Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Malê  argitaletxe afro-brasildarra
Mai16 0

Malê  argitaletxe afro-brasildarra

Atalak: bAst

Malê  argitaletxe afro-brasildarra

Rio de Janeiron, Brasilen, argitaletxe berria eratu zuten 2015ean: Malê Editora. Idazle beltzen lanak argitara emateko. Vagner Amaro eta Francisco Jorge dira arduradunak. Eta iaz aldizkari bat ere sortu dute: Mahin revista literaria.

 

Malê argitaletxeak ateratako Mahin aldizkari literarioa

Mahin aldizkariak Elisa Lucinda-ri eskaini dio azala, Livro do avesso liburua atera baitu. Hemen liburuaren puska bat:

 

Atzo ezin izan nuen jasan. Begiratu nion eta esan: alferrik galtzen nauzu, ez zara nitaz baliatzen. Gure maitasuna ausentziaz betea da. Ez dut gehiago nahi, niretzat gutxi da. Hortaz, zurekin geratuko naiz, baina bertze gizonezko batzuekin ere oheratuko naiz, ados? Ezin duzu zerbitzua zeuk manejatu. Pazientzia. Pistan nago! Entzuten didazu?

 Jakina ez dagoela niri entzuten; ez nago ero, aurpegira esan diodalako. Mintzatzen banaiz joan egingo da. Ez dut nahi horrela joan dadin, beragatik. Nik diodanean bakarrik. Oh, zergatik pentsatu nuen hori? Kaxa txiki bat egon behar luke izkinan gaizki pentsatzeko, orduan ez nuke jakingo haietaz. Pozten naiz Ahotsa entzuten ari ez zaidalako. Non geratzen da, hemen ez dagoenean? Ni, uh, irtetera noa, beldur naiz neure buruaz.

 Malê argitaletxeak liburu mordoska atera du bortz urtean. Asmoz eta jakitez, lan fin bat egina du. Gehienak autore bakarreko liburuak dira, baina badira batzuk zenbait idazleren lanak biltzen dituztenak. Esate baterako, Amor e outras revoluçoes antologia poetikoa.

Amor e outras revoluções. Grupo Negrícia taldea.

                                                        

Títulua: Amor e outras revoluções. Grupo Negrícia: antologia poética

Egileak: Conceição Evaristo, Salgado Maranhão, Elisa Lucinda, Éle Semog, Lia Vieira, Amélia Alves, Ana Cruz, Cizinho Afreeka, Deley de Acari, Eustáquio Lawa, Hélio de Assis, José Jorge Siqueira, Jurema Araújo, Luis Turiba eta Vivalde Brandão Couto Júnior.

Gaia: Poesia brasildarra; Poesia; Grupo Negrícia taldea

Sinopsia: “1982an fundatu zen, irekidura  “motel, mailakako eta seguru” giroan, diktadura militarraren amaieran, Negrícia Poesia e Arte de Crioulo idazle taldeak bildu zituen poeta eta fikzio-idazleak, hitza hartu nahi zutenak eta diskurtsoan eragin, non eraikitzen baitziren iraganeko narratibak, eta brasildarrek amesturiko etorkizuneko nazio demokratikoarenak. Amor e outras revoluções liburuak irakurleari erakusten dio poesia beltz garaikidea-ren era askotariko eta eragilea. Horrela, hamabortz ahots beltz garaikide-ren poesia biltzean, Amor e outras revoluções liburuak erakusten du zer sormen indartsua daukan  Grupo Negrícia-k eta idazletza afro-brasildar garaikideak.” – Eduardo de Assis Duarte

 

Carolina: uma biografia liburuan, Tom Farias kazetariak aurkezten du Carolina Maria de Jesus idazlearen ibilbide konplexua..  Haurtzaro txiroa izan zuen, Sacramentoko hirian, Minas Gerais-en, eta gaztaroan lan bila pasa zituen hirietan, lan bila eta sendabide bila bere hanketako eritasunarentzako diagnostiko eta sendabidea alegia. São Paulora heldu zen arte, non Canindé-ko favelan jarri baitzen bizitzen.  Biografiak esplikatzen du seme-alabekin zuen harremana eta gora egin zuen garaia Quarto de despejo liburuaren arrakastaren eraginez, eta behera egin zuen garaia, merkatu editorialak eta irakurleek gutxi estimatu zituztenean ondorengo liburuak. Zuen nortasun handiak eta gizarte-oztopo baztertzaile brasildarrek eraginda, emakume idazleak berriro itzuli behar izan zuen txirotasunera, bizitzako parte handi batean izan zuen txirotasun hartara.

Olhos de azeviche bildumak beregan ditu literatura brasildarra berritzen ari diren hamar emakume idazle; haien idazlanak aurkezten ditu, izan ere alde handia baitago, emakumezko idazle beltz garaikideen kopuru eta aniztasunaren, eta, duten oihartzunaren artean. Editora Malêk egin du ahalegin hau literatura beltza (beltz-brasileiroa/afro-brasileiroa), egiten duten emakume eta gizasemeak ageriagoan jartzeko eta literatura aniztasun kulturalak jantzi dezan.

Libururako hautatu diren lanak 1970eko hamarkada bukaeratik gaurdainokoak dira. Izan ere 1979an argitaratu zen O terceiro filho liburua, Geni Guimarães-ena; hor dira halaber, erresistentzia eta ekoizpen literarioko mugimendu beltzak eta nabarmenena Quilombhoje. Blogetan idazten duen emakume idazle bat ere sartu dute: Taís Espírito Santo.

Egile hauek munduari begiratzeko dituzten azabatxe-begiak aintzat hartzekoak dira.

Izenburua: Olhos de azeviche: dez escritoras negras que estão renovando a literatura brasileira

Idazleak: Ana Paula Lisboa, Cidinha da Silva, Conceição Evaristo, Cristiane Sobral, Esmeralda Ribeiro, Fátima Trinchão, Geni Guimarães, Lia Vieira, Miriam Alves, Taís Espírito Santo. Antolatzaile: Vagner Amaro. (2017an argitaratua)

Gaia: Ipuin brasildarra

Conceição Evaristo / Argazkia: Assis Duarte

Afro-brasildar idazlerik entzutetsuenen artean dago Conceiçao Evaristo. Idazle ezagutua, saritua eta irakurleek onetsia. Besteak beste, idatziak ditu Insubmissas lágrimas de mulheres (Malê, 2016); Historias de leves enganos e parecenças (Malê, 2016) ipuin liburuak; eta Poemas de recordaçao e outros movimentos (Malê, 2017) poema liburuak. Haren olerki bat euskaraz eman dugu hemen, gure gisara.

 

Da calma e do silêncio

Quando eu morder
a palavra,
por favor,
não me apressem,
quero mascar,
rasgar entre os dentes,
a pele, os ossos, o tutano
do verbo,
para assim versejar
o âmago das coisas.

 

Quando meu olhar
se perder no nada,
por favor,
não me despertem,
quero reter,
no adentro da íris,
a menor sombra,
do ínfimo movimento.

 

Quando meus pés
abrandarem na marcha,
por favor,
não me forcem.
Caminhar para quê?
Deixem-me quedar,
deixem-me quieta,
na aparente inércia.
Nem todo viandante
anda estradas,
há mundos submersos,
que só o silêncio
da poesia penetra.

 

Astiro eta isilik

Hitza hozkatzen dudanean

mesedez

ez zaidazue presarik eman

ahoan txikitu nahi dut

hotz artean urratu

aditzaren

azala, hezurra, muina

horrela bertsotan emateko

gauzen barne-muina.

 

Ene begirada

ezerezean galtzen denean

mesedez

ez nazazue iratzarri

gorde nahi baitut

begi-niniaren baitan

mugimendurik txikienaren

itzalik nimiñoena.

 

Ene oinak

mantsoago doazenean

mesedez

ez nazazue behartu.

Zertarako ibili?

Utzidazue egoten,

utzidazue geldi,

itxurazko inertzia honetan.

Bidaiari guztiek

ez dute bidea egiten

badira peko munduak

poesiaren isilak bakarrik

barrentzen dituenak.

 

Hori da guztia oraingoz, ongi izan eta hurren arte! Astiro ibili eta isilik!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA