Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Felipe Juaristiren erbesteko elurra
Atalak: bAst
Bagdaden elurra egin duen astean erabaki dut Felipe Juaristiren Erbesteko elurra liburua irakurtzea. Lehendabizi azpimarratu dudana, hau izan da: Gatibu uzten didazu hitza, eta armarik gabe arrazoimena. Tomas Hobbesek esaten dio hori, Benito Spinozari, Lavapieseko taberna batean. Ez bedi irakurlea ikara filosofo hauekin, liburua ulergarria baita oso. Azpimarratu dudan bigarren pasartea hauxe izan da: Izan ere, gure herri txiki honek handia balitz bezala egiten du dena. Irakurriko dituen baino liburu gehiago kaleratzen ditu; goberna ditzakeen baino sukaldari gehiago fabrikatu ditu; behar dituen baino hitz gehiago sortzen ditu; erabat erotzeke jasan zezakeen baino min latzagoa eragin du; onargarria den baino harrotasun handiagoa erakusten du. (…)
Fermin Alberdi euskal kazetaria Madrila doa ikertzera. Sebastian Saldiasen azken egunak nola izan diren jakin nahi du, egunkarian ateratzeko. Hori du solasgai liburuak. Azpimarratu dudan hurrena, hauxe: Gorrotoa, azken finean, arimaren zikinkeria baino ez da. Bakarrik nengoen, eta ez nuen nahi. Ez dago batere heroismorik bakardadean, izua eta usain txarra baizik. Udazkena eta hiria uztartzen direnean, beste gogoeta bat: Erdibidean ez dago osperik, edo egon daitekeena erabat da lausoa eta iluna. Gizartearentzat heroiak gara ala, bestela, traidoreak; argiak gara ala ilunak; itsuak gara ala betaurrekodunak; erosoak gara ala deserosoak.
Ehungarren orrialde inguruan Karlos Marx eta Sabino Arana Donostiako parte zaharrean agertuko dira. Sabino Aranak esaten dio: Ongi etorri Euskal Herrira! Hemen erabatekoa ez dena ez da ezer. Erabatekoa dugu dena, edo erabat erabatekoa. Ez gara txikikeriatan ibiltzen. Topatuko ditugu, baita ere, Troiako Helena eta Itakako Penelope Guggenheimen. Bilbon gaudelarik, Don Miguel de Unamuno eta Don Pio Baroja Artxandan elkartuko dira, aurrez-aurre. Oteiza eta Chillida, berriz, haizearen orrazian.
Bitxia da Erbesteko elurra liburuarekin gertatuko dena. Parodia denez –Azkenean, parodia baldin bada hasieratik bukaeraraino, … zuri berdin dizu arre edo so esatea-, Meghan Marklek ere irakurriko du liburu hau. Nik neuk lazareto batean irakurri dut, ebola gaitza baitaukat. Ahaztu zait esatea Kafka eta Milena Zestoako bainuetxean daudela. Pena bakarra daukat, 254 orrialde dituen liburu honek 542 orrialde ez izatea. Esan dezadan: Hau da azken urteotan irakurri dudan libururik atseginenetakoa. Usatu eta amatu dut. Onetsi. Horixe. Ezetz liburua irakurri! Elurra egin du Bagdaden.
Iñaki Bastarrika-Izagirre
kazetaria