Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Eliane Brum erreportari oharkorraren izkirioak
Atalak: bAst
Eliane Brum kazetari eta idazlea
Eliane Brum kazetari, idazle eta dokumentalista brasildarra da, 1966. urtean sortua. Porto Alegren eta São Paulon aritu zen lanean eta ondoren, 2010. urteaz geroztik, freelancer dabil eta epe luzeko proiektuak egiten ditu Amazoniako biztanle tradizionalekin eta Grande Sao Paoloko aldirietakoekin. El País, The Guardian eta bertze hedabide batzuetan idazten du.
Zortzi liburu ditu argitaratuak – ez-fikziozko zazpi eta eleberri bat, eta horrez gain kronika, ipuin eta saiekera bildumetan parte hartu du.
Hona hemen liburu horien berri laburtua:
“Coluna Prestes: o avesso da lenda” [Prestes kolumna: kondairaren alderantzia] (Artes e Ofícios, 1994), liburuan Elianek kontatzen du, 70 urteren buruan, tropa errebeldeak herrialdean zehar egin zuen 25 mila kilometroko ibilaldia, 100 pertsonen lekukotza bilduz, kolumna hura herritik pasatzen ikusi zutenena. “Bideko herri” haren, ez baitzen errebelde ez gobernuzale, testigantza ematen du Elianek, Republica Velhako gertaera erabakigarri haren konplexutasuna eta ulerkuntza sakonduz.
“A Vida Que Ninguém Vê” [Inork ikusten ez duen bizitza] (Arquipélago Editorial, 2006), liburuan Elianek benetako gertaera kontatzen ditu “desgerterak”, sekula kazetaritzaren araubidean albiste izango ez zirenena, eta erakusten du bizitza orotan dagoela ezohikorik. Liburu honetan, egileak erakusten du ez dagoela bizitza arruntik, begi etxekotuak baizik. Prêmio Jabuti 2007 saria eman zioten erreportaje-liburu onena egiteagatik.
O olho da rua (Kaleko begia)
“O Olho da Rua – uma repórter em busca da literatura da vida real” [Kaleko begia –erreportari bat benetako bizitzaren literatura bila] liburuan Elianek hamar erreportaje handi aukeratzen ditu eta barrenak kontatzen ditu –ezbaiak, beldurrak eta are akatsak, kazetaritza jardunean bizitakoak. Liburua hasten da haur erditze batekin Amazoniako muturrean, oihaneko emaginen eskutik- eta amaitzen da egileak lagun egiten diolarik emakume bati bizitzako azken 115 egunetan, minbizia baitu, Sao Paolon. Liburua 2008an argitaratu zuen Editora Globo-k, eta berrargitaratu Arquipélago Editorial etxeak 2017an. Bigarren edizioak, zabalduak, hitzoste bat du – “Os limites da palavra” – zeina mintzatzen baita bi gertakari oraindik oraingoez, egileari eragin ziotenak erreportari ofizioari buruzko ikerketa sakona egitea.
2011ko ekainean, Elianek bere lehen eleberria atera zuen, “Uma Duas” (LeYa Brasil). Hor lantzen du ama-alaba batzuen arteko harremana. Edo nola alaba bat amaren gorputzetik askatzen den, izan ere alaba batentzat beharrezkoa da erditze bat baino gehiago. Hori izan zuen fikziozko literaturan egindako lehen urratsa, bi hamarkada eman ondoren benetako gertaerak kontatzen erreportari bezala. Liburua finalista izan zen Portugal Telecom, São Paulo de Literatura eta Jornada Nacional de Literatura (Zaffari-Bourbon) sarietan. 2014ko urrian, “Uma Duas” [Bat bi] Amazonek kaleratu zuen, ingelesez, nazioarteko merkatura, paperean eta e-book. Ingelesera itzuli zuena Lucy Graves izan zen.
A menina quebrada (Neskato hautsia)
2013ko uztailean, Elianek bilduma bat atera zuen Revista Época-ko webgunean argitaratuak zituen 234 kronika eta iritzi-artikuluetatik 64 hautatuta. “A Menina Quebrada” [Neskato hautsia] (Arquipélago) liburuarekin Urteko libururik onenaren Prêmio Açorianos irabazi zuen. Lan horretan, Elianek une historiko honen erretratu historiko bat egiten du, bere begietatik, gaiak izanik hainbat: historia bat eta bakarraren arriskuak, bizitzaren medikalizazioa, zorionaren diktadura, guraso eta seme-alaben arteko harremana kontsumoaren bitartez, gure garaiak markekin duen zailtasuna (gorputzekoak bezala psikikoak), zahartzaroa eta heriotza. Idazten du, halaber, memoria, politika eta gai gizarte-ingurumenekoei buruz, bereziki Amazônia-rekin zerikusia izanik.
2014ko apirilean, “meus desacontecimentos – a história da minha vida com as palavras” [neure desgertaerak-hitzekin izan dudan ene bizitzako historia] argitaratu zuen, bosgarren libururik salduena FLIP jaian (Festa Literária Internacional de Paraty). Liburu honetan, heriotzarekin maite-jolasean zebilen neskak umetako oroitzapenak ekartzen ditu gogora, berba idatziak nola salbatu zuen ulertzeko. Erreportari eta idazle bezala, Elianek beti ikertu izan du bakoitzak bere bizitza nola asmatzen duen eta bere egunei zentzua nola ematen dien. Meus desacontecimentos lanean, konatzen du nola bera atera zen isiltasunetik narratibara pasatzeko. Liburua berrargitaratu zuen Arquipélago Editorial etxeak 2017an.
Parte hartu duen lan kolektiboen artean nabarmenena “Dignidade” da, nazioarteko liburu honek Médicos Sem Fronteiras erakunde humanitarioaren 40 urteak markatzen ditu. Liburua Italian atera zuten 2011n, munduko hainbat lekutako bederatzi idazleren lanak hartuz, horien artean Mario Vargas Llosa nobel sariarena. Gonbidaturiko egile bakoitzak erakundearen nazioarteko proiektu bat ezagutu zuen. Elenek gai hau landu zuen, Mal de Chagas na Bolívia [Chagas gaitza Bolivian], munduan gaitza gehien duten herrialdeetako bat baita. Testua, Luca Bacchini-k jarri zuen italieraz. “Dignidade” [Duintasuna] Brasilen atera zuten 2012an, LeYa argitaletxearekin, eta finalista izan zen Jabuti 2013 sarian, erreportaje liburu onenaren sailean. Elianeren saiakerak titulu hau du: “Os vampiros da realidade só matam pobres”. [Errealitateko banpiroek jende txiroa bakarrik hiltzen dute].
Alemanez publikatutako bilduman, Frankfurteko Azokan 2013an, Elianek ipuin bat idatzi zuen futbolari buruz: “Raimundo, o dono da bola” [Raimundo, pilotaren jabea]. O livro, “Entre as quatro linhas” [Lau marren artean] (DSOP), portugesez atera zuten 2014 urtearen hasieran. Elianeren ipuina Terra do Meio-n gertatzen da, Amazonian. Michael Kegler-ek itzuli zuen, e-book eran kaleratu zuten 2014ko uztan, alemanez bakarrik.
2019an, “Brasil, construtor de ruínas” [Brasil, hondamen-eraikitzaile] atera zuen Arquipélago Editorial etxearekin. Liburu honetan, kontatzen du herrialde baten eraldaketa, etorkizunera heldua zela uste zuena, baina iraganari lotua zela jakin zuena. Azken urteetan egindako erreportaje eta iritzi-artikuluak , batik bat El País-eko zutaberako egindakoak, Luiz Inácio Lula da Silva-ren hautatzearen aldaketa objektibo eta subjektiboak dokumentatzen ditu, boterea eskuratu zuen lehen langilearenak, Jair Bolsonaro-ren eskuin-muturreko gobernuaren ehun egunetara. Baita ere aztertzen ditu bertze gai batzuk: ebanjelikoen hazkundea, egiturazko arrazakeria, txiroenak hiltzen dituen indarkeria, feminismo berriak, desmemoria eta autoritarismoa, eta Brasil interpretatzen du, ezkerreko nahiz eskuineko gobernuek oihana kaltetu baitute.
The collector of leftover souls (Arima soberazkoen biltzailea)
2019ko urrian, lehen erreportaje-liburua ingelesez heldu zen Estatu Batuetako liburudendetara: “The Collector of Leftover Souls” [Arima soberazkoen biltzailea] lana Graywolf-ek argitaratu zuen, Diane Grosklaus Whitty-k itzulita. Liburu hauste livro entrou para a lista dos 10 melhores livros estrangeiros do National Book Award sariketan 10 atzerritar libururik onenen zerrendan sartu zen. 2019ko azaroan, Granta-k argitaratua Erresuma Batuan.
Dokumentalista gisa, bere film lehenbizikoa “Uma História Severina” (2005) da. Dokumentala, zuzendaritza eta gidoi-lana Debora Diniz-ekin partekatua, Severina pernanbucandarraren saga kontatzen du, txiroa eta ikasi gabea da, umeki burugabe batez haurdun da, eta baimen judiziala nahi du haurdunaldia eteteko. Dokumentalak eragin handia izan zuen gizarte brasildarreko eztabaidan, haurdunaldia etetea libre uzteagatik, anenzefalia gertatuz gero umekian, Auzitegi Goren Federalak. Filmak 17 sari jaso zituen, nazioan eta nazioartean.
“Gretchen Filme Estrada” (Mixer) dokumentala, zuzendaritza Paschoal Samora-rekin partekatua, 2010ean kaleratu zen. Pelikulak kontatzen du zirko-manbenbeen azken bira iparrekialdetik eta astinduaren erreginaren lehen kanpaina politikoa Itamararacá uharteko udalera, Pernambucon. 2011ko azaroan, dokumentala IDFA jaialdian (International Documentary Film Festival of Amsterdam) eman zuten.
“Laerte-se“, filmean Lygia Barbosa da Silva zuzendaritzan kide zuela, 2017an agertu zen 190 herrialde eta gehiagotan. Lehen dokumental brasildar originala Netflixen, Laerte Coutinho-ren intimitate, aurkikuntza eta galderak agertzen ditu, marrazkilaria baita, 60 urtez gizon azaldu ostean, hiru umedun eta hiru ezkontzadun, emakume agertu dena.
2017an, Elianek “Eu+1 – uma jornada de saúde mental na Amazônia” [ Eu+1 –buruko osasun egun bat Amazonian] dokumentala zuzendu zuen. Clínica de Cuidado-ko esperientzia kontatzen du, psikoanalista, psikologo eta pskiatra batek eratutako talde boluntarioak eratua, bi astez jardun baitzuten gogotsu, Belo Monte-ko Hidroelektrika eraikitzeko Xinguko mugetatik kanporatutako herritarrekin batera. Arretarako Klinika “Refugiados de Belo Monte” proiektuko parte da, eta kazetari eta sustatzailea da koordinatzaileetako bat. Eu + 1 dokumental soil-apala da, baliabide mugatuekin egina, Catarse plataforman finantzamendu publiko kolektiboarekin finantzatua.
2009tik 2011ra, Elianek asteko kronikak argitaratu zituen Vida Breve-n.
Benetan harrigarria eta eredugarria iruditzen zaigu erreportari honen ibilbidea. Bejondeizula, Eliane!