Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bi aldiz urkatua
Atalak: bAst
Bi aldiz urkatua
(Oliten duela 200 urte kendu zuten urkabea)
Edonork ez dauka Pedro Biurrun tafallarraren marka hausterik. Bi aldiz urkatu zuten, 1345. urtean, eta ez da broma. Hala irakurtzen dugu “Olite. Historia, Arte y Vida” liburu mardulean, Jose Maria Perez Marañon adituaren lanean. Euskaraturik hona ekarriko dugu pasartea:
Gertaera lazgarri bat izan zen 1345. urtean: urkatze bikoitz bat. Pero Biurrun, Tafallako biztanlea, urkan hilarazi zuten “por furtos que fizo” (lapurtzeagatik) eta “erregearen ogia” 23 egunez jan ondotik kartzelan, urkatu egin zuten. Ohikoa zen gorpua urkabetik zenbait egunez dilindan egotea, batzuetan ezin itoz zegoelako, jendaurrean lotsa eta eskarmentua erakusteko. Denbora horretan senitartekoek zaintzen zuten gorpua, inork arropak ez osteko edo hegazti harrapariak hura jatera ez gerturatzeko. Askotan, sorora lanera zihoazen laborariek uxatu behar izaten zituzten. Baina, beharrezkoa zen Erregearen baimena edo haren ordezkariarena, gorpua handik jasotzeko. Oraingoan senitartekoek ez zuten araua bete. “Gorpua urkatik jaitsi zuten (desenforcaron el cuerpo) eta San Bartolome elizan lurperatu zuten, Oliten, hilarazitakoen hilerri derrigorrezkoa baitzen. Gobernadoreak jakin zuenean, Oliteko Prebosteari agindu zion, Miguel Periz de Alcalde jaunari, lurpetik atera zezatela, berriro epai zezatela eta jendaurrean urka zezatela, bigarrenez. Errebolta baten beldur, exekuzioa 30 gizon armadunekin indartu zuten.
“Eraile dena hil bedi” esaera zen garai hartan nagusi, Nafarroako Erreinu guztira zabaldua, XIV. mende hasieran Lizarrako Kontzejuaren Ordenantza abiapuntu hartuta. Eta zigor hori betearazteko modurik arruntena urka izan zen, burugabetzea baino gehiago: “la soga por el fierro”. Hiribildu batean urka Erregearen justiziaren ordezkaria zen.
Oliten bada paraje bat La Horca deitua, suplizio leku horren oroigarri, hiribildutik tarte batera jarri ohi baitzen, “arkabuz tiro batera”, Huarteko Ordenantzak dioenez. Harlanduz egindako urkabea zen, zeuzkana “ hiru zutabe sendo laukian, pisu handiko harriz eratua”, eta oinarri horren gainean altxatzen zen kadalsoa edota taula, hiru oholekin, eta handik zintzilikatzen zituzten gorputzak. Zaragozako errepidetik ikusten zen, dio kronista batek. Ziur aski, obrako egitura, ez oholak galkorrago baitira, Ertarotikoa izango zen, eta zenbait mende iraun zuen.
Hemen egon zen kokatua urkabea, 1820 arte, noiz eta Oliteko herritarrek desegin baitzuten, alderdi liberala gailendu zenean, 1811ko Cadizko Gorteetako Dekretuaren babesean.
Merindade buru izanik,, erregeen Gorte eta Erreinuko Gobernadorearen ohiko Egoitza, Oliten epaitzen eta hartzen ziren heriotz zigorra zutenetarik hainbat, bertan hilarazteko. Oliteko historia, zoritxarrez, aberatsa da horrelako gertakarietan.
Atentzioa ematen du zenbat exekuzio izan ziren, heriotz-zigorra izanik Foruaren arabera, soilik traidore edota pozoitzaileentzat (pozonadores). Zentinelak eta harresiko atezainak urkatzen dira, traizio egiteagatik, baina baita ere moja hartu eta bortxatzen duena, muntazko lapurreta egin dutenak (furto en mano harrapatuak), “bidelapurrak”, diru faltsifikatzaileak eta delitu larrien egileak: “heriotza segurua”, “emakume behartua”, “sueten hautsia”, “etxe errea”, “traizioa”… Hamasei urtetik beherakoei ez zitzaien heriotzarik ematen, belarriak moztu eta Erreinutik erbestera botatzen zituzten.
Prebosteak urkarazi egin zuen frantsez bat “por furto que fizo de dineros” 1319an eta beste bat zilarrezko kikara bat lapurtzeagatik. Ondoren, 1337an, Gobernadorearen aginduz, Oliteko Prebostea, oinezko lau gizonekin, Garcia de Bujanda-ren bila doa, Garizumako Pazko egunean gizon bati lapurtu eta bizia kendu baitzion, Uxueko bidean. Kartzelan 54 egun pasatu zituen eta urkatu egin zuen “ribaldo” batek, urkatzaile edo “borreu”, bost sueldo jaso baitzituen bere lanagatik. Beste batean, 1347an, bi lapurrek 500 ardi ostu zituzten Barindanon eta 30 behor Larraonan. Gobernadoreak atzeman zituen, hilarazi eta buruak Olitera ekarri eta “urkatu”. (…)
Ez ziren urkan hilaraztearekin pozik geratzen. Kasu asko ezagutzen ditugu, gehiegizko laztasuna eta itsumena izan zena kondenatuekin, beharbada mendekuz edo eskarmentuz.
Sokagile batek, 1337an, hil egin zuen Oliteko prebosteak Bardeetan zuen mutila, “Cabezo de Gracia ondoan”. Heriotz-zigorra eman zioten, “oinetatik tiraka arrastan eraman zuten” Oliteko karriketan zehar eta urkatu zuten. “Por fazer justizia” partida arrunta da Erreinuko Kontuen Ganberan agertzen diren erregistro edo fakturetan. Oraingoan, badakigu bost sueldo ordaindu zirela “arrastatu zuen” aziendagatik, hiru diru jaso zituela añafila (tronpeta mairua) jo zuen pregoilariak, sei diru eskailera-eramaleak, bost diru urkatzaileetako bakoitzak, eta abar.
Batzuetan, epaia izugarria zen: “arrastan eraman, burugabetu eta ondoren urkatu”. Behin gertatu zen preso bat arrastan eraman zutela Oliteko karriketan, oinetatik lotuta zaldi baten isatsari, pikotan jarri zuten jendaurrean lotsagarri eguardira arte, klarin doinuz lagundurik urkaraino eraman, ebaki zizkioten mihingaina, belarriak eta ukabila, eta azkenik urkatu zuten. Arrastea, batzuetan, narraren, ohol batzuen edo idi-larru baten gainean zigortua ipinita egiten zen.
Aurten dira 200 urte, Oliten urkabea kendu zutela. Beharbada antzezlan batekin ospatzeko moduko urteurrena dugu. Bigarren Hezkuntza bukatu gabe dutenek zortea dute, asko jota belarriak moztuko dizkiete. Ja!