Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Maryse Condé idazlearen konderria
Atalak: bAst
Maryse Condé idazlea h&j
Maryse Condé 1937an jaio zen Pointe-à-Pitre-n, Guadalupeko artxipelago antillarreko hiriburuan. Zortzi neba-arrebetan gazteena izan zen. Hamasei urte zituela, Parisera joan zen Fenelon lizeoan ikastera eta gero Sorbonara. Han ezagutu zuen Mamadou Condé aktore ginearra eta honekin ezkondu zen 1959an, eta hogeita bi urteren buruan bereizi. Ikasketak bukatutakoan, frantses irakasle izan zen Ginea, Ghana eta Senegalen, harik eta 1970ean Frantziara itzuli zen arte. Malin ere bizi izan zen, han gertatzen da Ségou eleberrien saga. Kontaketa, antzerki, saiakera, haurrentzako eleberri eta autobiografia landu ditu. Memoria eta identitatea dira haren bi gai funtsezko. Esaterako hor dira La migration des coeurs (1995), Desirada (1997), Célanire cou-coupé (2000) Victoire, les saveurs et les mots (2006), amaren aldeko amonari egindako omenaldia. Maryse Condék urte askoan eman du literatura frankofonoa Columbiako Unibertsitatean, New Yorken. Esklabutzaren Batzordea Frantzian izenekoaren buru izan zen (2001), eta horko lanari esker lege batek aitortu zuen esklabutza, gizateriaren aurkako krimen gisa. Richard Philcox, senarra du, ingelesera obra itzultzen diona.
Desirada/La Deseada [Desiratua]
24-25. or.
Savigny-sur-Orge, ekainak 27.
Ranélise maitea:
Ez duzu hala pentsatuko beharbada, baina ez nago ahaztuta neure alabarekin. Iritsi da momentua hartaz behar den bezala ardura nadin, zeren azkenean bizitza duin bat berari emateko moduan bainago. Eskertuko nizuke niri helaraztea postaz haren nota-buletinak eta mediku-kartilla. Hegazkin-billete bat igortzen dizut urri erdialderako eta dirua arropa pixka bat eros diezaiozun. Paperak sinatu besterik ez duzu egin behar. Adin txikikoentzako laguntza zerbitzu berezia kontratatu dut. Beti esker onez izango nauzu hainbesteko ontasunagatik. REYNALDA TITANE
P.D.: Orain gizarte-laguntzaile lana daukat Savigny-sur-Orge-ko Udalean.
Ranélise ziplo erori zen. Auzoko bizilagunak tropelean etorri ziren, eta igurtzi zizkioten lokiak eta eskumuturrak alkanfor-alkoholarekin. Bere onera etorri zenean, negarrari eman zion atsekabeturik, ozen ahuenka eta destinoa madarikatuz. Ez zituen alperrik hamar urte emanak neskato hura zaintzen eta adoratzen, orain bueltan bidaltzeko, pakete bat bezala, abandonaturik utzi zuen hura, inolako babesik gabe! Bietako zein zen neskatoaren benetako ama? Elgorria, baztanga eta otitis garaian zaindu zuena; ala Frantzian interesantearena egiten zuena? Ez al zegoen legerik zintzoak babesteko eta munduan justizia egiteko? Ez! Sekula ez zen Marie-Noëlle-rengandik aldenduko. Auzoko andreek gauza bera zioten. Ondoren, altxa zen eta itzal-aterkia hartu zuen kalerako asmotan. Ez zuen ohiturarik Gérardo Polius lanean zela molestatzeko, ez eta harreman hura agertzeko ere. Baina egun hartan behar zituen haren aditu aholkuak. Azken batean, Gérardo zuzenbidean lizentziaduna zen. Abokatua. Nahiz eta jadanik hartan ez jardun.
La vie sans fards /La vida sin maquillaje [Bizitza makillajerik gabe]
103-104. or.
Ene lagun berriek lasaitasun une horiek baliatzen zituzten niri aholkuak emateko, nola senti nintekeen gusturago gizarte ginearraren baitan: hizkuntza nazionalak ikastea, ene ile afroaren ordez txirikordak egitea, galtzak ez janztea eta ahal zela tunikak eramatea… Nik gogor egiten nuen protesta gomendio horien aurka:
-Bai zentzugabea!
-Ez dizugu erraten afrikarrez mozorrotzeko- erraten zuen txantxetan Amilcar-ek-. Soilik eskatzen dizugu integratzen saiatzeko, itxuraz bada ere. Begira Olgari!
Seyni-ren emaztea eredu iritsezina zen. Ongi hitz egiten zituen malinké, soussou eta fulani hizkuntzak. Txilabak bakarrik janzten zituen eta etxetik at Salamata izena hartzen zuen. Nik, aldiz, ezin nuen “integrazio” ideia kuestionatu gabe geratu. Neure haurtzaro guztia igaroa nuen, nahi gabe, balio frantsesak, mendebaldeko balioak integratzen, gurasoek hala nahi izan zutelako. Aimé Césaire eta belztasuna aurkitu behar izan nituen, ene jatorriaren berri pixka bat jakiteko eta nire herentzia kolonialetik pixka bat aldentzeko. Eta orain hau? Kultura afrikarra osorik neureganatzea espero zuten? Zergatik ez ninduten onartzen, nintzen bezala, nire arrarotasun, nire ebakiondo eta ene tatuajeekin? Eta, bestetik, noiztik zen integratzea, azaleko itxura aldatzea bakarrik? Hizkuntza bat murduskatzea? Ilean filigranak marraztea? Ez al du benetako integrazioak, ezer baino lehen berekin, izatearen atxikimendu bat, aldaketa espiritual bat? Inori ez zitzaion batere axola ene animoa, eta batez ere, ene bihotza, hainbeste urrikaltzen zena inguratzen ninduen herriaren sufrimenduaz. Nolanahi ere, garrantzitsuena izan zen nire lagun berriek “politizatu” egin nindutela. Presarik gabe, emeki-emeki haien mundu ikusmoldea ezagutarazi zidaten. Haien iritzian, borroka latza ari zen gertatzen, maila unibertsalean, ahal-egarri izanik guztia ukan nahi zutenen eta gizateriaren gainerako guztien artean. Marxista egin banintzen, izan zen, kutsatu nindutelako, neurezko bilakaeraz baino gehiago. Kapitalismoaren aldeko izan balira, beharbada haien erara jokatuko nuen berdin. Egia da, halere, banuela sentimentalismo moduko bat, milikeria ez esateagatik, “herri zapalduez” urrikaltzera aurrez jartzen ninduena, ahaltsuen ankerkeria gaitzestera. Berandu, ene gurasoei erreprotxatu nien beren berekoikeria, babesik gabekoenganako axolagabekeria, eta neure buruari zin egin nion beste era batera jokatuko nuela. Nire mentore berriek kolonizazioaren hondamenak kondenatzeaz gain, aldi aurrekolonialaren gaitza ere nabarmentzen zituzten.
-Ah, ez! Ez zen batere izan urrezko aroa, fanatikoek erraten dutena!-epikatzen zuen behin eta berriro Amílcar-ek. Baziren, bertzeak bertze, etxeko esklabutza, kastak, emakumeekiko zapalkuntza… eta baita ohitura gupidagabeak ere, ablazioa eta bixki edo albinoak erailtzea.
Le coeur à rire et à pleurer/ Corazón que ríe, corazón que llora [Bihotza irriz eta malkoz]
Marise Condé-ren lehen urteak kontatzen dira, lehen maitasuna, lehen mina, beraren belztasunaz jabetzea, beraren emakumetasunaz ohartzea, kontzientzia politikoa hartzea, bokazio literarioaren sorrera, …
Orain jabetzen naiz estanpa ezohikoa eskaintzen genuela gutxienik, Auzo Latindarreko terrazetan eserita gerraosteko Paris motelean. Gure aita, gainbehera zihoan seduktorea, artean itxura ederrekoa; gure ama, bitxi kriollo arranditsuz estalia; zortzi seme alabak, ene ahizpak burumakur, Eguberrietako arbolak bezala eder-apainduak, nire anaia nerabeak, bata Medikuntzako lehen urteko ikaslea, eta ni, inon zenik eta neskatikorik mimatuena, oso aurreratua neure adinerako. Aldakaren kontra bandejak orekan zituztela, kafetegietako zerbitzariak gure inguruan burrundan zebiltzan, euliak ezti potoaren inguruan bezala. Mendazko freskagarriak zerbitzatzean, beti esaten zuten:
-Bai ongi mintzo zaretela frantsesez.
Gure gurasoek piropoa jasotzean ez zuten deus erraten, eta doi baiezkoa adierazten zuten buruarekin. Zerbitzariak jiratu bezain laster, sermoia hasten zen:
-Halere, gu haiek bezain frantses gara- egiten zuen hasperen aitak.
-Haiek baino frantsesago- zehazten zuen amak, bortxaz. Azalpen gisa, hau gehitzen zuen-: Ikasiagoak gara. Jokamolde finagoak. Gehiago irakurtzen dugu. Horietako batzuk ez dira sekula Parisetik irten, guk, aldiz, ezagutzen ditugu Saint Michel mendia, Kosta Urdina eta euskal kostaldea.
Ségou – Tome 2 La Terre en miettes (Lurra apurretan)
Ségou, XVIII. mende bukaeran, Bamako eta Tombouctou artean– gaurko Malin –, erreinu bat da, bere ahala gerratik ateratzen duena. Ségoun, animistak dira; alabaina erlijio konkistatzaile bat hedatzen ari da Niger-ko herrialdean: islama, espirituak liluratu eta bereganatzen dituena. Talka historiko horretatik sortu ziren Segou-ren zoritxarrak eta Dousika Traoré familiaren nahigabeak. Gerra santua, batetik, eta beltz-salerosketa, bestetik.