Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola
2024-04-26 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Azaleko irudia: pensar hoy, acabar mañana, 1996 josé ramón amondarain
Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko mailegua emango dizugun. Klikatu hemen, arren. Barkatu! Aurrera jarraitzeko, zure adinaren laukia bete behar duzu. Ikus orain zer kopuru dagokizun, lagun. Klikatu hemen, arren. Klikatu nuen eta: zero koma zero zero zero zero zero zero zero…
Pierre erlauntz ilararen ondoan dago. Erlauntzak –‘kofoinak’, ‘erleontziak’- bederatzi dira: kolore urdin argiko bi, kolore arrosako hiru, kolore horiko beste hiru, eta azkenekoa, bederatzigarrena, kristalezkoa. Zurezko ataka edo leihatila batek estaltzen du kristalezkoa, ezin baitira erleak etengabe egun argitan bizi, ilunpea behar baitute. Guk ere, gizakiok, behar dugu. Ez gara hain desberdinak.
Beraz, bederatzi erlauntz, eta denak ere Virgiliok eskatzen zuen bezalako leku batean kokatuta, arboladi baten itzalean. Pierreri dagokionez, erlezainen ohiko jantzi zuriaz beztiturik doa: kapela buruan, babes-sarea aurpegian eta eskularruak. […]
Périgueux hiritik Mauzaceko kartzelarantz gindoazen errepide bihurri batean zehar, eta autoak berak bezalaxe egiten zuen nire buruak aurrera, errebueltaz errebuelta, jo alde batera, jo bestera. Inguru guztiak fruta-arbolak ageri ziren, basotxoak, artasoroak, ibaiak, iturriak, abere-taldeak eskala txikian, gehiegikeriarik gabe, hemen antzarak, hor oiloak, han ahuntzak, denak ere txukun kokatuta, zein bere sailean. Eskualdeko eta Frantzia osoko nekazaritzaren aberastasunaz pentsatzen hasi nintzen. Inoiz baino aberatsagoa zirudien uda atariko egun hartan, 2013ko ekainak 12. Landetxeetan –Ferme Marcelline, Ferm Cazenac, Ferme La Croix…-, leiho beiradunek diz-diz zegiten eguzkitan. […]
Neuvic sur l’Isleko kartzelan geunden. Lectures Étranges topaketen bigarren saioa helburu. Hamar entzule oraingoan, berrogeita hamar urte inguruko gizon bat eta bederatzi gazte, gehienak, itxurari erreparatuta, aljeriar edo marokoar jatorrikoak, mairrab, mairuak. Haietako batek niregana jo zuen gelan sartu nintzenarekin batera, nire zain egon balitz bezala. Makurtu zen, eskuak mugitu zituen, hala moduzko irribarreren bat egin zidan eta… ezer ez. Ulertzeko moduko hitzik ez.
Arabieraz dakidan esaldi bakarretako batekin agurtu nuen. Ezetz egin zuen buruaz. Ez zekien arabieraz. Frantsesez hitz egin nion. Keinua errepikatu zuen eta, nola edo hala, italiarra zela azaldu zidan, baina italieraz ere ez zela ondo moldatzen, soilik comme ci comme ça. Ez zuen aurrez aurre begiratzen. Ezpain artean ahoskatu zuen bere izena: Mohamed.
Hegaldi trasatlantikoak egiten dituztenek esan ohi dute arima atzean geratzen zaiela, hegazkina hartu zuten herrialdean, eta disoziaturik bizi izaten direla harik eta hura ere jomugara iritsi eta gorputzarekin batzen den arte. Halaxe gertatu zitzaidan niri, baina ez Habanatik edo Tokiotik itzultzean. Neuvic sur l’Islen bertan baizik, kartzelatik irten eta hiriko château-an lurreratu ginenean, hamar minutu Philippe antolatzailearen Peugeot 307 gorrian. Nire burua, errebueltaz errebuelta orduan ere, Mohameden begirada hutsarekin topatzen zen etengabe, Jeanen irribarrearekin, eroa bezala idazten zuen presoaren aurpegi puztuarekin edo “iturginaren” begitarte eroriarekin. Kosta egiten zitzaidan labirintotik atera eta paisaiari erreparatzea.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Larunbat arratsaldea merkataritza-gune batean. Gizon bat dabil han familia ondoan duela. Emakume bat ere bai, bakarrik eta zerbait erosteko asmoz. Begiradarik gurutzatu ez arren, gizonak eta emakumeak elkar ikusi dute.
Horrek eragin dien asaldura izugarriak handik lehenbailehen irteteko eta etxera erretiratzeko behar larria ekarri die. Bakoitza bere aldetik, hogei urte lehenago gertatu zena biziberritzen ahaleginduko da. Egun hartan ordu batzuk eman zituzten elkarren ondoan, eta ez biek hala nahi izan zutelako. Lanbroak hartutako lurralde baten barrena ibili ziren ihesi, helburu zuten muga lausoa noiz iritsiko.
Bataren ahotsak ekartzen dizkigun oroitzapenak ez datoz bat bestearenekin. Oroitu nahi izatea ez da nahikoa. Gogoratzen denari lotuta beti egoten da ahazten denak uzten duen hutsunea, eta bi protagonistei, aurrera egingo bazuten, orduko hura burutik kentzea komeni zitzaien. Hala ere, iraganak gordetakoa ez da gure nahira etortzen, eta betiko lo zegoela uste genuena noiznahi agertu daiteke. Ezin jakin noiz, ezin jakin nola.
Ez dut berehala ezagutu. Seg undo batzuk behar izan ditut.
Emakumeak gona esekitokitik bereizi eta, hobeto ikusteko,
esku batez jaso duenean, ez dut zalantzarik izan. Orduan
buru-astindu bat egin eta atzera jo dut zutabearen atzean ez-
kutatu arte.
Bizkarrak zutabea ukitzen zuela jarri naiz. Bihotza pixka
bat azkartu zait, eta horrek harritu egin nau. Urteak dira ez
nuela antzekorik sentitzen. Denbora gutxi behar izan dut
konturatzeko ezin nintzela han geratu, nengoen tokitik ezin
nuela jakin zein izango zen emakumearen hurrengo mugi-
mendua, eta oso litekeena zela harekin topo egitea.
Aurrera begira jarri naiz. Hamarren bat metrora nituen
emaztea eta alaba. Galtza pare bat zuten esku artean, eta
emaztea azalpenen bat ematen ari zitzaion alabari galtzen
oihala ukitzen zuen bitartean. Iruditu zait emakumeari biz-
karra emanez haiengana biltzeak eskaintzen zidala ihesbide
7
bakarra. Zuzenean jo dut haiengana. Zakar eten dut beren
jarduna, eta erreakzionatzeko astirik eman gabe esan diet
jantzi-denda atarian egongo naizela zain.
Saltoki guneko galeria zentralera irten naiz zuzenean.
Itsugarria egin zait kristalezko sabai erraldoitik irazten zen ar-
gia. Galeriaren hondoan bi jende ilara begiztatu ditut eskai-
lera mekanikoetan, batekoak gora, bestekoak behera; gale-
riaren erdian, kiosko xume baten parean, dozenaren bat
mahai zeuden, erdiak hutsik eta plastikozko basoz eta erre-
tiluz beteta.
Erne ibili behar nuen. Emakumea noiznahi irten zite-
keen. Galeriaren eskuin aldean ikusi dut babes hartzeko
aukera bakarra. Lurretik metro erdira, marmol zuriz muga-
rriztatutako laukizuzen baten barruan, lorategi izan nahi
zuen zerbait zegoen. Plastikozko zuhaitz batek hartzen zuen
erdialdea eta lau kaktus zituen inguruan. Egiazkoetan lurrak
hartzen duen tokian ehunka harribil distiratsu.
Laukizuzenaren alderik urrunenean eseri naiz. Ez nintzen
hain nabarmen gertatzen, eta jantzi-dendaren bi irteerak
kontrola nitzakeen. Segituan beste zerbaitek aztoratu nau. Ez
nintzen konturatua, eskailerez gain, kristalezko igogailua ze-
goela nigandik metro gutxira, eta han zebiltzanen begirada-
pean nengoela. Are gehiago baztertzea erabaki dut orduan.
Begien aurrean hain segundo gutxiz izan dudan aurpe-
giaren hazpegiak osatzen ahalegindu naiz. Alferrik, ordea.
Aurpegi horri beste hura jartzen zaio gainean.
Urteak joan dira, eta ez gutxi. Ez da zaila zenbat diren
ateratzea. Erotuta beharko nuke hanka egin behar izan nuen
8
eguna ahaztua izateko. Egunotan hogeita bi urte beteko
dira. Bi erbestean, hamabi barruan eta zortzi kanpoan.
Harrigarri samarra zait hainbeste urteren ondoren aur-
pegi hori ezagutu izana. Azken batean, ordu gutxiko kontua
izan zen. Egon ziren egoera latzagoak eta gehiago iraun zu-
tenak, eta orduko haietan lagun asko eta asko gurutzatu zen
nire bidean; haiek, ordea, urteen joanak-edo ezartzen duen
ilunpea dela eta, erabat itzali dira, arrastorik utzi gabe. Bizi
izan dugun horretan badago zera bat argien eta itzalen go-
rabeherak mendean dauzkana.
Hamarren bat minutura atarian ziren emaztea eta alaba.
Erdizka babesten ninduen kaktusaren atzetik atera eta zu-
titu egin naiz. Haiek ez dute niregana inguratzeko keinu-
rik egin, eta emaztearen aurpegia ikusita banekien ez zela
mugituko. Haiengana gerturatu orduko emazteak ezpainak
zimurtu eta burua alde batera eta bestera mugitu du. Za-
karra eta pazientzia txikikoa naizela aurpegiratu dit hitz egi-
ten hasi orduko. Sesioan aritu garela esatea gehiegitxo esa-
tea litzateke. Emaztearen erretolika eteten saiatu naiz
ahalegin handirik egin gabe, eta ez dut uste esaldirik osatzea
lortu dudanik. Alabak pauso bat egin du atzera eta bi es-
kuetako hatzak bihurritzen hasi da guri begira zegoen bi-
tartean. Emazteak eztabaidari eman dion errematea ez da
gozoa izan: behin etorriko egun-pasa hirira, eta horrela bu-
katzea ere…
Hitzaurrea
Erreportajea
(Euskal sortzaileen) Langela bat norberarena
Galtzagorri albiste
Abestuz ikasi, ikasiz abestu
Ikusi Mikusi fotogaleria
Sormenez
Asun Agiriano eta Iban Illarramendi
Lau eskutara
– Gidoiaren bidaia lurtarra
– Kate luze baten katebegia
Iruzkinak
Aleak xehatzen
Mirentxu Ibargarai
Zer ekarriko?
Lore Agirrezabal
Denbora-pasa
Mariñe Arbeo
Kolaboratzaileak
Asun Agiriano, Iban Illarramendi, Paul Urkijo, Eneko Olasagasti, Mirentxu Ibargarai, Mariñe Arbeo, Lore Agirrezabal
Umeekin egiteko ibilbideak
2024-04-20 // bAst // Iruzkinik ez
Liburu honetan, familian egiteko bereziki pentsatutako hogeita hamar ibilbide aurkituko ditugu. Baina sorta horrek ezaugarri berezi bat dauka: umeekin egiteko pentsatuta daude. Gipuzkoako eskualde guztietan banatuta, edertasun natural handiko edo ondare historiko nabarmeneko lekuetarako ibilbide erakargarriak dira,. Esan bezala, haurren gaitasunetara egokitutako desnibelekin eta distantziekin. Horrela, ibilbide berak bi aldaera eskaintzen ditu: bata laburra txikienekin gozatzeko, eta bestea luzeagoa, indarrak eta adina lagun dituenak erakartzeko. Ibilbide bakoitzari buruzko informazio gehigarria eskaintzen du liburuak, baita bideoak eta ibilbide bakoitzaren mapa deskargatzeko QR kodeak.
Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Ohiana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra… horiekin guztiekin solasaldietan ibili da. Eurekin batera joango gara oroitzapenen bidezidorretatik, oso urruneko herrialdeetatik eta inguru hurbiletatik ere. Hitzaurrea Juanra Madariagaren eskutik datorkigu; azken hitza, berriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri du. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.
“Reinhold Messner mendizale ospetsuak lau haizetara zabaldu nahi du bere deia: zain dezagun mendia. Zaindu behar dugu ez badugu nahi masa-turismoak hondora eraman dezan. Goi-mendia bere ezaugarriz hustu eta arriskurik gabeko eremu atsegin, abegikor eta seguru bilakatzen ari gara, kirolak praktikatzeko parke tematiko hutsa. Hirigunera jaitsi dugu mendia. Eta horrek ez dakar ezer onik. Urteetako eskarmentua, bizipenak eta jakintza baliatuz, Messnerrek gogoeta partekatu du mendia eta natura maite duten guztiekin. Arazoaren larriaz jabetzea da lehenengo urratsa.
Ba zenekien Euskal Herriko haritz espezie batek orri iletsuak dituela? Edo hegazti bati kaskabeltz handia esaten diogula hogei gramo ozta-ozta pisatu arren? Ba zenekien garo edo iratze mota batek bi metro eta erdiko hostoak dituela? Eta gure mendietan intsektuak ehizatzen dituzten landare haragijaleak hazten direla? Euskal Herriko landare eta animaliek hamaika berezitasun dituzte. Liburu honetan horietako asko aurkituko ditugu. Euskal ekosistemetan buru-belarri murgilduko gara, jakin-mina akuilu eta argazki ikusgarriak bidelagun, miretsita utziko gaituzten unibertso natural ezezagunen bila.
Liburu honek Mapas Pirenaicos sortako Aiako Harria y Jaizkibel(2018) liburukiko edukiak gaurkotu eta osatu ditu. Orotara, hogeita sei ibilbide proposatzen ditu baso, gailur, sakan eta itsaso gainean eskegitako haranetan barrena. Proposamen horien artean denetarik dago, hala edonork egiteko moduko txango errazak nola mendi-igoera neketsuak. Batzuek zein besteek ezinbestean ikusi beharreko lekuetara eramango gaituzte, dela paisaiaren eta naturaren ederraz gozatzera, dela ondare historikoa ezagutzera.
Aupa Pou. Bizitzari sokaz lotuta abentura-liburua da. Poutarrek horrela definitzen dute sarreran, bizitza bera ere eurentzat abentura etengabea izan delako eta oraindik ere hala delako. Abentura horretan mundu zabalean ibili dira eta pertsona paregabe asko ezagutzeko aukera eduki dute.
Bizitza eta abentura horiek dira liburu honetako mamia. Eta, jakina, liburuak jaso du euren bizitzek nolako aldaketa egin zuten 2000. urtean, haien zaletasunik handiena, mendia, bizimodu ere izango zutela erabaki zutenean. Hautu horretan zer ikusia eduki zuen Ikerrek Action Direct berriro egin izanak eta 7 horma 7 zazpi kontinente erronkak, munduko bazter urrunetara egindako bost urteko abenturak alegia.
Agerian gelditu dira liburu honetan zeintzuk diren Poutarren “kutunak” mendiak eta hormak hizpide hartuez gero: Pirinioak, Picos de Europa (beren-beregi Picu Urriellu), eta Mallorca, psicoblockeko jaioterria.
“Tontorrean sentituriko emozioren bat deskribatu beharko banu, ez nuke esango poza denik. Bazen hil ala biziko momentu bat. Epikarik ez dago hor. Heriotzetik gertu zauden une horietan ez da epikarik. 2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zen himalayismoaren historiaren parte den balentria batean. Igoera latz hura aurretik huts egindako bi espedizioen jarraipena zen. Argazki ikusgarriak lagun, Lemoako alpinistarekin magalean gora joango gara Manasluko gailurreraino. Xalo-xalo hitz egingo digu, bere beldur eta sufrimenduen, arriskuaren eta minaren, barru-barruko sentimenduen barreen, pozen eta une hunkigarrien berri emateko. Ez dago ez epikarik, ez heroirik. Bizirik irauteko ahalegina izango da motorra.
Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik
2024-04-14 // bAst // Iruzkinik ez
Between two iberias Artem Ivantsov (chetosco)
Zer esan nahi dute bi Iberiaren arteko proiektuaren aurkikuntzek?
Funtsezko gauza asko, gaurtik aurrera ez ikusiarena eginda uzten ahal ez direnak. Horien artean:
– Tartes ez da gehiago milaka urtetako misterioa;
– Flamenkoaren historia milurteko batez baino gehiagoz luzatzen da (begira BASTETANIri buruzko artikulua);
– Andaluzian euskaldunen presentzia (hau da, antzinako Espainia osoan) zalantzarik gabea da;
– Euskaldunak dira beren nortasun osoarekin milaka urtetako presiopean bizirautea lortu zuten tribu iberiko bakarrak, hizkuntza bera ere bai;
– Euskara, kartveldar familiako bosgarren hizkuntza da;
– Iberieraz hitz egiten zuten gainerakoek euskaldunen antzeko hizkuntzetan, eta kartveliar familiakoak ere baziren;
– Inbasio berberiarra (Arabiar Konkista izenez ezagutua) hemendik aurrera penintsulako autoktonoak (iberiarrak) askatzeko asmotzat hartu behar da, besteen (erromatarrak eta bisigodoak) okupaziotik, iberiarrak izanik berberiarren familia bereko (familia kartveliarra). Horrek Konkista Errekonkista bihurtzen du, eta Errekonkista Erre-Errekonkistan, Espainiaren historia hankaz gora jarriz;
–HEBREO hitza eta IBERO hitza gauza bera baldin badira (badirudi horrela dela), eta iberiarrak eta antzinako hebrearrak kartveliar familia berekoak baldin badira (hala dirudi), orduan hebrearrak kanporatzea jende autoktonoa penintsulatik kanporatzea izan daiteke;
– AMERIKA izenak (ez du zerikusirik Vespuccirekin) ezin izan zuen eman Europak, ‘tierra de los de aca’ bezala itzultzen baita;
– Amerikar indioen hizkuntzetan kartvelismoen kantitate izugarri eta esplikaezina, Galesera eta familia kartveldarraren arteko erlazio argiaren arabera, Kolon baino 300 urte lehenago Madog galestar printzeak Amerika aurkitu zuen seriotasun zientifiko osoz;
– Familia indoeuroparra ez da familia bat bezala existitzen, kartveliar familiatik dator eta bere lekua hartzen du munduko hizkuntzalaritzan. Proiektuak Espainiako historiarako eta hizkuntzalaritzarako duen garrantzia ulertzeko nahikoa, Amerikarako eta mundurako duena. Hemendik aurrera, Espainiaren eta Portugalen zein gainerakoen esentzia kartveldarrari muzin egitea, eta gainerako antzinako mundukoenari, krimen akademiko baten pareko da. Egia berrezarri dezagun elkarrekin.
Artem Ivantsov (c)
Kartveliar hizkuntzen mapa
esteka wikipedia
I International Conference: «Two Iberias – Two Gates of Europe». Tblisi, ekainak 12-14, 2024
Seem foto
Artem Ivanchov hizkuntzalari ukrainarra “Between two Iberias” (Bi Iberiaren artean) emankizuna aurkezten. (bideo-argazkia)
Tracce della lingua basca in Sardegna
2024-03-24 // bAst // Iruzkinik ez
Euskara eta Sardinia hitzak elkarren ondoan ikusteak harridura sortuko dio bati baino gehiagori. Euskara eta paleosardiniera (erromatarrek isla konkistatu baino lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) senide hurbilak izan daitezkeela da liburu honetan jorratzen den hipotesia. Ez da kontu berria. Vittorio Bertoldi hizkuntzalariak hainbat bat-etortze ikusi zituen duela ia ehun urte euskararen eta islako erromantzearen artean. Gerora hainbat izan dira gai honetan begiak jarri dituzten ikerleak. Dena dela, hil berria zaigun Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak ekarri zuen iraultza: urtetako ikerketen ondorioz, toponimiari garrantzi handia emanda, oinarri sendoak jarri zizkion aipaturiko hipotesiari.
Liburu honetan sakondu eta zabaldu egiten da bide hori. Lehen parteak testuinguruan kokatu nahi du irakurlea. Bigarrenak, gorosti/golosti bezalako kointzidentzia lexikalak aztertu ondoren, toponimiari begiratzen dio, eta ia bost mila sarrerako korpus batean oinarrituta, islako geografian aurkitzen diren leku-izenak aztertzen ditu, etimologiari, dentsitateari eta abarri erreparatuz, harri eta zur utziko gaituzten mapez eta argazkiz lagunduta.
Aritzu kontzejua (Anue) Nafarroa lns
Aritzo herria (Sardinia)
La nuova sardegna egunkaria
SASSARI. Già nel 1931 Max Leopold Wagner ritrovò voci che risalivano a prima dell’avvento del latino nel sardo. Tra queste vocaboli del basco; una lingua sopravvissuta alla conquista della Spagna da parte di Roma. Il basco è una lingua parlata nelle regioni spagnole nord-occidentali della Navarra e dei Paesi Baschi, a circa 1500 chilometri dalla Sardegna.
Gli archeologi, inoltre, hanno rinvenuto antichissime ceramiche di origine iberica in diversi siti dell’isola, e gli storici romani parlavano di affinità di costumi tra gli Ilienses e i Bàlari, i più antichi abitanti della Sardegna, e le genti iberiche. Lo studioso Eduardo Blasco Ferrer aveva avanzato l’ipotesi che nel Mesolitico (dal 10.000 all’8000 a.C) vi fosse stata una migrazione dall’area iberica, che popolò la Sardegna.
Proprio dagli studi di Ferrer parte il nuovo volume di Juan Martin Elexpuru Arregi, scritto in basco: “Euskararen aztarnak Sardinian” (Tracce della lingua basca in Sardegna), ed. Pamiela, Iruña/Pamplona. Elexpuru Arregi ha ritrovato centinaia di nomi di località simili, se non uguali, ai toponimi sardi. Lo studioso spiega la sua ricerca.
—-
«L’isola popolata da genti iberiche nel Mesolitico». Lo sostiene Paolo Francalacci, dell’Università di Sassari
SASSARI. La ricerca di Juan Martin Elexpuru sui toponimi sardi trova conferma anche negli studi del genetista delle popolazioni Paolo Francalacci dell’Università di Sassari.
«Sostanzialmente sono popolazioni che hanno un’origine comune – conferma lo studioso – . A proposito ci sono ipotesi discordanti sul primo popolamento dell’isola, altri colleghi sostengono che l’isola sia stata abitata a partire dal Neolitico da genti che arrivavano dal Medio Oriente, dalla Mezza luna fertile. Dal mio punto di vista il Dna mitocondriale (cioè i geni di origine materna che permettono di studiare le generazioni passate, ndr) e il cromosoma Y, (cromosoma che è la chiave per la determinazione del sesso maschile, ndr) raccontano una storia un po’ diversa».
Yehuda Ha-levi tuterar idazlea
2024-03-19 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
wikipedia
– Tutera eta Yehuda ha-Levi olerkaria.
– Rabi Yehuda ha-Levi bere histori testuinguruan.
– Edizio honen atarikoa.
– Hebrear alfabetoa.
– Laburdurak.
– Poesi antologia:
– Maitasun eta ardo bertsoak:
– Eztei-kantak:
– Gorespenak eta adiskidetasun-kantuak:
– Eresiak eta negar-kantak:
– Gogoetak eta igarkizuna:
– Sinagoga-poemak:
– Sion gogoratzeko poemak:
– Itsasoko poemak:
– Egiptoko poemak
TUTERA ETA YEHUDAH HA-LEVI OLERKARIA
Naturaren berezko baliabide ikuspegitik desberdintasun nabarmenetako
lurraldea da Nafarroa. Kontinente osoei dagokien aldakortasun interesgarria
eskaintzen du, eskuarteko neurri mugatuan besterik ezpada ere, hedadura gutxiko
bere lur eremuan. Mendialdeko oihan eta belardien berdetasun hezearen jantziak,
erdialdeko lur erre eta ardantze horixken biluzgorriko larruazal lehorra
txandakatzen du. Bardeetako basamortu hitsa eta Tutera herriko baratze jori
emankorra eskuz esku batzen dira maiteminduen besarkada estuan. Pirinio mendi
harroen elurretako ur garden freskoa eta galdara beroko bainu urak aho betean
irensten ditu sabel berean Ebro ibai aseezinak.
Mendi gailurren lepo malguak direla bide, Europa zaharraren eta Afrikarantz
uzkailitako Espainiaren arteko atari baliotsua izan da garai guztietako
bidaiarientzat. Duela bi mila urteko erromatarren galtzada nagusia zihoan bertatik
gudalosteen ibilbide, merkatarien diru-iturri, alferren iheslari eta kultur berrien
haize berri. Erdi Aroan done Jakueren bide bihurtu zuen orduko erromes uholde
bedeinkatuak.
Estrabon greziarraren eskutik datorkigu J. K. aurreko mendean Pirinioetako
bizkarrezurraren alde bietan kokaturik bizi ziren euskaldunen aipamen
zaharrenetakoa. Bazuen herri honek Erribera barrenean jotako bere diru txanpon
zaharra eta Kalahorraraino iristen zen erromatarren mapetan euskaldunen lurraldea.
Hizkuntzari dagokionez, herri askoren mintzairetako maileguz aberasten joan
zen euskara, Tutera aldean garaian garaiko etorkinek gaindituta galdu bazen ere.
Hori dela eta, iberiar, zelta, erromatar, goto eta arabiarren eragina izan zuen
gureak, besteak beste, eta nola ez, hebraiera eta gaskoia luzaz egon ziren sendo
erroturik hemen merkatari, artisau eta ofizio desberdinen lokarriekin. Errege eta
handizkien jauregietan, Elizaren izkribuetan bezala, latina zen hizkuntza ofiziala
Erdi Aroan bertako erromantzea nagusitzen hasi arte, administrazio, legeria eta
erlijio gaietarako euskara ofizialki herri mailan bazterturik zetzalarik. Kultura eta
hizkera askotariko herria izan da, beraz, betidanik Nafarroa aniztasunak dakarren
aberastasunarekin.
Horrek ez du esan nahi egoerak iskanbila, tirabira eta erasorik sortuko ez
zuenik eguneroko bizitzan. Tutera lau haizetara irekitako bidegurutze gunea izanki,
inork baino hobeki daki horrek dakartzan ondoreen berri. Onerako eta txarrerako
patu horrekin idatzi du bere historia eta ikasi zuen herri arrotzak uztartu eta
beraiekin baketsu bizitzen, arraza, sineste, ekonomia eta lanbide guztien mugak
gaindituz. Arabiar eta juduek indar handia hartu zuten bertan eta euren hizkuntzak
normalki entzun ohi ziren biztanleen eguneroko harremanetan. Euskara, aldiz,
galdu zen, neguko bazkaz joandako artzain eta merkatuetako euskaldunen
lekukotasun urrira iritsi arte Erriberako hiriburuan.
Honelako egoeran igaroko ziren XI. mendean Yehudah ha-Levi gaztearen
lehenbiziko urteak bere hirian, munduan zehar ibiltari izateko bokazioarekin sortu
bazen ere Tuterako semea .
11
Liburu Santuetako oihartzuna
Ahalez eta moldez Liburu Santuetan oinarritzen da idazle honen lana,
juduentzat ohikoa zen Testamentu Zaharretik xurgatuz sentipenen espresioa eta
jainkozaletasunaren irudi poetikoa. Esanguratsua da Jakoben seme gazte Josefek
izandako gari espalen ametsa, lastoak burua makurtuz anaien etorkizuna
adierazten zuena. Irudi bera datorkio naturalki burura urrundutako maitalearen
goratzarrea egin nahi duelarik. Honela dio: Neskatxa maitatuen alorrean
maitasunaren gari-azaoak / zureen aitzinean makurtzen dira (9. poema, 32. b.).
Baina ez da pasarte solteen kontua bakarrik; Liburu Santuetako pertsonaia
ezaguna den Josef handia hartzen du eredutzat izen bereko jaun baten goratzarrea
egiteko: Jakoben seme Josef gizaldiz gizaldi / bidali du Jainkoak janari emateko: ( ..)
]zen bereko beste bat sortu da gure egunetan / haren itxura eta itzal kementsuarekin;
/ printzea deitu zitzaion hari anaien artean, eta beste hau benetako / printze eta
jauna da bere garaiko buruzagien artean (50. poema, 1-5 b.).
Arrotzentzat hain gardena ez daitezkeen Liburu Santuetako zenbait leku-
izenen esanahia dago bertso batzuen funtsean. Hermon eta Dimon dakartza,
adibidez, maitalearen aurrean senti ohi den poza, alde batetik, eta urruntzeak
daraman nahigabea, bestetik, kontraesan esanguratsu bezala jartzeko. Hau dio
hitzez hitz: Negar haiek, behiala Hermon-go ihintza bezalakoak, / zergatik eta nola
bilakatu ziren Dimon-go ur? Garden zihoazen, amodioen hasieran, / baina
hastantzeak gorritu zituen (42. poema, 1-2. b.). Hermon zorionaren adierazgarria
da salmoetan, adiskideak elkarrekin biltzeari darion edertasun, sosegu eta
goxotasuna alegia: Bai eder dela, bai gozo, senideak elkarturik bizitzea!
Gantzuketako olio bikaina bezala da, buruan isuri eta bizarrean behera, Aaronen
bizarrean behera soinekoraino jaisten den olio lurrintsua bezala; Sion gainetik
jaisten den Hermon mendiko ihintza bezala. (133. Sal.) Dimon izenak, alderantziz,
Jainkoaren mendekua eta zigorra dakar Isaias profetaren hitzetan: Dimongo urak
odolez beteak daude, baina oraindik ere zoritxar handiagoak bidaliko dizkiot
Dimoni.· lehoiak janga ditu Moaben onik aterako direnak, lurralde hartan bizirik
geldituak (Is. 15, 9.).
Poetak aurki ditzakeen hitz samur eta goxoenak ‘Kantarik Ederrena ‘ izeneko
liburutik xurgatzen ditu Yehudah ha-Lavi tuterarrak. Nardo eta mirraren usain gozoa
da beretzat maiteminaren zantzu lirikora hurbiltzeko zirrararik sotilena. Zori
eskuzabalari ez diot zatiko hau besterik eskatuko: / zure ezpainen haria, zure gerriaren
gerrikoa; / nire abaraska-eztiak ezpainen artean dituzu, / ene nardo eta ene mirra
zeure bi bularren artean (9. poema, 25-26. b.). Hau dio, bestalde, Liburu Santuetako
testuak: Ene erregea etzanik dagoela, nire nardoari usain gozo dario. Ene maitea
niretzat mirra-zorrotxoa: nire bularren artean du atseden (Kant. 1, 12-13).
Harri bitxien distiraz baliatzen da Erriberako judua emakumearen gorputz-
atalen berezko edertasuna azpimarratzeko: Errubi irudia dakusat zafiroen gainean
/ zure ezpain-hortzei begiratzean. (9. poema, 19. b.) Bide beretik zihoan Liburu
12
Santuetako eredua: Haren eskuak urretan biribilduak, / topazioz tarteka
apainduak./ Haren bularra / marjilez landua, zafiroz estalia (Kant. 5, 14).
Olerki hauen edukia ez da hezur eta haragizko pertsonen arteko erakartasun
liluragarria goraipatze hutsa. Erdi Aroko poetak, Liburu Santuen ildo beretik,
gizonaren eta Jainkoaren arteko maitasuna hizkuntza lirikoan azaldu nahi du.
Kreatura eta kreatzaileak elkarrekin duten amodiozko harreman gorenaren ahotsa
trebetasuna eta israeldarren herrimina maisuki erakutsi arren, bere bihotza
aurrerago doa; poeta izateaz bestalde mistikoa ere bada eta erantzukizunari uko
egin dion jainko-herri aukeratuaren dolumina darie bere hitzei. Malenkonia da
olerki hauen doinu berezia eta noizbait bere herriaren etorkizuna bideratuko den
amets itxaropentsua mantentzen du. Orein eme poxpolina (= Israel), zure egoitzatik
aldendua! Maite zaituena (=’Elohim) haserre daga!, eta etsipenaren doinu
ezkorrean, hau dio: Non da profezia, non argimutila, non !tunaren Kutxa? (85.
poema, 1. eta 4. b.).
Bada olerki ederrenen artean, Sion gaitzat hartuta, sentimendu handiko kantu
bat, non juduen erbestea saminki aipatuta hitz gogotsuekin itzulia amesten duen.
Honela dio: Zure atsekabeagatik negar eginez txakala naizen arren, zure gatibuen /
etorreraz amets dagidanean zure kantiketarako lautea naiz. ( ..) Nahi nuke ene
arima heda ledin /’Elohim-en izpiritua zure hautatuen gainera isuri zen tokian. /
Oi ibil ahal banendi Jainkoa bere igarle eta mezulariei / agertu zitzaien lekuetatik!
( ..) Ahuspez erar ninteke zure hautsaren gainera, zure harriak / biziki maitatuz,
haien hautsa ferekatuz, / negar eginen nuke neure asaben hilarrien ondora iristean
/ eta hunkiturik nengoke Hebronen zure hilobi hautatuen aitzinean. (100. poema.).
Hitz samurrenak baino sinesgarriagoa da, halere, poetaren bizia bera, eta
amets kutunen ildotik egindako bide luzeak izan zuen ondore onik. Alexandriatik at
gainditutako itsaso zakarren sari, lur santua ukitu zuten bere oinek, aberri
bihotzekoa alegia, non pausatu baitziren betirako mundu honetako haren azken
urratsak arbasoen hilobi ondoan.
Herri literaturako Judu Erratuaren pertsonaia haragiz jantzia da Yehudah ha-
Levi sentiberaren espiritua, bere aberriaren jabegorik gabe munduan zehar erromes
doan herri baten itzal iluna. Euskal Herriko ipuinen arabera, juduek beren lurraz
nagusiki jabetzen diren une berean izango da munduaren azkena, hori baita
Jesukristoren heriotzaz daramaten gurutzebide astuna.
Ohore Tuterari! Historian zehar ziurtatu izan duen bere irekitasun eredugarria
agertu du berriro ere XI. mendeko ondare hau berreskuratzean, bere altxorretako
bat izandako euskara zaharrari muzin egin gabe, denbora berean. Zorionak.
Josemari Satrustegi,
Euskaltzaina.
Agoten historia antropologiaren ikuspegitik azaldu izan da, gehienbat, kontuan hartu gabe mendeetan zehar jasan zituzten politiken eraginak.
XVI. mendean, Leon X.a aita santua eta Karlos V.a enperadorea haien alde jarri ziren Espainiaren eta Frantziaren artean izandako istiluetan, baina ondoren ahaztu egin zituzten.
XVII. mendean, Frantziako Luis XIV.a Eguzki Erregeak ere adierazpen hau egin zuen: «[…] Badira biztanle batzuk nolabait esklabo bezala tratatuak, lanbide batzuei lotuak, […] beste gizakumeen salerosketatik bananduak, [eta] christians, agot, kagot eta kapot izenez ezagutzen direnak, jakin gabe zergatik bereizten diren horrela, gure erreinuko legeen aurka […]». Baina hitzak hitz, ez zuen konpondu agoten aurkako gogorkeriarik.
XIX. mendean, Nafarroako Gorteetako 1817ko Legeak honela zioen: «[…] Gure Erreinuan badira, asko ez badira ere, Agot deitzen dieten jende batzuk. […] Ustekizunek eta tradizio baldarrek eragin dute orain arte jasan duten mespretxua. […] Eta esan ere esan daiteke harreman sozial eta zibiletatik ere baztertuak izan direla. Baina guk ez deritzogu zuzena. […] Agotak Nafarrak dira, besteak bezala». Hala ere, ez zen konpondu Agoten giza egoera.
Idazlan honetan, ordea, Erroma, Frantzia, Ingalaterra eta Alemania aldeetako politikarien nazioarteko handinahikeria zapaltzaileen aurka egin ziren herri aldarrikapenen artean jartzen dira Agotak «berdintasun eskubidearen» alde hartutako jokabideak.
Otsaila 2024
Otsaila 2024
Arteterapia (I)
2024-03-13 // bAst // Iruzkinik ez
bAst 2024 Benjamin Juaristiren omenez
bAst 2024 “urteko egutegia”
bAst 2024 “mendiak”
Edo idia edo begia
emongo deustak ene egia
(refranes y sentencias, 389. atsotitza)
Egia latz eta labio
(refranes y sentencias, 14. atsotitza)
labo.
“Qui a la vue courte, mauvaise” VocBN . “Myope, qui a la vue courte” H. “Miope, corto de vista” A (que cita VocBN). v. lanbro (II, 1).
bAst 2024 “lurraldea”
Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023]
2024-03-06 // bAst // Iruzkinik ez
Itzultzailea anfibioa da,
urlehortarra:
arrainen mintzoa adierazten die hegaztiei
eta hegaztiena
arrainei.
bAst
Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.
Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde.
Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du gutxien komeni zaion unean ezagutu ere pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion.
Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
Jorge Giménez Bech
Jorge Giménez Bech (Irun, 1956-2023), euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzailea.
1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazlearekin batera. 1997an Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Euskal Herriko hainbat hedabidetan artikuluak idatzi ditu, eta literaturan ere jardun du. Arlo horretan, Gabriel Aresti ipuin-lehiaketa irabazi zuen 1995ean, euskarazko atalean, Trenaren zain lanarekin.
Dena dela, itzultzaile-lanetan jardun du batez ere: Anjel Lertxundi, Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz, Aingeru Epaltza, Joxean Sagastizabal eta Arantxa Iturberen lanak gaztelaniara itzuli ditu.
Jorge Gimenez Bech editore eta itzultzailea. (Jon URBE | FOKU)
net&sare
Bichta éder
2024-02-27 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Argazkilaria: Beronika Zamora
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori. Théodore Vermandois azken biztanlea izan duen jauregi horren historiak biltzen ditu Nafarroako erresuma ahantzia eta Frantziako Iraultza, II. Mundu Gerra eta Aljeriaren independentziakoa, handikien familia baten gainbehera eta Lapurdiko euskaldunen ezinbizia. Eneko Bidegainek, literaturara itzulirik, goranahi handiko istorio bat asmatu du, irakurlea harrapatzen duen thriller politiko bat ez ezik, egungo gizartearen kontraesanen ispilu ere badena: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak, euskararen patua.
7. or.
Jauregi bazterreko legar gainean kraska eta kraska, urraska-urraska zihoan Eugenia, goizero bezala, eta gibeleko ate meharretik sartu zen, zuzen-zuzenean, garbitzaileen eta zerbitzarien gelara. Diru beharragatik baino gehiago, auzo gisa joaten zen lehen goizero, jauregiko jabea, belea baino zaharragoa, ongi zela segurtatzeko eta, bide batez, etxean prestatua zuen bazkaria ekartzeko, ohea egiteko, hautsa kentzeko ehunka urteko zur ilunduzko armairu eta mahai gainetik, bezperako platera, basoa eta sardexka garbitzeko eta arropa zikina etxera eramateko… Senarrak aski erraten zion, bereziki leher eginik itzultzen zen egunetan, uzteko lan hori gazteago batentzat, baina nork iraun zezakeen Théodore Vermandois zaharraren zerbitzura, sari nagusia haren erausi erauntsia baizik ez zenean?
30. or.
–Su hori itzali behar dugu, nola edo hala- horrek erran nahi du dena on dela aurkarien kontra.
“Golf ekologikoa”, formulazio zorrotza, oso aurka ez dauden baina ekologisten kezkak belarrian kilikatzen dituen bizilagunak eta kanpokoak lasaitzeko. “Ikusten? Ekologista hauek bazter-nahasle batzuk baizik ez dira. Gezurretan ari dira…”.
-Horrekin ez da aski. Berriz ere eta hobeki azpimarratu behar da gure interes bakarra –bakarra!- dela Montestreaux herrixka, eta gure proiektuagatik ez balitz, herria erreka zolan errautsiko litzatekeela. Entzun duzu zer dioen herriko auzapezak? Ez dago ados laborari gorri horrekin. Ez. Auzapezak arrazoia du dioenean herria husten ari dela, eskola duela lau urte itxi zutela, posta bulegoa 40 kilometrora urrundu dietela, hain ondoan ez dagoen hirixkako supermerkatura doazela azken bezero leialak azken janari-dendako nagusi-etxekoandereak erretiratu zirenetik, oraino zabalik dagoen taberna bakarrean herriko hiru mozkorrek baizik ez dituztela sartzen zangoak… Segur naiz horietako bat dela gose greban dagoen laborari perreka hori… Hori ez horrela idatz, asma ezazu hitzak neurtzen, baina ulertarazi behar diegu haiek direla legea urratzen dutenak eta, tematzen badira, ordena ezarriko dugula.
Argazkilaria: Beronika Zamora
74. or.
Batzuk lasaitasun bila mendira igotzen diren bezala, Eñautek Père Lachaise hilerri zabalean barna ibiltzeko ohitura hartu zuen Parisen, hiri erdian bake eta isiltasun gose zegoenean, udazkenean bereziki, lurra hosto ihartuz gorritzen zenean. Hilobi bakoitza zen eskultura bat, obra bat, eta labirinto batean bezala galdurik pozten zen ezagunak zitzaizkion izenak irakurtzean hobietan, adibidez Charles Chaplin, Jim Morrison, Pierre Bourdieu… Ez dabil hain lasai, aldiz, Xalbaten herriko hilerrian, aterkia eskuan, langarra euri erauntsi bihurturik, ezagunak zaizkion abizenen artetik, jendearen etxeko sukaldera baino barnago baimenik gabe sartzen ari delako inprsioarekin, Vermandois deituraren bila, marmolezko, granitozko edo harri zurizko hilobietan. […]
99. or.
Belvédère proiektuaren berria huts egin zuenetik, gai horrekin obsesionatuta zegoen. Eta mila galdera zebilzkion buruan: zer dago hotel horren gibelean? Levallois Constructions ez da hotel soiletara mugatzen, beti dago zerbait handiago hotelaren inguruan. Zer izanen da Erlaitzaren bazter horretan? Eta zergatik dago hutsik jauregia azken urteetan? Zer sekretu dauzka gorderik? Zer arazo dute proiektua bururaino eraman ahal izateko? Hamaika erreportajetarako gaiak dauzka. Baina Antton Indaburu arduradunari ez zitzaion interesatzen.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Kouroumaren eguzkiak
2024-02-20 // bAst // Iruzkinik ez
Alanoaren esertzeko
manera lotsagaldua
Astebete lehenago akabatu zen hiriburuan Koné
Ibrahima, malinke(1) arrazakoa. Edo, derragun malinke-
raz: gizajoak ez zuen marranta txiki bat gainditu…
Malinke orori gertatzen zaion gisan, bizitza
Ibrahimaren gorputik itzuri zenean, haren itzala al-
txatu egin zen, eta, eztarria garbitu eta jantzi ondoren,
bide luzean aurrera abiatu zen bere sorterri malinke
urrunera, hiletaren albiste zoritxarrekoa zabaltzera.
Sabana hutsaren erdian galduriko bideetan, bi txer-
polari malinkek topatu zuten itzala, baita ezagutu ere.
Itzala bizkor zihoan, eta ez zituen agurtu. Txerpola-
riak ez ziren tronpatu: «Akabo Ibrahima», pentsatu
zuten. Jaioterrian, itzalak bere ondasunak mugitu eta
antolatu zituen. Etxolaren atzetik, argi entzun ziren
defuntuaren kutxen klaskak, kalabazazko ontzien
igurtziak, bai eta abereen asaldura eta marrakak ere.
Inor ez zen tronpatu. «Akabo Ibrahima Koné; horra
hor itzala», pentsatu zuten denek. Itzala hiriburura
1 malinke: Mali, Senegal, Ginea, Boli Kosta eta Gambian bizi den talde
etnikoa. Malinkeraz mintzatzen dira [Itzultzailearen oharra. Liburuan
ageri diren gainerako oin-oharrak ere itzultzailearenak dira].
itzuli zen, gorpuaren ondora, hiletak ikustera: bi mila
kilometrotik gorako joan-etorria. Begi-kliska batean!
Sinesgogor dirudizue! Bada, nik zin degizuet,
eta hauxe gaineratzen: defuntua errementari kas-
takoa balitz, ez bageunde Independentzien aroan
(Independentzien eguzkietan, diote malinkeek), zin
degizuet, ez genuke sekula lurralde urrun eta arrotz
batean ehortziko. Sorterritik, errementari kastako
agure bat etorriko zen makila txiki batekin hilotza jo-
tzera; itzala gorpuan sartuko zen berriro, eta hildakoa
jaiki. Makila hildakoari ematean, hura oinez hasiko
zen agurearen ondoan, eta gau eta egun ibiliko ziren
biak elkarrekin. Baina, adi!, defuntua berpiztu gabe!
Bizitza Alaren esku dago soilik! Eta jan gabe, edan
gabe, mintzatu gabe, are lorik egin gabe, defuntuak
atzetik jarraituko zion, oinez joango zen jaioterrirai-
no, non errementari zaharrak makilaz joko baitzuen
berriz. Gorpua eta itzala berriro bereiziko ziren,
eta jaioterrian bertan antolatuko ziren errementari
kastako malinke bati dagozkion hileta ugari eta ka-
tramilatsuegiak.
Beraz, segur aski, eta are guztiz ziur, itzalak bene-
tan ibili zuen jaioterrirainoko bidea. Berehala itzuli
zen hiriburura hiletak zuzentzera, eta, han, segizioko
azti batek hilkutxaren gainean eserita ikusi zuen, goi-
bel. Igaro ziren zazpi egun ehorzketaren egunetik, eta
zazpigarren eguneko hiletak itzalaren aurrean egin
ziren, eta igaro ziren asteak harik eta berrogeigarren
eguna iritsi zen arte, eta berrogeigarren eguneko hiletak
itzal makurtuaren aurrean ospatu ziren, zeina ikusezina
baitzen beti malinke arruntarentzat. Eta gero betiko
partitu zen. Oinez joan zen lurralde malinkeraino, eta
han haurtxo malinke batean berraragituko zen, amaren
baten zorionerako.
Itzalak den-dena zaintzen, kontatzen eta esker-
tzen zuenez, lur-ematea behar bezala gauzatu zen, hi-
letak oparotasunez santutu ziren. Lagunek, senideek
eta besterik gabe hantxe aurkitzen zirenek ofrendak
eta sakrifizioak utzi zituzten, eta dena banatu zen
etorritakoen eta hiriburuko familia malinke handien
artean.
Hileta-ospakizun oro errentagarri denez, ulertze-
koa da griot2 malinkeek, malinke zaharrek, Indepen-
dentzien erruz erreka jo ondoren saltzeari utzi behar
izan diotenek (eta Alak daki zenbat eta zenbat diren
Independentzien erruz hiriburuan erreka jo duten
merkatari zaharrak!), denek «lan egitea» lur-emate
eta hiletetan. Zinezko profesionalak! Goiz eta arrats,
auzoz auzo ibiltzen dira zeremonia guztietan parte
hartzen. Malinkeek, arras gaiztoki, «putreak» deitzen
diete, edo «hiena-saldoa».
Fama Doumbouya (doumbouyatar peto-petoa,
doumbouyatarra aitaren nahiz amaren aldetik, Ho-
rodougouko doumbouyatar printzeen azkeneko eta
legezko ondorengoa, pantera-totema) «putre» bat
zen. Printze doumbouyatar bat! Hienen artean ibili ohi
zen pantera-totema. Ai! Independentzien eguzkiak!
2 griot: Mendebaldeko Afrikako kontalaria, herriaren oroimena biltzeaz
eta ahozko tradizioa belaunaldiz belaunaldi pasatzeaz arduratzen den
koblakari modukoa.
Koné Ibrahima zenaren zazpigarren eguneko hi-
letan, Fama berandu zebilen. Presaka zihoan, kakeriak
jotako gaixoaren ibilera arinaz. Hiri zuria auzo beltza-
rekin lotzen duen zubiaren beste muturrera iritsia zela,
bigarren otoitza entzun zuen: hasia zen zeremonia.
–Bastartkeria bastarta! Gnamokodé! –oihukatzen
zuen Famak.
Eta bere onetik ateratzen zuen denak. Eguzkia!
Eguzkia! Hortxe Independentzia galgarrien eguzkia,
zeruaren alde oso bat betetzen, kiskaltzen, unibertsoa
egarritzen, zertarako eta arratseko ekaitz madarikatuak
zuritzeko. Eta hortxe begiluzeak! Hortxe begiluze
bastartak, espaloiaren erdi-erdian geldi, beren aitaren
etxean bezala. Bultzatu, mehatxatu, iraindu egin behar
aurrera joateko. Eta, hori guztia inguratuz, belarriak
birrintzerainoko zalaparta: klaxonak, motorren ta-
rrapatak, gurpilen laprastadak, oinezkoen eta gidarien
garrasi eta heiagorak. Zubiaren ezkerreko petriletik,
aintzirako ispilu ugariek begiak itsutzen zituzten, eta
etengabe hausten eta elkartzen ziren ur-bazter urru-
neraino, non uhartexka eta baso-ertzak zeru-muga
hauskaran barneratzen baitziren. Zubia, alderik alde,
gora eta behera zebiltzan ibilgailu koloretsuz mukuru
zegoen. Eskuineko petrilaren atzean, aintzira berriro:
dirdiratsua oraindik puntu batzuetan, lateritazkoa
beste batzuetan. Gero, portua, itsasontziz eta biltegiz
betea; eta urrutiago aintzira berriro, oraingoan lateri-
tazkoa, eta baso-ertza, eta azkenean urdin pusketa bat:
itsasoa, ostertzaren urdinari hasiera ematen. Eskerrak!
Goretsia bedi Ala! Famak ez zuen askoz gehiago ibili
beharrik: hantxe begiztatzen zen portuaren amaiera,
errepidea aldapan behera galtzen zen sakonune batean,
non pilatzen baitziren beste biltegi batzuen xaflazko
teilatu distiratsu edo grisak, palmondoak, hostailak;
non altxatzen baitziren zenbait solairuko bizpahiru
etxe, leiho saretadun eta guzti. Umiliazio eta lotsaizun
ikaragarria zen Fama hileta batzuetarantz halako presaz
lasterka ikustea, pantera zaharra sarraskia eskuratze-
ko lehian hienen aurka borrokan atzematea bezain
ahalkegarria.
Nor eta bera, Fama, urre, janari, ohore eta emaku-
me artean jaioa! Urrea ororen gainetik maitatzeko
hezia, jakirik onenak hautatzeko prestatua, ehun emaz-
teren artean gogokoenarekin oheratzeko hazia! Zer
bilakatuko, eta sarraskijale…
Hiena bat zen, hiena presatu bat. Zeruak altu
eta urrun jarraitzen zuen, itsasaldean izan ezik, non
hodei bakarti eta lotsagabe batzuk aztoratzen eta
elkarrengana hurbiltzen hasiak baitziren ekaitza
osatzeko. Bastartak! Asaldagarriak, nardagarriak,
lurralde honetako urtaro-arteak, eguzkia eta euria
nahasten hain zaleak.
Bira hartu zuen lorategi baten ondoren, gorantz
jo zuen funtzionarioen auzoko etorbide nagusian.
Goretsia bedi Ala! Hantxe zen, bai. Fama berandu ze-
torren, ordea. Lastima, atzerapenaren ondorioz aurrez
aurre eta oso publikoki jasan beharko baitzituen han
bildurikoen sumin eta laidoak, suge bat hankartean
baino deserosoagoak. Ezin eseri, ezin zutik egon, ezin
ibili, ezin etzan.
Ahmadou Kourouma
Itzultzailea: Jaka Irizar, Aiora
«Erritmo narratibo afrikarrera egokitzen dut hizkuntza […]. Liburu hau afrikarrei zuzentzen zaie. Malinkeraz pentsatu nuen eta frantsesez idatzi, naturaltzat jotzen dudan askatasun bat hartuz hizkuntza klasikoarekiko […]. Zer egin nuen? Besterik gabe, nire izaera askatu, nire pentsamendua adierazteko zurrunegia zitzaidan hizkuntza klasiko bat itxuraldatuz. Beraz, malinkera frantsesera itzuli nuen, hizkuntza frantsesa hautsiz erritmo afrikarra berraurkitzeko eta berreraikitzeko. Estilo malinke bat sortzen ahalegindu nintzen. Malinkeraz hausnartzen nuen, eta saiatzen nintzen aurkezten nola hautematen zuen malinke batek gertaera jakin bat, nola agertzen zitzaion bere gogoan. Malinkeraz pentsatzen nuen, eta kontua zen gero malinkeraz egindako arrazoiketa intelektual hori berritzultzea, transmititzea».
Ahmadou Kourouma
Ahmadou Kourouma
Boundiali, 1927 Lyon, 2003
Malinke etniako idazle bolikostar bat izan zen, Afrikaren deskolonizaziogaraiko gobernu diktatorialen aurka altxatu ziren autoreen artean lehenengoetakoa. 1968an argitaratu zuen bere lehenbiziko eleberria, Independentzien eguzkiak, malinkeraz pentsatua eta frantsesez idatzia, agintari kolonial frantsesen eta independentzia osteko elite afrikarren satira gordina. Bere idazketa eta jarrera politikoagatik, erbestean igaro behar izan zituen hainbat urte. Aipatu nobelaz gain, beste lau eleberri idatzi zituen, baita antzezlan bat eta haurrentzako liburu batzuk ere.
Babilonia
2024-02-09 // bAst // Iruzkinik ez
Azaleko irudiaren egilea: Imanol Irigoien Aranbarri (anaia)
Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, eta Babilonia du nobela honek ere izenburua. Baserri horren historia eta Garayalde familiarena kontatzen dizkigu eleberriak: maitasun eta gorrotoak, norgehiagoka eta traizioak azaltzen dira bertan, eta horien guztien bitartez Euskal Herriko XIX. mende gatazkatsuaren kronika ere egiten zaigu: sinismen zahar eta progreso zientifikoaren arteko lehia, karlistadetako gudak, bizimodu desberdinek sortutako talka eta borrokak… Hala ere, gertaera historikoetatik harago jotzen du nobelak, natura eta naturaz gaindikoa elkartuz; gure arbasoen kosmologia berezia berreraikiz edo asmatuz, lurrarekiko bategitea, hilekiko hurbiltasuna eta mitoaren bidezko mundu ikuspegi oso bat adierazten ditu Irigoienek gogoan betiko itsatsirik geratuko zaizun eleberri liluragarri honetan.
Hitzaurrea
Orain dela bost bat urte L.M.Z. bedaniar gaztea egin nuen lagun.
L.M.Z.-ri neure ipuin eta elazaharretarako zaletasunaren berri eman nionean, Bedanian bazegoela nik jakiteko moduko istorioa erantzun zidan: lagunaren esanetan, gaur Kamelia Zuriko Miserikordi Etxea dagoen leku berberean baserri bat izan omen zen, Babilonia izenekoa, non karlistaden arteko garaian bi anaia biki bizi izan ziren, batak bere burua kristautzat zuena, besteak mairutzat, behialako kristau eta mairuak bezala haiek ere beti borrokan ibili izan zirelarik, zaldi gainean, ezkutu, lantza eta guzti, ilargi betearen begiradapean.
Xehetasun eta zertzelada gehiagorik ere kontatu zidan, han barano haietatik iragaten bait da gaur egun trena… baina geroago ere izango duzu gorabehera horien berri jakiteko aukera, irakurle —orri hauek irakurtzeko beta eta pazientziarik hartzekotan, alegia—, zeren L.M.Z.-rekin egon eta handik berehala pasadizo harrigarri haien inguruan zerbait idatzi behar nuela bururatu bait zitzaidan, nobela bat edo.
L.M.Z.-k emandako informazioaren gehigarri eta osagarri gisa, garaiko egunkariak aztertu eta arakatzeko erabakia hartu nuen, han bestelako argibiderik aurkitzeko asmotan.
Ekin nion, bada, lanari, gogoz, joan nintzen Itzurungo hemerotekara makina bat aldiz… eta hartan ari nintzela, udaberri egun batez, L.M.Z. ustegabeko berriarekin etorri zitzaidan, orain dela bi urte, Kaxiano Garayalderen eskuizkribua eskuetan.
Begiak zabalik eta ahoa zabalago utzi ninduen lagunak.
Hura nondik atera zuen galdetu nionean, Miserikordi Etxean obretan ari zirela erantzun zidan, eta langile batzuk, gela bat zabaltzeko, pareta zahar bat bota behar izan zutela eta hantxe azaldu zela: eskuizkribua paretan nahita egindako eta itzalgaizka itxitako zulo biribil batean bildurik idono omen zuten langileek, eta ekarri ere halaxe ekarri zizkidan L.M.Z.-k orri zahar haiek, biribilki bilduta.
Ez dago esan beharrik lagunari eskerrak eman eta agurtu ondoren, orri horiek aztertzen ibili nintzela, eta horrelaxe ihardun nuela bi egun eta bi gauez hura miatzen eta birmiatzen, irakurtzen eta berrirakurtzen, korapiloak askatzen, mokaurik ere probatu gabe ia, lorik egiteke, horditurik banengo bezala.
Haatik, lana ez zen erraza izan, zeren orri askotan lerro anitz ezabaturik azaltzen bait ziren edota erdi ezabaturik bederen, hezetasunak-edo eraginda, gela heze-hezea bait zen hor nonbait eta langileek eraitsitako pareta guztiz artesiatua.
Baina jakin, jakin izan nuen behintzat zergatik gorde zuen Kaxianok bere eskuizkribua zulo hartan, haietako orri batean honelaxe bait zioen:
«Urduri nengoen, lehengoan don Pascal etorri zitzaidanean.
Don Pascali utzi bait nizkion nik eskribatutako orriak, hark bere eritzia eman ziezadan.
—Letu diat eta asko gustatu zaidak —esan zidan—, baina kontuz ibili, hori Elizaren eskuetan erortzen bada, sutan erreko haute eta.
Eta kontatu zidan nola garai batean Inkisizioak gutxiagogatik erretzen zituen gizonak sutan eta berari ere askoz gutxiagogatik debekatu ziotela meza ematea.
Eta ea hainbeste izerdi atera ondoren paper haiek bota behar ote nituen galdetu nionean, berak ezetz esan zidan, oso gauza ederrak kontatzen nituela baina hura ezin zela argitara jarri, ez orduan behintzat, eta onena nonbait gordetzea zela, paretan zulo bat eginda edo sabaian, eta handik urte batzutara edo mende batzutara argia egin zitekeela han, zulo hartan, hura Jainkoaren borondatea baldin bazen».
Puska horri dagokion orria osorik idoro nuen eta testuak, jakina, aurrera dagi, baina Kaxiano Garayalderen ebatzia aztertzeko aski dela deritzot, hor garbi azaltzen bait da Don Buenaventura apaiz ohiak emandako aholkua, zeina Kaxianok berak hain ongi eta hain hitzez-hitz bete bait zuen.
Horrezaz gain, nire harridurarako, bikien borrokak —eta benetan jazo zirela egiaziatu ahal izan nuen, ez zirela leienda hutsa izan edota herriaren ahotik sortutako ipuinak, kristau eta mairuen arteko istilu zahar haietatik etor zitezkeenak.
Lehen esan dudan lez ordea, orriok hezetasunak jota zeuden eta leku asko eta askotan idatzitakoa ezabaturik zegoen, hutsunez beteta: egoera horretan bi aukera nituen:
1) Eskuizkribua bere horretan argitaratzea: baina hutsuneok kontutan harturik, hasieratik ohartu nintzen aski hankamotz gertatuko zela, etenegia.
2) Eskuizkribu hori oinarritzat hartuz, kreazio lan bat egin, eskuizkribuari zegozkion zatiak osatzeko Kaxiano Garayalderen azalean barrena sartuz eta bere Babilonia berreraikitzeko asmoa guztiz aintzakotzat hartuz, horretarako Kaxianoren eskuizkribuaren oinarrizko iturriaz gain, L.M.Z.-ren laguntzarekin Bedaniako aiton-amonengandik jaso nitzakeen Babiloniari buruzko oihartzun erdi galduak nahiz garaiko egunkarietan azaldutako albisteak, batzu zein besteak erabiliko nituelarik.
Eta lehen bidea baztertuz, bigarrenari ekin nion.
Nobela hau lan horren fruitua duzu, irakurle.
Eta amaitzeko beste bi ohar.
a) Jakina da euskaldunok beste mundukoekin hitz egin izan dugunean, hika egin izan dugula. Hala ere Mariri dagokion testua zuka ipini dut nik, liburuaren estetika orokorrari beha hobeki zetorkidalakoan.
b) Nobela osoan zehar, bai ortografia eta bai hitzen eta aditzen aukerari dagokionez, euskara batua hartu dut oinarritzat, salbuespenak salbuespen, jakina. Bestela ere joka nezakeen, lehen pertsonan eta bigarrenean idatzitako zatietan batik-bat, gaur finkatutako arauetatik erabat aldenduz, baina era horretan nobelak kolorean irabaz zezakeena batasunean galduko lukeela iruditu zait, eta nik, azken finean, nobelaren batasunaren alde jokatu dut.
Liburuaren hasiera
Lagun minak ziren Babiloniako Gabriela –Zipriano garayalderen ama, Trinido eta Felizianoren amona- eta Moabeko Roxali.
Babilonia eta Moabe Bedaniako baserririk zaharrenak ziren.
Banderizoen garaian dorretxea izan zen Babilonia, baina orduko triskantzak eta gero ere jazotako aldaketak medio, beste itxura bat hartuz joan zen, mende bakoitzak bere ezaugarri bereziak itsatsi nahi bailizkion: aldaketa eta berrikuntza horien artean gari-errota bat zegoen, XVIII. mendearen erdi aldean edo ipinitakoa.
Moabek, aldiz, aldaketa gutxi izan zuen mendeetan zehar, denbora bertako horma zaharren artean izozturik bailegoan.
Bedaniarren esanetan oilar batek behiala kukurrukua Lurruspeko haitzuloan jo eta haren kantua Babilonia eta Moabelko sukaldeetan, bietan batera entzun zen.
Horregatik ziren lagun minak Gabriela eta Roxali.
Izan ere ilunean zehar hedatutako munduak –harpe eta lurpe- gauari zegozkion, eta nola bi baserriok etxeko sukaldeaz bestaldean zuten gau hura, horrek beste baserriek ez zuten berezko berezitasun bat zemaien.
Katalanez ateratako edizioa
44. or.
Don Hipolitorekin bi urte egin ondoren etxera itzuli zenean, “Ama, soldadu izan nahi dut” esan zion, baina amak burura eraman zituen eskuak, ezetz erantzunez:
-Zer nahi duk? Hire aitari bezala fusila begian lehertzea?
Eta ez apaiz eta ez soldadu, etxean geratu behar izan zuen, ez luzerako ordea, han etxe barruko baserri-lanetan ito egiten baitzen mutila… eta armarriari beha, bere arbasoen irrintzi urrunak entzun zitzakeela iruditzen zitzaion, eta haiek mundu zabalera jaiotzeko esaten zioten, armak harturik Babiloniatik alde egiteko.
Baina armarik ezean, arbasoen armekin egin behar izaten zuen amets –zaldia, lantza eta ezkutuarekin bereziki-, eta bere buruari zin egin zion egunen batean zaldun baten antzera sartuko zela etxean eta ezkutua eta lantza salan ipiniko zituela apaingarri, don Hipolitok bere etxean ipiniak zituen bezalaxe.
48. or.
–Haizeak zazpi ditun– esam zizun amona Roxalik-, eta batzutan Lurruspeko kobazuloan biltzen ditun, beren erabakiak hartzeko.
-Haizeak ba al daki ba hizketan?
-Jakingo ez din ba! Eta barre eta negar egiten ere bai. Ez al ditun bart gauean ipar-beltza eta harraizea sesiotan nabaritu? Ez al ditun trumoiak entzun? Ez al dun harraizea aizkoran somatu?
-Ez.
-Lo gozoa egin dun hortaz.
-Amona: zein dira zazpi haize horiek?
-Bata eguzki haizea dun, gozoa eta epela; bestea, hegoa, emaztearen gogoa; hirugarrena nafar hegoa dun, Izpiritu Santuaren arnasatik datorrena eta usoak ekartzen dizkin dantzan; laugarrena mendebala dun, euria dakarrena, lurraren egarria asetzeko… Eta beste hirurak…
-Horiek beldurgarriak ditun: ipar-beltza beltza baino beltzagoa dun, tarteka elur-lore zuriak han-hemenka zabaltzen dituen arren; harraizea ere ikaragarria dun, aizkora bat bait dauka bere eskuan ipar-beltzaren aurka erabiltzeko harekin haserretzen denean, trumoi eta tximist, harri eta kazkabar: tximistak harraizeak aizkoran egiten duenean sortzen ditun; eta azkenik, frantzi iparra: haize horrek ezpata gorri bat din eta hura Lurraren sabelean sartzen denean, akabo urte hartako uztak!
Eta zuk adi-adi so egiten zeniola, kexuka hasi zitzaizun:
-Ba al dakin niri ere frantzi iparrak bere ezpata gorria sartu zidala behin batean? Napoleonen soldaduak inguru haueta zebiltzala izan hunan…
-Eta zer gertatu zitzaizun, amona?
–Haurra galdu nuela, Margari, haurra galdu…
57. or.
-Jentilen pasadizoak ez: kontatu gerrakoak.
Eta pipatik arnastutako kea egotziz, bikiek atseginen zituzten pasadizoak birkontatzeari ekingo zion:
-Gerra gogorra izan huan, mutilok, baina guk buruzagi aparta genian: don Tomas Zumalakarregi, eta hor zegoan alde nagusia. Don Tomas hil ez balute… Ai hura hil ez balute, hankaz gora leudekek honez gero liberal guztiak!
Eta haren agindupean egin zuela gerra, hori esango zien adi-adi zeuden bere ilobei, “treintaitresetik treintaicincoraino, infanterian lehenik, artillerian gero eta kaballerian azkenik”.
-Harekin aurrera egin beharra zegoan, bestela, akabo! Bazegoan gure errejimenduan Honesto Zunzunegi izeneko gazte bat, Ollarangoa; ba, egun batean Honestok gehiago ezin zuela esan zian eta ihes egingo zuela; don Tomasek hura jakin zuenean, berarengana eraman zezatela agindu zian… Eraman ziaten, bada, mutila, eta don Tomasek tiro egin zioan buruan; geroztik han zegok Honesto Zunzunegi, ez buru eta ez begi… beste munduan- eta Demetriok zabal-zabal jartzen zituen begiak, txiste bat kontatzen ariko bailitzan, Trinido eta Felizianoren algararen erdian.
78. or.
-Eguzki Gorri, hik ere nik sentitzen ditudan gauza hauek sentituko ditun noizbait…
-Noiz, amona?
–Hori lurrak berak esango din. Hara, antzina, belarrak ba omen zekinan hizketan… eta oraindik ere bazekin, ni ziur negon, jendeak ahaztu egin zitzaiola badio ere; eta haizeak ere bai, bazekin; eta suak; eta errekak ere bai; eta eguzkiak eta ilargiak: haiek guztiek zekinate hizketan; guk ez ordea erantzuten…
Joan Mari Irigoien Altzan, 2015ean (argazkia: Juan Carlos Ruiz).
Kamelia zuria gardream