Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Hatsaren poesia 2020
Atalak: bAst
Hatsaren poesia 2020
Azaleko marrazkia: Maite Ramos
Aurten ere argitaratu da urteko emaitza, Hatsaren Olerki bilduma 2020 izeneko liburua. Hatsa elkarteak urtero, euskaraz idazten duten olerkarien lanarekin ateratzen duen argitalpena. Hatsa elkarteak deialdia egiten du eta nahi duen orok bizpahiru olerki edo testu labur bidal ditzake. Jasotako guztiak argitaratzen dira, ez da inor baztertua.
Ainara Maia Urroz-ek, 2020ko Hatsaren Poesiaren editoreak, aurkezpen testuan hau dio:
(…) Euskaratik eta eskuaraz. Eskuetatik jalgitako bihotzeko hatsek idatzi dute beste behin ere liburu hau, eta bihotz-begietan dugunarekin izan gaitezen geroni munduan. Gu geu eta gure hatsaren bizia, maitasuna munduko gauzarik zailena bada ere, ederrena ere bai eta mundua hobetzeko eta edertzeko gure bihotza jartzen dugu hemen.
Esperantza bihotzarentzat kantu leun baten modura sartu zait urteberrian, zori onez betetako eguzki eta urte hau, txori anitzok osatzen baitugu denona den hats honekin, eta esperantza bihotzari emateko idazten dizuet ene hatz bakoitzeko hatsaz, hamar hatzek tekla beltzak kolpatuz hamaika hitz.
(…) Ahaztutakoak izan ez gaitezen, egonen ez garelarik, oraindik izan gaitezen idazten dugu, eskueraz ukigarriak diren gauzak sentitzeko nahiz sentitzen ditugun gauzak egikaritzeko, gauzatzeko, ukigarri bilakatzeko.
Sar hitzean Itziar Gomez-ek Honela dio:
Riiiing!
-Iepa, zer asmo gaurko?
-Senperera noa.
-Senperera? Herri Hutsak maiatzean izaten zela uste nuen!
-Ez, Hatsa elkartearekin noa Senperera, Amotze auzoko Larraldera.
-Baina, zertara?
-Nola azaldu…? Hara, urtero nolabaiteko hegaldia egiten dugu Senperera, olerkiak mokopean hartu eta hitz korapiloz osatutako habiara itzultzen gara.
-Hara! Zer zarete ba txori… arraroak?
-Bo, izan liteke. Urte osoan hor ibiltzen gara aske Euskal herri osoko enarak, txepetxak, karnabak, birigarroak, tartean bele beltzen bat ere bai, ez dugu inor uxatzen, denak kabitzen gara. Eta hantxe, Larraldean izaten dugu pausalekua, hantxe egiten dugu urteroko olerki terapia.
-Hara, uste dut hasi naizela ulertzen. Txori zaurituak sendatzeko moduko aterpetxe bat da, ezta?
-Ez zabiltza oso oker. (…)
Auxtin Zamora dugu eta izan dugu Hatsa elkartearen sustatzaile nagusia, joandako hogei urte hauetan. Hona haren idatzia:
SINISTU NAHI DUT MAITASUNA DELA MUNDUAREN BIHOTZA
(Gabriel Korta)
Koronabirus bai edo koronabirus ez? apirilean, Hatsaren Poesia eguna ospatu, edo uztailean? bost axola, olerkiak intenporalak dira eta ez dute birusarik iresten!
22garren Hatsaren Poesia egun honi esker, beste behin ere, gu guziok gure inguruan betirako lekukotasun bat utzi dugu, eta geroan, gu guziok ere erranen dugu: ah bai! oroitzen naiz, koronabirusaren urtean ene olerki bat publikatu nuela! Hori aipatzean pentsatuko dugu ez zela urte hortan koronabirusa izan garantzitsuena guretzat, baina bai idatzirik utzi genuen olerkia.
Garai txarrak edo onak jasan, poesia ez da sekulan lokartzen, beti aurrera doa, eta, uste dugu denbora iragan arau gizaki guzion barnean aztarnak uzten dituela, bai hori dugu oraino, noski, 22garren olerki bilduma honen idazle guziok gaur frogatu.
Sakonetik eskerrak parte hartu duten guziei, eta partikularzki, Ainara Maia gure erle erregin nagusiari, Maite Ramos liburuaren azaleko “ur kristaila”ren pintatzaileari, Itziar Gomez Sarasola aurtengo sar-hitz maitagarriaren egileari.
Goizean, liburua aurkeztua izan zen azpimarratuz 20 bat idazle berri lotu zirela aurreko guziei. Erran behar da ere beste 150 idazleek parte hartu dutela liburuan, talde olerkiak idatziz (Irungo AEK gau eskola, “Arraiz” eta “Igertu” IRALEko taldeak, Antigua-Luberri eta Lauaizeta Ikastolak, Piarres Larzabal kolegioa), eta gogoratu genuen aurten utzi gaituen Gabriel Korta HATSAko poeta oparoa.
Datorren urteko liburuaren sar-hitzaren idazlea ere aukeratua izan zen hor, eta, zorteak nahi izan du, hau, Irungo Gau eskolako ikasle bat izatea: “Mabel” Garcia.
Gero, Antton Kazabonek eta Fito Rodriguez-ek zortedunentzat eskainitako liburuak zozketatuak izan ziren.
Aipamen berezienak igorriak izan ziren ere iazko Hatsaren olerki tailerren animatzaileei: Agurtzane Andueza, Amaia Aranzeta, Itxaro Borda, Eztitxu Irisarri Egia, Ainara Maia Urroz , Eukene Lizeaga Tamayo, JuanKar Lopez Mugartza, Sabin Oregi, Maddi Zubeldia eta Auxtin Zamora.
Arratsaldean, egiazko edo ez egiazko arteko momentu berezi bat egituratua izan zen, lehenik, Sabin Oregik, gure partaide den Txomin Peillen, sentimendu handiz, aipatu zuen, bere liburuen eta idazteko kemen lerdenaren berri emanez.
Azkenean, denen zoriongarri, espektakulu oso bat testuak irakurriz eta abesti berriak kantatuz aurkeztua izan zen. Milesker hor ziren guziei, bai bereziki, parte hartu duten artista eta I
Idazle-irakurleei: Marisa Arruabarrena Elizalde, Joseba Aurkenerena, Olatz Azpirotz, Matxalen Bezos, Eric Dichary, Nicole Etxart, Lucien Etxezaharreta, Joseba Gotzon, Irungo ikasleak Idoia Genua Alzurirekin, Antton Kazabon, Ainara Maia Urroz, Mixel Mendibouru, Fito Rodriguez, Sabin Oregi, Eric Traonmilin, Xabaltx, Gorka Zabaleta, Leire ZabalaTeilleria, Auxtin Zamora, Joxemari Zendoia.
Gora poesia! hitz beti erreberrituekin, olerkariei esker, gizakien arima etengabe birsortzen duelako… bai gora poesia!
‘Hatsa’ elkartearentzat,
Auxtin Zamora
https://olerkarieneguna10.blogspot.com/