Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ayaam Hirsi & Maya Angelou
Atalak: bAst
Bi idazle, bata bizi da, bertzea joana zaigu. Ayaam eta Maya. Hona hemen bi idazle horien berri pixka bat.
Adanek hamabi urte ditu eta migrari marokoarren semea da. Amsterdameko auzorik txiroenetako batean bizi da, baina lortzen du hirian entzuterik handienetakoa duen eskolara sartzea. Han ezagutuko du bera bezain lekuz kanpo sentitzen den norbait: Eva, familia aberatseko neska judutar bat. Nahi duen guztia dauka Evak. Guztia, ama baten maitasuna izan ezik. Hasieran elkarrekiko uzkur izan arren, hain desberdinak ez direla jabetzen dira biak. Adiskidetasun handi bat sortuko da bien artean, eta bidea irekiko die horrek bi mundu kontrajarritara. Eta elkarrekin ikasiko dute, errealitatea askoz ederragoa eta konplexuagoa dela, sinestarazi zietena baino.
Ayaan Hirsi Ali (jaiotzez Ayaan Hirsi Magan, Mogadiscio, Somalia, 1969ko azaroak 13) aktibista somaliar-neerlandar-estatubatuarra da, idazlea eta politiko neerlandar ohia. Feminista eta ateoa, eta emakumeen mutilazio genitalaren kritikorik zorrotzenetakoa. 2003an parlamentu neerlandarreko diputatu kargurako aurkeztu zen alderdi liberal-kontserbadorearekin. Kritikoa izan da Islamarekin, ezagun eta erradikalenetako bat, eta behin eta berriro erran du erlijio honek lehenbailehen behar duela erreforma sakona. 2004an Theo van Gogh-ekin batera, Submission film laburra egin zuen. Islamaren pean emakumeek jasaten dutena salatzen du. Pelikulak polemika ekarri zuen eta bi egileek heriotz mehatxuak jaso zituzten. Van Gogh hil egin zuen, urte horretan bertan, Mohammed Bouyeri-k, marokoar batzuen semeak. Idazleak dioenez, arazoa ez da soilik islam barruan dagoen minoria erradikala, Islamak berak du berekin arazoa. Errana du musulman gehienak ez direla “moderatuak” eta baieztatu zuen musulmanek errotik aldatu behar dutela beren erlijioa. Heretic liburuan (2015) iritzi bigunagoa agertu zuen Islamari buruz eta orain erlijioaren erreforma eskatzen du, eta musulman erreformazaleei laguntzen die.
Ayaan Hirsi Ali. Ene bizitza, ene libertatea.
Sinesbide musulmanean zorrotz hezia izan zelarik, aski laster hasi zen Ayaan Hirsi Ali hauen kontra oldartzen: judu guztien heriotza eskatuz gauero errezatzea, behartutako ezkontza, bere eginkizun bakarra umeak mundura ekartzea izatea. Autobiografia bikain honetan, Hirsik sakondu egiten du ereduzko bizitza baten drama eratu duten gertaeretan.
Birjina kaiolatua
Mendeetan pentsatu da islama aldaezina dela, baina Hirsi ondorio honetara heldu da, Erreforma musulmana gertu dago eta izan liteke dagoeneko hasia izatea. Arabiar udaberriak porrot politikoa dirudi eta, baina agintzaritza tradizionalari egin zion erronkak agerian utzi zuen jarrera desberdin bat -batik bat emakume musulmanena- aske pentsatu eta jokatzeko. Yihadistei egindako desafio ausart batean, egileak bost emendakin egiten dizkio doktrina islamikoari, erlijio hori vii. mendetik urrundu eta xxi. mendera hurreratzeko. Mendebaldeko munduari gonbita egiten dio islamistak baretzeari utz diezaion. Gure laguntza behar dutenak erreformazale musulmanak dira, ez adierazpen askatasunaren aurkakoak.
Aldaketa baketsu eta tolerantzia globalaren garai berri baten aldeko burubide suharra dugu liburu hau [Reformemos el islam].
Maya Angelou (1928-2014)
Maya Angelou, erreferente zibiko eta literarioa da, eta irakurle asko liluratu ditu mundu guztian, bera da AEBko ahotsik benetakoenetakoa. Idazlea, aktibista afroamerikarra eta emakumeen aldekoa, abeslaria, dantzaria, eta irakaslea, Angelouk aurre egin zion arraza-bereizkeriari, injustiziari eta neskato zela jasandako bortxaketari, eta gertaera horiek liburuetan jaso ditu. Libururik salduenen zerrendan lehena izaten aurreneko emakume beltza izan zen, autobiografía batekin, Nik badakit zergatik kantatzen duen txori kaiolatuak izenekoarekin. Prosa, saiakera, haur literatura eta sukalde liburuak ere argitaratu zituen. Poesian badu lan gogoangarririk.
Etzana
Etzana nengoen, pentsatzen
bart
nola aurkitu etxe bat ene arimarentzat
non ura ez den egarri
eta ogia ez den harri.
Bururatu zitzaidan gauza bat
eta ez dut uste oker nabilenik.
Inor,
inor ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Bakarrik, guztiz bakarrik
Inor, inor ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Badira milioidun batzuk
erabili ezin duten dirudun
haien emazteak inguruan lasterka maitagarri lez
haien umeek blues kantatzen dute
mediku garestiak dituzte
beren bihotz harrizkoak sendatzeko.
Baina inor
inor ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Bakarrik, guztiz bakarrik
inor, inortxo ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Orain arretaz entzuten baduzu
errango dizut dakidana
ekaitz lainoak ari dira metatzen
haizeak joko du
gizaki arraza sufritzen ari da
eta entzun dezaket auhena
“zeren inor
inor ere
ezin baita hemen, bakarrik moldatu”.
Bakarrik, guztiz bakarrik
inor, inor ere
ezin da moldatu bakarrik hemen.
New Yorken itzartzea
Gortinak tematzen dira
haizearen aurka,
umeak lotan
ametsak trukatuz
serafinekin. Hiria
itzarria arrastan doa
metroko heldulekuetan; eta
ni, alarma bat, itzarririk
nola gerra-zurrumurrua,
luze natza egunsenti arte,
izan gabe galdetua
eta aintzat hartua.
IKASI DUT (Maya Angelouren perpausak)
Ikasi dut ez duela axola zer gertatzen den, edo gaur zein txar dirudien, bizitzak aurrera egiten du, eta hobea izango da bihar.
Ikasi dut asko erran daitekeela pertsona bati buruz hiru hauetan nola jokatzen duen ikusirik: egun euritsuan, bagajea galdutakoan, eta Eguberrietako arbolan katigaturik egotean.
Ikasi dut, zer nahi harreman duzularik ere zure gurasoekin, haien falta sumatuko duzula haiek zure bizitzatik aldegitean.
Ikasi dut batzuetan bizitzak bigarren aukera ematen dizula.
Ikasi dut ez dela joan behar bizitzan catcher eskunarru batekin, trukean zerbait ematen ere jakin behar da.
Ikasi dut, mina sentiturik ere, ez dela neure gauza bakarrik.
Ikasi dut bihotz irekiarekin erabaki bat hartzean, gehienetan erabaki zuzena hartu dudala.
Ikasi dut asko daukadala oraindik ikasteko.
Ikasi dut pertsonek ahantziko dutela zer erran zenuen, ahantziko zer egin zenuen, baina ez dutela sekula ahantziko nola sentiarazi zenituen.
Maya Angelou
Maya Angelou (1928 – 2014) poeta izan zen, eleberri idazlea, eskubide zibilen aldeko aktibista, aktorea eta kantaria, gidoigilea eta zinema-zuzendaria, estatubatuarra. Era berean, Estatu Batuetako literatura eta azterlanen irakaslea.
Maya bortxatu egin zuen 8 urterekin amaren mutilagunak, eta, erasotzailea kolpatu egin zuten hil arte. Gertaera horiek trauma eragin zioten eta Maya mututu egin zen zeharo. Bizitzako garai hura eleberri autobiografikoan emana du: I know why the caged bird sings (Badakit zergatik kantatzen duen txori kaiolatuak), 1970ean argitaratua. Hor kontatzen du bere jarduna amona puritanoaren ondoan, amarekin izan zuen harreman zaila, eta haurdunaldia 16 urte zituela, kiderik gabe. Mutualdian hizkuntzarenganako grina aurkitu zuen. Bost urtez mutu egon ostean, irakasle batek lortu zuen berriro mintzaraztea, sinestarazirik letrak preziatzeko modu bakarra, berriro mintzatzea zela. B. B. King, Quincy Jones eta Ben Harper-ek, bertzeak bertze, musikatu dituzte haren testuak.
Bizitzak ez nau izutzen
«Mamá y yo y mamá» (Mom & Me & Mom) lanak Angelouk amarekin zuen harremana kontatzen da. Ama, Vivian Baxter baitzen, izadiko indar berezi bat zen. Baxter-ek ateak bota zituen, benetakoak eta bertzelakoak. Apartamentu batean sartu zen, Angelu ez zezan larri zauritu senargai tratu txarren emaileak. Adintsu zelarik itsasontziratu zen, emakume beltzen aurka sindikatuek zuten debekuari desafio egiteko.
Maya Angelou bere amarekin
Ama hilurren zelarik, Angelouk erran zion: «Ama latza zinen ume txikientzat, baina zu baino handiagorik ez da izan gaztetxo baten ama izateko”.
Euskaraz irakurriko ditugu liburuok, egunen batean. Dena ez dago egun batean egiterik.
Osasuna! Eguzkia ortziraletan!