Pribatura noa
Poztuko nintzateke idatzi hau zure eskuetara iritsiko balitz. Zumarraga Ospitaleko digestiboko doktore hori: Bi urte hauetan ez dut aukerarik izan, baina gaurkoan euskaraz zuzentzen naiz zugana. Ez duzu ulertuko, jakina, baina orain arte ezin izan dut sentitzen dudan ezinegona nire ama hizkuntzan adierazi, eta behar hori asetu nahiko nuke, behintzat. Hasieratik kontrako iritziak izan ditugu, besteak-beste, inoiz ez dudalako ulertu digestio arazoak izan, eta antibiotiko edo tratamendu medikuez...
Read MoreNahiago dut isilik geratzen bazara.
Gorputz normalaren kanon horretan sartzen ez garenok, dagoeneko entzun ditugu -“Ostegun Gizen” edo “Ostiral Mehe” izateagatik ere- hainbat komentario. Tipiko bat, esaterako: “Zorionak, gaur zure eguna da!”;ironia erabiliz, lodi edo argal egotearena iraintzeko aitzakiatzat hartuz. Egun hauen desenkusan, gorputzarekiko komentarioak labanak lez jaurtitzen dituzte askok. Barkatu, baina ez duzu horretarako eskubiderik, ez gaur, ez bihar, ez etzi. Ur handitan sartuko naiz agian, baina...
Read MoreArrastoa
Kontraesana diskurtsoaren koherentzia haustea da. Normalean, argudiaketan ari garenean, kontrako elementuak agertzen direnean, argudiaketa kontraesankorra dela esan ohi da. Horrez gain, erabaki bat hartzerakoan, gure baitan sortzen zaizkigun kontraesanek, prozesua oztopatzen eta moteltzen dute askotan. Sarritan gertatu izan zait; momentu, leku edota inguruko jendearen arabera, iritziz kuleroz bezainbeste aldatzearena. Anitzetan; hasieran tinko defendatzen nuen ideia aldatuta, edo...
Read More“Zorrak zor, lepoa lodi”
Ate joka ditugu gabonak, lagun eta familia arteko jan-edan eternalak. Horrekin batera Olentzero, Mari Domingi eta, hainbat haurren etxeetan, baita Hiru Errege Magoak ere. Telebistako iragarki tarteak, haurren amu, mota guztietako jostailuz betetzen hasi dira; supermerkatuetako korridoreak, berriz, turroi, polboroi, txokolatezko bonboi eta hainbat gozoz apaindu dituzte, eta herri zein hirietako kaleetako argiek neguko hotza eta iluntasuna estali dituzte. Hansel eta Gretelek sorginaren gozokizko...
Read MoreZure lehen aukera.
Nahitaez ezarritako itxialdi batean gaude, ohiko askatasunik eta mugimendurik gabe, izan, bagenituen eta ikusten edo antzematen ez genituen hegalik gabe. Leku itxi batean, gure etxeetan sarturik, honek gure baitara ere eramaten gaituelarik. Konfinamendua etxean, konfinatuak gure gorputz eta izate hutsean. Mundua arnasten ari omen da, gu geroz eta txikiago sentitzen ari garen heinean. Ez ginen ohartzen munduak ez gaituela behar, guk behar dugula hau. Gure hegalek barrurantz biltzen dihardute,...
Read MoreNire paradisua, gure elkartasuna.
Itsasoa eta zerua batzen diren muga horretara iritsi nahi izan dugu, baita ilargira heldu, ilargia zapaldu eta hura konkistatu ere. Maiz laino artean hegan egin, edo lainotik lainora saltoka ibiltzearen plazera ezagutzea desio izan dugu. Inoiz amestu izan dugu, hara eta hona, gure askatasunaren hegoak astinduz hegan genbiltzan batean ametsetako paradisu ezkutua ezagutzearekin ere. Halako batean, ordea, ezinezkoa lortzea helburu eta desio izan dugun honetan, nahi eta ezinak gure baitara lotu...
Read MoreBesarkada bat.
Zure begiek mintzen naute, nire gorputza goitik behera, haragi puska bat bailitzan, haragi gosez bazina moduan begiratzen nauzulako, zure botere nahia asetzeko premiaz. Zure ahoak beldurtzen nau, bertatik ni umildu asmoz jaurti ditzakezun labankada eta lizunkeriez lotsatu beharrean arro sentitzen zarelako, zure botere nahia asetzen saiatuz. Bizi izan duenak badaki zer den hau. Atzo eta gaur, egunero biktimak, egunero erasotzaileak. Banaka zein taldean, eraso bakoitzean emakume oro minduz, eraso...
Read MoreUsteak erdia ustel.
Norbanakotasunek ezberdintzen gaituzte; janzteko moduak, hitz egitekoak, arnastekoak, jolastekoak, abestekoak, ibiltzekoak, izatekoak. Izan; bagara, hori bada gure nahia. Ez da ala? Askotan begiratzen dut nire ingurura, nire inguruan dagoen orora, pertsonetara. Gizartean dauden pertsona ezberdinak elkartzen dituen gauza bat garraio publikoa da. Badaude goizean goizetik energia altu dutenak, astelehen goizean asteburuko musika euren aurikularrekin ozenki entzuten dutenak, autobusera aurpegia...
Read More“Somos vascos”
Zein ederra den “Euskaraz bizi nahi dut” edo euskara aldarrikatzeko beste esaldiren bat duen txapa (edo pin-a) soinean edo motxilan eramatea, kalean euskaraz idatzitako esaldi bat daraman kamisetadun norbaitekin gurutzatzea, baita alboko herriko “Euskal jaiak” iritsi eta koadrodun zapia lepoan jantzita euskararen aitzakian parranda itzela botatzea ere. Zein ederra den urtean behin euskararen eguna ospatzeko ehundaka ekintza ezberdin egitea. Polita da hizkuntza honek...
Read MoreGure ignorantzia.
Nire egunaz, eguraldiaz, aurpegiko granoaz, bazkariaz… kexu nintzen une berean entzun nuen telebistan nola haur batek “amaaaaaa!” oihukatzen zuen. Telebistara begiratu eta begiak estalita zituen haur zauritua ikusi nuen gizon baten besoetan, gerrak azalean utzi zizkion zauriak agerian zituela “amaaaaaa!” oihukatuz. Behin eta berriz, behin eta berriz amatxoren erantzun eskean. Azalean ageri zitzaizkionak baino zauri sakonagoak izango zituen haur horrek bere barnean, bere bihotzean....
Read More
Iruzkin berriak