Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Elgorria
Atalak: bAst
Elgorria
Umorezko liburuetan ezagunenetakoa izango da noski Fernando Plaentziarra izeneko hau. Ondo etorriko zaigu egun petral hauetan, pixka bat egurasteko. Hitzaurrean honela dio Juan Martin Elexpuruk:
“Liburua, Fernando Plaentziarra…izenburuaz badoa ere, esan beharra dago pertsonaia hori ez dela historikoa, Pernando Amezketarra bezala, baizik eta nolabait esateko, Fernando, Plaentzia aldeko zelebre guztiak direla. Izen horrekin batasuna eman nahi izan zion Jon Etxaidek bere liburuari eta arrazoi horrengatik eta beste batzurengatik mantendu egin dugu liburuaren izenburutzat.
Gure ipuintxoetako pertsonaiak, langileak, ugazabak, mozkorrak, medikuak, apaizak, ehiztariak… dira, kaletarrak, Pernando Amezketarrarenean alderantziz, eta lantegia, taberna edo kalea dute jokaleku.
Hasieran aipatu dugun bezala, lau iturritako urez osatua dago liburu hau:
Lehenengo partea, Jon Etxaideren Pernando Plaentxiatarra liburutik aukeratutako ipuintxoez osatua dago. Liburu horretan datozenak Juan San Martinek jaso zituen, gero Jon Etxaideri kontatu zizkion eta honek gipuzkera osatuan idatzi. Ez genuke ezer berririk esango Jon Etxaide gerra osteko prosagilerik onenetarikoa (onena ez esatearren) dela esango bagenu. Moldaketa egiterakoan sartutako aldaketak ez dira handiak izan. Modatik pasatako zenbait hitz trukatu, pasarte batzu laburtu, hikako aditza Plaentziako erara jarri, umore-ziria zorrozten ahalegindu… Izango da moldatu beharrean aldrebestu egin ez ote ditugun pentsatuko duenik ere.
Gero Juan San Martinen Zirikadak eta Eztenkadak liburuetatik aukeratuak datoz. Plaentzia-Eibarko euskara bizi-bizian idatziak dauden liburuak irakurtzean, ipuintxoen edukiaz aparte elkarrizketen graziak liluratu gaitu. Oso aldaketa txikiak egin ditut. Lexikoa, josketa eta…ia erabat errespetatu dira. Beraz, garbi esan beharra dago ipuintxo horiek hain trebeki idatzi zituena Juan San Martin izan zela, eta nire lana, batu antzean jartzera eta ukitu batzu ematera mugatu dela, aukera egiteaz aparte.
Liburuaren azken laurdena, neuk han-hemen jasotako eta Eibar aldizkaritik hartutako ipuintxoez osatua dago. Eskerrik beroenak Eibar aldizkariaren bilduma osoa utzi zidan Don Pedro Zelaiari”.
Marrazkiak Josu Okina-renak dira, oso adierazgarriak, liburua txit aberasten dutenak eta alaitzen.
Gaitz-giroan bizi garenez, Medikuenak ataleko hiru puska hautatu ditugu.
Mesede baten ordez
Behin joan zen guraso bat bere semeari elgorria* osatzen ibili zen medikuarengana kontua pagatzera. Garestiegia iritzi zion eta gizonak erreguka:
-Zerbait merkatuko didazu baina?
-Merkatu? Zer dela eta?
-Ba, nire seme honi eskerrak darabiltzazulako aurten horrelako irabaziak.
-Zer ba?- galdetu zion medikuak.
-Bera izan zelako eskolako guztiei elgorria pegatu ziena.
*elgorria=sarampión
Errezeta astuna
Eibarko mediku bat joan omen zen inguruko baserri batetara. Errezeta egiterakoan konturatu omen zen lapitzik ez zeukala. Baserrian ere ez zuten eta klarion bat eraman zioten.
Besteak hartu eta gaixoaren gelako atean idatzi omen zuen errezeta hori.
Handik laster, baserriko seme nagusia jaitsi zen botikara, bizkarrean atea zeramala.
Analisia
Andre bat egon omen zen behin medikuarenean eta honek esan omen zion txiza analizatzea komeni zela, zer eduki zezakeen jakiteko. Medikuorrek hain ondo hartu omen zuen, ezen, eskerrak emanda pozarren joan bait zen etxe alderantz, bere gaixoarentzat erremedioren bat bilatuko ziola eta.
Biharamonean han azaldu zen medikuaren etxera plazarako saski handi batekin. Neskameak berehala igarri zion erregaloren bat zeramala eta sekulako ongietorriarekin hartu zuen.
-Hemen nator ekartzera…-hasi zen esaten.
Eta zer ez zen izango neskamearen ustekabea, ikusi zuenean saskitik ateratzen papelean batutako gauza handi bat… oilarra zelakoan sopera itxurako kirtendun ontzi handi bat…
Analizatzeko zen.
Oraingoz, horixe, jaun-andreok. Banoa bizkarrean atea hartuta. Aio.
Marrazkia: Josu Okina