Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Memeloqueryac
Atalak: bAst
Memeloqueryac
Egun hauetan mezu asko iristen ari dira. Horietako batzuk gaixotasunari buruzkoak, nola eragiten duen gorputzean, zein izango den egoera laster, etxean geratu, metro eta erdi, behar-beharrezkoa baldin bada bakarrik, isuna izango da, etxean umeekin jolastu, eta bideoak ere bai, familia bat nor bere musika-tresna joz, bertsoak, denon artean lortuko dugu, hau ez da berriketa. Beste batzuk memeloq hutsak. Txisteak ere bai. Ba al dakizu zer gertatu zaion Peperi? Garagarno enpresa batean lan egiten du eta hogeita hamar mila litro garagarno zegoen zisterna batera erori da. Lagunak erantzuten dio, bai heriotza negargarria. Eta kontatzaileak, ez, ez, ez da hil, hiru bider atera da txiza egitera. Ja! Barre algara. Baina, baina, nola konta daitezke txisteak gauden egoeran egonda? Ene! Hau serioa da! Jendea hiltzen ari da! Arnastu ezinda dago ospitaleetan! Beste txiste bat. Haurdun geratu ezin duen emakume bat joan da komentura… Zuk ahal duzu eta gera zaitez etxean, ni erizaina naiz, lanera joan behar dut, hura izugarria da! Norberari egokitzen zaionean izugarria da dena, eta ez zaionean, txistea edo “pasakoda” bat. Eztula, sukarra, ui ui ui, zer ote da… ene! Hau estutasuna, hau! Norbera gaizki dagoenean, eta luzaroan, gauzak beltz ikusi ohi dira. Hori ongi adierazi zuen Gabriel Korta poetak, “asun beltzezko koroa” jartzen duela hondoa jota urtetan dirauenak. Hau da, hau! Koby zikiñ onec erotu, erasotu eta acabatuco gaitu! Elcho nazcagarry ikuseçiña! Gure arauac austera datorrena. Guk hi acabatuco haugu vai! Bertze irri-egingarri bat heldu da mezuen postontzira: Eskuak garbitu behar direla eta, hainbertze garbitu ditut ezen orain 29 urte Darling dantzalekura sartzean ezartzen zuten ikonoa agertu baitzait. Jajaja! Berehala heldu da erantzun bat taldera: Bertçe memeloquerya bat. Igorlearen buelta: Gauza seriosak nahi badituzu, joan zaitez hileta batera, han guztia da oso seriosa! Ene! Nola dagoen girue! Orain hiletak ere murriztuta daude, beharbada ez dugu hilartitz edo epitafiorik ere izango, auskalo zer nolako hilkutxa jarriko diguten, gure azken bidaia egiteko. Turismo agentzietatik heltzen zaigun mezua hau da: Ez ezazu ezeztatu bidaia, atzera ezazu. Horretan saiatuko gara ba! Erraça ez da izango. Behar-ordu estua hel daiteke, beldurrak illic egon gaiteçque, bihotza beldurpean, ezin arnasaric hartu, estu naiç! Bihotç estutu onec zer noraco izanen du? Garai hartan modan zegoen Darling dantzalekura joatea eta levi’s galtzak janztea, haiec garayac! Darling memeloq hori birala eginen da ziurrenic. Une hauetan jende askok gogoratuco ditu han biçitaco une gozo gogoangarriyac. Une hauetan biçitçary errepaso eguiten zayo. Balcoyetan icusten dut jendea zigarroac erretçen, pixka bat lasaitçeco eta lapicoac astintzen. Ez dira ausartzen kalera irteten, agintaritzaren patruilak gera zaitzake eta isun latza jarri. Lanera bai, paseora ez. Gizon bat egunero jaisten da kalera zigarro bat edo lau erretzera, alkantarilla (estolda-zulo) baten ondoan jartzen da eserita, laneko buzo urdina jantzita eta agintzaritza etortzen zaionean llaveinglesa (giltza ingelesa) ateratçen du eta hura konpontçen ari dela esaten die. Emakume batek bere ahaide guztientzat egiten ditu erosketak eta hala denei galdetçen die gauza bera, quezcatuta baitaude etchean, autoa dela eta: zer da hobea, diesela, gasolina ala electricoa? Esaera da: “Çaharrac escapuric eç eta gazteac segurantziric eç”, baina denok batera lortuco dugu, lortuco dugu. Bilobac aitonari, çerura begira dagoela: lainoac mugitzen dira. Bertze memeloq bat heldu da uaxaq bideç: Koby gaitzaz kutsatuta dauden guztiac sarrera doan izanen dute igande arratsaldean, Darling dantzalekuak ateak irekiko baititu, hogei urte itxita egon ostean, eta barra librea izanen da. Ondoren, inguruco jateche batean Azquen afariya: saguxarra saltsan. Azken dantza hau… Balkoitik begiratçen dut eta pareko balcoy batean aurpegi eçagun bat aurquitçen dut: Greta Thumberg !