Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Mesfidatu hitzez
Atalak: bAst
Mesfidatu hitzez
Antzina Afrikatik alde egin nuenetik inoiz baino erosoago sentitu naiz aspaldi honetan, non eta Paris arrazaniztunean. Bilboko San Frantzisko auzoan emandako urteetan bolada onen batzuk egon ziren, gehienbat han topatutako egiazko adiskideen sostenguari esker, baina ez zuten gehiegi iraun. Bolada txarrak, ordea, askoz gehiago eta askoz luzeagoak izan ziren. Denboraren poderioz, giroa gaiztotuz joan zitzaidan, hartutako erabaki oker batzuek kakaztu egin ninduten leporaino, poliziaren presio eta txantajeak jasanezinak bilakatu zitzaizkidan eta azkenean handik ihes egin beste irtenbiderik ez nuen izan. Nafar Pirinioetan bilatu nuen bakea, baina nire patu beltzak haraino jarraitu zidan, hautatu nuen herri txikia infernu handi suertatu zitzaidan eta handik ere ospa egin behat izan nuen.
-Tira, ez zaitut entretenitu nahi gure istorioekin eta harira etorriko naiz. Kontua da lehen Nelson laguntza eske etorri zaidala.- Segundo bateko pausa baino ez du egin Yarelizek, baina oso deserosoa suertatu da hirurontzat-. Bere arreba, Zoila -jarraitu du-, gure lagun-taldekoa da, bilera eta festa gehienetan egoten da, baina azken egunotan ez da azaldu eta inork ez omen daki non egon litekeen. Beharbada onena Nelsonek berak azaltzea da.
Pasaportea ipini dut haren eskuan. Ez du berehala ireki, tinko begira geratu zait, eta atzeko jarlekuko belzkotea jarrera berdintsuan zegoela sumatu dut. Zer arraio nahi zuten? Zalantzak pilatu zaizkit gogoan: nire lapur-zereginagatik izan behar nuen beldurra? Sasi-ikertzaile zereginagatik? Ilegala izateagatik? Bikote horrek bidali zidan segika izan nuen zuri ziztrin hura, horretaz ia seguru nengoen, baina zertan ikusi ninduen tipo hark? Karterak lapurtzen Sacré-Coueur-en? Legez kanpoko beste ekintzaren baten? Hura deskubritu ondoren beste norbait izan dut zelatan? Hala bada, zertan ikusi ote nau…?
Txakurrek ordu para bat eskatu didate txipa eskuratzeko tramiteak egiteko eta, denbora ematearren, Belleville kalean behera jaitsi naiz oinez, batere presarik gabe. Frehel plazara ailegatutakoan “mesfidatu hitzez” dioen mural erraldoia jo dut begiz, eta aurrekoetan oharkabean pasatutako xehetasun bati erreparatu diot. Esaldia idatzita dagoen arbela okertuta dago eta bi langile, aldamio baten laguntzaz, hura ondo orekatzeko ahaleginetan ari dira, irudi komikoa osatuz. Beste muraleko ikertzaile beltza hara begira dagoela dirudi, “Lacroix” kalearen bidegurutzera, eta eskuartean daukan paperean gurutze bat dago marrazturik, kale horretarantz abiatu behar duen seinale.
Erabat blokeaturik geratu naiz luzaroan, lurrean jarrita, burumakur. Ez da inongo txinatarrik inondik azaldu, eta ez zait burutik pasatu niretzat onena toki honetatik berehala desagertzea zela. Polizia batzuk izan dira lehenak ailegatzen, galdera ugari egin dizkidate, batzuetan saiatu dira, baina ez naiz gauza izan erantzuteko.
-Burua galdu duela dirudi- entzun diet, eta bakean utzi naute.
Gero uniformedun gehiago etorri dira, anbulantzia bat ere bai, eta orain sirenen argiak daude inguruan, kolore desberdinetakoak, nire nahasmen-sentiera handitu baino egiten ez dutenak.
Belleville Viator
Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.
Jean Rostand plaza WC
Burkina Faso
Jon Arretxe Perez
Jon Arretxe Perez euskal idazlea da. Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Basauriko euskararen inguruko tesi batekin lortu zuen doktoretza. Genero beltza menperatzen duen arren, askotariko lanak plazaratu ditu bizitzan zehar, Erein eta Elkar argitaletxeetan batik bat. Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Euskara irakaslea izan zen hamar urtez Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisikoa irakatsi zuen hiu urtez EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan. Lan hari utzi eta azken urteotan idaztetik bizi da. Sortu dituen hogei bat liburuen artean bidaia-narrazioak (7 Kolore, Tubabu, Oroituz, Griot…) eta nobela beltzak dira nagusi. Azken genero honi dagozkio Xahmaran, Tangerko Ametsak eta Toure ikertzailearen sagakoak: 19 Kamera, 612 Euro, Hutsaren itzalak, Estolda jolasak eta Sator lokatzak.
GRIOT
(jon arretxeren webgunetik)
Burkina Faso ez du ia inork ezagutzen gure artean. Ez dauka kostalderik, ez mendi ederrik, ez monumentu miresgarririk ez ohiko turismoa erakartzeko inolako arrazoirik. Eta agian horregatik, oso herrialde interesgarria da, afrikar-afrikarra oraindik, onerako nahiz txarrerako.
Aljerian eta Malin ibili ondoren bidaia askotxo egin nituen Amazonian nahiz Asiako herrialde ugaritan, baina Tubabu-n kontatu nuen bidaia haren gomuta oso ona zen, gogo handia neukan kontinente beltzera itzultzeko, eta Gasteizen bizi den Aisha burkinafasoarra ezagutzea izan zen aitzakia ezin hobea nire asmoa errealitate bihurtzeko.
Aisharen neba Issouf zain neukan Uagaduguko aireportura heldu nintzenean. Issoufek bere familia eta bere lagunak aurkeztu zizkidan, eta lehenengo momentutik kontaktu zuzen-zuzena izan nuen afrikarrekin. Gero bigarren eskuko bizikleta erosten lagundu zidan eta tramankulu horretan abiatu nintzen Burkina Fasoko iparralderantz, plan zehatzik gabe.
Bide eginez makina bat pertsona interesgarri ezagutu nituen, batzuk euren bizikleta zaharrekin elkartzen zitzaizkidan bidean, beste batzuek euren etxeak eskaintzen zizkidaten. Pertsona haiek kontatutako egiazko istorio harrigarri, triste zein maitagarriak dira Griot (Griot, alma africana gaztelaniaz) kronika-liburuaren ardatza.
Uagaduguko aireportua (Burkina Faso) Roman Bonnefoy
Itzultzailea: Fernández Blanco, Cristina
– Argitarapenak: Zenbait itzulpen eta moldaketaz gain, neuk sortutako hogeitaka liburu daude argitaratuta, euskaraz. Horietariko asko gaztelerara itzulita daude, eta bat frantsesera (Rama et le trésor de la Grande Muraille de Chine). Azken urteotan nire liburuak euskaraz eta erdaraz argitaratzen dira aldi berean. (jon arretxeren webgunetik)
Argazkilaria: Ramon Plaza
Konbinazio bat da, hainbat gauzaren hibridoa. Benetako Mahamoud Touré duela hogei urte baino gehiago Afrikan zehar egin nuen bidaia batean joan nintzen etxeko familia-aita zen. Hilabeteetan bidaiatu nuen, Sahara zeharkatu nuen, milaka kilometro egin nituen… Eta hanka infektatuta iritsi nintzen Maliko herri batera, non familia honek hartu baininduen. Gutxienez hamabost egun eman nituen haiekin sendatzen eta han benetako elkartasun afrikarra ezagutu nuen. Familia horretan, senarrak Mahamoud Toure du izena, nire pertsonaiak bezala, bere emazteak Marian du izena, nire pertsonaiaren emazteak bezala. Baina Toure hori ez da inoiz Europara joan, hori alde batetik. Bestalde, balio izan dit han ezagutu nituen afrikar askoren esperientziak, beren bizitza komentatzen zidatenak, etorri zirenak edo Europan bizitzen jartzeko asmoa zutenak… Milaka Touré daude gure artean profil horrekin. Nire pertsonaia horien guztien nahasketa da. (Jon Arretxeri elkarrizketa, Deia, 2021eko maiatzak 2)
DORTOKAREN BEGIRADA. Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da bakar-bakarrik Toure, gure sasi detektibe ezaguna, Nafar Pirinioetako herrixka batean eta Parisen ihesi ibili ondoren. (…) Jon Arretxek, bere ohiko estilo dinamiko eta bizia baliaturik, Toureren sagako lehenengo liburuetara garamatza, umorea berreskuratuta. Edonola ere, kontakizun poliziakotik harago, zortzigarren entrega honetan, egun ikusten diren bidegabekeriak eta gizarteko baztertuen egoera lazgarria salatuko ditu zorroztasunez.