Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Hogei liburu afrikar (11-20)
Atalak: Sailkatu gabea
Hogei liburu afrikar (11-20)
Samira Sawlani kazetariak iazko urtean ateratako hogei liburu afrikarrik onenak hautatu ditu, lan nekeza zinez, baina guretzat argibide ezin hobea.
Emakume beltza bidaian, Nanjala Nyabola
“Hau ez da bidaien memoria bat”, dio Nyabolak. Egia da, ez-fikziozko lan hau hori baino askoz gehiago da. Saio batzuk dakartza, gaiak izanik arraza, identitatea, pribilegioa eta migrazioa, mugitzen doan bizitza baten leiarretik ikusita. Erakusten du nola beltz izateak esan gura duen norbera integra daitekeela Haitin eta Burkina Fason, eta aldiz, bazterkeriarik okerrena jasan eta ia zendu ere bai bertze leku batzuetan. Berarenak ez ezik, bertze jende askorenak ere badira gertaera hauek, trebetasunez kontatuak, eta etengabe irakurlea behartuz bere buruari galderak egitera eta mundua hainbat aldetatik ikustera.
Dragoiak, erraldoia, emakumeak, Wayétu Moore
Idazle liberiarraren memoria hauek gatazka batetik ihesi doan jendeari buruzkoak dira, eta ondoren egiten dutenari buruzkoak ere bai. Ustez salbu zaudenean Amerikan, gerta daiteke gerra atzean uztea, baina inmigrante beltz eta afrikarra izanik, bertze gudaldi batzuk hasten dira.
Ez larrosarik ene ahotik, Stella Nyanzi
Aktibista, akademikoa, idazlea eta heroia, Nyanzi doktoreak artikulu bilduma hau egin zuen, noiz eta presondegian 15 hilabete eman baitzituen delitu zibernetikoak egitearen kargupean, facebook-en olerki bat argitaratu zuelako, ustez Ugandako presidentea, Yoweri Museveni iraintzen zuena. Presondegien egoeratik hasi eta feminismora, bilduma hau lotsagabea da, kategorikoa, zuzen ta gogorra, eta inspiratzailea. Nyanzi bera bezala.
Kolore-maitasuna, Bolu Babalola
Sekula bukatzerik nahi ez duzun libururik inon bada, hemen da. Munduan zehar gertatzen direnak kontatzen ditu berriz Bolu Babalola britaniar-nigeriar idazleak. Bihotzari buruzko ipuin mitikoei bizia ematen die. Txit ongi idatzia dago eta opari ezin hobea litzateke.
Addis Abeba negra, Maaza Mengiste-k argitaratua
Hiri batera egindako bidaia da; hiri horrek ikusiak ditu alaitasuna eta izugarrikeria, dastatua du odola eta usaindua arrosen lurrina, eguzki-argia islatzen du eta batzuetan ilunpean geratzen da, eta itxuraz alda daiteke, zu nor zaren. Istorio laburren bilduma aberats honek erakarri egiten zaitu eta zure zentzumenetara jauzi egiten du.
Gorputz auhendagarri hau, Tsitsi Dangarembga
Nahiz eta 2018an argitaratu, Booker sarirako hautagai izan baita, derrigorrezko egiten da irakurgaietan. Tambu, 1998an Dangarembgak idatzitako Baldintza urduriak nobelako protagonista, aurkituko dugu. Adin ertainekoa, hotel batean bizi dena, lan bila dabil eta beste bizimodu baten bila. Inguruaz axolagabe da, baina barnean ditu demonioak. Zimbabue hondatzen doa, eta estutasun bat ageri da, misoginiak, ustelkeriak eta sistemaren hutsegiteak areagotua, eta laster jabetzen da, ezinezkoa dela bereiztea, norbera eta inguruko giroa. Dangarembga nabarmendu egin da orain ere.
Hegoaldeko B-rik finena, Makena Maganjo
Malagako estatuan, Nairobin, bizitza ez da ez aspergarria. Adiskidetasunak egiten dira, istorioak ezkutatzen eta sekretuak agerian jartzen, lehengo eta oraingo biztanleak elkartzen direnean, bizitzak egin dituen bihurraldiak mintzagai dituztela; non eta aldaketa politiko eta ekonomikoak gertatzen ari diren herrialdean.
Ahots ozeneko neska, Abi Daré
Adunni, 14 urtekoa, ezkonduta dago taxi-gidari batekin eta azkenean mirabe izanen da Lagosen. Ahalduntze bidean, beraren klaseko eta erako neskak zapalkuntza batzuk jasaten dituzte. Eleberri handi baten trebetasuna zera da, lehenago kontatu gabeko gertaerak arretagunean jartzea. Horixe da eleberri honek egiten duena, haurren ezkontza aztertzean, emakumeen arteko indarkeria, etxeko langileen esplotazioa aztertzean.
Desafio egintza bat, Irene Sabatini
Gure garaiko eleberririk onenetako bat Zimbabweko idazleek idatziak dira. Tradizio horrek badu segidarik. Mugabe-ren garaian girotua, Desafio egintza bat lanak indarkeria politikoak Zimbabweko eguneroko bizitzan duen eragina agertzen du. Maitasun-istorio bat dago erdigunean, guri gogoraraziz, politikako gizon handienak ere ez daudela bihotzari dagozkion lanetatik salbu.
Nairobi beltza, Peter Kimami-k argitaratua
Istorio laburren bilduma honetan Keniako idazlerik onenetako batzuek parte hartzen dute. Nairobiren ederra, izua eta mistika atzematea lortzen dute. Denek daukate gertaera bat, eta bilduma honetan taupaka dagoena kolonialismoa da, emakumeen esperientzia, klase banaketa eta hizkuntzaren ahala.
Vibrancy Of Silence: A Discussion with My Sisters (2017) – Teaser