Noizbait nitaz oroitzen ez bazara…
Zure sustraiak ditut nire barnean, haiei esker jaio nintzen, hauek eusten naute. Akaso hori da betidanik zu mirestera eraman nauen sekretua, edo agian bizitzan zehar nik eman beharrik gabe zugandik jaso dudanak bultzatu nau zu modu honetan maitatzera. Ez dakit. Ez dakit zer egingo nukeen zure etxean sartzean zure usaina antzemango ez banu, zure betiko usain berezi hori. Zugana hurbildu eta masailak estutu ostean muxu goxo bezain potolo bat jasoko ez banu, nigana zuzendutako zure hitzek sukaldea...
Read MoreMomentu oro sentitzen duena bizi delaz jabetzen da.
Egunonak jasotzea, ematea, irri bat egitea, sortzea, muxu goxoaren usaina, begirada beroen zaporea, lagunartean egotea, lagunak izatea, laguntzea, familiaren gertutasuna, besarkadetan dagoen maitasuna, maitatua sentitzea, ingurukoak eta geure burua maitatzea, elkar ukitzea, gozatzea, eskerrak ematea, jasotzea, aspaldiko argazkiak ikustea, ozen abestea, zoro modura dantzatzea, sekretuak kontatzea, gordetzea, haserretzeko arrazoiak izatea, barkatzea, lotsa sentitzea, gustuko zerbait dastatzea,...
Read MoreLasaitasunera heltzeko.
Norbere barreneko sustraiak ukitzen dituzten arnasek betetzen dute besteak- beste gure sentimenduen kutxa. Arnasteak dakarren lasaitasunaz jabetzeko betarik gabe hartzen dugu hau, honen erritmoaz jabetu gabe, honi jaramonik egin gabe. Irrien zein malkoen jariakortasuna erregulatzen dituela kontuan hartu gabe, sentimenduen arabera aldatzen zaigulaz ohartu gabe. Arnastean bizi garelaz oroitu gabe. Demagun gizakiok sentimenduen kutxa bat dugula gure sabelean, urduri gaudenean tximeletak ateratzen...
Read MoreAma
Ohiu ozenak lo sakon bihurtu izana, bizitzako ikasle izan eta gurekin hartu zenuen irakasle lana, gaizki egonik ere gugatik atera zenuen indarra, ozen aitortu nahi dut eskaini didazun dana. Noraezaren oinetan beti jo izan dut zugana, eta beti jaso dut zure aholku bikaina, ez dakit nola eskertu nigatik egindako ahalegina, zuretzat beraz gaurko nire irririk handiena. Nire irriak aberastu dizkidazu zure nortasun adoretsuz, nire malkoak lehortu dira zu gertu izanak lasaituz, beti...
Read MoreEz dakit kontatu edo ez.
Ez dakit kontatu edo ez. Askotan gizakiok izan dugun eta izaten dugun zalantzan erori naiz gaurkoan. Izan ere ez gaude ohituak kirolaren, liburuen, pelikulen, politikaren… inguruko gogoeta bat ez den zerbait irakurtzera edo idaztera. Geure barnean gertatzen diren arazoez hitz egiten dutenez ari naiz zehazki. Aurretik aipatuta gogoetek gehiago laguntzen digutelako? hauek irakurrita gure errutinan hobeto sentitzen garelako? hauek axola ez zaizkigulako? edo horrela ohitu garelako? egia...
Read MoreBai, maite zaitut.
Ez dakit ongi maite zaitudan, ezta maite zaitudanik ere. Askotan begiratzean akatsak ateratzen dizkizut, ez dituzun lekuan ere akatsak ikusten dizkizudalako. Gizarteko irudi perfektuaren errua izango ote da? edo nire errua da nik irudi perfektu hau ikusteko desioaren begietatik begiratzen zaitudalako? Batzutan besteen gainetik jartzen zaitut, baina gaizki sentitzen naiz jokabide hau muturrera iristen bada desegokitzat hartu daitekeelako, edo honela hartzen delako. Besteetan...
Read MoreBakardadeari.
Bakardadearen sentimendua, gizakia beldurtzen duen pentsamendua, isiltasunaren soinua, larritasunaren doinua. Bakarrik sentizeko beldurra, gogoan dut sentimendu hura, negarra, emozioak askatzeko beharra, beldurraren dardara. Norbere pentsamenduetara bidaia, norbera ezagutzera daramana, gustoko dut hausnarketak eragiten duen egoera lasaia. Iritsi naiz ondorioetara, begiratuz nire begi bustietara, nola sentitu bakarrik talde baten partaide bagara? Sentimendu alrebesak, guk geuk ere ulertzen ez...
Read MorePiztu argiak mesedez!
Sua. Argia. Piztu da noiz itzaliko den ez dakigun argia, kandela baten modukoa da, egun batean piztu zena baina denboraren poderioz urtzen dena, hala ere, argi hau ez da azken eguna iritsi arte itzaltzen, ez du indarrik galtzen. Bakoitzak argi bat omen du bere barnean, bere izatea argitzen duena eta hau egunerokotasunean ikusten ei da; begiraden, ekintzen, irrien, jokabideen… bidez antzematen delarik. Argi honek kandela baten efektua egiten omen du, norbera eta honen bidea argitzeaz gain,...
Read MoreGizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.
Politika isilarazi nahiko nuke, politikoak gezurretan ez ibiltzea, horrenbeste hitz esan gabe egin beharrekoa egitea, ekintzen bidez hitz ustelak isiltzea, herriaren ahotsa kontuan izatea, berdintasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzea, herriarekin eta herriarentzat lan egitea, ekonomia arloari irtenbide bat ematea, ekonomikoki herritar guztientzat onuragarria den plan bat eraikitzea, animalien tratu txarrak kulturatzat ez hartzea, kulturaniztasuna kulturartekotasunean bilakatzea, arraza...
Read MoreItsasoak sortutakoak.
Eguzkiak argitzen du itsasoa, alboan olatuen soinu gozoa, erritmo lausoan dabil egun osoan. Itsasontzi handiak portuari so, laguntza behar dute akaso, beldur dira hondartzako zaborrak noiz egingo dien eraso. Kaioak hegan dabiltza, hau omen da askatasunaren dantza, hegalak behar ditu gizakiak amets hau lortzeko, antza! Pausu guztien euskarri hondarra, oraindik ez dakigu honek duen indarra, irensten baitu itsaso zein gizakiaren negarra.
Read More

Iruzkin berriak