Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bagoi Fabrika eta haren eragina
Atalak: bAst
Beasain eta Ordizian tren-bagoiak egiteko fabrikak izandako eragina (Gipuzkoa)
Hitzaurrea
Liburu honetan xehetasunez ezagutu ahal izango ditugu Beasainen tren-industria nola abaiatu zen eta Maquinista Guipuzcoana, Sociedad Española de Construcciones Metálicas nahiz Beasaingo Bagoi Fabrika berria nola eratu ziren. Gainera, eraldaketa ezberdinetako protagonista izandako pertsonak ezagutuko ditugu.
Sarrera
Sociedad Española de Construcciones Metálicas-ek (antzinako Bagoi Fabrika modura) Beasain eta Ordiziaren bilakaeran izan duen eragina islatzeko liburu baten edizioari dagokionez, ziurrenera, enpresa egungo C.A.F. fabrikaren (azken hau izanik fabrika-jardunarekin bete-betean jarraitu zuena) hurbileko aurrekari modura sortu eta garatu ondotik, garai hartako irudi berriak lortzea izan da ebatzi gabe utzitako kontua.
Orduko Beasain eta Ordizia txiki haietan 1901. urtetik aurrera halako “iraultza” demografiko, ekonomiko eta soziala abiatu zen. Hori argi berrets daiteke bi udalerrien “egunerokotasunean” eta haietako irudietan, errealitate berri eta etenik gabeak ikus baitaitezke haietako herrigune zahar eta goibeletan. Orduan aipatu herriek 1.932 eta 1.421 biztanle zituzten, hurrenez hurren.
Beasain-Ordizia eta C.A.F. fabrikaren arteko ardatz solidario hori, irudizkoa baina erreala, Lazkaoren kasuan ere nabaria da. Dena den, ez dugu nahikoa dokumentu grafiko hirugarren herri horri dagokionez. Guri dagokigunez, aspaldi gabiltza irudiak, testuak eta azalpen-kronologia baliatuz bi udalerrien bilakaera azkar hori deskribatu nahian.
Guztiok dakigu C.A.F. izen soziala halabeharrez sortu zela 1917. urtean Sociedad Española de Construcciones Metálicas-i (SECM) hartako instalazioak eta ekoizpen-baliabideak alokatuta. Halaber, badakigu, 19925ean bereganatu egin zituela osorik. Horrenbestez, CAF fabrikak “Bagoi Fabrika” zaharraren jardunarekin jarraitu zuen, nahiz eta enpresaren izena aldatu eta jabedun modura akziodun ezberdinak izan.
Ia sinetsita geunden ez genuela lortuko “Bagoi Fabrika” berriak garai hartan Beasain eta Ordizian izandako eraginari buruzko liburu berri bat editatzeko proiektua gauzatzea, izan ere, “Fabrika” eta inguruko herrien irudi argitaragabeak eskuratzea ezinezkoa izango zela uste genuen, batez ere, kontuan hartuz argazki horiek 1901-1925 bitartekoak izan behar zirela derrigorrez.
[…]
Nolabait esatearren, modu magikoan agertu zen “argazkiz beteriko beste maleta bat”, álbum zahar eta baliotsuak gordetzen zituena, Robert Capa maisuaren antzekoa. Bi herrien eta SECM edota CAF fabrikaren inguruko irudiez ari gara. Irudien egilea lehenengo “Bagoi Fabrika” hartako teknikari nabarmen bat izan zen, Pablo Weeber izenekoa. Album horietan familiako argazkiak eta zonaldeari buruzko beste zenbait argazkirekin nahasten dira. Horrela, zuzenean edo zeharka “Bagoi Fabrika” horri eta inguruko herriei buruzko informazio berri eta ugaria ematen da horien bidez. Zorioneko argazkilari amateur horri esker aipatutako hiru leku horien inguruko irudi eta ikuspegi argitaragabeak dauzkagu, hain justu 1903. urtetik hasita, hots, SECM fabrikako eraikin eta instalazio berriak errealitate bihurtzen hasi ziren urtetik hasita.
[…]
Lemniskata taldeko zenbait pertsona Juanjo Olaizola bisitatzera joan ginen Beasainen trenari buruzko hitzaldia emateko gonbitea luzatzeko asmoz. Bisita horri esker, ustekabean, liburu hau osatzeko hainbeste denboraz bilatzen aritu ginen materiala topatu genuen. Azpeitian lekutzen den Euskal Patronatu enblematikoaren eta bertan lan egiten duten pertsonen sentsibilitate kulturalari esker, dokumentu historiko hauek erreskatatzeko aukera izan dugu, kulturaren ikuspegitik balio handia dutenak; irudi paregabeak dira, ahanzturatik edo desagerpenetik berreskuratuak, izan ere, sarritan “papertzar zahar eta baliogabe” hauek zaborretara bota ohi ditugu egungo gizartean.
Bi langile, ardatz muntatu bat prestatzen aire zabalean. Argazkilaria: Pablo Weeber