Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Anselmiren ahantzerria
Atalak: bAst
Ez dakit zergatik nekatzen garen liburuendako izen berriak asmatzen… Beti ari gara liburu bera idazten (Walt Whitman eta Luis Cernuda dira orain burura datozkidan kasurik nabarmenenak, baina zenbat halako!), beti bizitza bera bizitzen…
Bidaia batean bezala, eguzki bera dugu lagun eta bidaide; ilargi eta izar berberak. Ber haizeak dabiltza ordokietan gaindi, euri xehe edota erauntsi berberak goian-behean. Ibai eta erreka guztiak bat dira, eta den-denek itsaso berean isurtzen dute ura.
Izakiak oro sortze edo jaiotzarekin hasten dira, eta orobat finitzen, goiz edo berant, hiltzearekin. Ezdeusetik gatoz eta Ahantzerrirantz abiatzen gara fite, baitezpada, geriza bila. Lagun onen gisara, aterperik sekula ukatuko ez digun Ahantzerrirantz…
Homero zaharretik aitzina olerkariak, eta beren lanak, izenez bereizteko zortea dugu. Irakurtzeari begira baino ikusteari adiago dagoen aldi honetan ere. Ortzipean baina, olerkarien ospea ez da pop izarren parekoa dagoenekoz. Idatzi beharraren grinak jota bizi arren, ezin dute irakurtzera inor behartu. Horregatik hurrean, poesiaren miresmena poesiaren gutizia bizi duten poetengana mugatzen da sarri. Aldi, herri eta hizkuntza ezberdinetako olerkariak klub berbereko taldekide baitira. Elkarren irakurle eta itzultzaile. Eta elkar ezagutuz, zirrara hori errepikatuz, denboraren ehunean berridazten dute mirespen hori. «Edertasunagatik hil» zinenen kate-begien ale aratz batzuk, euskarara garanduz, bilduma pertsonal honetan jaso ditu Luigi Anselmi poeta bilbotarrak. Bertzerenak baina bereak.
Marrazkiak: Urrutia Capeau, Jose Enrike
Nola elurretan beleak, Luigi Anselmi, Bilboko labirintoko isil-gordeko poetak, zoriontasunaren balizko irla nimiñorantz garamatzan grinaren argi-iluntasunez izkiriatzen digu.
Aingeru fier baten antzera, sortu aitzineko eta hil ondoko denboren arteko basamortu idorrean biltzen ditu bere eleak. Oroimena eta itxaropena –bizi eta hil arteko bi ezpatak– amesten ditugun sorterri iluneko zantzuetan.
Eta eskaera soila: “Zure baitara heldu aitzin milaka kilometro, urte anitz eta zenbait mintzaira zeharkatu dituen liburu bati egiozu abegi ona bihotzean”.