Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ene iratxoekin solasean
Atalak: bAst
Bixente Serrano Izko (Ene iratxoekin solasean)
«Inoiz ez gaude bakarrik, batzuetan uste dugunaren despit. Ez, eta Crusoe ere ez zen inoiz bakarrik egon: bere mamuak izan zituen lagun hasieran, Ortziral gero. Gizakia gizaki denetik, geure baitako solasak izan ditugu, aberatsak oso, askotan, gure baitako hainbat eta hainbat mamu eta iratxorekin etengabe egiten ditugunak. Zertan eskizofreniko izan gabe, logikarekin, adimenarekin, gauzen ikerketen inguruko prisma, ertz, begi zorrotz eta lausoekin zer-begiraturik duten geure baitako iratxo asaldagarri desberdinak ditugu solaskide. Iratxo asaldagarriak, gure lehen bat-bateko begiraden aurrean gauzak etengabe bertze angelu batetik ikustera garamatzatenak, edo bai behintzat saiatu. Horixe, Ene iratxoekin solasean emanaldi hau […]».
Horrela hasten da Bixente Serrano Izkok prestatu zuen sarrera, 2020ko ekainean utzi gintuen baino lehentxeago idatzia.
bAst 2021
96.- Honako hau izan nian Beldurra bera zaldi saiakeraren testuaren hasiera:
“-Libre izan nahi dut!
-Baina, baina zergatik?
-Behar dudalako.
-Hau bai tranpan erortzea!”.
“Bultza-motor izan baldin bazen, eztanda-motor bihurtu zaigu gaur. Hain zuzen ere, martxa honetan, Historiari berari leherraraziko dion motor dugu gaurko ekonomia”.
135.- Maitagarriagoa, ordea, maitasunaren mitoa. Esperantza, sufrikario eta etsipen poema eder sakonak, agian genero guztietako poemarik ederrenak, sortuak ditik. Maitasunaren inguru sortu duguna mito delako seinale ukaezina, nonbait. Amodioa, hasi eta behin, zenbat eta gehiago eman nahi, hainbat eta berekoiago:
“Maitasuna maitearekiko distantzia osoa kentzeko irrika da, hots, batasun osoaren irrika. Beraz, banaketa jasanezinaren esperientzia, banaketa kitatzeko esperantza eta, bat egin arte sakrifikatzeko beharra dauzka [maitasunak] bere baitan”.
145.- Ideia zahar-zaharra duk, bai horixe, etsai kementsu bat asmatzearen abantailak. Bertze ikuspegi batetik atzematen dik Nietzschek abantaila hori, baina betiere jendearen sufrimenduak zuritu eta areagotzeko, dela jendeak eramangarri jasateko lotsarik gabe, dela jendea gustura sufritzeko prest ager dadin:
““Demonioaren” ideia aurkikuntza bitxi-bitxia izan zen: arerio bortitz eta izugarria zenez, lotsagarri izateari utzi zion holako izaera bateko arerio batengandik sufrimenduak jasan beharrak”.
171.- Jaiotza eta heriotzaren arteko bertze diferentzia handi bat: jaiotzen ikasi gabe jaio gaituk guztiok; gutxi batzuk, aldiz, hiltzen ikasita hiltzen duk.
“Bizitzen ikasten ari nintzelakoan, nola hil ikasi egin dut”.
244.- “Historia osoa, funtsean, honetan baizik ez datza: gero ongiletzat jota izan ziren gaizkile haietaz hitz egitean, alegia.”
-Historia bakarra izanen balitz, garaileena izanen lukek.
295.- Mikropoema bat paratu nian egun hartan. Zer eginen zioagu, ba?
“Hertsi nazazu ni neu,
baina zelaiak, otoitz,
ez hesi,
ez iezazkidazu itxi”.
299.- -Nietzschek ez irakurtzea- oso liburu gutxi irakurtzea– gomendatzen ziok, hainbatean, pentsatu nahi duenari. Konpultsiozko irakurketez gehiegi zekielako ote? Baina konpultsio hori idaztearen beldurrak, paper zuriaren beldurrak eragiten digunean, aitzakia bihurtzen zaiguk irakurketa, izu horri ihes egiteko eta, azken batean, geure buruari gezur egin eta baretzeko.
407.- Libre izan ote daitekek gaur inor, bertze bat menderatu gabe? Baina ezaguna duk aitzakia: libreki hartzen dik menekoak bere menekotasuna.
432.- Halako mikroipuin bat Gabonetarako, arruntean esperantza berriez beteriko sasoi baterako: “Inoiz ez zuen aitortu porrot egiten zuela: esperientziatzat, eskarmentutzat jotzen zuen porrot bakoitza. Eta horrela zihoan: eskarmentuz eskarmentu, porrot egiten beti”.
500.- Ahanztura ere gezurretan ibiltzeko era bat duk, batik bat nork bere buruari gezur egin nahi dionean.
bAst 2021