Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ez gara beti bat, aldatuz-aldatuz goaz
Atalak: bAst
Ez gara beti bat,
aldatuz-aldatuz goaz
Meghan Markle / Argazkia: gtresonline
Megan Marklek konfiantzazko ile-apaintzaile bat izan du, George Northwood. Sussex-eko Duke-dukesak britainiar erret familiatik irten direnetik, bertze garai bat hasi da, alde guztietatik begiratuta, eta Northwoodek omenaldi bat eskaini die sare sozialetan, eta The Telegraph egunkarian elkarrizketa bat eman du esanez harreman estua zuela Meghan-ekin eta haren orrezkera nabarmenen sekretua zein den. Estilista honek bezero ezagunak ditu, Gwyneth Paltrow, Alexa Chung, Rosie Huntington-Whiteley, Doutzen Kroes, Alicia Vikander, .. eta dio aski urduri zegoela hura ezagutu zuenean, baina Meghan “txit atsegina izan zen eta lurrean zeuzkan oinak”. Marklek hau esan zion: “Cali-ko neska bat bertzerik ez naiz, eta nik oso maite dut estilo kaliforniarra, Rosie eta Gwyneth-ekin egiten zenuena”. Oso eroso sentitu nintzen lehen unetik bertatik.
“Oinarrizko guztia egin beharra geneukan, baina baita ere nahi genuen gertuko ager zedin, denekin tratua duen herriko printzesa izan zedin”, dio haren lehenengo look haiei buruz, orrazkera eta estilo desberdinak probatzen zebiltzan garaikoak. Northwood-ek aitortzen du bere bezero guztiekin gustatzen zaiola bidaia bat hastea eta elkarrekin haziz joatea, pixkanaka, eta Meghanekin gauza bera gertatu zen: “Ama izan zenean, progresio bat izan zen. Hazi egin zen bere paperean (…) Ikus zitekeen zein eroso zegoen”, dio estilistak, eta gogorarazten du Meghanek umea izan eta gero ilea luzeago utzi zuela.
Meghanen orrazkera ez da beti bat, aldatuz-aldatuz doa. Bera ere aldatuz doa. Populu zen, gero royal, eta orain berriro populu. Edo pop-royal. Edo royal-pop. Etxeko altxagarria nahi du, baking powder utzita. The Simpsons saileko pertsonaiaren baten ahotsa izan daiteke gure Meghan. Bikoizketako aktoreak gogoz har dezake lan eskaintza hau.
Liam Hemsworth at a public appearance for INDEPENDENCE DAY: RESURGENCE Cast Rings The Nasdaq Stock Market Opening Bell, NASDAQ MarketSite, New York, NY June 14, 2016. Photo By: Derek Storm
Liam Hemsworth
Aldatuz-aldatuz doan bertze bat Liam Hemsworth aktore australiarra dugu, izan ere azken aldian bi gauza bederen aldatu ditu. Bata, jateko modua, vegano izateari utzita, eta bigarrena konpainia, Miley Cyrus-i agur esanda. Iaz kirofanotik pasa behar izan zuen, giltzurruneko harri bat kentzeko, eta medikuek aholkatu zioten dieta beganoa aldera uzteko, izan ere harri hori oxalato gehiegiak eragindakoa baitzen; sustantzia hori oso ugaria izanik espinaka, erremolatxa, patata eta arbendoletan.
Osasun egoera zail horrekin batera gertatu zen Miley Cyrus-engandik dibortziatzeko paperak sinatzea. Harreman hori hondatu baitzen, emakumeak Tennesse-n duen rantxoan elkarri baietza eman eta sei hilabetera.
Eta orain aurkitua duke haren ordezkoa: Gabriela Brooks. Hogeita bat urteko modelo kotizatua da. Txoratuta utzi du aktore ospetsua. Bazkari informal bat antolatu zuen Liamek gurasoekin eta bere neska berriarekin agertu zen. Badirudi, bere sorterrian berreskuratua duela bizipoza Hemsworth guapoak. Ez gara beti bat, Liam, aldatuz-aldatuz goaz!
Paco Ibañez abeslariak elkarrizketa batean aipatu zuen gai hau, aldatzen joatearena, denborarekin bertze batzuk izatearena: “No somos, vamos siendo” adierazi zuen. Ez gara, izanez goaz. Alegia, aldatuz-aldatuz goaz. Ez gara beti bat eta bakarra.
Miley Cyrus eta Cody Simpson / Argazkia: holmex
Miley Cyrus eta Cody Simpson urte erdiz elkarrekin
Liam Hemsworth-engandik banandu ostean, Miley Cyrus-ek aurrera egin zuen bere maite-bizitzan. Erromantze arin bat izan zuen Kaitlynn Carter-ekin, baina bazebiltzan zurrumurruak, Cody Simpson-ekin harremana zuela. Kantari bikoteak baietsi egin zuen zurrumurrua, eta nahiz eta internauta batzuek esan gutxi iraunen zutela, jadanik urte erdi egin dute elkarrekin. “6 hilabete zurekin, dira, bertze batekin bizitza guztia hainbat”, idatzi zuen 23 urteko interpreteak instagramen. “Maite zaitut”. Miley-ren txuri-beltzezko argazki bat ezarri zuen idatzi laburraren ondotik. Codyk argitara emandakoagatik jakin da biak elkarrekin daudela berrogeialdia pasatzen.
Luis Sepulvedaren azken-azken aldaketa
Berri txarra heldu da. Orodabirus gaitz honek eraginda gaixotu eta hil da Luis Sepulveda idazle txiletarra. Herrialdez hamaika aldiz aldatu zen, eta orain behin betiko lekua aurkitu du. Liburu gogoangarrien egilea dugu. Euskaraz badira batzuk argitaratuak.
Kaio baten historia
Katu handi, beltz eta gizena da Zorbas. Hanburgoko portu inguruan bizi da bere kideko lagunekin: Idazkario, Orojakitun, Colonello eta Haizalde. Egun batean, kaio bat agertzen da Zorbasen bizitzan, ezinean, hil-zorian, itsasoko petrolio isuri batek kondenatua. Zorbasek hitz ematen dio errun berri duen arrautzatik sortuko den kaioa haziko duela eta, zailagoa dena, hegan egiten irakatsiko diola. Eta hitza beteko du bere kideko katu adiskideen laguntzaz.
Patagonia Express
Luis Sepulvedak bizitzan zehar izandako gorabeheretan laguntzeko gonbitea luzatu egin digu. Aitonaren eskutik militantzia politikoan emandako lehenengo urratsetatik, gartzela eta herbestearen ondotik berraurkitu zuen Patagoniararte. Joan eta etorriko bidaiatan kontinentea zeharkatu duen ibilbide pertsonala dugu egilearena, Sepulvedak aitonari hitz eman zion tokira iristean baino amaiera izango ez duena.
Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea
Amazoniako paisaia erakargarriak, bertakoen emozio eta nahiak eta Bolívar zaharraren figura bakartiak progresoak hiltzera daraman mundu zoragarria marraztu egiten digute eleberri honetan.
Eta baita Berbaratza blog bikainean argitaratutako El Tano bidaia-kronika ere, Elixabet San Sebastian Lasak euskaratua.
Gaur, ordea, txiletarraren beste istorio bat euskaraz irakurtzeko aukera duzue Berbaratzan: «El Tano». Jatorrizko istorioa Últimas noticias del sur liburuan irakur dezakezue, zeina Patagonian eginiko bidaia bateko kontakizunek osatzen baitute. Luis Sepúlveda eta Daniel Mordzinskiren elkarlanaren fruitu honek aukera ematen dio irakurleari, bataren hitzen eta bestearen argazkien bidez, Patagoniako bidaia horren zapore paregabea dastatzeko. Hona hemen altxor horren zatitxo bat euskaraz:
EL TANO
El Maitén zen gure helmuga, bertan hasten baitzen La Tronchitaren bidaia Esqueleruntz. Eguna argitzen hasi berria zen, Lezana lakuaren ekialdeko ertza atzean utzi genuenean, eta, Pedro Cifuentesen ‒Pedro Patagonia lagunartean‒, basoko maitagarrien eta iratxoen pozerako, oraindik ez zen ageri mapetan. Goiz hotza eta argia zen, kantuan ari ziren txori goiztiarrak, txantxangorriak kuxkuxean zebiltzan aristokrata txiki iletsuen manerekin, eta okilaren etengabeko tok tok hotsak agurraren erredoblea zirudien.
Laino bakar bat ere ez zegoen patagoniar zeruan. Abiadura motelean sei bat orduz gidatzeko asmoa genuen, Cholila lakuaren inguruetara iritsi arte, eta atseden hartzeko eguzkiaren ordurik beroenetan, deabruzkoak baitira ozono geruzaren zuloa mundu australaren gainean kokatu zenetik. Nahikoa mate belar generaman, zigarretak, ur beroa termo batean, eta Pedro Patagoniaren amak oparitu zigun poltsa bete opil frijitu. Egun bikaina atera zen, haizea etengabe zebilen, Renault automobil frantsesen kontzesionario batek babestutako auto zuriaren tankea beteta geneukan, eta gure aldartea ezin hobea zen.
Poliki gindoazen harri koskorrezko errepide batean, izan ere, patagoniarrek dioten moduan, larritzea da ez iristeko modurik onena, eta presa alde egiten dutenek soilik daukate. Gainera, aldian behin geratu egin behar ginen, jaitsi, ireki eta ostera itxi egin behar genituen ganadua alanbradaren alde batean edo bestean mantentzeko balio zuten langak. Irekitzea erreza da, baina ixteko denbora behar da, gautxoek asmatutako mekanismo bitxiak ulertu arte. Halako uneetan badirudi teroek oro har sarkasmoz karranka egiten dutela. Poeren beleak errepikatzen zuen «inoiz gehiago ez»; teroak ez dira beleak, baina langa bat okerreko aldetik itxi nuen batean, argi entzun nituen adarren batetik zetozen «boludo» karrankari gardenak.
Azken oztopoa igarotakoan, Cholilara doan bidean sartu ginen, harri kozkorrezkoa hori ere. Nire lagunak bere Leica errepasatzen ziharduen, nahiz eta ez zegoen argazkiak ateratzeko gauza handirik. Iparrean, hegoan eta ekian Patagoniako estepa mehatsa geneukan, eta, mendebaldean, urrun eta berde, mendilerroaren magalak. Herrietako apaizak bezain serio, chimango batzuk begira geneuzkan telegrafo dorre baten behatokitik, eta hegan egiten hasiak ziren nire lagunak kamera altxatu zuenerako.
[…]
Eskerrik asko, Luis Sepúlveda, eta eskerrik asko, Elixabet.
Zer gerta ere, hobe orain irakurtzea. Auskalo zer dakarkigun geroak. Ez nuke esango Meghan Markle eta Liam Hemsworth elkartuko ez direnik Patagonian.