Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Distira eta alderantzia
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Andre Kertesz-en argazkia
Andre Kertesz-en argazkia
Elsa Schiaparelli diseinatzaile dalizalea
Parisen, monsieur Levequeren argazki dendatik atera eta Luxenburgoko parketik barrena eguneroko itzulia egiten ari nintzela, neskato bat aurkitu nuen aulki luze batean eserita negarrez. Nik artean ez nuen ezagutzen bere panpina galdu zuen neskatoaren eta kafkaren arteko istorioa, kontakizun eder hori oraindik orain irakurri baitut zaharren egoitzako zaintzaileak aholkatuta.
Berandu zen, ilunabarra, eta ez nuen pentsatu, Kafkak bezala, “neskato honek bere panpina galdu du”, baizik eta “neskato honek bere ama galdu du”, hori oraindik okerragoa baita, eta ondora joan eta euskaraz mintzatu nintzaion, nire frantsesa arteane dozein izutzeko modukoa zela pentsatuta, eta, gauzak zer diren, begiak zabal-zabal egin eta negar egiteari utzi zion eta bere izena Maddi zela esateko gai izan zen, eta ni Maria nintzela erantzun nionean, Maria Garrastazu alegia, irribarre murritz bat marraztu zitzaion ezpainetan, nire abizenak bi erre bakarrik dituen arren lauzpabost dituela ematen baitu, erre bikoitza “a” batekin lotzean eztanda ahalako bat egiten duelako mingainean.
Eguna gautzen hasia zen eta, bere ama agertzen ez zenez, geuk joan beharko genuela esan nion Maddiri haren bila. Zutik jarri, eskutik heldu eta abaitu ginen Leveque jaunaren etxerantz. Argazki denda handi bat zuen boulevardera begira, eta atzean atelierra deitzen genion estudioa eta laborategiak. Gainean, lehen solairuan bizi ziren Leveque jauna eta emaztea, ehun metro koadroko etxe handiegi batean. Horren gainean, bigarrenean bizi ginen bere sei laguntzaileak edo langileak, eta seigarrenean, lau metro koadroko gela txiki bateane giten zuen lo Rosaliek, neskameak. Behin lagun bati bisita egitera joan zela Fresneseko espetxera eta hango ziegak bere gela baino handiagoak zirela esan ohi zidan.
Jostun gaztea bibelot
Neskatoa lehmann
Parisen gaude, 1920ko hamarkadan. Euskal Herriko baserri batetik heldu eta argazkilari bihurtu den Maria Garrastazuk, Luxenburgo parketik bere eguneroko itzulia ematen ari dela, neskato galdu bat topatuko du, zuberotarrez hitz egiten duen neskatxa bat bere amari deika eta negarrrez, eta honen ama topatu nahian emango dituzte hurrengo egun eta asteak. Bilaketa honetan, besteak beste, Belle Époque-ko glamourraren bestaldea ezagutuko dugu: ez goi mailako modaren diseinatzaile, modelo eta bezeroak, baizik eta lantoki ilunetan arropa garesti horiek josten aritzen diren jostun apalak.
Villa Larralde (Miarritze)
Agnes Souret ezpeletarra lehenbiziko “miss france”, 1910ean.
Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera eta gero Parisera eramango duena. Dotoreziaz eta xalotasunez kontatzen digu Joxean Agirrek istorio hau, Belle Époque-ko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu nostalgikoa batzen dituena.
Zestoako bainuetxea Zestoa Turismo
Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei kontatzen dizkien taxizaleak, bat-batean, argitaletxe baten enkargua jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle zarauztarra –taxistaren emaztearen maitalea zena– istripu edo atentatu ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri errealista hori amaitzeko?
Bere betiko ezaugarriei –sentsualtasuna, metaliteratura, idazketaren dotorezia– dohain berriak erantsi dizkie Joxean Agirrek eleberri honetan: hainbat hari aldi berean jorratzea, gure historia hurbileko istorio txundigarrienak aletzea, ironia dosi oparoak banatzea… Sasoi betean dagoela erakusten digu horrenbestez, eta bere narraziogintza koska bat estuago eraman.
Nire lanbidea gustatzen zait eta gutxi edo gehiago konforme bizi izan naiz orain hilabete batzuk emazteak maitale bat zuela susmatzen hasi nintzen arte. Begirada urrunean galduta zuela susmatzen atzematen nuen larunbat goizetan leihotik begira, edo bere baitara bilduta igarotzen zituen orduak sofan etzanda, liburu bat eskuetan zuela baina irakurri gabe. Telefono dei bat aski izaten zuen, ordea, erabat suspertu eta euforiaren gailurrera igotzeko. Ahots apalez mugikorretik hitz egiten ikusi ohi nuen orduan, eta ni inguruan nintzela ohartzen zenean lorategira ateratzen zen eta, ertzean dagoen zuhaitz baten ondoraino joanik, niri bizkarra emanda jarraitzen zuen, esku librea airean mugitzen zuela, euliak uxatuz bezala, eta tarteka barre algara laburrak egiten zituen, hamar urte lehenago nirekin egiten zituen barre algara berberak edo antzekoak. Ordukoak naturalak, gardenak, sendagarriak iruditzen zitzazkidan, askotan esaten nion berari erreka garbiek egiten duten hotsa ekartzen zidatela gogora. Oraingoei, ordea, lekuz kanpokoak, txoroak, irizten diet. “Zer dabil hau gazte itxurak egiten?”, galdetzen diot neure buruari, gero eta barre laburragoak eginez etxera sartzen sumatzen dudanean.
Badaude, gogorregiak direlako-edo, taxian doazenei oso gutxitan kontatzera ausartzen naizen pasadizoak. Horietako bat da Xanti Iparragirreren bizitzako pasarte hau: ezkondu eta emaztearen baserrian bizi zen Eskoriatzan. Goizeko lauretan loak hartu ezinik zebilen, baina zortzietan altxatu eta lanera joan zen, amona, emaztea eta bost seme-alabak lo utzita, Arrasatera. Goiz erdiko atsedenaldi bat baliatu zuen lanetik ateratzeko, hiru egun lehenago Gasteizera eraman zituen bi mutil ekarri behar zituelako. Martxoaren azken eguna izaki, gau hartan aldatua zuten ordua eta horrek zalantza batzuk sortu zizkion, esandako orduan eta lekuan ez baitziren agertu. Irratia piztu zuen eta hala enteratu zen bi mutiletatik bat hil egin zutela eta bestea atxilotu. Etxera abiatu zen itsu-itsuan eta bidean erabaki batzuk hartu zituen: etxean denbora gutxi egin behar zuen eta zer esan, zer hartu eta zer utzi pentsatuz egin zituen Gasteiztik etxerainoko hogeita bost kilometroak,…
Alanbre-hesia Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Behe-lainoa Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain