isiltzea, herriaren ahotsa kontuan izatea, berdintasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzea, herriarekin eta herriarentzat lan egitea, ekonomia arloari irtenbide bat ematea, ekonomikoki herritar guztientzat onuragarria den plan bat eraikitzea, animalien tratu txarrak kulturatzat ez hartzea, kulturaniztasuna kulturartekotasunean bilakatzea, arraza...

Read More
« Aurreko artikuluak
Hurrengo artikuluak »

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Arrozarena esatea
  • Zorionak realari
  • Errege-opila
  • “Garaian garaikoa”
  • Nonbait egongo da norbait.

Iruzkin berriak

  • Aitziber(e)k Zorionak realari bidalketan
  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA