Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ttitto Aguerre zizelkaria: “Formaren bila noa puska baten barnean delakoan”
Atalak: bAst
Ttitto Aguerre erran.eus
Beronika Zamora kultura-zaleak bertatik bertara elkarrizketa egin dio Ttitto Aguerre zizelkariari Lazzaretto Vecchio blogerako. Hona hemen emaitza:
Ttitto Aguerren ikustera joan gara Senpereko Aldapa etxera neguko arratsalde euritsu batez. Aldapako sukaldean, berak egindako mahainaren inguruan hartu gaitu; leku hoberik ba ote zen haren zizelkari ibilbideari behako bat emaiteko?
Ttitto, nola sortu zaizu zizelkaritzan aritzeko tirria? Nola hasi zira zizelkatzen?
Etapa desberdinak izan ditut baina momento garrantzitsu bat izan da Aldapa etxea berritu dugun garaia. Lanak bukatu eta bi urte berantago, bazterrera utzi zur bat garbitzeko berriz atera nuen, ateburu bat. Ohartu nintzen izigarri ederra zela. Jadaneko bazituen bi zilo, garbitu eta bertze bi zilo egin nituen. Xutik eman nuen eta zerbait bazuela ohartu nintzen. Momento hortaz oroitzen naiz: garbitzea maisturutzaren luzamena bazen, baina bi zilo egitea eta gero zutik emaitea, bertzerik zen! Ez nintzen baitezpada hortaz ohartu. Horren ondotik, bazterrera utzitako lehenagoko ximine zaharraren zura atera dut. Garbitzen hasi nintzen eta barnekaldetik suak milikatutako halako aho bat bezala bazuela, hots erredura bat bazuela ohartu nintzen. Hain segur pindar batek horra joanik egina zuen eta emeki-emeki forma berezi batean suak jana zuen. Ilar luxe baten forma hartzen zuen. Garbitzearekin sakondu nuen eta sakontzearekin kasik zura pasa nuen. Pasatzearekin, geometrikoki lauki bat bezala egin nuen eta gero nintzen ohartu, xutik eman eta, banituela bi pertsona hor!
Bi pertsona: gizona, emaztea, emaztea, gizona! Orduan mozten ditut eta ilar forma horren xiloari xuxurlaren gunea emaiten diot. Momentu horrek osoki bete ninduen eta izena deplauki etorri zitzaidan: xuxurla.
Xuxurla (haritza eta altzairua) 145 x 28 x 6 cm
Maitagune 1 (lizarra) 182 x 69 x 9 cm
Hor atsematen dut lehen zizelketan etorri zitzaidan emozio berdintsua, ez bazen emozio handiago bat! Momentu hortan deskubritzen dut enetako osoki berria zen zerbait eta ez zena lana, baina ez nuena izendatzen, zizelkatzea! Hor alimaleko zilo bat bezala bazela eta zerbaitek deitzen nauela konprenitzen dut. Orduan intuiziotik haratago joateko gogoa etorri zait. Sakondu nahi dudan mundu bat badela hor ohartzen naiz. Beraz, zizelketari buruz gogoeta batzu eraman ditut. Ezker ta eskuin so egiten hasi naiz, fite ohartzeko ezagunenak zirenak baino haratago eta artisautzaz baino haratago, Euskal Herrian zizelkaritzarekin hartu eman berezi bat badela. Harritzekoa da hain kilometro kadratu guttitan zenbat zizelkari baden!
Orduan artista batzuek inspiratu ote zaituzte?
Hasi naizen momentoan batere! Gero bertze zizelkarien lanari interesatzen hasi naiz, ohartzeko ezjakina nintzela. Ez nuen kasik deusik ezagutzen! Figura bat edo bertze ezagutzen nuen, baina zizelkarien praktikei buruz ez nekien kasik deusik. Mundu arrotz bat zen. Beraz, sakontzeko garaia izan da. Lehenik, zabalago ikusteko dokumentatu naiz, baina ene baitan sakonago ikusteko marraztea garrantzitsua izan da; kontzeptuen lantzea, ideien biltzea, ene ingurumen hurbilak ekartzen ahal zidanaz jabetzea eta hori ber lantzea ahalbideratzen dizulako. Lanketa desberdin horiek badute logika bat; erran nahi du hastapenean hasi banintzen garbitzen jakin gabe nora ari nintzen, hor aldiz marrazten dut egin ahala xuxen, eta materia lantzen hasi aintzin, zeri buruz ari naizen jakiteko. Tartean ez dut erran, baina esperientzia biziki bortitza bizi izan dut. Hastapeneko bi zuren artean, hasi nintzen enbor bat lantzen ideia finkorik gabe eta katastrofe bat izan da! Landu dut baina ez nekien nora iritsi eta ez nekien bukatua zenez ere! Momentu batez gelditu naiz, baina ez zuen itxurarik! Ez dut batere lehen bi zurekin ukan dudan bibrazio bera izan baizik eta kontrarioa sentitu nuen! Haatik, biziki formagarria izan da. Horrek bidea markatu dit eta egoera katastrofiko hortara ez berriz erortzeko ditut marrazkiak egin. Hor pasa dira bortz urte: marrazten eta marrazten, dokumentatzen, baina sustut marrazten aritu naiz. Emeki-emeki gorpuzten joan da eta enetako nahiko koherentzia izan dudalarik, materien ikerketara pasa naiz. Hola joan naiz osatzen eta materien esperimentatzen lehenik. Gero, marrazkiak eta materiak gurutzatu ditut eta azkenik obrak bukatu ditut. Hor 5 -10 -15, kasik 80 bat obra segidan ekoizten joan naiz.
Zohardi III (alabastroa) 24 x 21 x 8 cm
Garapen bat izan duzu materiaren lanketan? Lehenik zura, gero burdina edo denak batera landu dituzu?
Paraleloki materia ezberdinak landu ditut. Baina halere, kasik hierarkia bat badela erran nezake. Zuretik abiatu naiz. Ez naiz enborretatik abiatu baina zuretatik, jadanik erabilia izan den zuretik abiatu naiz, eta haritzaren kasuan ahalaz zur zaharretik, ederrago atsemaiten baitut! Bakoitzaren mamia ikusteko, zur zaharretan estimatu ditut: haritza, gaztaina, akazia, zurzuria, irroko, platana, ezkia eta hainbat zur. Ez dut erranen burdina edo altzairua zuraren luzamena dela baina ondotik landu dut. Momentu batean ohartu naiz sail batetako lau obretarik hiru lehenak haritzez egin nituela eta azkena altzairuz, indar gehiagoren bila joan nahi banu bezala. Hori esperimentatu dut hiruzpalau sailetan. Gero burdinkien munduan sartu naiz. Hor altzairua, inox edo herdoilezina, aluminioa, kobrea, denak esperimentatu ditut bakoitzaren nortasuna ikusteko. Ondotik alabastroa eta papera heldu dira. Materien ikertzen ari nintzela, konzeptuak ere landu ditut eta hor argia ikertzen joan naiz. Ber zura emaiten baduzu argi elegante baten besopean edo iguzkipean edo sukaldeko argipean ohartu naiz ez dela batere ber gauza ateratzen! Beraz, argia ikertu dut eta argia aise gehiago bizi da alabastroaren baitan edo alabastroaren bitartez. Argiak du bolumena egiten, ez baduzu argirik bolumena ez duzu ikusten edo ez duzu bertzela ikusten. Zizelkatzea formaz haratago joaitea baita, beraz, bertze zerbaiten ikustera joaiteko argia duzu kasik bidelagunik hoberena. Horrek ekarri nau alabastroaren ikertzera.
Eta papera, materia bezala lantzen duzu?
Bai, eskuz eginiko paperak argia harrapatzen duelako papera landu dut.
Papera eskuz egiten zuen norbaiten ikustera joan nintzen jakiteko nola egiten zen. Materiaren ikertzea ez da bakarrik so egitea baina bere izaiteko moldea konprenitzea da. Beraz, esperimentatzean: egin, zilatu,… baina bereziki nola portatzen den eta zer dizun eskaintzekoa ororen buru begiratzen duzu. Burdinkiak, barnean nola eginak diren konprenitu behar duzu, gero dirdirarazteko edo aire lanbrotsu bat utzi nahi badiozu. Ororen buruko emaitza ahalik eta hobekien irudikatzeko zer dizun eskaintzeko behar duzu jakin. Gero ohartzen zira materia bakoitzak badituela aplikapen desberdinak. Zizelketa bera egiten ahal duzula zurez, altzairuz, ala alabastroz ohartzen zaren bezala baina ez dira batere ber mezuak pasarazten. Zizelkatzea da, neretako osagai guzi horien artean lotura egitea eta ene aztaparraren finkatzea. Erran nahi baitu, bata bertzearen gibeletik heldu diren erabaki askoren emaitza da zizelketa bakoitza. Zizelkatzea da erabakitzea zer egin, zer ez. Eta ene kasuan materia kentzea da. Erran nahi du forma egiten dudala, formaren bila noa puska baten barnean delakoan. Beraz, bazter guziak behar ditut kendu! Hori da, nik zizelkatzen dut materia kenduz.
Bertze materiarik lantzen ote duzu? Harria adibidez?
Eskupean dudanarekin egiten dut eta interesa pizten didanarekin! Adibidez, Larrungo harriarekin, ez dut tirarik, tresneria berezia behar delakoan. Baina ikerkuntza desberdinetan bazen mineralogiaren ikerkuntza. Hor ohartu nintzen forma guziak jadanik naturan direla eta forma geometriko harrigarrienak barne. Adibidez, pirritak harriaren barnean ohatzen direla konturatzea, harrigarria da! Hori ezagutu dudalarik, bederen oren erdi bat eman dut erraiteko «nola posible ote da?». Ez da zizezelkariaren esku sartzerik hor eta gero zure buruan mila galdera pasatzen dituzu: «nolaz da posible? Presioa? Beroa?…». Baina zerbait sutan emaiten duzularik ez du kubo bat egiten! Enigma horren konprenitzeko, partez bakarrik oren erdi bat segurrik joan zait, ondoko egunetan bertze galdera batzu sorraraziz. Beraz, geologian adituak eta pasionatuak diren batzuen ikustera joan naiz. Ezustean, desmartxa guzi horiek dira zizelkatzea ere. Ez da bakarrik tresna batekin, edo zizelarekin «tanka-tanka» ari zaren momentua!
Eta obra bat nola sortzen da zure buruan? Materia esperimentatzen duzu, galderak pausa arazten dizkizu eta ondotik zein da, argia ikusi arte obra batek egiten duen bidea edo bidaia?
Marrazten dut, marraztea baita enetako buruan dudana konfrontatzeko manera bat: ea buruan ikusten dudana paperean eman eta hori denez. Paperean pasatzen ahal ditut asteak, ez bada urteak gauza ttipi batzuen aldatzen eta aldatzen baldin baditut, nere buruan ez dudalakoan argi da. Hor bukatua delarik, erran nahi baitu buruan argi dudala zer izango dudan, zer neurritan, zer tresna erabiliko dudan, zer materialekin eginen dudan,…Orduan naiz materialera pasatzen, orduan naiz hasten.
Mugarri A-I (haritza) 23 x 19 x 7,5 cm
Hortako ikusten duguna azken etapa da?
Hortako, idazle edo bertzek erdizka baizik ez naute sinetsi erraiten diedalarik tailerrera noalarik obra exekutatzeko dela. Buruan dudana ateratzen dut, horra!
Hor ez zara gehiago intuitiboki ari hastapenean bezala; biziki pentsatua da, biziki landua da…
Osoki. Orduan zer da? Dena menperatzeko nahia? Hain segur, partez bederen… Baina hola egitea zentzu ematea da, eta edozein gisaz ez duzu dena menperatzen. Baina ikasi izan dut eginaren eginaz, pentsatuak ez nituen elementu horien barneratzen eta ene egiten. Nik nahi diodan ebakiera zuzen egiteko haritzaren zaina, ez dela behar den zentzura joaiten, baina «negoziatzen» dut! Zentzu hortan erraiten ahal da materiak ere baimentzen didala egin nahi dudana. Berak dit baimena emaiten. Batzutan entseatu naiz, baina ez du balio, zerbait hausten duzu. Hori bizi izan dut esperimentazio garaian. Esperimentatzen dudalarik, erran nahi baita ikusi, moztu, trebeska moztu, maxinarekin, segarekin, «tronzoneusarekin», bertzelako tresnekin,… ikusten duzu nola bizi den. Gero, obren egiten hasten naizelarik, ustegabe guzi hoiek gainditzeko gai izanen naizela erran nahi du. Gertatzen da, adibidez, itxuraz kanpotik izigarri ederra atsemaiten dudan zur bat eta barnean ikusi ez nuen adabegi bat baduela! Negoziatzen da eta uzten diozu berea duelakoan! Ez da perfekziorik! Hori hartzen eta ororen buru indar bihurtzen ikasten da. Plazerra galdu gabe! Beti hor hari bat bada, plazerra!
Aiako Harria (altzairua) 49 x 104 cm
Bistan dena, ez bazenu plazerrik ez zenuke eginen, erraiten da «gustuko tokian aldaparik ez!»…
Egun guziz lan egiten dut eta seguraski ohartu gabe, gau guziz ametsetan ere!
Momentu batez obra guzi horien partekatzeko nahia izan duzula pentsatzen dut eta erakusketak egin dituzu. Ba ote da zure ibilbidea markatu duen erakusketa bat?
Bai, 2015ean hasi nintzen lehen erakusketa egiten. Justuki lanketa desberdin horiek egin ditudalarik, ororen buru 60-70-80 obra banituen eta partekatzeko nahia banuen. Momento batean senditzen duzulako erakutsi behar duzula egin duzuna, baina jendearen begiradaz ere ez duzu beldur izan behar.
Eta jendearen interpretazioetaz…
Bai, beren sentipenetaz jabetzeko gogoaz… Beraz, hori nahi izan dut momentu batean egin ahala untsa antolatu. Lanketetan ohartu nintzen ene obra guziek eta obra sail guziek logika bati erantzuten zutela. Hau da ideograma huni: «Distantzian» , «Egunsentian», «Sartzebidean», «Barnean». Obra guziek ideograma huntan badute oinarria eta hortaz eginaren eginaz ohartu naiz. Egin ahala gauzen esplikatzeko ideograma hori gero sortu dut. Beraz, erakusteko gogoa eta erakusketak ideograma hunen arabera muntatzeko ideia etorri zait.
Egunsenti III (alabastroa) 30 x 23 x 8 cm
Lehen erakusketa batean erakutsi nahi nuen zer den distantzian izaitea, eta hainbat obra sekuentzia huni lotu nituen. Hori izan zen Donibane Garazin. Ondotik, «Egunsentian» edo «Sartzebidean», bi sekuentzia hoiei lotu nizkien hainbat obra erakutsi nituen Angelun; eta azkenik, «Barnean»-ekin, hainbat obra erakutsi nituen, Senpereko Larraldean. Eta irringarria da: Uharte Garazin sortua naiz, Donibane Garazin erakutsi nuen; Angelutik pasatu, arrazoi ezberdinendako, adibidez, gaztetan oroit naiz pilotan ari izanik Angelun; eta azkenik Senperen bizi naiz eta Senpereko Larraldean erakusketa egin nuen! Kointzidentzia bat baizik ez da, baina hasteko istorio horren kondatzea, nere buruarentzat baizik ez bada, gustuko zait! Ondotik bertze erakusketa batzuk muntatu ditut eta denbora berean ekoizten segitzen nuen. Izan dira Zumaia, Ordizia, Donostia; gero Saint Junien, eta La Baule. Azkenik egin dutana eta gehienik markatu nauen erakusketa, 2019an Senpereko Larreko kultur gunekoa izan da. Hor 110 obra pasa erakutsi ditut, 500 metro karratutan, nik nahi bezala, behar den espazioan, behar den argiarekin eta bertze artisten laguntza galdeturik. Hori da inbeztizamendu pertsonal gehiena eskatu didan erakusketa edo erakusketak eskatu dit edo nik eskaini diot. Nere burua eskaini dut eta ez da sinple hori…
Milesker, Ttitto, gurekin solasean iragan momentu horrentzat!
Ttitto Aguerre Argazkilaria: Izaskun Urbieta (urola-kostako hitza)
Ilargipe I (alabastroa) 24 x 35 x 16, 5 cm
Ilargipe (papera) 38 x 50 cm
Zutarri II (altzairua) 110 x 35 x 17,5 cm