Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Agerkunderako gunea: Iza & Salmeron
Atalak: bAst
Adinean aurrera egin ahala, betiko gaiak datoz artistaren gogora: bizitza, heriotza, jasan beharra, … eta maiz izkin egiten zaion erlijioa ere bai. Donostiako Elizbarrutiaren museoan erakusketa egiteak badu zeresanik. Galeria eta erakuslekuetatik museo honetara aldatzea, kontuan hartzeko urratsa dukegu. Ikonografia kristaua interpretatzea izan dute oraingoan artistek zeregin. Erakusketara doan ikusleak errango du, interpretazio hori nolakoa iruditu zaion.
Mikel Babiano artezalearen hitzak ditugu honako hauek:
[beltxak gureak]
Gorka Salmeronek (Legazpi, 1969) eta Joxan Izak (Bergara, 1961) elkarrekin antolatu duten lehen erakusketa da hau. Zehatzagoak izateko, ikonografia kristauaren inguruko interpretazio pertsonala topatuko dugu hemen. Biek ala biek ibilbide artistiko oparoa daukate eta diziplina asko jorratu dute: argazkilaritza, margolaritza, grabatua, eskultura, musika… Horren adierazgarri da erakusketa, ezin hobeto islatzen baitu lengoaia ezberdinek elkar elikatzen eta aberasten dutela leku berean aurkezten ditugunean.
Ikusgai dauden lanak urtetan zehar eginak eta beren-beregi hautatuak izan dira. Izaren kasuan, zaharrena 1985ekoa da; Salmeroni dagokionez, 1988koa. Eredu zehatz horiek nahiz beste guztiak sortzaileen izaera eklektikoaz mintzo zaizkigu, baita materialek, teknikak eta sorkuntza prozesuak beraientzat duten garrantziaz ere. Horrez gain, abstrakzioaren eta arte figuratiboaren arteko nahasketa aurkituko dugu lanotan.
Artistek ikusleekiko elkarreragina sustatu nahi dute, bisitariek artelanei esanahi askotarikoa ematen dieten neurrian. Horrela, lan horiek interpretazio ugari izan ditzakete eta ikusi, sentitu, pentsatu eta kontzientzia hartzera gonbidatzen gaituzte; sortzaileen imajinarioan sortuak dira, baina galdera eta gai unibertsalez dihardute.
Era berean, artelanen eite misteriotsu eta transzendentea antzeman dezakegu, Artaud-en arabera sorkuntza artistiko orok izan behar lukeen gisan. Batzuek iraganeko mamuak berpizten dituzte, edo hatzak orainaldiko zaurietan sartzera derrigortzen gaituzte edo etorkizuneko izurriteak aurreikusten laguntzen digute.
Laburbilduz, argi dago Salmeron eta Iza alkimista handiak direla, gai direlako materialen errealitate hautemangarri eta denborazkotik abiatuta sustraietaraino astinduko gaituzten nahiz ezinegona eragingo diguten ideia berriak sortzeko. Zientzialari zaharrek mundua urre bihurtu nahi zuten bezala, bi artistek argia dute oraingoan bidelagun, erlijio eta arte kristauan izugarrizko pisua daukan elementua, hain zuzen. Haatik, ezin ahaztu sortzaileek gogorarazi nahi digutena: ez da itzalik gabeko argirik.
Edorta Kortadi arte-kritikoa, Mikel Babiano artezalea, Joxan Iza eta Gorka Salmeron artistak.
Erakusketaren katalogoa