Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bortz liburu udatiar edo
Atalak: bAst
Urtzi Urrutikoetxea
Hitzaurrea
Azken urteotan bidaiatzea nabarmen erraztu dela diote. Hegaldiak ugaritu, kontsumo-ohiturak aldatu eta bidaia eta aisialdia oinarrizko betebehar bihurtu zaizkigu herrialde aberatsetan. Era berean, gure kontinentea gotortu eta etxetik mugitzea geroz eta zailago dute munduko biztanle gehienek. Pasaporte batzuek urrea balio dute, veste batzuekin ezin da kilometro batzuk baino egin. Geografiak ezarritako zailtasunak ingeniaritza lan garestiekin gainditu dituzte Europan, japonian eta Ipar Amerikan; hala, Eskandinaviako penintsulara Itsaso gaineko errepidez Joan daiteke. Vaina hamarkada asko pasako dira Europa eta Afrika lotuko lituzkeen tunela egingo bada. Asko jota, Afrikako errepideak hobetzera bideratzen dira garapenerako laguntzak. Horietako bat, baina, oso esanguratsua izan zen gure bidaiarako: Mauritaniako hiriburutik iparraldera zeuden 400 kilometroak asfaltatzeak, lehen aldiz, saharako basamortua asfalto gainean egitea ahalbidetu du. Luzaroan egon ginen lanak noiz amaituko zain, antigoaleko abentura handia autoen mekanikaz deus ez dakienarentzat ere erabilgarri bihurtzeko. Eta lanak amaitu eta berehala, gure Dakar partikularrera abiatu ginen. Hile bitik gorako bidaia da hurrengo orrialdeetan daukazuna, hasierako aventura puntu horretatik hasita Afrikako konplexutasunak ulertzeko ahalegin xumeraino. Dozenaka hizkuntza, etnia, erlijio eta ohitura dituen kontinentea sinplifikatzea pretentsio handiegia litzateke, bost mendeko kolonialismoaren ondorioak laburbiltzea ere bai. Baina abenturaren aitzakian dena beltz ikusi ohi dugun errealitatean pixka bat sartzea lortu badugu, bada zerbait.
Manex Goyenetche, Roldán Jimeno, Aitor Pescador, Romas Urzainqui
Erresuma eta erregetza baten historia
Tradizio zaharrak eta ekimen berriak
Guztioi nekeza zaigu, garbi dago, antzinako gertakariak irudikatzea. Akatsik ohikoena izaten da gertakari historikoa bakartu eta unean-uneko gisa ikustea, iraganaren eragina nabarmena denean oraingo edozein jardunetan. Lehen orri hauetan iraganari begiratuko diogu laburki, eta hórrela, zuzenean jabetuko gara Iruñeko erresumaren bilakaeraz, jaio zenetik Antso III.a Nagusia errege bihurtu arte.
Ezin da ahantzi Antsoren jarduera politikoaren interpretazio asko eta asko, Iruñeko erresuma baskoiaren jatorriarentzat arrotz ziren juzkuetan oinarritu direla, nahita. Beraz, zenbait ikertzaile espainiarrek defendatutako teorikoa historikoen azterketa kritikoak, Iruñeko erresumaren eta Leongoaren proiektu politikoen arteko ezberdintasunez jabetzen antzematen lagunduko diote irakurleari.
Musulmanen garaipenaren ondoren (k.o. 711 urtea) zenbait visigodo Asturias aldean erbesteratu ziren eta pentsaera ideologiko-politiko bat gorpuztu zuten, Toledoko erresumaren oinordeko bihurtu nahian. Asturiasko monarkia berri horren ikuspegiaren arabera, penintsula guztia menpean izana zuten bisigodoek erresuma batu, egonkor eta aberats batean, zeina islamiarrek deuseztu baitzuten, agintarien bekatuen erruz. Geroztik Hispania hitzari esanahia aldatu zioten. Erromatarren garaian erreferentzia geografikoa besterik ez zena, estatu kontzeptu bihurtu zen. Horra hor historialariek errekonkista deitu duten horren abiapuntua.
[Aitor Pescador]
Eleberri honek Iqbal Masih mutil pakistandarraren benetako historia kontatzen digu, umeen lan esplotazioen aurkako sinboloa bihurtu dena. Beste zenbait ume mordoa bezalaxe bai Pakistanen bai munduko beste herrialde txiroetan legez bere familia nekazariak Iqbal saldu zuen 16 $ mailegua ordaintzeko. Iqbalek alfonbra lantegi batean egin beharko du lan egunero 12 orduz rupia bakar bateko soldataren truke familiak duen zorra kitatu arte (sekula gertatuko ez dena). Iqbal Ume Langileen Askatasunerako Frontearekin harremanetan jarriko da eta borrokatu eta ihes egingo du lanetik. Geroxeago, elkartean parte hartuko du eta beste zenbait ume askatzen lagunduko du.
Nazioarteko komunikabideek horren oihartzuna izango dute eta 1994an Gazte ekintzaileak Reebock saria eman zioten eta beka bat zuzenbidea ikasteko. Pakistanera itzuliko da eta gurasoen herrian oporretan dagoela alfonbragileen mafiak garbituko du.
Gau hartan bertan, ugazabak argiak itzali zituenean, eta guk erdi lokartuta zegoela ziurtatu ondoren, guztion arteko gazteena, Ali, atea zaintzen jarri eta lantegia isilpean zeharkatu genuen mutiko berria ezagutzeko. Nirekin zihoazen Karim, zeinari bere zaindari zereginak galarazi egiten zion horrelakorik, baina ezin zuen jakinmina aguantatu; Salman, hamar urte inguru zeuzkan baina zaharragoa zirudien mutikoa, aurpegiko eta eskuetako azala pikatua zeukana eguzkiaren eta buztinaren eraginez, izan ere hiru urte luzez adreiluak egiten aritu baitzen Karatxi aldeko lekuren bateko labe batean, eta guztioi beldur pixka bat ematen zigun gogorra eta zakarra zelako; eta Maria txikia ere etorri zen, ni baino neskatila gazteagoa, txoriño bat bezain txikitxoa eta ile motz-motza zeukana, burua estaltzeko beti erabiltzen zuen kotoizko painuelo handiaren azpian. Sekula inork ez zion hitzik entzun negu hasieran ailegatu zen egunetik, ez genekien mutua ote zen edo zer. Maria izena guk jarri genion eta berak berehala ikasi zuen. Bere ehungailuan kiribilduta egiten zuen lo, eta beti eta edonora, itzal bat bailitzan jarraitzen zidan atzetik.
Besteek nahiago izan zuten lotan jarraitu, nekatuegiak zeudelako edo ez zeukatelako gogorik behin gehiagotan entzuteko ailegatu berria zen mutikoaren ahotik guztioi gertatutako historiaren antzeko beste bat. Denok pobreak ginen eta gurasoek saldu gintuzten lurraren jabearekin edo hiriko edozein merkatari aberatsekin zeukaten zorra kitatzeko esperantzarekin. Hori zen Hussainek gutariko bakoitzarekin arbelean markatzen zuen zorra.
Zer zegoen berririk?
Iqbal esnai zegoen. Bere katea ilunpetan txintxin egiten entzuten genuen. Lehen gauean, leku berri batera ailegatzean, inork ez zuen lo egitea lortzen, auskalo zergatik. Gutariko bakoitzak bi edo hiru ugazaba edukiak zituen, eta batzuk baita gehiago ere, eta hori ongi genekien. Bere ondoan pilatu gonen. Ez zegoen ilargirik, eta gure formak nekez bereiz genitzakeen ilunpetan.
-Adi egon, Ali- eskatu genion. Ugazaba asko haserretzen zen gauean jaikita aurkitzen gintuenean, eta esaten zigun hurrengo egunean tentelak eta motelak egoten ginela eta ez genuela behar adina lan egiten.
3 iruzkin “Iqbalen historia”
Aitor Mendizabal Urrutxi
2021-04-18 Txintxirri Ikastola
Liburu honek Iqbalen historia du izenburu eta Francesco D’Adamosek idatzia dago. Historia hau 16 urteko Fatema deituriko neskato batek kontatuta dago. Hasieran Fatemak kontatzen du pixka bat zelakoa den bere egunerokoa Italian etxe baten lan egiten. Esan dudan bezala, hau etxe batean egiten zuen lan bere anaiarekin batera, etxe hartako emakumeak bi seme-alaba ditu, eta Fatema umeak zaintzen edo erosketak egiten ari den bitartean Iqbalen izena etortzen zaio burura beti. Iqbalen gurasoek 16$ko mailegu bat ordaindu behar zuten, baina nekazariak zirenez ez zuten dirurik, eta Iqbal gizon baten etxean sartu zuten lanean. Bertan ezagutzen du Fatema. Leku horretan egin behar zuen lan denbora luzez, eta horren ondorioz Iqbal errebelde bihurtzen hasten da. Horietako egun batean Iqbalek bertatik joatea lortu zuen gizon baten laguntzari esker. Gizon horrek Iqbali paper bat ematen dio, baina Iqbalek ez daki irakurtzen. Zer egingo du Iqbalek? Berriz ere lantegira joango da laguntza bila? Ala beraiei ere askatasuna ematen?
Niri pertsonalki liburu hau asko gustatu zait, batzuetan ez baikara konturatzen zelako zortea dugun libre izaten, eta gainera askotan kexatu egiten gara, ni gehien bat. Ez du fantasiazko liburuen emoziorik, ezta misterio zein beldur zantzurik, baina badu errealitatearekin zerikusia. Orain, 2020an, baditugu arazoak, baina imagina zelan egongo diren explotazioa sufritzen ari diren umeak. Errealitatean oinarritutako istorioak gustuko badituzu, liburu hau irakurtzera animatzen zaitut.
Aroa Agirre
2017-12-09 Ander Deuna Ikastola
Fatima ume-ustiatzaile maltzur bati saldutako neska gaixoa da. Berarekin batera Iqbal izango dugu, eleberri honetan benetako protagonista. Biak batera izandako abentura guztiak primeran isladatuko ditu Francescok istorio honetan, gure sentimenduak eta irudimena berpizteko asmoz.
Fatima eta Iqbalek bizimodu oso zakarra dute, gaur egun oraindik herrialde txiroetan nabarmena dena. Momentu askotan oilo-ipurdia jarri zait esaldien esanahiari buruz hausnartuz oso gogorrak iruditu zaizkidalako. Gure bizimoduarekin konparatuz ez dauka zerikusirik, eta nahiz eta horrelako egoeratan daudela jakin ez dugu gehiegirik egiten hau aldatzeko. Hussain Khan gizon maltzurrarekin amorrua sentituko dugu eleberriaren hainbat zatitan, baina baita ere poza egongo da tartetik lortutako lorpen guztiekin.
Istorio honeri esker begiak benetan zabaldu ditut. Oso gomendagarria dela uste dut nerabezaroan zein heldutasunean dauden neska-mutilentzat. Batzuentzat aspergarria izan ahal daiteke ilustraziorik ez dituelako; hala ere, irudimena lantzeko eta honekin praktikatzeko aukera paregabea dela uste dut. Baita ere esku tartean duguna aintzat hartzeko balio du, munduko beste pertsona batzuen bizimoduarekin konparatu ahal dugulako gurea.
Horretaz aparte oso eleberri eramankorra izan da, ez zara istorioan galtzen eta beti hurrengo kapituluan zer gertatuko den jakiteko irrikaz zaude. Kapituluei begiratuz oso egoki egon dira eta modu ezinobean zatitu ditu Francescok eleberriaren parte desberdinak. Istorioak izan duen gauza eta hoberenetariko bat kapituluen amaierak izan dira; hauetan, esaldi limurtzaileak ezarri dira irakurlea jakin-min osoarekin geratzeko asmoz. Esan ditudan arrazoi guztiengandik liburua oso ondo egituratuta dagoela uste dut.
Eskerrik asko Francesco nire buruari hausnarketa bat egitera bultzakada bat emateagatik, benetan mundua aurrez-aurrez ezagutzeko emandako pausoagatik. Eta zu? Prest ahal zaude istorio liluragarri honen lehen orrialdeak irakurtzen hasteko?
Oier Burgaña
2016-04-19 Antoniano ikastetxea
Fatima Pakistaneko neskato bat da, bere gurasoek bere anaiaren gaixotasuna sendatzeko saldu zuten Hussain Khan ugazabarena beretzako alfonbrak egiteko.
Fatimak bere sorra ordaintzeko egunero lana egiten zuen, horrela, bere ugazabak egunero rupia bat ematen zion eta arbeletik marra bat ezabatzen zuen, arbela garbia ikustean libre izango zen. Hiru urte pasa ziren baina zorra etzen inoiz amaitzen.Egun batean Iqbal etorri zen, oso mutil errebeldea baina inor baino azkarro eta obeto egiten zituen alfombrak.Iqbalek Hussain Khanen etxetik ihesi nahi du.
Liburu hau ikaragarri gustatu zait izan ere ume esklabo batzuen eguneroko bizimodua kontatzen duelako,bestalde, liburua egitan gertatutako historia kontzen du, horrek, pentsatzen dizu nola dauden oraindik ume batzuk esklabo direnak hirugarren munduko herrialdeetan.
Gaiaz eder da argizagia
Gaiaz eder da argizagia,
Egünaz ere bai ekhia;
Haien pare da ene maitia,
Arren haiñ da xarmangarria !
Igaran gaian, ametsetarik,
Botz bat entzün dit xarmantik,
Eztitarzünez betherik beitzen,
Haren parerik ezpeitzen.
Xarmangarria, lo ziradia,
Eztitarzünez bethia?
Lo bazirade, iratzar zite,
Ez othoi ükhen herabe.
Amodiua, gaiza erhua,
Jentia trumpa liuna!
Gaiak lo gabe, egünaz ere
Errepausürik batere.
Zure ganik orai phartitzia
Üduritzen zait hiltzia!
Indazüt pot bat, ene maitia,
Mentüraz date azkena.
ENTRADA
Agur bero bat züer lehenik
Giradeen güzien ganik
Esperantxa dügü ontsa jarririk zidela
Nahiz ez mardo izan jargia
Jei hontan aipagei dükegü
Betiko biziaren dantza
Eta hari lotüak diren
Erabakien balantza
Badira prest direnak
Zerbaitxko izateko,
Saltzera beren arima
Halakoa dügü Oiherko
Eskeinirik zaion bizia
Berari etzaio aski
Ohore eta fama
Gustüko beit dütü naski
Traiditüko dütü bereak
Amets handiusetan ebiliz
Ustezko lagün berriak
Ariko zaitzolarik erriz
Ixtoria honen irakurketa
Bakotxak egin dezala
Gük eskeiniko deizüegü
Idatzirik izan den bezala
Gure nahikeria da
Ixtant bat ziten liberti
Antsi hau gogoan
Jelkaldiak bite parti!
Dominika Rekalt idazlea dantzan