Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Trinche futbolari lirikoa
Atalak: bAst
Trinche futbolari lirikoa
Futbolari aparta. Miretsia. Partidu batzuetara ez zen joaten. Bizizalea zen. Haren hilberria heldu zaigu. Bizikletan zihoala, gizon bat saiatu zaio bizikleta osten, eta eragin dizkion zaurien ondorioz hil da Trinche. Trinche Carlovich handia, Maradonak eta Pelek miretsia. Juan Maidana atxilotu dute, hogeita hamabi urteko bizikleta-lapurra.
El Trinche. Tomas Felipe Carlovich. “Bazirudien baloiak eramaten zuela bera. Baloi adimentsua, ongi tratatzen zutelako gozatzen zuena. Carlovich-ek erraztasun handia zuen futbolean jokatzeko eta hura ulertzeko. Rosarioko jokalari petoa zen”. César Luis Menotti-ren hitzak dira.
“Fenomeno bat zen, inork espero ez zuena egiten zuen. Oso abila zen, eta baloia jotzen zuen, fuerte eta kolpe mota askorekin. Jokalari argentinar onenetariko bat izan zela diotenekin bat nator” dio Roberto Fontanarrosa idazle argentinarrak. Diego Maradonak 1993an: Nik uste nuen onena nintzela, baina Rosariora heldu nintzenetik, Carlovich izeneko bati buruz marabillak entzun nituen, hortaz, orain ez dakit”.
“Beti izan nintzen berdin, potrero batean jokatzean eta 30 mila pertsonarekin. Niretzat Central Córdoban jokatzea Real Madriden egotea bezala izan zen”. Tomas Felipe Carlovich-ek errana, zendu baino lau urte lehenago. (Potrero=zelai prestatu gabea)
Egunkari batean irakurri dugu: Erresistentzia liriko bat futbol industriari, salaketa bat ospearen sistemari, futbolari profesional bihurtzeko ezgaia, eta gure beharra heroi arruntekin enpatizatzeko eta haiek goratzeko, “gu bezalakoak” diren horiek. Hori utzi du Trinchek.
Tomás Felipe Carlovich Rosarion jaio zen 1946ko apirilaren 19an. Talde hauetan jokatu zuen: Rosario Central (1969-70); Flandria (1971); Central Córdoba (1972-74; 1978; 1980-83 y 1986), Independiente Rivadavia (1975-76); Deportivo Maipú (1979) eta Colón de Santa Fe (1977). Tituluak: Primera C 1973 eta Torneo Octogonal de Primera C 1982 (Central Córdoba); Liga Mendocina 1976 (Independiente Rivadavia). Ezizen hauek eman zizkioten: Trinche, Gitano, Rey, Mago.
Berari buruzko liburua argitaratu zela eta [Trinche-un viaje por la leyenda del genio secreto del fútbol, de la mano de Tomas Carlovich], elkarrizketa bat egin zioten, eta pasarte hauek hartu ditugu: Zertatik bizi zara? ‘Asteazken’ jubilazio batetik. Argentinarrik gehienak gauden bezala nago, iraunbizitzen. Gogorra dago kontua, oso zaila. Ez dut ulertzen nola gauden horrelako une gaitza bizitzen. Etorri ziren bizpahiru politikari, alderdi desberdinetakoak, lehen kontzejal izatea eskaintzeko, baina politika ez da neure gaia. Badakit hemen Rosarion irabaziko nukeela begiak itxita, maite nauen jende askogatik, besterik ez. Baina ez dut zikindu nahi eta gainera ez dut uste prestatua nagoenik politikan sartzeko. Gainera, gezurra esan behar da, asko agindu eta gero ezer ere egiten ez dutenek gezurra esaten duten bezala. Hemen Rosarion, erokeria da nola esaten duten gezurra.
Nola sortu zen liburuarena? Hau jaio zen orain zazpi edo zortzi hilabete, herrialde asko hartzen dituen argitaletxe oso inportante baten eskutik (Planeta). Eskaini zidaten, zeren lehenago egina baitzuten horrelako liburu bat Bochini, Palermo, Alonso-rekin. Kontratua sinatu nuen eta oraindik ez dut ikusi peso bat ere, zeren ni barbaro salame bat bainaiz. Caravario mutil honi galdetu nion ea Mendozara joan zen eta esan zidan asko hitz egin zuela telefonoz hango jendearekin, Cura Vergara eta bertze jokalari batzuekin. Liburu bat liburu bat da, hori bertzerik ez. Hori esaten dut beti eta orain ere bai. Nik liburu bat egingo dudanean, egia kontatuko dut. Bertze baten ahotik ezin da jakin norberak zer egin zuen. Gauza asko esaten dira eta egia norberak daki. Eta ez dakit zer den arrantza egitea eta halakorik, egia norberak daki. Gure aita Mariok esaten zidan: ‘Ez bururik hauts, utziek hizketan. Ondo edo gaizki, kontuan hautela esan nahi dik’. Eta egia biribila da.
Irakurri al duzu? Ezta batere. Ez dut gogoko irakurtzea eta bideoak ikustea. Justu Joan den astean egon nintzen hemengo, Rosarioko, taberna oso inportante batean (NdR: El Cairo, Roberto Fontanarrosa lagunekin elkartzen zen lekua) eta oso gauza polita eta hunkigarria egin zidaten. Liburuaren aurkezpena egin zuten eta bertze bat ostegunean Atlas-en. Jende asko izan zen.
Beti izan zen bakartia, hala zioen. Entrenamenduetara batzuetan ez zen joaten, lo geratu zelako edo arrantzara joan zelako. Izaro uhartean bizitzeko moduko gizona genuen. A ti con tu escala de grises, entre el color de mis matices, más me gusta tu escala de grises, que cualquier otro jardín.
Literatura Terminoen Hiztegian (Euskaltzaindia, 2008) begiratu dugu lirika hitzaz zer dioen:
(grek. Lyrikos, lirari dagokiona)
Poetak barne giroak, inpresio, gogoeta eta beste edonolako sentimendu subjektibo adierazteko erabiltzen duen poesia mota da. Lirika terminoa lyrikosetik dator, eta musikako haridun tresnarekin lotzen da. Lirikan alderdi subjektiboa eta barnekoia beste generoetan baino nagusiagoa da; dena den, aro batzuetan subjektibotasunera makurtuagoa azaltzen da, bereziki erromantizismoaz geroztik. Emozioa eta sentimendua biziki lotuta daude lirikaren definizioekin niaren esperientzia eta adierazpen gisa. Lirika, autore batzuentzat, emozioen leherketa baten ondorio eta adierazpide da, eta, neurri handi batean, kultura bereko edonori erkide zaizkion samin, bozkario, heriotza, bakardadea moduko gaien garapena bilakatzen da. Bestalde, aro bakoitzak bere balio bereziei atxikita islatzen du lirika. Antzinate Klasikoan, Erdi Aroan, Errenazimentuan, Erromantizismoan eta ondorengo mugimendu poetikoetan. […]
Aupa Trinche! Neuk utziko diat bizikleta!
Zuei agur eta hurren arte.
Trincheri omenaldia bAst 2020