Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Felwine Sarr-en “Afrotopia”
Atalak: Sailkatu gabea
Felwine Sarr-en Afrotopia
Afrika mugitzen duten pentsalari handietako bat dugu Felwine Sarr, eta honek bere Afrotopia saiakeraren bidez kontinenterako proiektu berria dakar. Sarr-ek dioenez, Afrikak ez dauka zertan iritsi inoren parera, ez du inoren antzik bilatu behar. Bere buruaren deskolonizazioa iritsi behar du, bere buruarekin harreman emankor bat izanez. Ez du behar haurkeria, nazioetan dagoena, nor aberatsago, nork tresna teknologiko gehiago, sentsazio fuerteago, kontuan hartu gabe lasterketa burugabe horrek arriskuan jartzen dituela gizakien bizitzaren baldintza sozial eta naturalak. Hogeita hamabost urteren buruan, afrikar biztanleria gizateriaren laurdena izanen da. Pisu demografiko horrek eta bizitasun horrek, planetako oreka sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak aldaraziko ditu. Afrotopia ez da amets goxo bat. Utopia bizi bat da, argitara emateko afrikar erralitateen espazio posible zabalak eta haiek ernaltzeko; gizateria, goragoko maila batera bideratzea da.
Felwine Sarr idazle eta pentsalaria
Akademiko, idazle eta musikari senegaldarra. Irakasle Université Gaston Berger de Saint-Louis-en (Senegal) 2007tik, haren lan akademikoek ardatz dute, besteak beste, politika ekonomikoa, garapenaren ekonomia, ekonometria eta ideia erlijiosoen historia. 2010ean ikerketa ekonomikoko Abdoulaye Fadiga Saria eskuratu zuen eta 2016an Grand prix des associations littéraires saria (ikerketa arloan) eman zioten Afrotopia lanagatik. Bere lanen artean aipagarri dira, era berean, Dahij (2009), Meditations africaines (2012), Ishindeshin de mon âme à ton âme (2017) eta Habiter le monde, essai de politique relationelle (2018).
(Felwine Sarr idazleak)
Afrikar kontinenteari buruzko hausnarketa bat egitea lan nekeza da, oso errotuak baitaude topikoak eta sasiegiak, eta behelainoak bezala, itxuraldatzen dute hura. Hirurogeiko hamarkadatik, independentzia afrikarren garaitik, vulgata afroezkorrak kontinentea gaizki bideratutzat hartu zuen, jitoan doan ontzitzat; hil-hurren dagoen munstrotzat, zeinaren lehen dardarak heriotza iragarritako baten kronika baitziren. Iragarpen ilun haiek, kontinentearen gorabehera eta krisiak gertatu ahala egin ziren. Miseria-gordailu hura zorigaitz sanitario batek ezkutatu zuen, baina horrek ez zuen bermatzen gainerako gizateria hobeto zegoenik. Aski indarkeria sinboliko erakutsi zuten hedabideek eta liburu askok, eta adierazi zuten ehunka milioi lagunek hondamena zutela, ezinduak zirela, eta berezkoa zutela hori.
Norberaren fantasiak afrikar kontinentearen gain jartzea ez da gauza berria. Antzinaro klasikoan, Plinio Zaharrak zioen “Afrikatik beti heltzen da gauza berriren bat”. Historia naturala idatzian, aipatzen ditu animalia mota estrainioak, mundu erromatarra harritzen zutenak. Konkista mendeetan zehar, esploradore eta abenturazaleek Afrika misteriotsu hori irudipen zantar bihurtu zuten. Marabillen kontinentea ihesbide bezala hartu zuten batzuek. Denetik onartu zen kontinente honetan: arpilatzeak, bizitza eta kulturak hondatzea, genozidioak, bortxaketak, esperimentu zientifikoak, indarkeria mota guztiek jo zuten astiro gorena.
Berrikiago, aldeko haize batekin, euforia eta baikortasun erretorika bat agertu zen. Etorkizuna, aurrerantzean, afrikarra izanen zen. […]