Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Pedro Maxkar [feministentzako irakurgaia]
Atalak: bAst
Liburu honen hitzaurrean, Antonio Zavalak dioenetik hartuko dugu aurkezpena.
“Bi nobela auetan aurrenekoaren gaia, Berezko iltzaillea deritzanarena alegia, Atañok Ondarribiko aiton baten aotik jaso zuan. Berak ala aditzera ematen du leenengo orrialdeetan. Berdin egin zuan Markesgaiak deritzan nobelarekin ere.
Joko ori sarritan egin oi dute idazleak. Norbaiten aotik entzundako kontakizuna, ederra iruditu, berak txeetasunez ornitu eta nobela biurtu. Udaberriak urtero egiten duanaren antzekoa, beraz: enbor soilla orriz eta lorez jantzi, alegia, gure begien atsegingarria izango dan zugaitz ederra aurrean jarri artean.
Aldi ontan, beste danak bezalako gizaki normal bat iltzaille izateraiño nola aldatzen dan adierazten digu Atañok. Ortaraiñoko pausoak eta bideak zein diran azaldu, alegia. Psikologia-azterketatik ere badu zerbait, beraz, nobela onek.
Gertaera guziak, berriz, Ondarribian bertan kokatzen dira. Ala, neri ordenagailluz kopiatzen ari nintzala, eta irakurtzen duanari ere berdin gertatuko zaio, Gipuzkoako erri ori ikusten nuala iruditzen zitzaidan: eliz ederra, gaztelu zaarra, kale nagusia, arrizko orma zarrak, antziñako jauregiak, arrantzaleen etxeak, itxasoa, ondartza, Jaizkibel mendia, Bidasoa ibaia, onen beste aldean Endaia eta abar.
Liburu baten kontaera erri edo paraje ezagun batean gertatzen danean, irudimenak lanik ez du tokia nolakoa dan asmatu bearrez, eta orrek erreztu egiten du irakurketa”. (A.Zavala)
Salbador Zapirain “Ataño” idazlearen Berezko iltzaillea liburuko pasartea hauttau dugu.
Pedro edo Maxkarra
Leen esan degunez, garai bateko gure lagun maitea izan zan au. Zortzi urtera arte gu bezelako bat, jostarienetakoa. Gero zearo aldatu zitzaigun. Maiz itzegiten degu ontaz, baiña ez degu garbi nolakoa zan agertu.
Esan bezela, zortzi urtera arte mutil alaia zan, jostaria, eta kaniketan onena. Ixabel-ta ibiltzen ziran elkar ezin menderaturik.
Gu asi giñan gora ta gora luzatzen, neska zer esanik ez, eta Maxkarra, berriz, enanotxo bat bezela geratu zitzaigun, gero zerbait azi bazan ere. Soldaduskarakoan doi-doi arrapatu zuen tailla.
Atzeratuta utzi genduen eta benetako ezin ikusia artzen asi zitzaigun, bere ustez guk iseka egiten geniolako. Baina maite genduen. Aundi-txikian al dago gizon baten izaera? Baiña ala artu zuen. Sailleko parregarria zala ta errukiz artzen genduela gurekin.
Zortzi urtetan gure berdintsua zan. Amabietan etzan gure leporaiño iristen. Orduantxe erremindu zan gure Maxkarra. Ixabel zuen oso maitea. Ez neska zalako. Orduan guk orren berririk ez genekien. Denetan goxoena ura irudituko zitzaion eta arengana biltzen zan. Gu zakarregiak izango giñan.
Hamasei urteetan, bada, kaxkar eta maxkarra zan. Gaiñerakoan, etzuen gorputz aldrebesa. Arpegiz ere ez itxusia. Baiña maxkartu egin zan eta bere gurasoak ere azkenerako “gure maxkarra” deitzen zioten.
Ixabel zuen bere lagunik maiteenetako bat; eta, bere modukoa geratu bazan, etzan ainbesteraiño erreminduko. Baiña amabi urteetarako neskak azi-burua artua zeukan. Alare, gu bi mutillak utzita, arengana urbiltzen zan. Baiña bein eskua buru gaiñean jarri neskak eta iseka gaizto au egin zion:
-Etziñake, Pedro, nire bastoitarako aldrebesa.
Maxkarrari, beiñipein, benetako iseka iruditu zitzaion. Ala da, gaiñera, baiña batere malizi gabe esana, noski.
Ori entzutean, sumindu zan gure Pedro, eta pozik joko zukeena, gure beldurrak atzera egin zuen.
Bein Kasimirok eta nik sailletik aldegin genduenean, biak geratu ziran elkarrekin. Neskak, noski, errukia zion. Ordurako Kasimirorekin asia baitzan.
-Aizazu, Pedro: zu ta ni ez gera ondo etortzen. Bakoitzak bere modukoa artu bear du. Zu, berriz, nire leporaiño etzera iristen. Nik beste bat daukat neretzat aukeratua, eta obe dezu zuri ondo datorkizun bat billatu. Erri ontan ez dago emakume paltarik.
-Bazekiñat, bai, norekin abillen.
Eta masailleko bat ematen asi zan, leen esan degunez. Besteak, ordea, ez zion utzi, eta asarretu samarra ala esan zion neskak:
-Zuk nire arpegia arrapatu? Ez-ta anka-puntetan jarrita ere.
Orduan Maxkarrak labana eduki balu, bertan sartuko zion ondoraiño. Baiña amorratua ala erantzun zion:
-Oraindik nik kenduko dizkiñat ire arrokeriak.
Eta betiko berexi zan neskarengandik ere.
Iruditzen zaigu, nobela honek, balio dezakeela, emakume-gizonezko harremanen zer-nolakoaz hausnartzeko, eta nahi bada, eztabaidatzeko. Baita gizakiaren berezko ontasun edo gaitza aztertzeko ere.