Irrizbizi
Hasiera » Gizartea
Abu05 0

Besarkada bat.

Posted in Gizakia, Gizartea

Zure begiek mintzen naute, nire gorputza goitik behera, haragi puska bat bailitzan, haragi gosez bazina moduan begiratzen nauzulako, zure botere nahia asetzeko premiaz. Zure ahoak beldurtzen nau, bertatik ni umildu asmoz jaurti ditzakezun labankada eta lizunkeriez lotsatu beharrean arro sentitzen zarelako, zure botere nahia asetzen saiatuz. Bizi izan duenak badaki zer den hau. Atzo eta gaur, egunero biktimak, egunero erasotzaileak. Banaka zein taldean, eraso bakoitzean emakume oro minduz, eraso...

Read More
Abe01 0

Usteak erdia ustel.

Posted in Gizakia, Gizartea

Norbanakotasunek ezberdintzen gaituzte; janzteko moduak, hitz egitekoak, arnastekoak, jolastekoak, abestekoak, ibiltzekoak, izatekoak. Izan; bagara, hori bada gure nahia. Ez da ala? Askotan begiratzen dut nire ingurura, nire inguruan dagoen orora, pertsonetara. Gizartean dauden pertsona ezberdinak elkartzen dituen gauza bat garraio publikoa da. Badaude goizean goizetik energia altu dutenak, astelehen goizean asteburuko musika euren aurikularrekin ozenki entzuten dutenak, autobusera aurpegia...

Read More
Api19 0

“Somos vascos”

Posted in Gizakia, Gizartea

Zein ederra den “Euskaraz bizi nahi dut” edo euskara aldarrikatzeko beste esaldiren bat duen txapa (edo pin-a) soinean edo motxilan eramatea, kalean euskaraz idatzitako esaldi bat daraman kamisetadun norbaitekin gurutzatzea, baita alboko herriko “Euskal jaiak” iritsi eta koadrodun zapia lepoan jantzita euskararen aitzakian parranda itzela botatzea ere. Zein ederra den urtean behin euskararen eguna ospatzeko ehundaka ekintza ezberdin egitea. Polita da hizkuntza honek...

Read More
Uzt06 0

Gure ignorantzia.

Posted in Gizakia, Gizartea

Nire egunaz, eguraldiaz, aurpegiko granoaz, bazkariaz… kexu nintzen une berean entzun nuen telebistan nola haur batek “amaaaaaa!” oihukatzen zuen. Telebistara begiratu eta begiak estalita zituen haur zauritua ikusi nuen gizon baten besoetan, gerrak azalean utzi zizkion zauriak agerian zituela “amaaaaaa!” oihukatuz. Behin eta berriz, behin eta berriz amatxoren erantzun eskean. Azalean ageri zitzaizkionak baino zauri sakonagoak izango zituen haur horrek bere barnean, bere bihotzean....

Read More
Urt19 0

Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten?

Posted in Gizakia, Gizartea, Hezkuntza

Sarritan entzun ditugu “ez zaitez tontakeria horregatik haserretu” edo “ez zaitez horregatik triste egon” bezalakoak, baita “ez du pena merezi horregatik negar egiteak” ere. Horregatik, horregatik, horregatik…  Baina joder, ni haserretu banaiz zer? nik triste egon nahi badut eta arrazoi horregatik negar egin nahi badut zer? Zer gertatzen da? Txikitatik behartu gaituzte haserreak konpontzera. Gogoan dut umetan ikaskideren batekin haserretzean, bakoitza...

Read More
Aza25 0

E, aizu! Gora borroka feminista!

Posted in Gizakia, Gizartea

E, aizu! Ez pentsa lizunkeria bat ohiukatzeagatik ausartagoa zarenik. Izan ere, edonork ohiuka lezake halako zerbait, baina badakizu, ERRESPETUA existitzen ei da. Jakin ez duzula mutil lagun hobea izatea lortuko bikotekidea kontrolpean izan nahi duzulako. Lasai egon txo! gai gara nahi duguna egiteko eta ASKE bizi nahi dugu. Ez pentsa gorputza gehiago estaliz gero pentsamendu puritanoak sortuko zaizkizunik, ezta gona motza eta eskotea janztean zu probokatzeko egiten dugunik ere. Beraz, mesedez,...

Read More
Mai13 0

Borrokan jarraitu behar.

Posted in Gizartea, Hausnartzekoak, Politika

Izango al gara inoiz gu geu, gure bidea finkatzen badute? Izango al gara inoiz aske, gure sentimenduak preso badaude? Izango al gara inoiz libre, mugitzean loturik gaudelaz ohartzen bagara? Izango al gara inoiz zoriontsu, hitza ere mugatuta badugu? Izango al dugu inoiz ozen oihukatzeko aukera, ixilarazten bagaituzte? Izango al gara inoiz ausart, mehatxuen menpe bagaude? Izango al gara inoiz irabazle, borrokatzean zigortzen bagaituzte? Izango al gara inoiz handi, gure txikitasuna errespetatzen...

Read More
Mar16 0

Ni ere herri unibertsitatearen alde.

Posted in Gizartea, Hezkuntza

Kritikotasuna helburu ez, baina hala bihurtzen gaituen hezkuntza baten partaide garelako, guk geuk sortutako herri unibertsitate bat eraiki nahi dugu. Batetik, geure hezkuntza propio baten partaide izan nahi dugu, herritik eta herriarentzat sortutako hezkuntza batean. Honez gain, pedagogia berritzaile zein askatzailea nahi dugu, honelako gizarte bat sorrarazteko. Gainera, elkarrekin eta elkarrengandik ikasi nahi dugu, errealitatean geure ikaspenak honela lortzen ditugulako. Bestalde, geure...

Read More
Abe03 0

Zer diozu egun hontaz, maitea?

Posted in Gizartea, Hausnartzekoak

– Zer diozu egun hontaz, maitea? – Ez dakit zer sentitzen dudan, ezta sentitzen dudanik ere, soilik malkoak erortzen zaizkit, hauek nire masaila bustitzen dutelarik. Hain txiki izan eta une batez handi sentitzeak sortzen duen sentimendu ahaztezin hau beti bizi nahiko nuke, uneoro eta edonon. Nire nortasuna zabaltzen duen giza taldeari esker sortzen zaizkit gaurkoan tximeletak sabelean, irri egitera eta zoriontsu izatera bultzatzen nautenak; txuri, gorri eta berde koloreko...

Read More
Aza17 13

Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Posted in Gizartea

Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri...

Read More
« Aurreko artikuluak
Hurrengo artikuluak »

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Arrozarena esatea
  • Zorionak realari
  • Errege-opila
  • “Garaian garaikoa”
  • Nonbait egongo da norbait.

Iruzkin berriak

  • Aitziber(e)k Zorionak realari bidalketan
  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA