Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Nietzscheren arreba Elisabeth
Atalak: bAst
(Eingeschränkte Rechte für bestimmte redaktionelle Kunden in Deutschland. Limited rights for specific editorial clients in Germany.) Foerster-Nietzsche, Elisabeth (*10.07.1846-08.11.1935+) , Schwester Friedrich Nietzsches, D, – Halbportrait, – 1916 (Photo by ullstein bild via Getty Images)
Sarean youtubek aukera ematen digu hitzaldiak entzuteko. Horietako bat dugu Diego Sanchez Meca adituak Friedrich Nietzsche (Röcken, 1844-Weimar, 1900) pentsalariari buruz emandakoa, Juan March fundazioak antolatutako hitzaldietan. Filosofo alemaniarraren ekarpena eta balioa adierazi ondoren, hitzaldiaren amaieran, ohartzen zaio Nietscheren arrebak, Elizabethek, anaiaren obrarekiko izan zuen jarrera eta jokabideari.
Elisabeth ezkondua zen Bernard Föster-ekin, mugimendu antisemita alemaniarraren liderretako batekin, eta elkarrekin eratua zuten kolonia alemaniar bat Paraguayn, merkataritza xede zuena; baina emaitzak oso txarrak izan zirenez, Bernard Foster suizidatu egin zen eta Elisabet egoera zailean geratu zen, diru aldetik, zorpetuta.
Neba Friedrichen ospeak gora eta gora egiten zuela ikusirik, Alemaniara itzuli zen, dirutzeko asmoz. Nebaren apostolu egin zen, bildu zituen haren liburu, ohar, koaderno, karta, eta bestelakoak… eta artxibo moduan ordenatu zituen. Etxe horretan bertan bizi zen Nietzsche, jada burua galdurik, amak zaintzen zuela.
Elisabethek asmo bakarra zuen, nebaren egile-eskubideen jabe bakar bihurtzea. Hori betetzeko, txosten bat idatzi zuen, eskatuz aitor zezatela ama ezgai zela neba zaintzeko. Baina ez zioten aurrerabiderik eman. Orduan amari 30.000 marko eskaini zizkion eta amak onartu. Urte betean eskubide horiek ematen zuten kopurua zen. 1895etik aurrera nebaren obra guztia kontrolatu zuen Elisabethek. Zentsura ezartzen zuen eta nebaren biografia nahi zuen bezala eratzen zuen.
Argitaratzen zuenetik eskubideak jasotzeko eta diru gehiago egiteko, bi gauza egin zituen: Nietzscheren ospea handitu, harenganako kultua goratuz, eta bestetik, nebaren ideiak faltsutu eta Bismarktar nazionalismoaren zerbitzura jarri lehenik, eta nazionalsozialismo hitleriarraren zerbitzura ondotik.
Nietzscheren etxea Namburg-en
Naumburg-eko etxea peregrinez bete zen, han exhibitzen zuten Nietzsche bere begirada galduarekin eta festak egiten zituzten jendea erakartzeko.
(Eingeschränkte Rechte für bestimmte redaktionelle Kunden in Deutschland. Limited rights for specific editorial clients in Germany.) *15.10.1844-25.08.1900+Philosoph, Schriftsteller, DBrief Nietzsches an Peter Gast: ‘Also sprach Zarathustra.’ (Widmung)- Rapallo, (Photo by ullstein bild/ullstein bild via Getty Images) Niet Nietzscheren eskuizkribua: Honela mintzatu zen Zarathustra. zscheren eskuizkribua: Honela mintzatu zen Zarathustra.
Lehen Mundu Gerra hastearekin batera, Horrela mintzatu zen Zaratustraren 150.000 ale atera zituzten poltsikoko edizioan, soldado alemanek gudalekura eraman zitzaten Itun Berriarekin batera.
Elisabethek faltsutu egin zuen nebaren pentsamendua eta gizarteari aurkeztu ziona hau izan zen: nazionalismo alemana eta Alemania inperialaren balioak ondoen ordezkatzen zituen pentsalaria zela Friedrich Nietzsche.
Nebaren idatziak nahieran erabiltzen zituenez, debekatu egin zuen Ecce homo eta Antikristoa liburuak publikatzea. Aurrerago, argitaratzea erabaki zuenean, bertsio desitxuratu bat eman zuen, handik eta hemendik moztua.
Liburu horietan berariaz arbuiatzen ditu Nietschek ideia asko, Elizabetek nebari egozten dizkionak, eta gaur egun arte idazleari itsatsita geratu direnak.
Esaterako der Wille zur Macht argitaratu zutenean, ohar eta aforismoz osatua, hitzaurrean Elisabethek idatzi zuen nebaren obra gailurra zela, eta argitalpen bakoitzean zati batzuk gehitzen zituen, eta hala erakutsi zuen Nietzsche protonazi bat zela. Ez zen hori izan obra gailurra, inondik ere.
1904an Nietzcheren biografia nobelatu bat atera zuen Elizabethek. Hor gauza asko asmatu zituen gogoak eman ahala, eta esan zuen neba genio bat zela, heroi bat, santua, germaniar tradizio noblearen aldezkaria, erlijiotasun sakonekoa, eta guztiz faltsutu zuen nebaren benetako pentsamendua: askatasuna, ateismoa, moral tradizional eta puritanoa arbuiatzea, balioak aldarazteko asmoa…
Gaizki ulertzerik handiena, biografia nobelatu horri zor zaio. Elizabethen arabera Friedrich gerrazalea zen, eta krudeltasuna eta bortizkeria defendatzen zituen: ezin egiatik urrunago.
Eduard Munch margolariak Elisabethen erretratu bat egin zuen honek eskatuta, eta mihise handi batean erretratatu zuen, borrero aurpegiarekin.
Eduard Munch-ek Elizabethi egindako erretratua.
Honela mintzatu zen Zaratustra (eusk: X. Mendiguren B.)
Zaratustrak, ordea, ikusi zuen jendetza eta harritu egin zen. Gero honela mintzatu zen:
Gizona soka bat da, piztia eta gaingizonaren artean lotua, -amildegi baten gainean dagoen soka bat.
Harantzago-joate arriskutsua, bidean-egote arriskutsua, atzera-begiratze arriskutsua, zalantzan eta geldi-geratze arriskutsua.
Gizonak duen handitasuna zubi izatea da eta ez helburu: gizonak duen maitagarria harantzago-joataile eta behera-joataile izatea da.
Maite ditut behera joateko bestetarako bizi izaten ez dakitenak, zeren horiek baitira harantzago joaten direnak.
Maite ditut destainati handiak, zeren gurtzaile handiak baitira eta beste hegiaren joranez dauden azkonak.
Maite ditut izarren atzean ziorik bilatzen ez dutenak galtzeko edo beren buruak sakrifikatzeko: aitzitik bere burua lurrari sakrifikatzen diotenak, lurra noizbait gaingizonarena izan dadin.
Maite dut jakiteko bizi dena eta jakin nahi duena, noizbait gaingizona bizi dadin. Eta horrela bere galera nahi duena.
Maite dut lanean eta idoroketan ari dena, gaingizonari etxea eraikitzeko eta berari lurra, piztiak eta landareak prestatzeko: zeren horrela bere galera nahi baitu.
Maite dut bere bertutea maite duena: zeren bertutea galera-nahia da eta joranaren azkona.
Maite dut izpiritu-tanta bakar bat ere beretzat gordetzen ez duena, aitzitik bere bertutearen izpiritu osoki izan nahi duena: horrela gurutzatzen baitu zubia izpiritu bezala.
Maite dut bere bertuteaz lera eta patu egiten duena: horrela bere bertutearengatik bizitzen nahi baitu segi eta ez segi.
Maite dut bertute gehiegi izan nahi ez dituena. Bertute bakarra bi bertute baino gehiago da, horrela korapilo handiagoa baita zoria esekitzeko.
Maite dut arima suntsitzen zaiona, eskerrik hartu nahi ez eta ematen ere ez duena: zeren beti ematen baitu eta ez baitu bere burua gorde nahi izaten.
Maite dut lotsatzen dena, baldin eta dadoak alde ateratzen bazaizkio, eta gero galdetzen badu: jokalari tranpatia al naiz orduan? -bere beherakada nahi baitu.
Maite dut bere egintzen aurretik urrezko hitzak jaurtikitzen dituena eta agintzen duena baino gehiago betetzen duena: zeren bere beherakada nahi baitu.
Maite dut etortzekoak zuribidetzen eta iraganekoak erreskatatzen dituena: zeren presenteagatik bere buruaren galera nahi baitu.
Maite dut bere jainkoa zigortzen duena, zeren maite baitu bere jainkoa5: zeren bere burua galdu behar baitu bere jainkoaren koleraz.
Maite dut zauritzean ere sakona den arima, eta gorabehera txiki baten aurrean ere bere burua galtzen duena: horrela gogoz gurutzatuko du zubia.
Maite dut arima bere buruaz ahazteraino gainezka duena, eta gauza guztiak bere baitan dauzkana: horrela gauza guztiak galera bihurtuko zaizkio.
Maite dut izpirituz libre eta bihotzez libre dena: horrela burua bere bihotzaren errai besterik ez du izango, baina bihotzak bere burua galtzera eramango du.
Maite ditut tanta astunak bezalakoak direnak, banan- banan gizonen gainean dagoen hodei ilunetik erortzen direnak: tximista badatorrela iragartzen dute eta iragarle bezala galdu egiten dira.
Begira, Tximistaren iragarlea naiz eta hodeitiko tanta astuna: gaingizona da tximista honen izena.
Friedrich Nietzsche, olerkari, filologo eta pentsalaria
Portofino
Hemen nengoen ni, itxaroten, itxaroten-hutsari,
Ongiaz eta gaizkiaz haraindi, gozatzen
orain argiaz, orain itzalaz, erabat joko bakarrik izaki,
Erabat itsaso, erabat eguerdi, erabat denbora helburugabe.
Orduan, bat-batean, neska adiskide! bat zena bitu egin zen –
Eta Zaratustra albotik igaro zitzaidan.
Hamaika oinordeko utzi ditu Elisabethek mundu honetan eta ez gara ari izen hori dutenei buruz. Ez baita falta gezurtirik. Ez gezurrik, ez jende sinesberarik. Ezta gezurraz baliatuko den agintaritzarik ere. Aio ta hurrengo arte.