Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
- Bidean ihes 2024-02-04
- Hamabost egun Urgainen 2024-01-25
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (1)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Lehengo harenez
2024-01-17 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Liburu honetan lexema soila baino osagai gehiago duten lexiko mailako zenbait burutzerekin (lokuzio, esamolde edo esapide eta aditz perifrasiak) eginen duzu topo. Hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean, agertzen ez direnak dituzu eta, horiek guztiak, bederatziehundik gora (bederatziehun eta hamasei okertu ez bagara), Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek aspaldian baliatu izan dituztenak eta egun oraindik ere horietako zenbaitzuek baliatzen dituztenak dira. Hiztunek, noizbait, inguru semantiko zehatz batean sortu zituzten hitz soila bera baino gehiago diren hauek eta, ondoren, haien erabilera sendotu zuten egunerokotasunean. Eguneroko elkarrizketetako gatza eta piperra izan dira eta dira gaur egun ere, euskara komunikazio hizkuntza dutenen artean Sakanan, Zaraitzun, Luzaiden, Artzibarren, Erroibarren, Esteribarren, Ultzaman, Basaburuan, Imotzen, Leitzaldean, Larraunen, Bortzirietan, Sunbillan, Malerrekan, Bertizaranan, Aezkoan, Baztanen, Zugarramurdin, Urdazubin eta Erronkaribarren gehienbat, baina baita hauen aldameneko eskualde batzuetan ere.
Lehengo harenez /Lehengoaren huraz [Etxarri-Aranatz-esapideak]
Esamolde hauekin, aipatzen ez den norbaiten ahotan jartzen da zerbaiti buruzko iritzia. Bigarrenarekin, aurreko belaunaldiei egiten zaie erreferentzia.
Lenguarrenez, obe biandu, sekula santan ez beño!
(Lehengo harenez, hobe berandu, sekula santan ez baino)
Lenguen ures, jan da lo ta popolo!
(Lehengoaren huraz, jan eta lo, eta potolo!)
Gazt.: “Como decía el otro”, “Como se decía antaño”.
Dok.: Erdozia (2004), Lee (2008, lenguaanes).
Lehen edo gero [orokorra-esapidea]
Beranduago edo arinago.
Egia azalduko da lehen edo gero!
Gazt.: “antes o después”.
Dok.: Herritarrak, OEH (Lehen edo gero, lehentxeago edo geroxeago).
Lehengoan egon [orokorra-aditz perifrasia]
Jarraitu, lehen bezala gelditu. Iritzia ez aldatu.
Lehertzea eduki [Sakana-aditz perifrasia]
Izorratu. Norbaiti desio txarra opatu.
Lertzie daka, ez doot kaso geyo ein ber!
(Lehertzea dauka, ez diot kasu gehiago egin behar!)
Lertzie zikon, guk ez zionau esan etortzeko!
(Lehertzea zeukan, guk ez zionagu esan etortzeko.)
Gazt.: “que se fastidie!, ¡que se joda!”.
Dok.: Herritarrak, Erdozia (2004), Lee (2008)
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Leku batean gelditzekoa ez izan [Esteribar-aditz perifrasia]
Toki batetik bestera inon finkatu gabe, edo alderantzizkoa adierazteko erabiltzen da Esteribarren. Gehienbat ezezko esaldietan erabiltzen da.
Au ere ez duk leku batean gelditzekoa, ez!
Gazt.: “culo de mal asiento”.
Dok.: Ibarra (2007)
Lepoa berotu [orokorra-aditz perifrasia]
Astindu, egurra eman, jipoitu.
Deskuidatzen baa, belexe biotuko ziobiek lepue!
(Deskuidatzen bada, berehalaxe berotuko ziotek lepoa!)
Gazt.: “dar una paliza”.
Dok.: Herritarrak, OEH (Lepoa berotu V- gip. “Tundir a palos, calentarle las espaldas”)
Lepoan eduki [orokorra- aditz perifrasia]
Gainean eduki, laster heldu, lepora iristear egon zerbait. OEHn esanahi literalarekin baino ez.
Krisia lepoan daukagu.
Gazt.: “ser algo inminente”.
Dok.: Herritarrak.
Loak jo
Logaleak hartu/egon/gorritu
Lo-suz egon
[Sakana, Erronkaribar- aditz perifrasiak]
Logura izan edo sortu. Bi adibideak Etxarri Aranazkoak dira. Bestelakoak, Erronkaribarko Hiztegian ageri dira adibiderik gabe: “Azorrarse. Amodorrarse, lo-suz egon, logaleak gorritu, logaleak egon”.
Atzeniako, ordu biyek aldia, luek jo zieban!
(Atzenerako, ordu biak aldera, loak jo zidaan!)
Lo-muker egon/gelditu [Baztan-aditz perifrasia]
Gaizki esnatua edo iratzarria egon. Gaizki iratzartzeak sortutako egoera.
Gure aurre lomoker dago; ongi iratzarri gabe lomoker gelditu de.
(Gure haurra lomoker; ongi iratzarri gabe lomoker gelditu da.)
Gazt.: “mal despertar”.
Dok.: Izeta (1996), OEH (lo-muker AN- 5vill ap. Gte Erd 294; lo-moker B ap. Izeta B Hizt y Gte Erd 294; lo-mokor L-ain ap. A. Mal despierto A. Gure haurre lomoker dago. Lomoker zagona iratzarri zaiku Izeta B Hizt. Lo muker jaiki da An-5vill, lo moker iratzarri da B, […] lomukertu da AN-5vill Gte Erd 294).
Langose egon/izan [Baztan – aditz perifrasia]
Beti lanean ari nahi izatea, Baztango Mintzoa liburuaren arabera.
Etxe ortan denak langose. Nire etxean, berriz, langose guti.
Gazt.: “muy trabajador/a”.
Dok.: Salaburu & Lakar (2005), OEH (langose. (Dv-A). Exigente en el trabajo. Litm, hambriento de trabajo A).
[Guaixe argazkia] Jose Luis Erdozia Mauleon
Haitz sakratuen bila: Julio Asunción
2024-01-11 // bAst // Iruzkinik ez
Julio Asuncion arkeologoa “haitz sakratu” bati buruzko azalpenak ematen.
Duela milaka urte, Nafarroa izenez ezagutzen dugun lurraldeko biztanleek oso modu ezberdinean ikusten zuten paisaia, gaur egun egiten dugunetik. Ibaiak, zuhaitzak, mendiak eta haitzak jainkoen borondatearen agerpen ziren.
Liburu honetan, haitz sakratuen mundu iradokitzailean murgilduko gara, historiaurrean sustraiak dituen oso antzinako espiritualtasunaren erakusgarri.
Nafarroan zehar ibiliko gara, ziurrenik esanahi berezi eta sinbolikoa izan zuten haitz horien bila. Horietako asko solstizioetan edo ekinozioetan eguzkiari begira zeuden lekuetan zeuden, eta oso harreman berezia zuten astro erregearekin, astro-jainkoarekin, historiaurreko komunitate askorentzat.
XXI. mendeko begiekin begiratzeari utziko diogu. Orain druidak edo xamanak izango gara. Antzinako ondarea dugu zain.
Harri sakratua bere ingurunean. (santa kruz haitza)
Harri sakratu baten bi “begi” edo zulo. (santa kruz haitza)
12-13 or.
Gure arbasoek mundua oso modu ezberdinean ikusten zuten, gaur egun egiten ez dugun bezala. Arrazoimenak pentsamendua menderatzen ez zuenean, sineste eta sineskeriek gidatzen zuten bere bizimodua. Zuhaitz bat ez zen zuhaitza bakarrik. Iturri bat ez zen ura hornitzeko tokia bakarrik. Mendi bat ez zen zerumugan ebakitzen zen istripu geografiko hura bakarrik. Kobazulo bat ez zen soilik leku ilun eta heze bat.
Zuhaitza basoko izpirituaren berraragitzea izan zitekeen. Iturria, ninfak gauez etortzen ziren lekua. Mendia izpiek eta euriak agintzen zuten jainkoen egoitza zen. Kobazuloa lurraren erraietarako atea zen, deabruak bizi ziren lekurako sarbidea. Eta haitz batzuk sakratuak ziren.
Duela urte gutxi arte, komunitate zientifikoak ez zituen haitz sakratuak ezagutzen. Kronologikoki datatzeko zailtasuna, gehienetan estratigrafia arkeologikorik ez dutelako, nekeza da aztertzea agintari akademikoentzat. Baina azken aldian, hau aldatzen ari da.
Baina, zer dira peña sakratuak? Martin Almagro Gorbea historialari, arkeologo, Real Academia de Historia-ko kide, iberiar penintsularen protohistorian aditu eta iraganeko mugarri horien ikertzaile nagusiaren arabera, haitz sakratuak paisaian kokatutako arrokak dira, kultu edo erritugai direnak edo izan direnak. Haitz sakratuak, harri sakratuak ere deituak, sakratuaren, jainkotasunaren mundukoak dira. Gizonen mundutik urrun daude. Jainko-harriak bezala, jainkoen jabetzakoak, ez dira mundu materialekoak bakarrik. Naturaz gaindiko munduaren parte ere badira. Historiaurreko gizakiak uste zuen haitz horiek botere jakin batzuk zituztela, numen loci, espiritu edo tokiko jainkotasunaren irudikapena edo bizilekua baitziren. Botere horiek ezin ziren ikuspegi arrazionaletik azaldu, baina eragin erabakigarria izan zezaketen haien bizitzan.
Nafarroako monumentu megalitikoen katalogoa oso zabala da gaur egun.
Orain, orain arte ahaztuta egon diren Nafarroako peña sakratuak bilatu, baloratu eta ezagutzera eman behar dira. Horiek babesteko eta ez suntsitzeko modurik onena da.
[…]
Lagun irakurle, utzi alde batera zure mundu arrazional eroso eta segurua, eta ireki begiak paisaia eta natura antzemateko modu zahar eta magiko batera.
Nafarroako gida arkeologikoa [Julio Asunción]
Maitasun kapitala: hobe dugu hemen (ez) uztea
2024-01-06 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Emakume ahaldundua eta kontzientziatua izan arren, liburuko protagonista bere bikotekideak abandonatzen duenean pott eginda geratzen da, eta galdera sortzen da orduan: zer da maitasuna gure bizitzetan? Nola konfiguratu gaituzte, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko?
Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.
Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz.
Pertsonaiek bizitako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz.
Karmele Jaio idazlea Argazkilaria: Jon Hernaiz (destino)
Liburuaren hasiera :
Ezohiko hileta da. Hildako bakarra dago, baina alargun asko: zure emaztea, lehen ilarako bankuan eserita; eta atzerago, leku hori guri dagokigula pentsatzen ari garen zenbait emakume.
Ez naiz ni eliza honetan alargun bat baino gehiago garela sentitzen ari den bakarra, ziur, baina gutxik pentsatuko dute bi baino gehiago ere izan gaitezkeela. Nik ere ez dut buruan halakorik izan gaur eliza honetan sartu arte, baina, hara, emakume batzuek negarrari eusteko duten modua ikusi dudanean, batzuen oinaze aurpegiak sumatzean, izpiritu santuak argituta bezala, garden ikusi dut bat-batean dena: zure sekretuak, zure iraganeko eta duela gutxira arteko abenturak… Zure amodioen eta desiren curriculum vitae bete-betea. Garbi ikusi dut zer ezkutatzen zuen gure harremanaren azken hatsean izan zenuen jarrerak. Bat-bateko desagertze haiek ulertu ditut, mugikorrera etengabe begiratzeko modu urduri hura, eta, batez ere, duela urtebete nigandik urruntzeko erabili zenituen izotzezko hitz haiek: Hobe dugu hemen uztea.
Eta ezin bazaitut burutik kendu, zer egin behar dut?
Esaldi batzuek dena azkartzen dute. Zehaztasun guztiarekin gogoratzen dut Martinen lehen mezu hura jaso nuenean zein lekutan nengoen, baita soinean nuena ere. Usaina ere gogoan dut. Unibertsitateko nire bulegoko leihotik sartzen zen eguzkiak bete-betean jotzen ninduen eskuineko izterrean, eta berotutako bakeroen usain gozoa adi nezakeen, arropa lisatu berriak askatzen duenaren antzekoa.
Zeure burua zergatik hil duzun azaltzeko aukera izango bazenu, segur aski familia-enpresan izan dituzun arazoez hitz egingo zenidake, gainez egin dizutela; zure anaiarekin batera aitaren enpresa heredatzeak, etekinak ekarri ordez, erantzukizun-karga bat suposatu zuela, zuen harremana zikindu eta zure autoestimua txikitu zizuna. Aurretik jarriko zenituzke zure finantza-arazo guztiak, krisiak areagotu zituenak, eta ez zenuke egia esango: mundu honetatik jada ezer interesgarririk espero ez zenuelako egin duzula zeure buruaz beste. Baina, batez ere, bakarrik geratu zarelako; bat-batean zure bakardadearen sakontasunaz ohartu zarelako. Bakardadea, zingira bat bezain sakona, nahiz eta jendez inguratuta igaro eguna.
Txolarreari tripak atera.
Laia gazteak proposatu zidanean maitasunari buruzko doktore-tesia egin nahi zuela, hasieratik azaldu behar izan nion maitasuna ez dela hain erraza disekzionatzen hegazti bat edo intsektu bat bezala, oso irristakorra dela maitasuna haren azalean bisturi bat sartu ahal izateko. Baina bere proposamena ahulegi nengoen une batean iritsi zitzaidan eta ezin izan nuen konbentzitu bere proiektuaren ezintasunaz.
Martinek nigandik urruntzea erabaki zuenean, une batez pentsatu nuen Rubenekin bueltatzea, berriro saiatzea, baina laster konturatu nintzen beranduegi zela. Hogei urtez izandako harremana lasaia izan zen, umerik gabekoa eta eztabaida gutxikoa; ama ez izateko erabakiari tinko eutsi nionean izan genituen eztabaidak kenduta, baketsua izan zen. Gure sexua ere ordenatua; ordenatuegia agian, gure bizitza bezala. Konturatzen hasia nintzen beti egon dela bere mundua alde batean eta nirea bestean, erakartzen diren bi burbuila izan garela, marruskatu direnak baina ez direnak iritsi espazio bakar batean lehertzera. Espazio bakartiak ziren gureak, isolatuak, nahiz eta elkarrekin bizi: ni unibertsitateko azterketak zuzentzen, bera institutuko Matematika klaseak prestatzen. Irakaslea eta maisua bi mundutan, azkenerako irakasle-gela baten antza hartu zuen etxe batean, kafe egin berriaren usainaren ordez fotokopia usaina isurtzen ari zena.
“Zer nahiago zenuke? Gehiago maitatu eta gehiago sufritu, ala gutxiago maitatu eta gutxiago sufritu? Uste dut, azken finean, hori dela benetako kontu bakarra… Gutako gehienok kontatzeko istorio bakarra dugu… axola duen bakarra, kontatzea merezi duen bakarra. Hau da nirea”.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain 2023
Moby Dick eta urezko aldea
2023-12-11 // bAst // Iruzkinik ez
Esadazue Ismael. Duela urte batzuk –ez du axola zehazi zenbat-, diru gutxi edo batere ez neukalarik sakelan, eta gogo-pizgarri apartekorik ez lehorrean, burutan hartu nuen itsasketan abiatzea ea zertan zen munduaren urezko aldea. Horretara jotzen dut nik trenpu txarra uxatu eta zirkulazioa oneratze aldera. […]
Zurrusta Ostatura itzulirik kaperatik, han aurkitu nuen Queequeg bakar-bakarrik, benedikazioa baino zerbait denbora lehenago alde egina handik. Suaren aurreko banku batean eserita zegoen, oinak su-aurreko lauzaren gainean, eta esku batean heldua zeukan aurpegitik hurbil-hurbil bere negro-idolo koxkor hura, tinko egiten ziolarik so aurpegira, eta labana batez gozo-gozo zorrozten sudur aldea, bitartean murmur eginez bere kolkorako ohiko pagano-moldean.
-Ontziko al zarete hor?- errepikatu zuen.
–Pequod ontzian esan nahi duzu, noski- esan nuen nik, denbora apur bat gehiago irabazi nahirik itxurazko arakaldi bat egitearren gizonari.
-Horixe, Pequod: horrako ontzi hori- esan zuen, atzera ekarri beso osoa, eta gero bizkor zuzendurik bat-batean hura aurrerantz, seinalatzen zuen hatzaren baioneta kalatuak bete-betean jorik xedea.
-Bai- esan nuen nik-, sinatu berri ditugu artikuluak.
–Ezer haietan zuen arimei buruz?
-Zeri buruz?
-Oi, ez duzue beharbada halakorik- esan zuen hark agudo-. Ez dio haatik axola, ezagutzen ditut morroe asko ez dutenak halakorik: bejondeiela; eta askoz ere hobe berentzat horratik. Gurdi batentzat bostgarren gurpil bat halakoa da noski arima.
-Zertaz zabiltza kalakan, ontzilagun-esan nuen nik.
-Berak du nahikoa, horratik, aise berdintzeko beste batzuek horretan dituzten eskasia guztiak- esan zuen tupustean arrotzak, hanpatze urduri batez nabarmendurik berak hitza.
-Queequeg- esan nuen nik-, goazen hemendik; morroe hau ihes egina da noski nonbaitetik; ezagutzen ez dugun zerbaiti eta norbaiti buruz ari da.
-Zaude!- egin zuen hots arrotzak-. Arrazoia: ez duzu ikusi Trumoi Zaharra oraindik, ezta?
-Nor da Trumoi Zaharra?- esan nuen nik, berriro liluraturik gizonaren portaeraren seriotasun eroaz.
-Ahab kapitaina.
r.weir balea bat hartzen
Arpoilarien lanbideari datxekion garrantziaren handia agerian uzten du jakiteak nola garai bateko holandar balea-arrantzan, duela bi mende eta gehiago, baleontzi baten agintea ez zegoen osorik orain kapitaina esaten diogun pertsonaren baitan kokatua, haren eta espeksinder zeritzon ofizialaren artean banatua baizik. Literalki, gantz-pikatzaile esan nahi du hitz horrek; erabilerak, haatik, denborarekin, arpoilari nagusi esapidearen pareko bilakatu zuen. Garai hartan, nabigaziora eta kudeaketa orokorrera mugaturik zegoen kapitainaren autoritatea; eta balea-ehizaren atalaren gainean eta harekiko ardura guztiez, espeksinder edo arpoilari nagusia zen agintari goren.
–Zer nahi duzu nigandik?- egin zuen hots kapitainak.
-Nora bidean zoaz?, eta zertara?- galdetu zuen Steelkiltek-; gezurrik ez.
-Tahitira naiz abian gizon gehiagoren bila”.
–Ederki. Uztazu igotzen horra; bake-asmoz nator”. Horrekin, kanoatik jauzi egin, txaluparaino igeri joan, eta, karelera igorik, kararik kara gertatu zen kapitainarekin.
-Gurutzatu besoak, jauna; bota atzera burua. Orain, errepikatu ene ondotik: Steelkilt nigandik partitzen denetik, zin egiten dut horrako uharte horretan hondartuko dudala txalupa hau, eta hor geratuko sei egun. Hala egiten ez badut, tximistek jo nazatela!”
-Txintxoa ikaslea- egin zuen barre aintziratarrak-. Adios, señor!”, eta, itsasora jauzi eginik, han joan zen igeri atzera bere kideengana.
Arrantzako usadio beti berdinaren arabera, balea-txalupa ontzitik aldentzen delarik, buruzagi edo balea-hiltzailea doa tarte horretan haren gobernuan, eta arpoilari edo balea-atxikitzailea aurreneko tostan arraunean, hots, arpoilari-arraun deritzon horretan. Beso zaintzail, indar handikoa behar da, alabaina, lehen burdina sastatzeko arrainean; ezen, sarritan, urruneko tirada esaten zaion horretan, hogei edo hogeita hamar oinbeteko distantziara jaurti behar da trepeta astuna. Baina, zeinahi ere luze eta akigarri izan jazarpena, espero da bete-beteko indarrean egitea bien bitartean arpoilariak arraun; edota, hobeki, espero da eredugarri izatea haren jardun supergizakizkoa gainerakoentzat, ez bakarrik arraunketaren bikainarengatik, baizik eta tai gabe aritzeagatik ozen eta ozar deiadarka; eta zer den betiere oihuka jardutea norberaren eginahalaren betean, beste muskulu guztiak tenkaturik eta erdi dardaraz daudelarik… hori zer den inork ez daki probatu duenak baino. Nik neuk, ezin dut egin gogotsu buila eta lasaitsu lan aldi bat eta berean. Egoera horretan, bada, tenk-tenk eginik builaka, bizkarra emanik arrainari, bat-batean du arpoilari akituak entzuten oihu zirraragarria: “Zutik!, jo eta dale hortxe!”. Orduan, arrauna behar du hark bertan behera utzi eta finkatu, bira erdi egin bere ardatzean, sardezuretik eskuratu arpoia, eta, inondik ere gera dakion indar apurrarekin, saiatu harekin ahal den moduan sastatzen balea. […]
Herman Melvilleren lan ezaguna itzuli du Juan Garziak, urte luzeetako lanaren ondoren. Literaturaren klasiko handienetako bat, nobelarik enblematikoenetakoa. Hala ere, hitzaurrean itzultzaileak esaten duen bezala, lehenik eta sakonenik, poeta zen Melville. “Poeta, ez alferrik eredu zuen harako beste erraldoi hura bezala ––Shakespeare––; poeta, alegia, hitzaren jatorrizko zentzutik hasita: sortzaile. Sortzaile hitzezko bikain (eledun irudimentsu) eta, biak ala biak, hitz-sortzaile itzel (irudimendun eletsu)”.
Hona “Moby Dick”eko esalditxo bat, irakurle batek baino gehiagok, beharbada, gainetik itsu pasatuko lukeena, baleagintzako xehetasun teknikoei buruzko digresio aspergarritzat jotako pasarte batean txertaturik baitoa:
Barealdi kobre-halako bizi bat ari zen, loto beilegi unibertsal bat irudi, gero eta zabalago hedatzen isil-isileko bere hosto baztergabeak itsasoaren gainean.
“Hain ere poesiatsua prosa, horratx, ezen itzulpenaren errotarri zakarretik pasaturik ere eusten baitio poesia bikaina izateari. Borgesek literaturari eskatzen ziona, berriro ere: funtsezko bikaintasun beregaina, onik irteten dena ia edonolako moldakaizkeriatik ere”.
Nahi duenak jakin Melvilleren berri, aise aurkituko du horretarako biografia-bazka ugari, baina ez du horretatik guztitik literatura-irabazi handiagorik aterako “Moby Dick”en orrialde bat irakurriz baino. Hainbat gaizki-ulertu eta aurreiritzi zabaldu dira liburuaren inguruan: gazteentzako abentura-liburu fantasiatsu bat baino ez dela, liburukote aukeran luze-bihurriegi, kontu eta orrialde mordoa sobera dituena.
“Bistan da zein den, betiere, gaizki-ulertu guztion konponbidea eta, bidenabar, literaturazalearen atseginbide gozamentsua. Ekin hortxe, bada, “Moby Dick”i: lehen esalditik izango duzu nork eraman bidaian. Eta ez ahal zara bertan galduko”.
Euskararen jakinduria: Felix Zubiaga
2023-12-03 // bAst // Iruzkinik ez
Hizkuntzak Neolitos sakonean hasi eta milaka urtetan zehar herrien jakinduriarekin batera sortu ziran eta herrien jakinduriarekin batera burutu. Gizakia hasieran izadiko jakinduriak harrigarritzen zuan eta abereen sena aintzak hartzen, baina, indarrean eta abaiadan ezpada ere, ehizako trebezian gainditzen zituan, eskerrak aizkora eta azagaien teknika berriei.
Eskulaneko tenplorik ezean, Euskal Herrian Ainamendi, Otamendi, Aramendi eta Uliamendi berezko santutegien izenak agertzen dira, jainko arketipoa aurrizki dutela edo Montaine, Montoto, Monterré, Montoliu atzizki daroela erromanikoetan. Onomastika josketa honek aurrizki eta atzizkien egiturak sortu zituan euskararen gida duten hizkuntzetan, latinak eta erromanikoek berere.
Harritzekoa da euskara bezalako ahozko hizkuntzak, ezeren idazki gabe, Neolitos hasierako hizkuntza arautuaren asmoari jarraiki, osotasunean irautea eta hizkuntza helduenak bezalako hazkundea lortu eta jakinduria mailan paregabea agertzea, euskara beraren egituran, hizkune eta esakunetan ikusiko dugunez.
Sumeriar gramatika arauak ikusi eta euskal gramatikarenarekin gonbaratzea baino ez dago, antzera handikoak bai-dira biak ere, hasieratiko hizkuntza asmo beretsuaren arrasto ziurrak direla.
Ra argiak, erkingutik hara arraunketan iragoten ditu ortziko urak, oreietan zehar orbian, edo aireko ertzak orubeko ordekakoekin urbilduz eta eremuak, organ errodatuz, iraulkan, aranetara arintzen eta errekan erortzen, arruak urratzen eta arroileko irristuetan arrobatzen dela. Ra ereduak bere santutegien arrastoa utzi du Armendi, Erremendi, Orzomendi, Armina/Miner bezalako izenetan eta bere arraka konposagaien deskribapenean.
Nahiko dugu Ra arketipoak iruzkia ordezkatzen duena jakitea beragandik erre, oru, urre, berezko edo antzeko analogiak ulertzeko, baina nola ulertu ar, errai, irri, ur, era ere izan daitezkeenik, bere sorkuntzako mitoa jakin ezik, edo erra, ira, haren zigor asmoa kontuan izan ezik, edo oroi, oro, orro, erru, berekiko zaleen orazioneak ohar gabe? Orduan bai, ulertzen dugu oroi/orho/orro eresien eta irriken eredua. Ra/Horus arketipoak egitiarren artezi edo magia berezia du jarraiko esakeretan ikus dezakegunez.
Erran/arren egiturak Erra jainkoarekin harrematekoak dira. Berak erranaz sorkuntza lortu zuan bezala, arrenean egiten zaizkion arrankurak onez har ditzan, erran eta erein erabatera.
Eregu/erregu hizkunean errito ohikune zehatza ikusten da. Erra jainkoari erregu egin aurretik, eregu egin behar zaio, ots, ondo erran, mimoz oratu, haren erak eresi, eskerra ardiezteko. Haraz gero, erritozko edozein otoitzek bi zati ditu: lehenengo jainkoaren ahala aitortzen duena eta urren, eskabidea egitekoa.
Ersu/erresu esakerak lehengo hizkuneari jarraitzen dio. Egitieraz ersu esaten dena euskarak erresu dino, ots, jainkoari egin eskari sutsu eta eraginkorra, erreoparien erakutzia aurrean zela. Erroman rogu/rogo dino hizkuneak: “erre oparien txondorra/eskaria” materia eta forma erabateratsu datozela. (ikus 105 or.)
Erres/errez hizkunaren arabera, harremanak sendotu eta salerosketak ziurtatzeko erresak edo diru aurreratuak ematen dira, ezkongaietako arras deitu-diruak bezala. Era berean erre-opariak egiten ziran jainkoekikoak errazteko. Hortik dator erresatu/erraztu, ahozko eskari eta agintzari hutsa ere aipatzeko.
Erregutu/erregutau hizkune formularen arian dator “esan/erantzun” bezala, eretxi/eresi gogoz uste izatetik ahozkatzera edo abestera datorren bezala.
Jakinduria zaharra eta jakinduria berria ez dira elkarren aurka jarki, biak ere gizaki beraren eskarmenduko bai-dira: haurtzaroko gida bata eta adinduarena bestea. Hagatik euskal ikuspegitik “amatar jakinduria” deitu liezaioke jakinduria zaharrari, An jainko egilearen alaba Inanak bezala, amek ere haren me=aduez jabetu zirelako. Hagatik agertzen dira jakinduriaren jainkosa amak bai Sumerren eta bai Egipton, Nin-Sun batean eta Maat bestean eta jakinduria ama Israelen. Jainkosa hoien izenaz eta eginkizunaz oroit da euskara eta euskalduna, hala Mariren aginduen marraz edo Maidiren maite-mainaz, halako magiaz eta bihozkeraz gizakien pausoak xedatzen dituztenak. Jakinduria zahar hau da Euskal Herriko hako amatar agintearen santzuetariko bat.
Ra arketipoan ere tokizenak dira aurrelari eta mendien izenak gida, Aramendi/Mendiaria, Erremendi/Monterré, etab. Berdin gainerako arketipoekin: Arrate/Atarre, Artola/Dolare, Arika/Garia, Argatza/Gatzari, Erize/Izarai, Eresuma/Somera, Oribar/Ibarruri, Oriol/Oilora, Iriola/Olaria, Urgell/Gallur, Ireland/Landera, Ermon/Moner, Turriz/Zizur, etab. Adibideok nahiko dira Ra arketipoaren atzizkiak zeintzuk diren jakiteko.
Etimologistek grekoan edo latinean ezelako susmorik aurkitzen duteneko, iturria agortutzat eta azter-lana burututzat, ematen dute, baina iturburua gorago eta Sortalderantzago dago eta sakonago sorgua. Grekoa eta latina euren aldiko hizkuntzen lekuko onak dira, baina inondik ere ez hizkuntzen iturburu. Iturburua arketipoetan dago eta arketipooi erantzuten dion hitza bera da etimologiaren hermeneutika.
Moderata Fonte
2023-11-23 // bAst // Iruzkinik ez
Moderata Fonte
[Venezia, 1555 – 1592]
«Bihotz aske bat dago ene bularraren baitan, ez naiz inoren zerbitzari, ez naiz neure buruaren aurkako, modutasun eta kortesiaz elikatzen naiz, bertuteak goratzen nau, eta kastitateak apaintzen. […] Edertasuna, gaztaroa, atseginak eta ponpoxak ez dira deus niretzat; pentsamendu puruentzat, garaikurra naiz nire borondatez eta ez kasualitatez”.
1555ean Venezian jaioa, Moderata Fonte Italiako XVI. mendeko emakume ahotsik originalenetako bat da. Bere lanik ospetsuena, Il merito delle donne. Ove chiaramente si scuopre quanto siano elle degne e pi○ perfette de gli huomini, hil ondoren argitaratu zen 1600. urtean.
Moderata Ponte idazlearen hazpegiak.
Moderata Fonte, Modesta Pozzo de Zorzi –ren ezizena baita, besteak beste, Tredici canti del Floridoro (1581) olerki epikoaren eta La Passione di Christo (1582) eta La Resurrettione di Giesu Christo Nostro Signore (1592) poema erlijiosoen egilea da. Liburu horietan zehatz-mehatz deskribatzen ditu historia ebanjelikoaren emakume protagonistek, Ama Birjinak eta Maria Magdalenak Pasioan eta, bereziki, Magdalenak Berpizkundean izandako erreakzio emozionalak. Il merito delle donne ezezaguna izan zen, 1988an Adriana Chemello italiar ikasleak berriro argitaratu zuen arte. Honek liburuaren aurretik saiakera argigarri bat egin zuen, Moderata Fonteri buruzko ondorengo ikerketetarako funtsezkoa.
Il merito delle donne lanak elkarrizketa baten itxura hartzen du, non egileak emakumeenganako jarrera maskulino negatibo jakin batzuen aurrean dagoen ezinegona antzezten duen. Eta, keinu berarekin, bere pentsamenduaren soslai preziatu bat transmititzen du, zalantzarik gabe aldi hartako tonu misoginoan, emakumeen balioari buruzko eztabaidan inplikatutako pentsamendu bat. Christine de Pizan-ek XV. mendearen hasieran hasitako Querelle des femmes izeneko eztabaida da. Azpimarratzekoa da, hala ere, Moderata Fontek kerellarekin duen lotura onartzeari utzi gabe, bere obraren interesak eztabaida hori gainditzen duela. Il merito, bereziki, emakumeen askatasuna aldarrikatzen saiatzen da, haien ekintzengatik eta dohainengatik merezia. Historiari eta gaur egungoei begiratze arretatsu -eta kritiko- batek baieztatuko luke, bere ustez, erreklamazioaren egokitasuna.
Emakumeen meritua, Moderata Fontek idatzia bi egunetan. Non argi eta garbi agertzen den zein duin diren, eta gizonak baino perfektuago.
Modesta Pozzok bere Il merito delle donne [emakumeen meritua] lanaren bidez, bere jakitate zientifikoa zabaldu zuen, garaiko gizarte maila altuko emakumeen artean. Lorategi batean kokatzen ditu zazpi pertsonaia andrazko, eta horiek hausnartu eta eztabaidatu egiten dute gai zientifikoei buruz, filosofia sokratikoaren bidez, eta metodo horri jarraiki, natur zientziei buruzko ideia berriak aurkitu nahi dituzte. Horrela, garaiko teoria zientifikoen jakitun eta gizonezkoek bezala zientziara begiak zabal, emakumeek askoz azkarrago egin ahal izango dute aurrera, beren eskarmentu baliosa eta jakinduria preziatua ekarriz.
Dell merito delle donne
“Emakumeen meritua” lanak ez du gaurkotasunik galdu.
[Floridororen hamahiru kantu]
Floridoro lana italiar emakume batek idatzitako lehen zalduntza-olerkia da, eta kutsu feminista indartsua sartzen du genero hipermaskulino batean. Ohiko ezaugarriez zipriztindua -baso ilunak, jauregi liluragarriak, uharte sorginduak, sorgin seduzitzaileak- Floridoro, garai bateko bi zaldun handienen istorioa da: Floridoro ederra, dena maitasunerako arriskatzen duena, eta Risamante ederra, atsekabetan dauden emakumeei laguntzen diena, bere herentziaren bila diharduen bitartean. Oro har, Moderata Fonte idazleak emakumeen gaitasuna defendatzen du sendo, tradizioz gizonezkoek menderatutako arloetan balorea izateko. Eta emakumeen heziketarik ezari buruz egiten dituen kritika irekiek, gizon ez fidagarrien mende egon behar duten emakumezko pertsonaia batzuen egoera larrian dute oihartzuna.
Tredici canti del Floridoro
Dall’incipit del libro:
Scegli d’ornati, e ben composti accenti
Il più bel fior, leggiadra Musa, e canta
Li spogliati trofei, gli incendi spenti
Dal tempo, ond’ancor Marte e Amor si vanta.
Di’ le battaglie rie, le fiamme ardenti,
Ch’uscir da l’arme, e dalla face santa
Allor, che ‘l fero Dio gli altari avea,
E Ciprigna adorata era per Dea.
Canta l’inclite imprese, e i dolci affetti
De’ cavallieri, e de le donne illustri,
Fa’ che di quelle man, di questi petti
Viva il pregio, e la gioia eterni lustri;
E agguaglia lo stil con quei concetti,
Ch’escon de’ pensier miei vaghi e industri,
Mentre al raggio purissimo, e divino
D’un’alma coppia il rude ingegno affino.
Fra tanto ella, che luce e scorta sia
Della nobil da noi fatica presa,
Favorirà per così lunga via
Quel bel desir di c’ho la mente accesa;
Altrimenti quest’opera saria
Oscura troppo, e mal guidata impresa,
Né sperarei, senza il suo lume grato,
Di pervenirne al fin sì desiato.
FRANCESCO Serenissimo, splendore
Del fortunato Imperio di Toscana.
Voi, che quel sete, senza il cui favore
Ogni fatica mia reputo vana;
Degnisi il vostro generoso core,
Per l’alma sua virtù via più ch’umana
Talor rivolger del mio basso ingegno
Gli incolti versi, che cantando vegno.
Tutte le regioni italiane spiegate in 27 minuti (con sottiotitoli)
Lehenbiziko harria
2023-11-04 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Bernhard Mathiuet
Arantza Martinez Etxarri (itzultzailea)
Klima aldaketak Azoka herrian eragin zuen larrialdia hainbestekoa izan zen, biztanleek ziztu bizian alde egin behar izan zutela. Eta han izan zuen hamabost urteko Nischiik herri osoari etorkizun oparoa ekarriko zion ideia bikaina. Baina fanatismo itsuak eta zikoizkeriak eragindako liskarrek herritarren zoriontasunerako ahaleginak eta maitasuna biziraupenerako borroka gogor batean eraldatuko dituzte.
Nischiiren aita bere jakinduria eta indarragatik estimatutako gizona da. Bere familiak eta herritar gehienek hari jarraitzen diote, fanatikoak uxatzeko beharraz. Lortuko al dute? Zer egingo du bere familiak bere ametsak lortzeko?
Gertaera zirraragarriek, sentimendu sendoek eta protagonistek planteatzen dituzten bizitzari buruzko galdera sakonek, maitasunari, zoriontasunari eta bizi irauteko borrokari buruzko eleberri dramatiko honetan murgiltzen gaituzte. Irakurleek amaiera ikusgarri eta harrigarri bat espero dezakete.
Eskuineko eskuan ukabil baten tamainako harria hartu, labur pisatu, helburua finkatu eta indarrez bota egin zuen. Garezurreko hezurrek krak egin zioten eta gorputza erori.
Urrutiratzen ari zela, bere atzetik zetozen gizonen garrasien artean dozenaka kolpe gor entzun zituen bizirik gabeko gorputzean.
Azoka, mila biztanle baino gutxiagoko herria, berriro esnatu zen goiz latz hartan. Egunak poliki-poliki igarotzen ziren, pauso txikien berezko erritmoaz. Bien bitartean, hiriburuak, probintziako hiriek eta errepide nagusienetako herri handiek erreformei, aurrerapenei eta askatasunari esker aurrera egiten zuten, oparotasuna lortuz. Baina, istiluak, gerlak eta suntsiketak zirela eta, berriro erori ziren miseriarik sakonenean. Ordura arte, erabateko aldaketa horiek ez zioten Azoka herriari eragin. Haren igoeren eta jaitsieren erritmoak naturak baldintzatuak ziren, baita giza erabakien araberakoak ere, bizirik irauteko errespetatu beharrekoak, guztiak.
Gainera, urrun mantendu zituzten herritarrek auzi nazionalak eta nazioartekoak, gehienetan borondatearen kontra atzerrian borrokatuz, ondoren, jakintsuago itzultzeko. Ikasi baitzuten zer behar duen gizakiak bizitza on bat izateko, eta, bereziki, zer ez duen behar.
Gizon horietako bat Atal Ziam zen. Haren sakrifizioa handia izan zen gerlara joan behar izan zuenean, bere emazte maitea Erieel eta bere zortzi urteko bikiak Nischii, alaba, eta Baz, semea, utzi baitzituen. Lau urte luzez bota zituen faltan bere familia, baserria, animaliak eta herria. Baina altxor aberats batekin itzuli zen etxera. Inork ez zion galdetu Atali berari zerk eraldatu zuen horrenbeste. Baina jendea bere ausardiagatik harrituta zegoen, bere barne indarrak eta itxura duin nahiz lasaiak zirela eta, batez ere, bere jakinduriagatik, ematen zituen aholku bikainengatik eta herriko jendea erakunde solidario batean batzeko erakutsitako gaitasunagatik. Gehienek jarrera hori estimatzen zuten, bereziki, azkenaldian herriko komunitatearen bakea suntsitzen ari zen fanatismoaren sukar arriskutsua jasaten ari ziren auzotarrek. Atalen hitzek udalbatzarrean arreta handia jaso zutenez, oso goraipatua izan zen.
Egun hartan, itxaropenez elkartu ziren gizonak, herriaren porrota ekar zezakeen eta geroz eta larriagoa zen arazo bati irtenbidea aurkitzeko.
Atalek etxeko gauza funtsezkoenak antolatu ondoren, honela galdetu zion bere emazteari:
-Erieel, ahuntzekin laguntza behar al duzu?
-Pixkat bai, ahuntzama eta bere antxumeak gainontzekoengandik bereizteko.
-Oso ongi. Nischiiri aginduko diot, orain joan beharra dut eta, agur.
Etxetik irtetear zegoenean, bere semea Baz agertu zen.
-Aiota, Nischiik iraindu egin nau, joko al diot?
-Zuk ez al duzu inoiz horrelakorik egin? Baz, hamabost urte dituzu eta jakin beharko zenuke indartsuenak ahulena babestu behar duela eta ez gaizki tratatu.
-Bai aita, baina oraindik inork ez badu bere bekatuengatik zigortzen, Jainkoak zigortuko du hiltzen denean.
-Jendeak dio Jaungoikoa errukitsua dela. Esan iezaiozu Nischiiri niregana etortzeko, berarekin hitz egin nahi dut eta.
Nischii agertzen da eta aitak galdetzen dio:
-Nischii maitea, biraoak esan al dizkiozu Bazi?
-Ez aita, ergela deitu diot, soilik, nitaz barre egin duelako, gainera, ergela ez da biraoa, ezta Jaungoikoari faltatzea ere.
-Ez, maitea. Baina ez dago ondo besteei ergel deitzea. Orain, eskolara joan aurretik, lagundu amari ahuntzekin nik komunitateko bilera dut eta.
Cristina de Pizan: Damen Hiria
2023-10-29 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Damen Hiria liburuaren pergaminozko edizio frantses baten miniatura. BnF.
Argiztatzailea Damen Hiriko Maisua bezala ezagutzen da.
Damen Hiria liburuaren pergaminozko edizio frantses baten miniatura. BnF.
Argiztatzailea Damen Hiriko Maisua bezala ezagutzen da.
Beren dohainengatik baino xarmengatik gehiago maite dituzten emakumeen adibideak
Onartzen badugu badirela, gizonak seduzitzeko janzten, apaintzen eta edertzen diren emakumeak, esango dizut honek ez duela balio gizon zintzoentzat, beren dohain moralengatik nahiago dituztenentzat. Ihardesten ahal didazue bertutea baldin bada, eta ez edertasuna, gizonak erakartzen dituena, eta sedukzioa berez zerbait txarra baldin bada, orduan hobe dela emakumeak hain bertutetsuak ez izatea, baina sofisma bat litzateke. Gauza onuragarriei ez zaie inoiz uko egin behar, ergelek gaizki erabiltzen dituztela aitzakiatzat hartuta. Orain adibideekin erakutsiko dizudana da emakume asko izan zirela beren bertuteaz maitatuak. Gogoraraziko nizuke, hasteko, bizitzan zehar gizonek beren perfekzioagatik desiratu zituzten santuen kasua.
Era berean, Tarkinio, Lukreziaz maitemindu bazen, lehen esan dizudan bezala bortxatua izan zena, areago izan zen bere zintzotasunagatik eta zuhurtasunagatik edertasunagatik baino. Izan ere, Lukreziaren senarra eta beste patrizio erromatar batzuk, besteak beste, Tarkinio, bortxatu zuena, afari batean, bakoitza bere emazteaz hitz egiten hasi zen, berea bertutetsuena zela esanez. Egia jakiteko eta ados jartzeko, beren etxeak bisitatzeko eta beren emazteak zein zereginetan ari ziren jakiteko bildu ziren. Lucreciari buruz, guztien artean, modu zintzoak laudatu zituzten, oso modu sinplean jantzita aurkitu zutelako, artilea iruten eta neskameekin hizketan. Tarkinio, senarrarekin batera, liluraturik geratu zen hain xalotasun eta apaltasunagatik, eta hortik sortu zen hura laidoztatzera eramango zuen grina.
«… Berria da Damen Hiria bere emakume-erresuma berriarekin; izan ere, lehen aldia da emakume bat tradizio maskulinoaren aurka altxatzen dena genero-kontzientzia sortzeko. Damen Hiria […] lan honek emakumearen eta feminitatearen irudi bat eraikitzen du, kulturarekin, gizonekin, elkarrizketan sortutako pentsamendu baten eratzetik abiatuta, noski, ez baitzegoen besterik, adeitsua zein klerikala, baina harrigarria bada ere, desberdina. Eta desberdintasuna da hitz egiten duena, idazten duena, emakumea dela .»
Victoria Cirlot
Damen Hiriak, feminismo modernoaren aurrerapen argitzat hartzen denak, poesia, historia eta gai moralizatzaileak lantzen dituen lan bat koroatzen du. Argumentazioa harrigarria da bere modernitateagatik, bortxaketa, sexuen arteko berdintasuna, emakumeek ezagutzarako duten sarbidea, etab. bezalako gaiak jorratuz, liburu hau garai modernoen egunsentian emakumeen historiarako eta mendebaldeko pentsamendurako funtsezko lan bihurtzen baitute.
La cité des dames, Christine de Pizan © Bibliothèque nationale de France
Sempronia Erromatarraz
Sempronia Erromatarra emakume liluragarria izan zen. Bere garaiko emakume guztien gorputz eta aurpegiz ederrena, are gehiago nabarmentzen zen bere adimenagatik. Ez zegoen ezer hain sotil edo konplexurik, non ezin baitzezakeen hutsik egin gabe gogoan atxiki, nahiz eta oso zaila izan. Kontakizun luzeenak ere errepika zitzakeen oroimen-gaitasuna zuen. Latina ez ezik, grekoa ere bazekien, eta bikain idazten zuen, denak txundituta.
Hitz egiteko era eta aurpegiera oso atseginak zituen. Estilo justu eta ederra zuen. Beraz, edonori irabaz ziezaiokeen hitzaldi batekin. Jendea dibertitzea nahi bazuen, alaitasuna sortarazten zuen, baina malenkonia eta negarra ere eragin zezazkeen nahierara. Nahi bazuen, ausardia pizten zuen entzuten ari zirenengan, arriskuari aurre egin ziezaioten. Inor ez zen nekatzen hari begiratu eta entzutearen plazerraz, hain ziren gozoak eta delikatuak haren keinuak, hain zen atsegina haren gorputzaren mugimendua. Ahots melodiatsua zuen, eta lehiaketak irabazten zituen hari-instrumentu guztiak bikain joz. Egia esan, asko eta askotarikoa zen bere adimenaren etorria.
Sempronia romanoimperio.com
Non hitz egiten den Clelia ausartaz
“Ez zitzaion adorerik falta izan Clelia nobleari, gudu-zelaietan ilustratu ez bazen ere. Gertatu zen erromatarrek bake-hitzarmen baten berme gisa onartu zutela dontzeila noblea bahitu gisa agintzea, maila handiko beste erromatar birjina batzuekin batera. Denbora batez gatibu egon ondoren, Clelia matxinatu egin zen, Erromako hiriari desohoragarri iritzi baitzion bere emakume noble asko atzerriko errege batek edukitzea preso. Bera adorez eta buruargitasunez armatu zen, eta bere zaindarien zaintzari promesekin iseka eginez, gauez ihes egin zuen bere lagunekin. Tiber ibaiaren ertzera iritsi ziren. Han, belardi batean, Cleliak zaldi bat aurkitu zuen jaten, eta Cleliak, inoiz igo gabea baitzen, jauzi egin zuen gainera, hankalatraba. Uraren sakontasunaren beldur izan gabe, bere lagunetako bat bizkarrean hartu eta ibaia zeharkatu zuen. Besteen bila itzuli zen, bata bestearen atzetik ibiltzera, Erroman zituen gurasoei onik eta onik itzuli arte.
Erromatarrek asko estimatu zuten dontzeilaren kemena, eta bera bahitu zuen erregea ere miretsi egin zuten, eta bere ausardia dibertitu ere egin zuen. Balentria haren oroimena gordetzeko, erromatarrek estatua bat jaso zioten Cleliari, dontzeila bat zamalkatzen irudikatzen zuena, eta tenplutik hurbil, luzaro iraun zuen gain batean, jarri zuten.
Gure hiriaren oinarriak jarri ditugu. Orain barrutiko horma altuak eraiki behar ditugu.
Peter Paul Rubens (1630-1640). Clelia, Tiber ibaia pasatzen. Louvre Museoa, Paris.
Julio Villar: E, petrel!
2023-10-19 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
julio villar
E, petrel!
Nire ontziak 7 metroko luzera du, eta 1200 kilo pasatxoko pisua. Serie-fabrikazioan egina, printzipioz, zeharkaldi laburrak egiteko baino ez dago prestatua.
1968ko apirilean abiatu nintzen Bartzelonatik, eta portuz portu nabigatuz, Mediterraneoan zehar Marokora iritsi nintzen, eta ondoren Kanarietara. Atlantikoa zeharkatu nuen geroago, 34 egunetan.
Antilletan hilabete batzuk pasatu nituen, eta gero, Karibetik barrena, Panamara iritsi nintzen: handik Pazifikora jo nuen.
Galapagoak, Markesa uharteak, Tuamotu, Tahiti, Haizebeko uharteak, Cook, Hebrida Berriak, Fiji, Zeelanda Berria, Ginea Berria eta Torres itsasarteko uharteak, Koral itsasoa, nire bizitzako bi urte eta erdi bete zituzten bizikizun zoragarriz.
Australiako iparraldea, Arafura itsasoa, Timorko itsasoa, Indiako ozeanoa, Txagos uhartedia, Madagaskar, Mozambike, Hegoafrika, Esperantza Oneko lurmuturra, Santa Helena uhartea, Brasilgo ipar-ekialdea, bidaiaren baitako geltokiak izan ziren. 1972ko udan Lekeition bukatu nuen zeharkaldia, Cabedelloko portutik atera, Paraiban (Brasil), eta 61 egun itsasoan eman eta gero.
Nire ontziak lau urte eta erdian 38.000 itsas milia inguru osatu ditu; alegia, lurrari buelta eta erdi, gutxi gorabehera. Mistral lurbira osatu duen itsasontzirik arinenetakoa da. Arinena, beharbada.
Nire bidaian portuetan lan egin dut, dirurik gabe atera bainintzen. Lagundu didan jende oso abegikorrarekin egin dut topo, askotan.
Bizitza erraza zen uharte eta herrialdetan bizi izan naiz, natura aberats eta oparoaren erdian. Panama eta Tahiti artean ia dirurik gabe bizi izan nintzen, batetik bestera. Une sinestezin baina oso benetazkoz beterik daude urte horiek.
Liburu hau nire bidaiako poz eta tristura askoren kontakizun egiazkoa eta benetakoa da. Liburu hau nire arimaren isla da.
Galapagoetako petrela argazkia: e-bird
Banoa. Erria txikotak. Bizitza nirea da, eta eskutik helduta, bagoaz biok munduan barrena. Atzean utzi ditut gustuko ez ditudan gauza denak. Zentzurik gabeko kontuak. Aitakeriaz promesak egiten dituzten jauntxoak, bizipoza ezabatzen eta hipotekatzen duten sistemak. Eta lurra ezagutzeko hartu dezakedan bide bakarrari ekin diot, nirea ere bai baita lur hau.
Eskutik helduta goaz, nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza, eta gaur hemen abiatzen dugun bide hau maitasun ekintza bat da, heriotza arte iraun behar duena. Horregatik, gure ibilera polita da, elegantea, estetikoa.
Oinez noa. Batzuetan, bizitza aurretik doa, ni atoian naramala, arrastan, alai, mingarri, inkontziente. Bestetan, nik urratzen dut bidea, nire buruaz oso seguru; eta nire bidezidorrak hautatzen ditut, eta ingurura begiratu, korrika egin, atseden hartu, bazterrak deskubritu, eta erabat aztoratzen naiz nire aurrean dagoen guztiarekin.
Joan naiz. Urruti nago jada, oso urruti, eta ezin dut atzera egin. Hori dela eta, batzuetan, pixka bat bakarrik sentitzen naiz. Pixka bat baino ez.
Banoa, eta jabetzen naiz zer erantzukizun sortzen zaidan bizitza modu honetara hartuta, bakarka, aurrez aurre. Egunen batean nire ausardiarengatik ordaindu behar badut, ordainduko dut. Ez dut horren bueltan itzulinguruka ibili nahi. Horrek, gaur, ez du axola. Arriskua izango da nire bizitzeko modu honen ordaina.
Haizeak eta izarrek naramaten lekuetan ibiliko naiz pasieran. Ezer ez da handiegia. Edozer egiteko gauza naiz. Guztiari hel diezaioket. Ezer ez da txikiegia. Guztiak merezi du egina izatea. Zoriontsu izatea, nahikoa dut horrekin.
Arrain hegalariek pozik behar dute olatuak gainean puskatzen zaizkienean. Haien jauziei begiratzea ikuskizun hutsa da. Tarteka, olatu gandorrean punpaka ikus ditzaket.
Antza denez, bizimodu mugatua dute. Hegaluze eta urraburuek herio batean jazartzen dituzte ur azpian, eta orduan, uretatik atera beharra daukate, eta hegan egin, hil edo biziko ahaleginetan. Batzuetan, olatuaren aurka jo eta norabidez aldatzen dute, haien harrapariak despistatuz.
Askotan, ordea, haien mugimenduen zelatan egon den txoriren batek eraso egiten die. Arriskutsua da haien hegalari bizimodua ere.
Hain dira altuak arrain hauen hegaldiak, gauetan, nire oihalen aurka egiten baitute tupust; eta gero, erori eta ontziaren kubiertan hiltzen dira.
Haizerik gabeko eguna. Patxada eguna. Izaki erraldoi baten larruaren antzera mugitzen da itsasoaren gainazala. Olatuak sakabanatu egin dira eta motel antzean dabiltza. Sigi-saga. Norabide jakinik gabe. Batzuetan, bi olatuk bat egiten dute, eta halakoetan, muino altu eta leun bat sortzen dute, inolako zakarkeriarik gabe.
Muino urdinen multzo infinitua iruditzen zait itsasoa, etengabe aldatzen itxuraz eta kokapenez. Arin doaz paisaia mugagabe horretako ibarrak, edonora bidean.
Ontzia olatu garai horien tontorrera igotzen denean, zerumuga luze eta ikusgarria zabaltzen ari zait begien aurrean. Eta une horietan, haizetxo leun-leun baten besarkada iristen zait, gozo-gozo.
Azkar noa, oso azkar. Bete-betean bizitzeko gose aseezina sentitzen dut, eta ez naiz konformatzen egote eta izate hutsarekin. Halakoa naiz gaur. Joan ziren oroitzapenak eta, lagundu, lagundu zidaten. Baina oroitzapena ez dira dena. Jada atzean geratu ziren gomuta politak “izan ziren”.
Nire ontzia denboran barrena doa. Nire gorputza ere, denboran barrena doa. Gogoko dut orainaldi hau, gaur gaurkoa eta orain oraingoa, itsasoan nabigatuz. Nire orainaldiak harreman eguneratuak eta zuzenak ditu inguruko guztiarekin, dena barnean biltzeko sentimendu ukigarri bat dauka, eta min eta desira sarkorrak, kateagarriak. Nire arimaren baitan dagoena miatzeko zoriona sentitzen dut.
Azkar noa, oso azkar. Mantso noa, oso mantso.
Eta hala esaten diot neure buruari: “Kaixo, Julio! Egun on!”.
or.
Ibiltzera ateratzen naiz. Pasiatzera. Mendiak igotzen ditut. Txoriei so egin. Fokakumeak laztandu. Amarrak bilatu. Hondartzan larru gorritan korrika ibiltzen naiz. Arroketan eseri. Itsas labarretatik, arretaz jarraitzen diet manta-arraia erraldoien ibilerei. Ihesi doan eguzkia zelatatzen dut. Ezkutatu egiten naiz, eta putzutan dabiltzan flamenkoei begiratzen diet, nire gordelekutiik. Hondarretan hartzen nau loak. Esnatu egiten naiz. Barre egiten dut. Irribarre egiten diet izarrei.
Hauxe da guztia. Nire uharte mortuan nago.
Galapago uharteak argazkia: civitatis
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Nostalgia ez da salgai
2023-10-10 // bAst // Iruzkinik ez
Argazkilaria: Beronika Zamora
Xan Idiart idazle garaztar gaztearen bigarren ipuin bilduma honetan zortzi obra biltzen ditu. Umorea, maiz beltza, irudimen mugagabea eta kultura zabala agertzen ditu, euskara arin zehatzarekin, Sharon Tate, krokodilo bat edo aleman piloto baten irudiak halako kaleidoskopo atsegin batean jarriz.
Xan Idiart
1994 Donazaharre (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Argazkilaria: Beronika Zamora
Allande Oihenart idazle historialariak Notitia Utriusque Vasconine 1637 urtean agertu zuen: bi Baskonia bereizten zituela, bat iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa, bi erresuma indartsuen menean. Liburu honetan “Iparraldeko Baskonia” hortatik, hots “iparretik ikusiz” Euskal Herriaren iragana zehazten da. Maiz hegoaldetik ikusiz, iparralde honi garrantzi eskasa ematen zaio, ahaztuz lehengo baskoien eremu zabal indartsua izan zela.
Liburu honek, obra hura oroituz, “Notiziak” agertzen ditu, “Baskoien” munduari bere tokia aitortuz. Azpimarratuz bere historia ezagutzen ez duen populua mundutik ezabatzeko arriskuan eta zorian dagoela. Memoria galtzen duen jendea bezala. Ez daki non dagoen, ez nondik datorren, ez eta norantz ari den.
Argazkilaria: Beronika Zamora
2022
“Ngugi wa Thiong’o idazle kenyarra, Gogoa deskolonizatu bere liburuan luzaz mintzo da bere herrian egin esperientzia teatral pasionagarri batez. Antzerkiaren betebeharra lerro erdi batez azaltzen du eta haren ustez arduratzen da gizakia bere idurikoekin edo ingurugiroarekin duen konfliktoez. Misio argia zait, beri oroituz gure aitzinekoek beren irudikoekiko ezinbiziez orrialde aunitz bere bazituzten, ingurugiroa, berriz guri zitzaigula egundainoko abiaduran aldatzen eta jaukitzen, beti trabes berriak sortuz.”
Antton Luku
Garaztar guztien memorian Libertimendu ematera ateratzen ziren bolantak, inauterikari betidanik. Izen horrek libertitzea erran nahi du, jolastea, eta libertimenduak gure adimenean jostatze ausagailuarekin egiten du oihartzun. Lekukotasun zaharrek, ahozko zein idatziek, forma biziki ezberdinak azaleratzen dituzte: bolantak ez zebiltzan plazan bakarrik. Dudak dagozkigu, bizkitartean, eragileei buruz; rol ezberdinen arteko hierarkiak ez dira emanak, baina bolanta iturri guztietan dantzari ikusten badugu ere, pertsonaia horrek, bolantak, dantzaz haratago ez du deus erraten?
Dantza berrien sortzeko, zaharra aditu behar dela dio Juan Antonio Urbeltzek, inkestak egin-eta bide horretan abiatuz gero, txirikordatu metaforen hondoraino jautsi behar dela, ipuin eta esapideak biluztu, estetika hori baldintzatzen duen zentzuaren bila.
Uzten badira bere gisa sailkapen berri edo arrotzak, hasten bagara begiratzen hori guztia ez antzerki edo dantza gisa, baina funtzio politiko-soziala zeukan artedrama baten eran, betikoak zaizkigun gure plazetako ekintzak pieza frango falta dituen puzzle baten hondarrak bezala ager dakizkiguke… Hasiz gero ikasten eta ikusten, berriz, gozamenarekin batera zentzu osatuago bat da arrasortzen.
Saio honek, esperientzia pertsonal eta testigantza eta lekukotasun anitz erantsiz, antzerkientseguetako geletan garatu soa du bakarrik pausatzen gure betiko libertitzeko moldeetan.
Antton Luku Hargindegi
1959 San Frantzisko (USA)
Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Lanbidez, Donibane Garaziko ikastetxeko irakaslea da.Nahiz eta Estatu Batuetan jaio zen, amikuztarra da, han hazi eta bizi izan baita.
Tambourinek Hego Euskal Herriko gizon batekin bizi izan dituen emazte baten bizipenak bildu ditu, gazte arokoak. “Gaztaroa ametsez beteta genuen eta amets horiek mehatxatuak baitziren. Haurrak izateak bizirautea lagundu baitu“. Bere liburuaren bidez ere, garai hartan euskara eta Euskal Herriak bizirauteko izandako zailtasunak ez ditu ahaztu. Autorearen arma bakarra idazkera da: bizitakoa kontatzea eta isilduak direnak agerian uztea. Beranduegi izan gabe lekukoa pasatzen du eta jakilego hau uzten du ondokoentzat, norbaitek jarraituko duelakoan memoriaren lana. ikuspuntu feminista batetik adierazi nahi izan du Iparraldeko emazte gazte baten bizia Hegoaldeko militante baten ondoan. Maitasunak alaitua eta heriotzak goibeldua gaztetasuna!
Marikita Tambourin
1946 Baigorri (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Bordeleko Unibertsitatean etnologia edo antropologia ikasketak egin zituen. Euskal irakasle eta idazlea da.
Idazlearen lehen liburua da umorez eta sarkasmoz betea, funtzionario baten gora beherak aipatuz. Euskal Herriko giroan eta hainbat nekezi eta ameskerien erdian dabilanak itxaropen gutirekilako mundu bat jorratzen du.
Amaiur Epher Argazkilaria: Bob Edme
Amaiur Epher
1994 Izpua (Nafarroa Behera, Euskal Herria)
Alexander protagonista ez da erlatibismo totalera lerratzen, lanjerosa izan baitaiteke. Ez du sinesten profezietan, ez borroka kolektiboetan; porrotera joan baitira azken hamarkadetan. Borroka indibidualean sinesten ez badu ere, horretan tematzen da. Barne gatazkak ditu, gizartearen isla da azkenean. Baina ez da horrendako amore eman behar, Isidorok dioen gisan, «ez dugu statu quo-a kontserbatuko pazifistak garelakoan». Pesimismoak ez du erran nahi deus egin gabe egon behar dela. Pentsatzen dut pesimista askori on eginen diola liburuak, aski irekia dela eta gogoeta anitz pizten dituela.
Berriako elkarrizketa (Ainize Madariaga)
Mayi Pelot zena zientzia fikzioan aintzindari izan zen 1980ko hamarkadan. Obra honetan bere idazlan osoak biltzen dira, informatika eta interneten aurreko gogoetak dira, oro har, mundu berri beldurgarria erakutsiz, kutsadura eta ziber kultura menperatzaileekin.
Arg: maiatz
Mayi Pelot
1947 Talença (Okzitania) – 2016 Miarritze (Lapurdi, Euskal Herria)
euskal idazlea eta Maiatz literatur aldizkariko sortzaileetarik bat izan zen.[4] Zientzia fikzioa euskaraz jorratzen aitzindaria izateagatik da ezaguna. Olerki ipuin eta eleberriak.
Argazkilaria: Beronika zamora