Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bortz liburu eta bi gehiago
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Dakit argitaldari bixiak bortz berritasun dakartza udaberri, primadera edo bedatse honetan. Bertze bi ere jarri ditugu, lehenagokoak izan arren. Liburutik libururako jauzian, Juan Luis Aizpuru Beristainen argazkiak aurkituko dituzue.
Zuihitsua
Idazlumari jarraiki
Josu Jimenez Maia
Zuihitsua.
Zui, japonieraz, segitzea, jarritzea; hitsu, pintzela, idazluma; zuihitsu (随筆) japonierazko hitz bat da, arinki lotutako paragrafoz eta askotariko ideiez sortutako entsegu edo saiakera, egilearen gertuko kontuez beti ere.
Euskaraz egindako kamishibai, haiku eta haibun izeneko teknika japoniarrak maite edo ezagutu nahi dituenak aurkituko du zerikasirik liburu honetan; euskal artisauek Soetsu Yanagi handiaren hainbat ekarpen ezagutuko dituzte, zerpentsaturik ematen dutenak.
Zuihitsu hitzak idazteko tresnaren nahimen edo gogoa azpimarratzen du, idazlumak, neurri batean bederen, agintea hartuko balu bezala.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Izan eta Oroit
euskal lurraren oihartzunak
Joseba Aurkenerena Barandiaran
Mundu honetan badira errealitate anitz, ez da mundu bakarra, eta denok bizi gara gure errealitate berezian murgildurik. Errealitate hori f isikoa edota irudimenezkoa izan daiteke, mundu etnograf ikoarekin, politikoarekin, izpiritualarekin, zientziazkoekin…, loturikoa. Bakoitzak bereari eusten dio, eta bere errealitatean bizitzen ahalegintzen da. Horixe da niri gertatzen zaidana, gainerako gizaki guztiei bezalaxe, nire errealitatean, euskaldunen planetan, bizitzen saiatzen bainaiz. Badakit planeta gehiago badirela, gurea ez dela ortzian den izarbel bakarra, denak errespetatzen ditut, eta guztietatik zerbait ikasten eta ezagutzen ahalegintzen naizen arren, nire bihotzak euskal errealitatean bizitzera bultzatzen nau, hori izan baita ttikitandik berez etorri zaidana eta nire izate osoa bideratu duena.
Bada herri bat, Euskal Herria, munduko beste herrien artean bizi dena, eta bizirik jarraitu nahi duena. Badu bere nortasuna, badu bere historia, badu bere mintzaira eta baditu historian zehar jorratu dituen bideak, ezagutu dituen bizipenak. Eta horiexek dira, azalpen laburrez, liburu honen orrietara ekarri nahi izan ditudanak. Izan eta oroit, gure lurraren oihartzunak. Bihotzez egindako liburua da, eta bihotzez eskaintzen dizuet.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Gure Otto Piarre
Peio Jorajuria Iturria
2021eko ekainaren 28an ehun bete dira Jean-Pierre Iratchet bidarraitar apez, idazle, ikerle eta ohorezko euskaltzaina sortu zenetik. 1991ko azaroaren 10ean hilik 70 urtetan. Urtemuga aproposa bidarraitar idazle jeinutsua itzaletik ateratzeko. Zeren gaur egun nor oroitzen da hartaz?
Ez dut pertsonalki ezagutu Jean-Pierre Iratchet, nahiz 1983az geroztik haren sorterrian bizi naizen, 40 urte hauetan nonbait han beraz. Bainan gure bidarraitarra ordukotzat eta aspaldian Euskal Herritik haratago bizi zen, Landesetan (edo Landetan, Euskaltzaindiaren izendegiaren arabera), Buglose herrian. Handik haatik kasik aste oroz Herria astekariari igortzen zituen bere artikuluak, azken urtean Otto Piarre-ren izendurapean. Eta artikulu horien bidez nuen haren ezagutza egin. Haren luma xorrotx eta arraillanta oso gustukoa nuen. Eta astekari hunen langile bilakatu nintzelarik, artxiboetan bildu nituen Iratcheten idazlanak, Chilar, Piarre Iparla, J-P.I. eta Otto Piarre izenpetuak. Errebelazio bat izan zen enetzat. Zer luma aberatsa, zer jakitatea, zer kondatzeko talentua! Bertsu andana handia ere badu idatzia, zenbaitekin sari batzuk irabazirik. Nola utzi gorderik horrelako altxorra? Haren obrak merezi du gaurko eta biharko belaunaldiek ezagut dezaten. Hara liburu honen xedea, aldi berean xumea eta handia. Bidarrai Elixaldeko semea atxik dezagun luzaz bihotzean.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Euskal artikulua edo izaera
Alatz Robles-Arangiz Bernaola
Liburu hau bestetatik ezberdina da. Ziur aski behin baino gehiagotan gertatu zaizula, liburu bat irekitzean zure galdeen erantzun guztiak aurkitzea, antzinako misterioei eta unibertsoari buruz, filosofia eder batekin baina ez arras berria. Liburu honen gaia EUSKARA da, noizkoa den eta nortzuek egina. Aspaldidanik euskaldunek pentsatzen zuten euskara Adan eta Ebaren hizkuntza izan zitekeela, batez ere, bizkaitarrek, zeren beren euskalkian Ebaren izena bi aldiz agertzen baita filiazioan: AR-EBA eta N-EBA hitzetan.
Duela urte batzuk, euskal hilabetekari batean irakurri nuen euskarak 5.000 urte zituela. Nire lehengo liburuan, “Euskara edo sugearen zibilizazioa” izenekoan, esaten nuen data hori barregarria zela eta euskarak 50.000 urte gutxienik bazituela, non ez ziren 100.000 urte. Nire azkeneko ikerketek erakusten dute hau izan zitekeela benetako data.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Mendekatzeak
Txomin Peillen Karrikaburu
“Etxeko bi gizonak elkarren antzeko dira, mendizale errabiatuak, atleta gorputza, ilea beltzaran eta begiak urdin. Aita Ander, ordea, P.J polizi lanetan gaizkigile handien aurkako brigadan higatua. Hain zuzen Ama Anari eguneroko arrangura zaio, nola eta noiz etxera sartuko den? Senarrari emazteak ez dio gehiago erraten lanbide arriskutsu eta gaizki ordaindu hori noiz utziko duen.
Hamaiketan, bat batean telefonoa. Ahots latz ia ez ezaguna. Anderen begitartea nazka keinuz aldatzen da.”
(Txomin Peillen, “Sabukitarrak”, Mendekatzeak, 2022)
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Eta bi gehiago:
Parisko Champs Elysées gunean jaiotako andere gaztea dugu Sofia Rafeli. Ume eta gazte garaian txandaka bizi izan da gurasoekin, eta hauek kanpoan zirenean, amonarekin batera.
Lege alorreko ikasketen munduan prestatu du bere burua, eta ondoren epaile izateko asmoarekin doktoradutza eskuratu nahi du. Tesia idazten hasten denean aitak zioen aipua gogoratzen du: “epaile izateko, eta justizia eskaintzeko aurrena injustizia zer den ezagutu behar duzu”.
Injustizia eta miserian bizi den jendea aztertzeko bidaian bere lagun Claudia izango du.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Osaba Joxeren sotoko kutxan
Marisa Arruabarrena Elizalde
Orioko udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela eta Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du.
Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aintzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren paperez beteta dagoela ikusi du. Dirudienez amatxi Jonek bere irakasle garaian egin eta jasotakoak dira. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain