Irrizbizi
Hasiera » Gizakia » Lasaitasunera heltzeko.
Uzt07 0

Lasaitasunera heltzeko.

Atalak: Gizakia, Hausnartzekoak

Norbere barreneko sustraiak ukitzen dituzten arnasek betetzen dute besteak- beste gure sentimenduen kutxa. Arnasteak dakarren lasaitasunaz jabetzeko betarik gabe hartzen dugu hau, honen erritmoaz jabetu gabe, honi jaramonik egin gabe. Irrien zein malkoen jariakortasuna erregulatzen dituela kontuan hartu gabe, sentimenduen arabera aldatzen zaigulaz ohartu gabe. Arnastean bizi garelaz oroitu gabe.

Demagun gizakiok sentimenduen kutxa bat dugula gure sabelean, urduri gaudenean tximeletak ateratzen zaizkigun lekua hain zuzen ere. Kutxa hau irekita dago uneoro, gizakiok sentitzen ditugun gauzatxoak bertan gordetzen ditugularik, eta honek honela gure emozioak, jarrerak, arnasketak… aldatzen ditu, besteak- beste.

Lasaitasunera heltzeko; hartu ezazu arnasa, zure kutxan gehiago sartzen ez zaizulaz ohartu arte. Lasai. Itxaron apur batean.

Bota ezazu poliki- poliki, kutxa hau hustuta sentitu arte. Ez hitz egin, eta kutxan dituzun sentimendu hauek askatuz joan, emozioen bidez hauek adieraziz.

Hasi berriz hasieratik, eta jarraitu askotan ohartu ez zaren arnasketaz gozatzen, honen bitartez lasaitzen.

Egin behar duzun aldi guztietan. Begiak itxi ditzakezu honela hobeto sentitzen bazara.

Gogora itzazu egunean zehar eginiko gauza onak, eta zerbaitetan hanka sartu baduzu barkamena eskatu, inor ez da perfektua. Gaizki sentitzen bazara malkoen bidez kutxa honetako sentimendu ezkorrak atera ditzakezu, eta onak irrien bidez oroitu. Besteak maitatzeko zeu maita zaitez.

Egiozu irri zure inperfekzio perfektuari, arnasketa honi, barkamena eskatu dizunari, irri bat oparitzen dizunari, bizitzari, sekula ahaztuko ez duzun begirada horri, lasaitasunari, gaur izandako haserre inozoari, maite zaituen horri, maite duzun horri.

Hain zaila ote da bizitza? bizitzea?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Arrozarena esatea
  • Zorionak realari
  • Errege-opila
  • “Garaian garaikoa”
  • Nonbait egongo da norbait.

Iruzkin berriak

  • Aitziber(e)k Zorionak realari bidalketan
  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA