Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Irvin D. Yalom
Atalak: bAst
Irvin D. Yalom idazlea Washington-en jaio zen, guraso errusiarrengandik. Medikua, psikologoa eta psikiatra izanik, entzutetsu egin dira haren ekarpenak, zientzian eta literaturan. Nietzschek negar egin zuen eguna eta Schopenhauer sendabidea eleberrien ondoren, Spinozaren arazoa dugu aipagarri.
Schopenhauer sendabidea (gaztelania)
Allaj Schopenhauer (arabiera)
Hirurogeita bost urterekin, Julius Hertzfeld, San Francisco-ko psikoterapeuta nabarmen batek jakin du gaixotasun terminal bat duela. Urte bete geratzen zaio bizitzeko… Zer egin? Nola erabili azken hilabete horiek? Juliusek bere bizitza eta lana errepasatzen ditu eta bere buruari galdetzen dio ea zenbateraino lagundu dien pazienteei. Aspaldiko paziente batengana jotzen du, Philip baita, terapeuta gisa izan duen frakasorik handienetako bat. Bere esperientzia, jakinduria eta maitamena eman nahi ditu terapeutak eta Philip sartzen du terapia taldera. Philip gizon hotz bakartia da, eta honek Arthur Shopenhauer-en pentsamendua erakusten die, hura baitauka benetako terapeuta pertsonaltzat. Ezkortasunaren filosofo handiak gidatu du…
“Philipek baiezko keinu bat egin zuen.
-Galdera interesgarria da. Erantzuna baiezkoa da, beharbada lagungarri izango zitzaidan. Ez dakit ziur, baina Schopenhaueren idatziek iradokitzen dute berak neurearen antzeko desira sexualak zituela, biziak eta asezinak. Horregatik sentitu nintzen beragandik hain ulertua.”
Nietzschek negar egin zuen eguna (katalana)
Nietzschek negar egin zuen eguna (txinera)
“-Breuer doktorea. Ikusi nahi zintuzket, arazo larri bat dela eta. Filosofia alemaniarraren etorkizuna jokoan dago. Bihar itxarongo dizut goizeko bederatzietan Sorrento kafetegian. Lou Salomé.-Venezia, 1882ko abendua”.
Lou Salomé gazte ikusgarri eta suharrak hitzordu misteriotsu bat egiten du Josef Breuer mediku vienar ospetsuarekin, Friedrich Nietzsche izeneko baten bizitza salbatzeko, filosofo alemaniar tormentatua da, ia ezezaguna, etorkizun handikoa, krisi latzean dagoena eta bere burua hiltzeko tentaldiak dituena, Lou Salomé eta Paul Rée –rekin izan duen harremanaren ondotik.
Breuer doktoreak, bere dizipulu gazte Simund Freud-en teoría berritzaileak aintzat hartuz, onartzen du Louk proposatzen dion estrategia arriskutsua, Nietzsche psikoanalizatzea, hau konturatu gabe, jakin gabe neskak eragindako azpilana dela.
Spinozaren arazoa (katalana)
1940ko maiatzaren 10ean, Hitler-en tropa naziek Herbehereak inbaditu zituzten. 1941eko otsailetik aurrera, espolioaz arduratu zen espedizioaren buru, Reichsleiter Rosenberg presaka doa Amsterdam-era, Spinoza-ren liburutegia konfiskatzera.
Zer liluramendu eragin dezake Spinoza filosofo judutarraren lanak Rosenberg ideologo naziarengan? Zein izan zen Spinoza hura, Amsterdameko komunitate judutarrak 1656an eskomikatu zuena eta familiak berak baztertua?
Spinoza hizpide hartuta, Yalom-ek beldurraz, Jainkoaz eta fedeaz hitz egiten digu.
“Rebekak belarriak estaliak zituen eskuekin, baina Bentok (Spinozak) ozenago segi zuen:
-Nik esaten dizut, gorputza hiltzen denean, arima hiltzen dela. Ez dago beste mundurik. Ez dut utziko ez rabinoek eta ez inork arrazoitzea debeka diezadaten, zeren soilik arrazoiaren bidez ezagut dezakegu Jainkoa, eta zeregin hori da bizitza honetako zorion-iturri bakarra.
Rebekak altxa eta joateko prestatu zen. Bentorengana gehiago hurreratu zen eta begietara begiratu zion.
-Lehen, gure familian, zinen bezala nahi zaitut –besarkatu zuen-. Eta orain- zaplaztekoa emanez- gorroto zaitut.”
Amsterdam 1656 (XVII. atala)
Egun bateko sorkariak (katalana)
Kontakizun bilduma honetan, Irvin D. Yalom beldurraz, minaz eta esperantzaz mintzo da, eta erakusten du psikoterapia prozesuak lagundu egin dezakeela giza-ezbairik berezienetan.