Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Kolera ez da sartuko
Atalak: bAst
[ Olite II ]
Historian zehar izurriteak maiz izan dira eta hori gogoratzeko onak izan daitezke egun hauek. Berriro gatoz Olite. Historia, Arte y Vida (JM Pérez Marañon) liburutik hona pasarte bat ekartzera:
XIX. mendeko “kolera morbo”
Ez zen Oliten sartu 1885ean eta horregatik ohoratzen du Kolerako Ama Birjina.
Izurria, Apokalipsiko laugarren zalduna (Ap. 6,8) nahi bezala ibili zen trostan XIX. mendean: 1801, 1809, 1819, 1832, 1834, 1855 eta 1885. urteetan. Eta jarduteko protokoloa edo probidentziak beti ziren berberak: izurri-abisua, Erregearen edo Obispoaren agindua errogatibak egiteko, osasun-kordoia eta zaingoa hiriko ateetan, pertsonak eta animaliak sar ez zitezen, salgaiak (batzuetan fumigatzen ziren) eta korreoa (puntzoi batekin zulatzen zen eta ozpinarekin busti), pertsona kutsatuak isolatu lazaretoetan eta ermitetan, berrogeialdia pasa arte, hobiratze kasik isilpekoak eta Jainkoari esker ona, gaitza joana zenean. 1834koa eta batez ere 1885ekoa, ospetsuena, deskribatuko ditugu soilik.
1834ko eta 1855eko izurriak
Izurri “asiatikoa”, 1834koa, Nafarroako zenbait herritan agertu zen, batez ere Corellan. Ez zen gobernuaren edo apezpikutzaren agindurik iritsi, baina Oliteko Osasun Batzordeak erabaki zuen 24 orduko goardiak egitea Hiriko atarietan, bai laikoek eta bai apez eta fraideek. Izurria hurreratu ahala, errogatibak enkargatu ziren, eta Aiuntamentua gonbidatu zuten parte hartzera. Meza kantatuak eman ziren San Pedron eta Santa Marian goizeko seietan eta Errosarioa errezatzen zen iluntzean, Kontzejalak bertan zirela, lepagora ofizialarekin.
Irailaren 13an hasi zen Santo Kristoaren bederatziurrena. Hilaren 14an, hil zen Joaquina “la de Pinos”, lehen biktima. Egunero hiltzen ziren 12-15 pertsona. Gaixotasunak 8-14 ordu irauten zuen. Aiuntamentua eta Eliza elkartu ziren San Frantziskon eta erabaki zuten prozesio handi bat egitea urriaren 3an Sortzez Garbiaren irudiarekin, letaniak kantatuz eta zuzi piztuekin, San Franciscotik San Pedrora.
Hilaren 7an, Errosarioko Ama Birjinaren jaian, bando bidez ezagutarazi zen prozesioa, meza nagusia, Fray Anton Yoldo frantziskotarraren predikua, salbea eta erreguak. Arratsaldean errosario santua parrokia bietan. Aiuntamentua joan zen lepagoraz jantzia. Izurria atertu zen.
Izurritean, kanpailariek, ez alarmatzeko, eriaren agonian jotzeari utzi zioten, ohitura baitzen, eta elizako hiletan apaiza bakarrik lagun zutela. Izurriak jo zituen San Pedroko bikarioa, Martin Gomez, eta Santa Mariakoa, Francisco Torres. Oliten 284 pertsona hil ziren.
1855ean, Olitera beste izurri bat heldu zen. San Frantzisko komentuko Birjina Sortzez Garbia San Pedrora eraman zuten, herri guztiak, Kabildoak eta Aiuntamentuak erreza zekion. Lehen biktima, Micaela Hamis 24 urteko neska gaztea, uztailaren 1ean hil zen. Hil, 156 pertsona hil ziren. Izugarria izan zen, hilabete bakarrik iraun arren.
Kolera izurria. 1885
1884ko uda. Frantzia kolera morbozinbaditua da eta espainiara heltzen hasten da. Azken balantzean, 500.000 gaixotu eta 200.000 heriotza. Nafarroan, 11.000 gaixo eta 3.120 heriotza.
Olite alerta egoeran bizi da. Otsailean Felipe Agerri-k, hildakoen orga gidatzen duenak, utzi egiten du lana beldurragatik. Aiuntamentuak, kexak entzunda, agindua ematen du isurbideak konpontzeko, zaborra eta simaurra jasotzeko Las Tejadas-etik, herritarrei eskatzen dizkie higienea eta garbitasuna. Hiru kontzejal arduratuko dira agindutakoa betetzen ez dutenei begiratzen eta isuna jartzen.
Oliteko Osasun Batzordeak obeditu egiten ditu Nafarroako Gobernuaren aginduak. Lurperatu bitartean hilerrian gorpuak edukitzeko kapera-depositu bat eraikitzen hasten dira. Eraikitzen duten bitartean Teilerian bilduko dira.
Uztaila amaieran, hiru lazareto prestatzen dira, ohe, jan, medikamentuz hornituak…, han edukitzeko obserbazioan kanpotik datozenak edo izurriaren seinaleren bat dutenak. Leku horiek dira: Santa Brigidako ermita, Escuelga jaunaren ortua, eta Elias Gomez-en ortua.
Kaleetan sufrea erretzen da eguratsa desinfektatzeko. Erreklutatzen dira 24 zaindari, sarrerak, lazaretoak eta abar zaintzeko. Estazioan fumigatzen dira bidaiari eta bagaje guztiak, eskatzen zaie “osasun gida”edo osasun patentea. Oliteko familia bat Frantziara doa, Oliteko bi pertsona itzultzen dira eta zuzenean doaz lazaretora, nahiz eta aurka egin.
Gizakiek hartutako neurriez gain, hor da fedea ere. Obispoak karta bat bidaltzen du errogatibak egiteko eskatuz. San Pedroko parrokoak, Jose Diego Tirapu jaunak, Aiuntamentuari pasatzen dio, eta honek, uztailaren 26an, erabakitzen du hiru eguneko errogatibak egitea eta gonbidatzen ditu Kabildoa, Aita Frantziskotarrak, Gobernuko Ordezkaria, eta bandoa joz, herritar guztiak. Xedea hau da: “Ahalguztidunari arren eskatzea libra dezala biztanleria hau hainbeste hildako eragiten ari den astindu honetatik”. Jose Ortuzar aitak, Frantziskotarren Zaindariak, bere kasa, San Rokeri bederatziurrena egitera deitzen du, izurritearen aurkako abokatu baita. Etortzen dira Errejidore Sindikoa eta Sekretarioa.
Aiuntamentua bere osoan: Galo Azcarate, Alkatea, eta Kontzejalak, Fermin Maeztu, Ceferino Suescun, Andres Bariain, Rafael Navascues, Crispin Lerga, Justu Izuriaga eta Juan Bautista Perez izanik, erabakitzen dute bederatziurren bat eskaintzea Oliteko zaindariari, Sortzez Garbiari, abuztuaren 17tik aurrera, arratsaldeko 7:30etan, eta kandelak emango dituztela argitarako, bai erdiko armiarmarako ere. Herri guztia joan zen. Izan ziren aitortzak, jaunartzeak, errosario santu frantziskotarra edo zazpi pozena, Aita Joseren sermoia. Aiuntamentuak erabakitzen du hilaren 26a, bederatziurrenaren amaiera, “festa” izango dela Hirian.
Abuztuaren 25ean, errosarioa esatea, prozesioa zabalgunean San Francisco elizaren aurrean, San Roke eta Guztiz Garbiaren irudiekin. Aita Josek hasten du sermoia. Hamabost minuturen buruan, belaunikatzen da eta isilune luze bat egiten du. Arren eskatzen dio Amabirjinari galde honekin: “Birjina Guztiz Santua, kolera-morbo ez da Oliten sartuko, ezta?”. Hiru bider esaten du. Isiltasuna, malkoak, zer-otea. Azkenean, altxatzen da Aita Jose eta aditzera ematen du: “Esaten dit Amabirjinak kolera ez dela Oliten sartuko”.
Olite harriduratik konfiantzara aldatu zen. Sinetsi zuen Aita Joseren hitza eta Sortzez Garbiarena.
Hilaren 26an, jai sortu berria ospatu zen, goizargiko ibilia eta diana, prozesio, meza nagusia, Aiuntamentua bertan, eta Te Deum kantatuz.
Goiz-albako letrak, gau hartantxe bat batean ateratakoak, honela dio:
Celebramos en Olite
una gran fiesta en honor
de la Virgen nuestra madre,
que un buen día preservó
a este pueblo, que piadoso
a sus plantas se postró,
del cólera que en otros pueblos
tantas vidas segó en flor.
Gozo santo y alegría
en la conmemoración
de la gracia que la Virgen
de su hijo consiguió
para un pueblo que piadoso
a sus plantas se postró.”
Ospatzen dugu Oliten
besta handi bat
Birjina gure amaren ohorez
gorde baitzuen egun on batez
herri hau, jarri zitzaiona
ahuspez,
beste herri batzuetan hamaika bizi
lerden ebaki zituen koleratik.
Bozkario santu eta alaitasun
graziaren urteurrenean
Amabirjiñak semeagandik
grazia erdietsi baitzuen
herri batentzat, hau
jarri baitzitzaion ahuspez.”
Oliten bizimodu arrunta egiten da. Inguruko herrietan, Tafalla, Miranda, Larraga, Pitillas, Peralta… izurriak dirau. Baina Olite uharte bat bezalakoa da. Ixten dira lazaretoak eta jendea itzultzen da bere egunerokora.
Esaten zuten Peraltan: “Goazemazue Olitera. Han denetik jan-edaten dute eta ez dira hiltzen. Hemen gauza asko utzita gaude eta jendea hil egiten da oraindik”, Baranguán familian esandakoaren arabera.
Kolera ez zen Oliten sartu eta J. Ortuzar aita “Ama Birjina mintzatu zitzaion fraide” bihurtu zen.
Aiuntamentuak, 1886ko abuztuaren 6an, Galo Azkarate alkate zela, erabaki zuen “urtero ospatzea abuztuaren 26an herri festa, meza nagusi kantatu batekin eta sermoiarekin”. Kolerako Ama Birjinaren eguna da, urtez urte betetzen dena, eta ospatu zen lehen mendeurrena ere, erlijio, kultur eta herri-kutsuko hainbat ekitaldirekin.
Lehenago ere bazirela komeriak! Arraioa!