Lazzaretto vecchio
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: ekaina, 2020
Eka29 1

Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria

Posted by lazzaretto in bAst

Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria                  Ismael Manterolak arrazoi du, Kultura aro berrian izenburu duen artikuluan (Berria, aurtengo sanjuanbezpera) esaten dituen gauzetan. Begi ernez atzeman eta deskribatu du bizi dugun egoera. Ia guztiz ados nago egin dituen hausnarketa horiekin.   […] jendeak ez du erantzun, eta onartu beharko dugu museoetara joaten direnak gutxiengoa garela, eta beste gutxiengo asko bezala, ez gaude gobernatzen gaituztenen lehentasunen...

Read More
Eka27 0

Gabrielen margoak

Posted by lazzaretto in bAst

Gabriel Korta poetak (1951-2020) olerkigintza zuen eginkizun nagusi. Baina era berean, tarteka margolan batzuk egiten zituen, neurri txikikoak, eta eskuarki argizaria erabilita. Hemen jarri ditugu batzuk, erakusgarri, haren lanaren eta izatearen lekukotasun bat eman nahian. Misterio tentagarria Erabat isiletik itxaropenez beterik… Oi! Misterio hori misterio tentagarria bakarrik sentitzen garenontzat. Norbaitek, edo zerbaitek, egin duela guzti hau. Hori pentsatzea… Baina hala ere misterio...

Read More
Eka23 0

Mundua irakurtzeko alfabetoak

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

Irakurtzeko modu asko dago, mundua irakurtzeko modu asko. Argazkilariak bere begiz irakurtzen du lehenbizi paisaia, aurrean daukana, eta kameraz hartzen du istant hori, kameraz idazten du. Guk begi kolpe batez irakurtzeko moduan.   Arrandegi batean erosleak arrainak irakurtzen ditu. Auto baten motorrari begira eta entzunez, mekanikariak motorra irakurtzen du. Giza soinari begira, mediku batek gizakiaren gorputza irakurtzen du. Tabernariak aurpegiei begira, bezeroaren aldartea irakurtzen...

Read More
Eka20 0

Trinche futbolari lirikoa

Posted by lazzaretto in bAst

Trinche futbolari lirikoa  Futbolari aparta. Miretsia. Partidu batzuetara ez zen joaten. Bizizalea zen. Haren hilberria heldu zaigu. Bizikletan zihoala, gizon bat saiatu zaio bizikleta osten, eta eragin dizkion zaurien ondorioz hil da Trinche. Trinche Carlovich handia, Maradonak eta Pelek miretsia. Juan Maidana atxilotu dute, hogeita hamabi urteko bizikleta-lapurra. El Trinche. Tomas Felipe Carlovich. “Bazirudien baloiak eramaten zuela bera. Baloi adimentsua, ongi tratatzen zutelako...

Read More
Eka16 0

Eliane Brum erreportari oharkorraren izkirioak

Posted by lazzaretto in bAst

  Eliane Brum kazetari, idazle eta dokumentalista brasildarra da, 1966. urtean sortua. Porto Alegren eta São Paulon aritu zen lanean eta ondoren, 2010. urteaz geroztik, freelancer dabil eta epe luzeko proiektuak egiten ditu Amazoniako biztanle tradizionalekin eta Grande Sao Paoloko aldirietakoekin. El País, The Guardian eta bertze hedabide batzuetan idazten du. Zortzi liburu ditu argitaratuak – ez-fikziozko zazpi eta eleberri bat, eta horrez gain kronika, ipuin eta saiekera bildumetan...

Read More
Eka13 0

Itsas hegian

Posted by lazzaretto in bAst

  Agorrilaren lehen astezken-goiz batez abiatu ginen beraz Cambotik zazpi lagun… Orai, itsas hegira txangoa egiteko berriz aukera eman zaigularik, gogora ekartzen dugu duela laurogeita hamar urte inguru bertze batzuek egin zutena. Jean Etxepare Bidegorri medikuak Beribilez izeneko lana ondu zuen, autoz lagun batzuekin Euskal Herrian zehar egindako txangoaren kontakizuna emanez. Hemen puska batzuk,...

Read More
Eka09 0

Antoñana gurearen “odola oroi” irakurgaia

Posted by lazzaretto in bAst

Antoñana gurearen odola oroi irakurgaia Pablo Antoñana  (Viana, 1927-2009) idazle nafarra aspaldiko ezaguna dugu. Idazle saiatua, miretsia, maitatua. Batez ere eleberriak idatzi zituen eta prentsarako artikuluak. Ia lan guztiak Pamiela etxean atera zituen eta hortxe atera da hemen aipagai dugun liburua ere, Odola oroi (Relato cruento), oraindik orain Luis Mari Larrañagak euskaratua eta etxe berean argitaratu dutena. Odola oroi honetan historia unitario bat erakusten da, mende erdiz...

Read More
Eka06 0

Ez-maite ditut ez-maite hainbat eleberrikote… baina Dickens is different! 

Posted by lazzaretto in Koldo Goitia

Gaur kalekume bixeradun bat etorri zaigu Lazzarettora. Koldo Goitia dugu. Konfinamendua Dickensekin pasa duen irakurle konformagaitza. Idatzi hau ekarri digu:   Ez-maite ditut ez-maite hainbat eleberrikote… baina Dickens is different!  by Kalekume Bixeraduna   Garai erreseteatu hauetan, non Normalidade Berriak jango gaituen Saturnok bere semearekin egin zuen legez, sekulako erabakia hartu dut: Dickens-en nobelatzar bat irakurtzea. Maniaz beteriko lettorea nauzue (geldi irakurtzen duen...

Read More
Eka03 0

Anthologie baskischer literatur

Posted by lazzaretto in bAst

Anthologie baskischer literatur Euskal poesiaren antologia bat argitaratu da alemanez. Austrian, oker ez banago. Antologia guztietan bezala, olerkari batzuk hautatu dira eta olerkari horien olerki batzuk. Beti hala izan ohi da antologietan. Anthologie basquischer literatur –Die Stimmen der Amsel du izenburu (Euskal literaturaren antologia- Zozoaren ahotsak) eta Mikel Babiano López de Sabando itzultzaile poliglotaren ardurapean egin da. Liburua elebiduna da, olerki guztiak euskaraz eta...

Read More

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Raimundo Lanas urretxindor nafarra 2022-06-26
  • Isiltasunaren musika 2022-06-19
  • Ida Vitale 2022-06-12
  • Heremakono: hogei urte zorionaren zain 2022-06-05
  • Susanna Rafart 2022-05-29
  • Ttitto Aguerre zizelkaria: “Formaren bila noa puska baten barnean delakoan” 2022-05-22
  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA