Isabel Azkarateren kamera magikoa

New York & Isabel Azkarate DV 2015
Isabel Azkarate argazkilari profesionalak argazki asko eta onak egin ditu munduan zehar, urte askoan. Orain, hasita dago bere artxiboa digitalizatzen eta lehengo argazkiak esku artera ekartzen.
New York, 1980
40 urte joan dira jadanik….1980ko abenduaren 8an, astelehena, John Lennon erail zuten bere bizilekua zuen eraikinaren sarreran, Dakota eraikinaren sarreran. Lennon itzuli berria zegoen grabazio-estudiotik Yoko Ono emaztearekin batera. Egun horretan ni New York-en nengoen argazkilaritza ikasten, eta kalera irtetean haren musikak eta haren irudiek betetzen zituzten txoko guztiak…(oharra: Isabel Azkarate)

John Lennon-en heriotza I (New York, 1980) Dakota Argazkia: Isabel Azkarate

John Lennon-en heriotza II John Lennon Argazkia: Isabel Azkarate

John Lennon-en heriotza III Peace Argazkia: Isabel Azkarate

John Lennon-en heriotza IV Stop Argazkia: Isabel Azkarate
Berlin, 1989
1989ko azaroaren 9an Berlinera egin nuen bidaia, harresia botatzean lekuko izateko, eraiki zutenetik 29 urteren buruan. Une historiko bat izan zen eta hura argazkietan jasotzeko suertea izan nuen. Hemen dituzue argazki batzuk, kaleetako giroa erakusten dutenak, bertze aldera “pasatzeko” grina eta “kontsumoaren” aldeko zoramena. (oharra: Isabel azkarate)

Berlingo harresia behera I bagoaz bertze aldera Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Berlingo harresia behera II erosi, erosi Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Berlingo harresia behera III berritasunaren bila Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Berlingo harresia behera IV hartzak erakusleihoan rgazkia: Isabel Azkarate, 1989

Berlingo harresia behera V bideoak erakusleihoan Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Isabel Azkarateren kamera magikoa bAst 2021
Isabel Azkarate (Donostia, 1950)
Milesker zure lanagatik.
mil esker!!!