Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Jainkoak guarda emakume nafarren mendekutik…
Atalak: bAst
Beste udaberri bat hasi berria da, baina andreak ez du udaberri onik izan orain dela zortzi urte luze Nafarroatik atera zenez geroztik.
Nekatua daukate Anjouko lasaitasun latzak eta Poitierseko noble baztar-nahastaileek, baina, oroz gain, senarrak dauka nardaturik, Lehoi-bihotzak, hiriz hiri ibilarazten baitu pasatzen ikusten duten guztien esamesen artean.
Lehoi-bihotzak ez zuen sekula maitatu, eta berari berandu gabe lausotu zitzaion haren zaldun xaloaren irudia, bere amaginarreba Leonor ezkongileak hainbestetan aipatu ziona.
Berehala ohartu zen ezin zela lehian ibili Rikardok denen artetik zinez estimatzen zuen maitale bakarrarekin, hots, haren ezpata beti odol-gosearekin. Irria eragiten zioten erregea zakilzalea zelako zurrumurruek. Ez zebilen gizonei segika, ez, soldaduei segika baizik. Egiari men, edozeini segika, baldin eta “balentria” edo ekintza gogoangarri bat kontatzen bazion: ezin menderatuzko gotorlekuei egindako setioak, aizkora ongi zorrotzek moztutako besoak, edo daga florentziarrek trenkaturiko lepoak. Deusek ere ez zuen aterarazten bere mozkor etengabeen laxokeriatik, baldin eta sare-kotan bildua heldu ez bazen eta berriki erauzitako erraien kiratsa ez bazerion.
Gizon grinatsu guztiek bezala, erregeak ere damualdiak izaten zituen, eta haietan amodio eta barkazio kanta ederrak egiten zituen, baina, heraldoaren tronpetari gudura deitzen aditu bezain laster, bere agindu xelebreei zakur ongi heziaren gisara obeditzen ez zien jende orori tripak ateratzeko irrika berritzen zitzaion.
Eta andreak ezin du gehiago jasan. Itogarri zaio bere senararren ospea, nahiz eta orain bakanetan ikusi elkar, nahiz eta oso noizbehinka baizik ez izan haren berri eta, zoritxarrez, beti ekintza bortitzen bat dela-eta edo kanpaina militarrak finantzatzeko urre bila egindako oldarraldi doilorren bat dela medio.
Aski da. Bada garaia Zipren apezpiku hark ezkondu zituenez geroztik elkarri lotuta dauzkan lokarria eteteko.
Eta, orduan, bere haurtzain leial Goizederri deitu dio, umetatik ondoan baitu, eta, elkarrekin, behar den guztia prestatu dute Berengela berriz libre izan dadin: Zugarramurdi misteriotsutik, hots, neskamearen sorterriko leizeetatik ateratako buztinaz egindako irudi txiki bat. Eta erreginak, panpinan, Ingalaterrako hiru lehoinabarrak margotu ditu, eta buruan, amorru ankerraz, Rikardoren ile-xerlo gorri bat txertatu du, senar ezin zozoagoak mozten utzi baitzion ustez eta andreak ere, mundu guztiak bezala, itsu-itsuan miresten zuen.
Chalûseko gaztelua
Eta Berengelak, gerrikotik zintzilik duen poltsatik, Tafallan hazten diren arrosen arantzak baino zorrotzagoko ezten bat atera du, eta, bi emakumeek hiru aldiz errepikatu duten otoitz fedegabe baten ondotik- Châlus, Châlus, Châlus-, panpinaren lepoan hondoratu du, eta panpina uzkurtu egin da, zinez mina sentitu ahal izan balu bezalaxe.
-Amaia da hasiera!- egin du oihu neskameak.
Bai, erreginak ere hala du uste: Rikardoren heriotza bere bizitza berriaren hasiera izanen da, eta, orduan, hondarrean, nahi duena egiten ahalko du, nahi duenean eta nahi duenarekin.
Eta zazpi egun gabe, mezulari baten zaldia lauhazka sartu da Berengela bizi den jauregira, eta mezulariak iragarri dio batek-daki-nondik ateratako gezi batek zauritu zuela erregea lepoan, Châluseko gaztelua setiatzen ari zen bitartean, joan zen martxoaren 25ean, eta Rikardoren gorpua Fontevraudeko abade-etxean ehortziko dutela.
Eta alargunak negar-zotinka abaroa Goizederren bularrean bilatzen duenean, denek uste dute berri zorigaiztokoak eragin dion nahigabeagatik dela, eta haren erruki dira, eta harekin batera egiten dute negar, baina oso bestelakoa da egia: ez dago malkorik bere begietan, baizik eta bizitza erabat berri baten esperantza.
Amaia da hasiera…
Itzultzailea: Fernando Rey
Batzuetan ez gara ohartzen nolako arrasto eta oinatzak uzten dituen iraganak gure hurbileneko ingurunean. Ez gara ohartzen egunero ibiltzen garen kalean, herrixka polit horretan edo igo gogo dugun mendi horretan ahanzturatik salbatzea merezi duten historia txiki asko gertatu zirela. Erdi Aroko Nafarroari buruzko kontakizun hauek hori dute xedea, baina errealitatea eta fikzioa nahasiz, hainbeste nahasiz ezen nekez bereiziko baitugu zer den gertatua eta zer asmatua.
Hiru.eus
Ricardo I.a Lehoibihotza Euskal Herrian
Enrike II.a Plantagenet-en eta Akitaniako Leonorren seme Rikardo I.a, izengoitiz Lehoi-Bihotza, Oxford-en jaio zen, 1157an eta Chalus-en, Limousin-en hil zen, 1199an. Akitaniako duke eta Ingalaterrako errege (1189-1199) izan zen.
Akitaniako Leonorrek bi seme izan zituen Enrike II.a Ingalaterrakoarekin: Rikardo I.a izengoitiz Lehoi-Bihotza eta Joan Lurgabea. Enrike II.ak semeekin konponezinak zituen, eta emazte Leonorrek semeenganako isuria eta jarrera ona erakusten zuelako, senarrak espetxean sartu eta bertan hamabost urtez eduki zuen. Enrike II.a hil eta bere seme Rikardo I.ak, erregetu zenean, espetxetik atera zuen ama.
Akitaniako duke titulua amarengandik jaso zuen eta haren agindupean geratu zen Ipar Euskal Herria.
Nafarroako iparraldeko mugak ziurtatzeko asmo sendoarekin, Antso VI.a Jakitunaren alaba Berengela Rikardorekin ezkondu zen. Bere koinatu Antso VII.a Azkarrak, Nafarroan erregetu aurretik, Rikardoren alde jardun zuen: Gaskoniaren eskubideak babesteko lehenik eta Frantziako Felipe II.aren kontra egiteko gero.
Rikardo I.a Lehoi-Bihotzak Baiona hiria Lapurditik aparte utzi zuen, bereiz, –Uztaritze bilakatu zen Lapurdiko hiriburu– eta Nafarroa Beherea Nafarroari itzuli zion. Akitaniarren matxinada gogor zapaldu zuen, III. gurutzadan parte hartu aurretik.
Rikardo hil zenean, Ingalaterrako erregina izateari uko egin eta Le Mans-era erretiratu zen Berengela.