Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Haizearen parabolak by Francis Linden
Atalak: bAst
Haizearen parabolak by Francis Linden
Kontakizun laburrez osaturiko liburu ederra dugu honako hau, Haizearen parabolak izenekoa. Patxi Ezkiaga (1943-2018) idazle oparoa Francis Linden Blossom izenarekin bataiatu dugu, gure artean eta nazioartean oihartzun handiagoa izango duelakoan.
Hona hemen liburuko hiru kontakizun, dastagai:
Haurraren sabela
(Mahäbharäta-n inspiratua)
Iritsi zen munduaren amaiera eta lurra, berriz ere, zingira gris hotza bihurturikzegoen. Suntsipen beldurgarri hartan agure bat besterik ez zen gelditu bizirik, inork ere jakin gabe zergatik. Armaggedon zuen izena. Han zebilen, ur arreen ertzean, ahiturik, inon babesik aurkitu gabe, zer egin ez zekiela. Ibili, etengabe ibiltzen zen, eztarri larrimindua etsipen oihuan itota.
Bat-batean, barruko indar misteriotsu batek bultzatuta, atzera begiratu zuen eta olibondo bat ikusi zuen zingiraren ertzetan. Alboan haur zoragarri bat zegoen, agureari deika ari zitzaiona.
-Atseden bila zabiltza- esan zion-. Zatoz, sar zaitez nigana.
Hitz haiek harrituta utzi zuten, eta bizitza ordura arte baino are mezpretzugarriagoa iruditu zitzaion agureari. Gero, haurrak ahoa ireki zuen eta, enbata ikaragarri baten zurrunbiloa bailitzan, haurraren eztarritik zetorren haize gogor batek irentsie gin zuen agurea barru aldera. Sabelean gelditu zen. Ingurura begiratu zuenean, ibaiak ikusi zituen, zuhaitzak, eta buruan urez betetako txarroak zeramatzatzen emakume ederrak. Altxatu zen agurea eta hiri bateko merkatu eguna ikusi zuen, jendea alde batetik bestera zebilela, salpostu koloretsuetan barrena, udako zeru urdinaren pean. Lur osoa ikusi zuen haurarren sabelean, ederra, abegitsua; itsaso zabala, zeru amaigabea.
Armaggedon bidean jarri zen, hura guztia bisitatu asmoz baina, ehun urtez ibili ondoren, ezin izan zuen iritsi gorputz haren amaierara. Orduan, berriro hasi zen agureak ia ahaztuta zeukan enbataren zurrunbiloa, eta haizeteak haurraren eztarritik kanpora bota zuen. Atzera begiratu zuen. Haurra ikusi zuen. Olibondoaren ondoan eserita zegoen. Haurrak irribarretsu begiratu zion, ahots misteriotsu batez galdetzen ziola:
-Aurkitu al duzu atsedenik?
Margolariak
Udazkeneko egun hura nostalgiara bultzatzen duten horietakoa zen. Lehoiak eta gizonak ezkiaga eder baten amaieran egin zuten topo, kale bazterrean. Haizeak dantzan zerabilzkien hosto urrekarei begira, nor bere abileziak goraipatzen hasi ziren, zein baino zein harroago biak.
-Ez zagok nire indarra duen gizonik- esan zion lehoiak gizonari, orro beldurgarri bat egitearekin batera. Gizona isilik gelditu zen.
Gutxira, artedenda baten aurrean pausatu ziren. Erakusleihoko koadroan gizon batek bere esku hutsen indarrez itotzen zuen lehoia.
Gizona barrez hasi zen, piztiari koadroa seinalatzen ziola.
-Um!-hasperen egin zuen lehoiak goibeltasun ukitu batez-, lehoi margolaririk balego…
Askatasuna
Egun batez esan zien jabeak esklabuei:
-Libre zarete.
-Nola?-erantzun zioten esklabuek, haserre-. Nor zara zu hori erabakitzeko? Iniziatibak gurea behar du izan; bestela, ez du balio.
-Ongi da-esan zien jabeak-, zeuek erabaki ezazue!
-Zer? –ihardetsi zioten esklabuek-. Nor zara zu guri aginduak emateko? Orduan, libre izateak, zer esan nahi du?
Eztabaida gaiztotzen hasi zen, guztiz pozoindu zen arte. Gero gerra luze bat etorri zen, bukatu gabe dagoena. Oraintxe borrokatzen dutenek, ordea, ahanztuta dauzkate gerrari hasiera eman zioten arrazoiak.
Libre zarete liburua irakurri ala ez erabakitzeko. Lehoi margolaririk balego… Aio, ta hurren arte!