Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Urdu-ritu gabe irakurtzekoak
Urr17 0

Urdu-ritu gabe irakurtzekoak

Atalak: bAst

Urdu-ritu gabe irakurtzekoak

Gure gizartean badira pakistandarrak, eta haien hizkuntza, urdua baita, (ingelesez ere argitaratu arren) aintzat harturik,Tamania blogari pakistandar-kanadiar batek (Super Urdu Mom webgunearen arduradunak) gomendatzen dizkigun liburuak ekarri nahi ditugu hona.

Soniah Kamal

Harrotasuna eta aurrejuzkuak Pakistanen (Ezkonezina)

 

Lagun baten ezteietan, Alys Binat ingeles irakasleak Darsee aurkitzen du, amerikar hezkuntza jasoa duena, eta bien artean berehala  mesfidantza gailentzen da. Nahiz eta pixkaka barnatzen diren bien gustuko gauzetan, liburuetan eta abar, bien arteko gizarte-maila desberdintasunak gaindiezina dirudi; Darseeren izebak Alysek lan egiten duen eskola-katea bere jabetzakoa baitu.

Soniah Kamal

Mohsin Hamid

Mohsin Hamid

 

Mundu guztian zehar, ateak agertzen ari dira. Bertze hiri, bertze herrialde, bertze bizitza batzuetarako ateak.  Eta gerrak zauritutako hiri batean, Nadia eta Saeed berriro ere maiteminduta daude.  Bizirauteko desesperazioan, ate bat zabaltzen dute eta zeharkatzen. Baina ateak alde baterako bakarrik dira. Ez dago atzera-bueltarik.

 

 

Fatimah Asqhar

Fatimah Asqhar                                                  Argazkia: Cassidy Kristiansen.

 

Izan gaitezen esker oneko poeta honekiko, hain abil baita gogoratzeko, berrirudikatzeko olerkietan, guri erakusteko nolakoa den bizitza bere osoan, galeraren ostean, traumaren ostean, sendakuntzaren ostean, pozaren ostean, gertatuko zaigunaren ostean.

 

After (poema liburua)

 

Super Umezurtz

Gaur, jantzi dut ene kapa jaiotze-agiri legez

eta jauzi egin dut, besoak zabalik zerura.

 

Badakit -behin izan zen gizon bat.

Edo beharbada emakume bat.

 

Saia nadin berriro: behin, bazen familia bat.

Zer izan zen lehenbizi?

 

Zer egin orduan, noiz eta zuk duzun

historia bakarra collagea baita?

 

Atzarria, gurasoak oraino

hilik. Kanpoan, hostoak zabalduak

euren buruak udaberri berbataiatuak.

 

Saia nadin berriro. Behin bazen herri bat

egun beluri batean, ohartzeke atean zuen

handitasunaz.

 

Gaur, atzarri naiz:

Batman, errege Gotham-en gain.

 

Hiria dirdir ene oinetan

arrenka salba dezaten.

 

Amets bera berriro:

polizia lasterka ene familia

aurpegigabearen gibeletik pistolekin.

 

Ene osabak jauzi egiten du tulipaz beteriko

sail batera, besoak hegal bihurtzen zaizkio,

balek agurtzen duten heinean.

 

Gaur, atzarri naiz, ezpainak eroriak

eta edana, kartak eskuan

joker ene bularrean. Gaur atzarri naiz

haserre munduarekin duen minagatik

gehiago egin nahirik nik legez.

 

Errefuxiatu guztiak superheroiak al dira?

Bizirik irten diren guztiek al dute bilau bat barruan?

Gaur, jantzi dut ene kapa jaiotze-agiri legez

eta jauzi egin dut, besoak zabalik zerura.

 

Nola erran bertzenaz hemen nagoela?

 

Kamila Shamsie

Pakistanen jaio zen, Karachin, 1973an. Literary Award pakistandarra jaso zuen 1999an. Londresen bizi da. Haren liburuak Italian itzuli eta argitaratu ziren: Salt and saffron eta Kartografia.   Shamsie ahots berri bat da indiar azpikontinentearen giro literarioan. Istorio urbanoak idazten ditu, non mundu glamour handiagoko batek, Karachiko metropolikoak, nahitaez aurre egin behar dion tradizioari eta iraganari.

Hanif  Kureishi

Hanif  Kureishi                                                                                                                                         bbc-radio 4

 

(Azken hitza/The last word) liburuaren laburpena

Mamoon Azam ikastera heldu zen Ingalaterrara Indiatik, eta bertan geratu zen bere bizitza guztian, eta hórrela idazle nagusienetarik bat bilakatu, eta gentleman baten ohiturak hartu. Haren bizitza hiru emakumerekliko harremanean oinarritzen da.  Peggy, lehen emazteam gizarte britainiar itxira sarrera eman ziona; Marion iparramerikarra, zeinarekin harreman sexual bereziak izan baitzituen, eta azkenik, Liana, ezkontide hartuko duen italiarra, adiskide atsegina bere idazle bizitzaren azken aldirako; izan ere, aldi horretan, gizonak bere berekoikeria gainditzen lanak izango baititu.

L’ultima paraula- azken hitza-                                                                              Hanif Kureishi

 

Living leyend- Mustansar Hussein Tarar -legenda bizia

Mustansar Hussein Tarar

Mustansar Hussein Tarar idazlea

Raakh / راکھ

Mustansar Hussein Tarar

 

Izenburua: Raakh – راکھ

ISBN: 9693506715

Egilea: Mustansar Hussain Tarar

Hizkuntza: Urdu

Argitalpen urtea: 2015

Formatua: Azal gogorra

Orrialde kopurua: 588

Eleberria

Fatimah Asqhar

[Has zaitez zauden lekuan. Erabil ezazu daukazuna. Egin ezazu ahal duzuna.]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA