Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Hiru pretendiente Ernestinarentzat
Uzt18 0

Hiru pretendiente Ernestinarentzat

Atalak: bAst

Hiru pretendiente Ernestinarentzat

 

Ernestina de Champourcinen Poesia Antologiak hiru pretendiente dauzka uda honetan. Auxtin Zamoraren Ezin errana olerki liburua, Txomin Peillenen Kristina Bolsward eleberria, eta Antton Lukuren Botoiletan ipuin liburua.

 

Beldurra (Ernestina de Champourcin)

Egunsentia;

ametsen sehaska,

laztan zuria

goizaldeko

hasieran.

 

Isil urdinak.

Euri soinuek

zulatzen dute, nola!

ene esperantza.

 

Atzo… atzo zen.

Gaur bihar da jada.

eta ene poza

esnatuko ez balitz?

 

Bezpera iluna,

argi faltsua.

Hildako zerbaitek

beltzen du egunsentia.

Auxtin Zamoraren olerki kaierra: Ezin errana…

 

Ez deus hunki! (Auxtin Zamora)

Ez deus hunki!

gau huntan,

izarren eta ilargiaren

dirdirak,

mila pusketan,

hautsiko dira,

ur-mirailaren gainean,

baizik osto bat

eroriko zaionean.

 

 

Txomin Peillenen Kristina Bolsward eleberria

[. Kapituluaren hasiera]

Peter ezagutu baino lehen, nor nintzen, nola bizi nintzen, edas ez baneza, nekez uler zenezake, zerlango katramila goropilotsutan sartu beharra nuen?

Urte haietan, Hamburg-eko arrabal hits ta beltzkara hartan, Billwerder-en bizi ginen; iparralde hartako odeiek ere keak emandako goibeltasuna hartzen zuten, bai gure hauzotegiko lantegiek emandakoak, bai, bestaldean Harburg-eko petroleotegiek ta besteek igorritakoak. Egiazko hangotarra izan banintz ez nuen, agian, etxeen belztasuna ikusiko, ez eta inguruko usain sofredun latz hartaz ohartuko ere, baina hiri horrez kanpo, eta kaletik ihes egiteko gogoa ta ahalbidea geneukan, Frisia, amaren sorterrira joaitez eta han senitartean egoteko. Baina Hamburg-en lana ta hirian egon behar aste zurian, eta igande gehienetan.

Frisiaz ez neukan oroimenean aztarna haundirik bazirudin haurtzaroan ez nintzela han egon. Nola sinets amak zionean, han, zoriontsu izan eta bizitu ginela. Gogoa, ahal bezain urrun, urrutienera eroan arren, aita zenaren oroitzapenak, lausoak, lañoetan galduak ziren. Herbestea, gero gure legea bilakatu omen zen. Arinpen moduan, ordea, adreiluzko etxe txikian, gerla ondoren egindako “oilo kaloietan” baino hobeki ginen. Gisa batez edo bestez askietsi behar: han, Gunther neba, ama ta hirurok hirur gelatako egoitza geneukan.

 


Antton Lukuren Botoiletan ipuin liburua.

Kaxinta eta Junes (ipuina) Antton Luku

Jende batzuek egun guziz bata bestearen ondotik iraganik ere, ez dute lur honetan egiazki kurutzatzeko xantzarik. Gauzek bestalde deliberatzen ez duteno. Adibidez autoek istripu bat egiten dutelarik gidariek zurikeria haundiz eskua ematen diote elgarri. Baloiek ere zer nahi kontakto sortzen dute. Hesien gainetik airatzen dira eta haur malestruken futbol trebetzaileak auzoko xaharrekin bizpahiru hitz goxoen trukatzerat bortxatzen dituzte. Ondoko gertakari honek ez due gia xoil honetaz kanpo deus kondatuko. […]

 

Gure Kattalinen haunditasun eta dekadentzia (ipuina) Antton Luku

Senarra ahotza zuen herrian, gizon itxura onekoa eta atsegina. Urdea eta xerbitxu egile. Kontseilukoa zen eta klikako zuzendari. Etxetik kanpo zelarik, bere ahoztegian adibidez, solas berdeak maite zituen. Ohartarazten zuen ontsa “behar ere gure Kattinek ez nau entzuten”. Horrengatik herritar guziek “gure Kattin” erraten zioten haren emazteari. […]

 

Ernestina de Champourcinen olerkiak (Rikardo Arregi Diaz de Herediak euskatuak)

Tipasa 4 (zatia)

Nik uste dut hiltzea

egotea dela, absolutuan

egotea azkenik,

behin-betikoan.

Eternalaren,

jadanik aldatu ez

eta hala ere aldi bakoitzean

desberdina denaren ustekabea.

 

Eta egote honetan

gizatiarra eta jainkozkoa dago.

Ukitzen den guztia,

sentitzen den guztia

eta bizitza kendu

eta berriro ematen diguten

argizko kimu horiek,

itsugarri eta bakanak.

 

Hiltzea doanik

ematen zaigun arrosa da,

lurrin bat amodioan mamiturik

betiko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA