Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Munibe aldizkari zientifikoa: urubiak eta eukaliptoak
Atalak: bAst
Munibe aldizkari zientifikoa: urubiak eta eukaliptoak
Munibe, Cien.nat. Aranzadi Zientzia Elkartearen aldizkari zientifikoa da. 1947an sortutako ikerketa zentro honen xede nagusia da zientziak ikertzea, aplikatzea eta zabaltzea. Munibe urtekaria da, eta 1949. urteaz geroztik argitara ematen ditu Geologia, Botanika, Zoologia, Ekologia eta Natur Inguruaren arloetako jatorrizko ikerketa-lanak.
Iñigo Zuberogoitia, Maite Laso, Alexandra Egunez, Ainara Azkona, Sergio de Juan, Carlos González de Buitrago, Gorka Belamendia, Rosa de Siria Apaolaza, Ana Gracianteparaluceta, Izaskun Aguirre, Nober Fuente, Jordi Gómez, Emilio López, Alfonso López de Armentia, Javier López de Luzuriaga, Diego Malo, Jabi Manzano, I. Martínez, Jose Ignacio Ocariz, Silvia Prats, Rakel Santos, Brian Webster
Euskadiko gaueko hegaztien errolda (2018)
Laburpena Lan honetan azalera handiko guneetan burutzen diren zenbaketen protokolo bat garatu da, gaueko hegaztien datu berriak lortzeko eta etorkizuneko lanen oinarri izateko. Ikerketa area, Euskadi, 5 x 5 km-ko UTM lauki sareetan banatu zen, landaredi mota guztiak ordezkatzen zituzten 65 lauki sare aukeratu zirelarik. Lauki sare bakoitzean zortzi Zenbaketa Unitate (ZU) hautatu ziren, bata bestetik kilometro bateko tartearekin. ZU bakoitzean hiru fasetan banatutako zenbaketa protokoloa gauzatu zen: 5 min hegaztien kantuak entzunez, 5 min espezie apeua erabiliz eta 5 min isilean entzunez, protokoloa hilean behin gauzatu zen 2018ko urtarriletik uztailera bitarte. Zenbaketa bakoitzean apeua espezie bakar batentzat erabili zen, betiere apeuaren erantzun espezifikorako urteko momentu egokiena baliatuz, eta soilik estrigiformeentzat. Urubi arrunta izan da Euskadi mailan ugariena, bai kopuruan nahiz banaketa arean, alde handiz hurrenak hontz zuria, apo-hontz europarra eta mozolo europarra; aldiz, hontz ertaina eta hontz handia nahiko eskasak, eta banaketa area nahiko mugatua erakutsi dute, eta espezie urrienak landako hontza eta elurretako mozoloa. Zata europarra ZUetako % 31,5ean azaldu zen; aldiz, ez dira topatu zata lepogorria, ez eta atalar arrunta, eta ugaltze garaia izanda soilik hiru oilagor ar. Amaitzeko, galeper arrunta soilik ZUetatik %3,8an antzeman zen eta uztaileko zenbaketan baino ez.
Gako hitzak: Gaueko hegaztiak, azalera handiko zenbaketak, zata, populazioaren banaketa, zenbaketa metodoak, gaueko harrapariak, apeua, bat-bateko hotsak.
Neure kasa hasten naiz “apeu” hitzaz zerbait jakin nahian.
Apeu (elhuyar): señuelo, reclamo (gaz); decoy (eng); appeau de chasse, appât (fr)
appât (nola erran)
nom masculin
(Pêche)
beita – peita (ZU) – apasta (MD) – amuzki (MD)
le pêcheur jette à l’eau l’hameçon avec l’appât
arrantzaleak amua beitarekin egozten du urera – arrantzaleak amua peitarekin igorten dü hureala (ZU)
vous n’êtes pas un appât assez fin pour m’attirer
ez zara aski beita fina ni apastatzeko
l’appât du gain
diru gosea
Urubi arrunta Argazkia: Jean Jacques Boujout (biodiversidad alegria/dulantzi)
Arturo Elosegi, Carlos Cabido, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga
Eukaliptoak
Laburpena: Eukalipto-landaketak mundu mailan oso hedatuta daude, eta kezka pizten du horrek ingurumenean izan ditzakeen eraginengatik. Lan honetan Euskadin eukaliptoz estalitako azaleraren bilakaera berrikusten dugu eta horien ingurumen-eragina aztertzen dugu, eskualde honetakoaz zein iberiar penintsulakoaz argitaratutako bibliografia zientifikoan oinarrituta. 1986tik 2019ra eukalipto-landaketen azalera laukoiztu egin da, 4.866 ha-tik 19.643 ha-ra; prozesu hau azken aldian azkartzen ari da, pinuaren xingola marroia deritzon izurriaren eraginez. Argitaratutako ikerlanek modu sistematikoan erakusten dute eukalipto-landaketek Euskadin zein penintsulako beste leku batzuetan ingurumen-eragin kaltegarria dutela pinu-landaketekin alderatzen baditugu, are gehiago bertoko basoekin alderatuta. Eukaliptoek lorzoruaren ezaugarriak aldatu egiten dituzte, arroen hidrologiari eragin, eta biodibertsitatea murrizten dute. Gehien erasandako bizidun-taldeen artean daude onddoak, landare belarkarak, anfibioak, hegaztiak eta ornogabe urtarrak. Era berean, aldaketak detektatzen dira ekosistemaren funtzionamenduan, bereziki orbelaren deskonposizioan. Eragin batzuk basoen ustiaketa intentsiboari lotuta daudela dirudien arren eta neurri zuzentzaileen bidez leundu litezkeela, beste batzuk eukaliptoaren berezko ezaugarriek eraginak direla ematen du eta, beraz, leuntzen zailak direla. Eragin horien gero eta handiagoak izango direla aurreikus daiteke, eukaliptoz estalitako azalera zein landaketen errotazio-kopurua handitu ahala.
Gako hitzak: biodibertsitatea, kontserbazio-biologia, Eucalyptus, baso-ustiaketak, Euskal Herria.
Eukaliptoa vivrs-mñnt
Aitor Galarza, Xarles Cepeda
Hegaztien arteko gurasoen infantizidio berantiarraren lehenengo kasua
Laburpena: Hegaztien arteko gurasoen infantizidio berantiarraren lehenengo kasua azaltzen da. 2017ko ekainaren 29an, zikoina zuri heldu batek eraso egin zion 53 egun inguru zituen bere txito bati, habiatik bota zuen arte. Kumaldi murrizketa berantiar honen zergatia guraso baten heriotza izan daitekeela iradokitzen da.
Gako hitzak: Urdaibai, Zikoina zuria, Ciconia ciconia, kumaldi murrizketa.
Zikoina zuria urdaibai bird center