Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak
Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak

Lola Saenz de Viteri, Tere Bildosala eta Piedita Arrillaga margolariak (ezk>esk) 1972 ingurua
Lola Saenz de Viteri
Pintore gipuzkoarra (Zarautz, 1927-Donostia, 2006). Pintura eta marrazkia ikasi zituen Jacinto Olave-rekin (1945-50) eta grabatua eta damaskinatua Domingo Martinez-ekin (1950-53). Ondoren, 1968 eta 1973 artean Eduardo Encinas-en estudioan lan egin zuen. Erakusketak eginak ditu Eibarren, Zarautzen eta Donostian.

Loreak (I) Lola Saenz de Viteri

Loreak II Lola Saenz de Viteri

Botila-bodegoia Lola Saenz de Viteri

Paisaia Lola Saenz de Viteri

Lan abstraktua Lola Saenz de Viteri

Jacinto Olave margolariak Lola Saenz de Viteri-ri egindako erretratua
Viteri margolariari buruzko post hau prestatzen ari naizela, herri bateko plazatik pasa naiz, eta zoruan igeltsuz margotuta umeek utzi dituzten marrazkiak ikusi ditut eta argazkiak atera dizkiet. Gaurko umeak gaur marrazten. Haria ez da eteten.

San Juan plaza I

San Juan plaza II

San Juan plaza III

San Juan plaza IV

San Juan plaza V

San Juan plaza VI

San Juan plaza VII
Jacinto Olave margolariak Lola Saenz de Viteri andreari arkatzez egindako erretratua (1949)

Jacinto Olave margolaria (Eibar, 1877-1957)

Lola Saenz de Viteri eta senarra, Knopf jauna
Lola Viteri Eibartarra zan. Eibarren jaiota eta bizitxa. Eta oso arro!