Nonbait egongo da norbait.
Nonbait egongo da norbait. Norbait izango da nonbait. Nolabait nire gogora etorri da zerbait, zer edo zer gertatzen ari zaion norbait. Nor edo non, zer edo zer-nahi. Nonahi, nolatan, nolabait… Norbere baitan gabiltza, norbere kolkora begira, eta burura etorri zait, beira, momentu honetan gertatzen ari baitira. Antsietateak jota, deprimituta, bizitzaren erritmoa ezin jarraituta, nekatuta, haserretuta, bere lekua ezin bilatuta. Norbait izango zara eta, nonbait egongo...
Read MoreEz nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.
Maite dut gure herrira etorri eta bertako ohiturak, kultura, hizkuntza… ezagutu eta ikasten dituen turista klasea. Euskal Herrira etorri, eta euskaraz hitzen bat edo beste ikasteko interesa erakusteaz gain, horiek ikasteko ahalegina egiten duena, alegia. Nik ere maite dut hori; bisitatzen ditudan lekuak ezagutzeaz gain, bertakotzea. Herritarrak ezagutzea gustatzen zait, eta posible den heinean, beraien egunerokoan parte hartzea. Esperientziek aberasten dute bidaia bat, bertan bizi eta...
Read MoreNolako kaka, halako osasuna.
Bazkalondo edo afalondoetako lagunarteko solasaldietan (gureetan behintzat), nahita edo nahi izan gabe, sarritan ateratzen den gaia da kakarena. Solasaldi horrek; batzuen deserosotasuna piztu, beste batzuen “tabu-alarmak” martxan jarri, zenbaiten lotsak ageriko bihurtu, edota hainbaten naturaltasuna gainontzekoen deserosotasun bihurtu ditzake, besteak-beste. Baina, zerk bultzatzen gaitu gai horren inguruan hitz egitera? Zer eta zenbait dakigu kakaren inguruan? Garrantzia eman...
Read More

Iruzkin berriak