Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Eugenio Nkogo eta filosofia afrikarra
Eka13 0

Eugenio Nkogo eta filosofia afrikarra

Atalak: bAst

Filosofia afrikarraren sintesi sistematikoa                    Eugenio Nkogo

 

Filosofia afrikarraren sintesiak datu harrigarriak dakartza mendebaldeko kulturaren jatorriaz. Filosofo eta literato greziarrak ez ziren sortu ezerezetik, eta egipziar zibilizazioa ez zen bere baitatik jaio, mirari gisa. Haria, egipziar eta greziar kultur-mirarien iturria, kultura afrikarrean dago. Eta ezin zuen bestela izan, zeren gure espeziea, homo sapiensa, Afrikan sortu baitzen duela 200 milurteko besterik ez. Han gertatu ziren gizakiaren lehen lorpen futsezkoak: ahozko mintzaira eta idatzia eta pentsamendu sistematizatuaren sortzea,  giza generoaren alde etikoa eta artistikoa. Sakontasun handiz, Eugenio Nkogok frogatzen du zibilizazio humanista Afrikatik Mendebaldera etorri zela Egipto eta Erroman zehar. Esklabismoa eta kolonialismoa jasan ondoren, pentsamendu afrikarra mugimendu berri baten abangoardia bihurtzen ari da, mugimendu horrek lagundu egiten du orain ere, mundu zibilizatuago eta libreago batera iristeko bidean.

Síntesis Sistemática de la Filosofía Africana izeneko liburuan, Nkogo Ondó filosofoak, Ekuatore Gineakoa baita, proposatzen digu afrikar kontinenteari esanahi berria ematea eta hark zientziari eta bereziki filosofiari egin dion ekarpenari esanahi berria ematea. Donato Ndongo ekuatoreginear ezagunak, hitzaurrean dioenez, Afrikari buruzko ideia oker hauek esklabutzaren eta kolonialismoaren ondorengo dira, zuriengan eta beltzengan txertatu baitzuten gehiuste eta gutxiustea, hurrenez hurren, beltzei ukatuz pentsamendu arrazionala izateko gaitasuna ere.

  1. or.

“Behaketa eta fenomeno astronomikoei esplikazioa emateko ahalegina Ishango-en ahaleginetik jaio zen, Eduardo aintziran, gaurko Kongoko Errepublika Demokratikoan. Esplikazio honek goia hartu zuen zientzia-mailan Belztasunaren Egipton, eta ondoren oinordetzan hartu zuten Dogon-darrek. Dogon herriak metatutako esperientzia hau ez da XX. mendeko jakintza, baizik eta milaka urtekoa: teoria, orbitei eta planeta txikiei buruzkoa, Sirio A eta B-rena esaterako, (azken honi “Po Tolo” deitu zioten) K.a. mende asko lehenago aipatu zuten, eta hori berretsi dute XX. mendeko aurrerapen zientifikorik ikusgarrienek, zehazki Irving Lindenblad doktoreak lortutako argazkian, amerikar Itsas Behatokian.”

 

Errotiko pentsamendua

Errotiko pentsamendua                                                                                          Eugenio Nkogo

La pensée radicale (Errotiko pentsamendua)

Eugenio Nkogo pentsalari eta irakasleak, Filosofiaren historia eginez, filosofiaren benetako jatorria bilatu nahi du, hau baita: Belztasunaren Egipto, eta hori ez daki mendebaldeko tradizioak. « Benetan librea » den filosofiari omenaldia egitean, XX. eta XXI. mendeetara dator, eta ikusten du dimentsio bakarreko pentsamendua dela nagusi, “gaingiroki” begiratzen duena; zenbait boterek bultzaturik, traizionatu egin dute benetako filosofía. Ziurgabetasun horren erdian, sortu da Errotiko pentsamendua, filosofía hori berreskuratzeko eta gure garaiotako giza-arazoari konponbidea bilatzeko.

 

Eugenio Nkogo Ondò filosofo eta irakaslea

Jaioterria Bibás, Akonibe, Río Muni (Ekuatore Ginea), 1944ko urriak 18. Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Ontologia eta filosofia garaikidea ikasi ditu Paris-Sorbonne Unibertsitatean (Frantzia). Irakurle izan da Ghana-ko Unibertsitatean, Accra hiriburuan, Legon barrutian. Ondoren Estatu Batuetara aldatu zen eta Georgetown Unibertsitatean lan egin zuen, Washington D.C.n. Gaur egun Leonen irakasle da (Espainia).

Lanik esanguratsuenak hauek ditu: El aspecto ético y social del existencialismo (1982). El método filosófico de Jean-Paul Sastre (1983) El problema humano (1985) Sobre las ruinas de la república de Ghana (1988), La trascendencia en la noche oscura (1989) La relación yo-mundo en Jean Paul Sastre (1990), La encerrona (1993), Le Confinament, expériencie pédagogique du maître Jean Latin (1997). La Pensée radicale (2005).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA