Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Gabrielen margoak
Atalak: bAst
Gabriel Korta poetak (1951-2020) olerkigintza zuen eginkizun nagusi. Baina era berean, tarteka margolan batzuk egiten zituen, neurri txikikoak, eta eskuarki argizaria erabilita. Hemen jarri ditugu batzuk, erakusgarri, haren lanaren eta izatearen lekukotasun bat eman nahian.
Argizaria I (Gabriel Korta Rekarte)
Misterio tentagarria
Erabat isiletik
itxaropenez beterik…
Oi! Misterio hori
misterio tentagarria
bakarrik sentitzen garenontzat.
Norbaitek,
edo zerbaitek,
egin duela guzti hau.
Hori pentsatzea…
Baina hala ere misterio bat da.
Ezerezetik sortzea,
zerbait sortzea;
posible ez delako.
Oi! hori, misterio hori
bakarrik sentitzen garenontzat,
misterio tentagarri hori…
Elurra galtza motzetan
Gabriel Korta
Argizaria I I
Natura gara
Natura errugabea da
ez dago epaitzerik
gu ere natura gara
errugabeak kontzientziarik
ez dugun bitartean
krabelinarik ez da
usai onik gabe
bertso batean
edo pentsamendu batean gorderik
kimu berri bat udaberrikoa
bihotz-sabelek
lurra saretzen dute
bizitza maite dute
maitasunetik nator
maitasunera noa
baso bateko partaidea naiz
udazkeneko hostoa.
Diot
Gabriel Korta
Argizaria III
Elurra galtza motzetan
Poesiari loturik nago
edertasuna maite dudalako;
poesiaren leizean sartu nintzen.
Aurtengo elurtea ere ez dut,
inorekin partekatuko.
Bakarrik nago.
Elurra galtza motzetan
Gabriel Korta
Gabriel IV
Patxadan eta pakean bizi
Esan nahi nizkizueke
barre egiteko poemak
Egin barre bihotzez…
Baina zorionak gutxi irauten du
batzuetan bakarrik gertatzen da.
Presak eta gorazaletasunak,
abere arriskutsu bihurtzen gaituzte,
mundu zibilizatua deitzen diogun hori
eszentrikoa iruditzen zait.
Non dago atzoko patxada, eta atsedena?
Dena presaka eta orain nahi dugu.
Elurra galtza motzetan
Gabriel Korta